Goizeko taldearen 50. eskola
(maiatzak 4). Arratsaldekoaren 51.a (maiatzak 8)
- Goizeko taldean: NOREN
vs. NONGO ZaborrAREN kudeaketa ala
zaborrEKO kudeaketa? Mugi txartelAREN abantailak ala
Mugi txartelEKO abantailak? OntzikiEN balioa ala ontzikiETAKO balioa? HiriAREN abantailak ala
hiriKO abantailak?
Baina zergatik
“ZaborrAREN
kudeaketa”, “txartelAREN abantailak” eta “ontzikiEN balioa” , baina ez “zaborrEKO
kudeaketa”,“txartelEKO abantailak” edo “ontzikiETAKO balioa”?
Zergatik “HiriAREN
edo hirian bizitzeAREN abantailak” eta ez “HiriKO abantailak”?
Bada, abantailak ez daudelako txartelean,
txartelak dauzka abantailak; balioa ez dago ontzikietan, ontzikiek daukate
balioa; abantailak ez daude hiriAN
zuhaitzak, eliza, udaletxea eta parkeak bezala; abantailak hiriAK edo hirian
bizitzeAK ( zerk edo nork) dauzka edo ditu.
Beste modu batera adierazita: erlatibozko
bat egin beharko bagenu, honako hau egingo genuke: “Mugi txartelAK
(zerk) dauzkan abantailak”, “ontzikiEK (zerk) daukaten balioa”, HiriAK edo hirian bizitzeAK (zerk edo nork) dauzkan abantailak” eta ez “HiriAN
(non) dauden abantailak”.
Beraz,
adibideokin, ikasle batzuek duten uste
okerra – NOREN kasua bizidunekin bakarrik erabiltzen delakoa – baztertu dugu,
zaborra, txartela eta hiria ez baitira izen bizidunak. Gatozen bada, NOREN
(=ZEREN) eta NONGO kasuak behar bezala erabiltzeko zertzelada nagusi batzuk
ematera (bereizketa hau B1 mailan ikusten dugun arren, agian ikasleei on egingo
die gogorarazteak).
Pertsonekin eta animaliekin, hau da, bizidunekin, beti NOREN kasua erabiliko dugu, ez NONGO (salbuespenen bat bada. Adib. “gazteetako bat hurbildu zitzaigun” (“uno de los jóvenes”).
Baina horrek ez du esan nahi NOREN (=ZEREN) kasua bizidunekin bakarrik erabiltzen denik. Adib.: EskolaREN izen ona zabaldu da Irun osoan; hiriAREN abantailak; zaborrAREN kudeaketa...
NONGO kasuak lekua adierazten du. Izan ere, NON
kasuaren gainean eraikia dago.
NOREN kasuak, berriz, jabetza edo propietatea adierazten du.
Kolorea, tamaina, altuera, sakonera, izena, usaina, dimentsioak, egoera, ospea edo fama, kualitateak, propietateak, ezaugarriak, prezioa, balioa, abantailak, eragozpenak, alde onak, alde txarrak... NOREN kasuan.
NOREN eta NONGO kasuak erlatibozko
perpaus batekin
interpretatu beharko bagenitu:
NOREN: NORK duen, daukan…zerbait edo norbait adierazten du:
Aitona-amonEN baserria: Aitona-amonEK DAUKATEN baserria.
NONGO: NON dagoen….zerbait edo norbait adierazten du: AlkizaKO eliza: AlkizaN DAGOEN eliza.
Jarraian, azalpenarekin batera datorkien ariketa egin dugu ozenki denon artean. Bi aukeren artean (NOREN / NONGO kasua daramana) aukeraketa egokia egin behar izan dute, erlatibozkoarekin izango lukeen adiera kontuan izanik.
- Bi taldeetan: Hernaniko igogailuari buruzko testuan honako esaldi hau agertu zitzaigun: “Irisgarritasunean urrats edo pauso bat gehiago emateaz gain, aparkalekuen arazoa arintzeko lagungarri ere bada”. Ongi aukeratu zenuten erantzun zuzena? Hona hemen nik gehitutako oharra:
1 b) ERE BAda.
- ERE partikula inoiz ez doa adizki jokatu baten ondoren eta, beraz, c) aukera guztiz oker dago. Bestalde, ERE lokailuaren urrezko arau batek dio ERE justu adizki trinko baten aurrean doanean, honek BA- hartu behar duela derrigorrez: nik ere badakit hori; gu ere bagoaz txangora; zuek ere baduzue horren berri…
Adibide hori oinarritzat edo aitzakiatzat hartuta, goizeko taldean ERE lokailuaren teoriako punturik esanguratsuenak azaltzen hasi nintzaien joan den egunean. Gaurkoan, puntu haiek gogorarazi eta gainerako arauen berri eman diet. Arratsaldeko taldean hutsetik azaldu diet teoria osoa.
- Bi taldeetan: Iraganeko ahalera. Gramatika eta ariketak II liburuko ariketak eginak dituzten galdetu eta, hala ez balitz, egiteko aholkatu. Ondoren, Gramatika eta ariketak II liburuko 22. orrialdera jo dugu (7. gaia). Bertan datozkigu iraganeko edo lehenaldiko ahalerako adizki guztiak (nor, nor-nori – 3. pertsonak baino ez – nor-nork – pertsona guztiak – eta nor-nori-nork sistemakoak), joan den egunean aztertu genituenak. Lau sistema horietako adizkiei erreparatu eta zera gogorarazi diet: gainetik erreparatuta, iraganeko ahalera eta ahalera hipotetikoa (18.orrialdean datorrena) alderatuz gero, arau pare bat eman beharko bagenu, honakook izango lirateke: iraganekoak, amaieran –EN darama (-te amaiera dutenek, -N baino ez dute hartzen) eta hirugarren pertsonek, hasieran L- eraman beharrean, Z-. Beraz, alegiazko ahalera edo hipotetikotik lehenaldira igarotzea nahiko erraza da, bi aldaketa horiek egitea aski baita.
Joan den egunean adierazi
bezala, iraganeko ahalerako adizkiak AHAL + indikatiboa
egituraren parekoak dira (eta ezezkoetan EZIN + indikatiboa):
NOR: Gu bilera hartara joan_ GITEZKEEN (= joan ahal ginen); Mikel gurekin bazkaltzera etor_ ZITEKEEN (= etorri ahal zen).
NOR-NORI: Kontuz ibili ezean, niri giltzak gal_ ZEKIZKIDAKEEN (= galdu ahal zitzaizkidan); Eskerrak ertzainek geldiarazi zuten! Bestela, edanda zihoan gidari hari istripu bat gerta_ ZEKIOKEEN (= gertatu ahal zitzaion).
NOR-NORK: Zuk ni txikitan airean altxa_ NINTZAKEZUN (= altxatu ahal ninduzun), baina orain asko pisatzen dut; Guk zu ezin ZINTZAKEGUN behar bezala babes_ (= ezin zintugun behar bezala babestu); Bizilagunek gu sala_ GINTZAKETEN (= salatu ahal gintuzten), baina, zorionez, azkenean onez onean konpondu genuen arazoa; Mattinek lan hori azkarrago egin_ ZEZAKEEN (= egin ahal zuen), horrelako lanetan oso iaioa = trebea baita.
NOR-NORI-NORK: Barkadazu, atzo deitu zenidanean ezin NIEZAZUKEEN kasurik egin_ (= ezin nizun kasurik egin); Guk berari lagun_ GENIEZAIOKEEN (= lagundu ahal genion), baina ez genion lagundu, ez baitzuen merezi; Ikuskizunerako sarrera erdi prezioan lor_ ZIEZADAKEEN (= lortu ahal zidan), baina ez zuen hala egin.
Kontua da, orain arte ikusitako Orainaldiko Ahalerako adizkiekin eta Iraganeko Ahalerakoekin, ezin ditugula denbora-aspektu guztiak adierazi, biek ala biek ekintza amaitugabea adierazten baitute. Zer egin, orduan, ekintza bat amaitua edo burutua baldin badago? Eta maiz jazotzen bada? Eta oraindik gertatzeke baldin badago? Bada… AHAL IZAN aditz konposatura jo beharra daukagu ezinbestean.
- Bi taldeetan: Joan den egunean azaldu nien, ez
dutela esanahi bera, esate baterako, “nezakeen” eta “ahal izan nuen” aditzek,
eta zenbait aditzek IZAN laguntzailea
behar dutela ekintza amaituta, burututa, bukatuta dagoela adierazteko.
Zergatik? Aditz konposatuak direlako: NAHI
IZAN (=bizk. GURA IZAN), NAHIAGO IZAN (=bizk. GURAGO IZAN), BEHAR
IZAN, AHAL IZAN, EZIN IZAN, BIZI IZAN, BALIO IZAN, USTE IZAN, ARI IZAN, KOMENI
IZAN, AXOLA IZAN, INPORTA IZAN, MEREZI IZAN, ESPERO IZAN, MAITE IZAN, GORROTO
IZAN, DAMU IZAN, FALTA IZAN, MINTZO IZAN.
Hauek denak dira aditz konposatuen familia edo sail horretakoak eta,
beraz, denek berdin funtzionatzen dute, alegia, denek ere IZAN laguntzailearen
beharra dute denboran zehar jokatzeko (ekintza amaitua denean, IZAN; maiz
gertatzen denean, IZATEN, eta geroaldian, IZANGO):
Gaur goizean EZIN IZAN naiz klasera garaiz iritsi. Zure autoaren ondoan aparkatu AHAL IZAN dut. Hiru urtez BIZI IZAN nintzen Madrilen. Istripu latz haren ostean, ebakuntza estetiko bat egin BEHAR IZAN zuen, aurpegian. Asko kosta zaigu sarrera hori lortzea, luzaroan egon BEHAR IZAN baitugu ilaran zain, baina MEREZI IZAN du. Goiz osoan ARI IZAN zen etxea txukuntzen, txerritokia zirudien eta!
Hala bada, esku artean duguna ahalera denez, AHAL IZAN aditza denboran zehar nola jokatzen den erakusten duten adibideen orria banatu eta azaldu diet. Eta horrekin batera, multzo edo sail bereko zenbait aditzen erabilera-txostena, gaztelaniako itzulpena ondoan dutelarik.
- Goizeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA: Emakumeak…gizonen pare … ala menpe? Denon artean jardun dugu gaiaz solasean, bost ikasle baino ez baitzeuden. Mintza-fitxako lehenengo hiru puntuez aritu dira hizketan, hots, genero berdintasunaz. Gaiaren inguruko hiztegi lagungarria banatu diet.
-
Emakumeak harrikatzen dituzte (harrikatu: harriak bota): lapidar
-
Inork ez du auzitan
jartzen: auzitan jarri (=zalantzan jarri = dudatan jarri): poner en
duda, en entredicho
-
lanaldi
jarraia: jornada continua / lanaldi etena: jornada
partida.
-
Lanaldi osoa / Lanaldi murriztua (lanaldi
erdia, lanaldi herena…)
-
Haurren kustodia
edo zaintza partekatua: custodia compartida
-
Belaunaldia
= gizaldia: generación
-
Antzinatasuna:
antigüedad
-
Hitzarmena
edo ituna: convenio
-
Tolerantea
-
Tolerantzia
-
Esanekoa:
obediente, sumisa
-
Aitzindaria =
aurrendaria = bide-urratzailea: pioner@, precursor@
-
Iraultzailea: revolucionari@
-
Auzo-lotsa: vergüenza ajena
-
Parekotasuna
= parekidetasuna: paridad
- Lana eta familia uztartzea = bateratzea: conciliar
- Arratsaldeko taldea: AHOZKOA ADIERAZPENA: Klima aldaketa eta zaborraren kudeaketa I (1. saioa). Urriaren 24a Klima Aldaketaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, ingurumenaz jardun dugu solasean, horretarako banatu diedan berariazko fitxa baliatuz. Lehenengo bi puntuak izan ditugu mintzagai (industriak eragiten duen kutsadura eta trafikoak sorrarazten duena).
- Arratsaldeko taldea: Urtero, maiatzeko lehenengo igandean, Amaren Eguna ospatzen da. Horren harira, idatziaren ulermena lantzeko bidali nien jarduera zuzendu dugu, Ama izenekoa. Honako oharrok egin dizkiet (eurei kopia bana eman diet):
o Miretsi (“admirar”) > miresgarria: mirestea merezi duena (“admirable”); mirespena: (“admiración”)
o Miretsi = goraipatu = laudoriotu
(laudorioa: elogio)
o Leporatu: errua bota edo egotzi.
o “Larre motzean haziak dira” (gutxirekin
ohituak) // “esne-mamitan
bizi izan da” (oparotasunean: “en la abundancia”)
o Bapo
jan dut : bete arte jan dut
o Artoa
jorratu, babarruna jorratu, gai bat jorratu: aitzurraz belarrak kentzea da. Baserri giroko aditza da,
jatorriz. Baina gaur egun, baserri giroan ez ezik, beste arlo batzuetan ere
erabiltzen da, “landu” adierazteko. Gaurko
klasean, kausazko perpausak jorratuko ditugu =landuko ditugu. Biharko
hitzaldian gai hau jorratuko dut = gai honetaz arituko dira.
o
Potro-jorran zaude: alferkerian zaude.
o
Garoa = iniztorra = iratzea: helecho. Gero eta baserri gutxiagotan ikusten dira egun garo-metak.
o
Hostoa (zuhaitzean dagoena, berdea) > orbela (udazkenean, zuhaitzetik erori eta ihartua, lehortua,
marroia)
o
Jo eta ke = buru-belarri. Jo eta ke
ari gara euskara ikasten = Buru-belarri ari gara euskara ikasten.
o
Izan ezik (=salbu) (salbuespena adierazten du) // ez ezik …ere (=ez bakarrik…ere) (bi
osagai uztartzen ditu) (ez nahastu,
badakizue esanahi desberdina dutela).
o
Errieta
ematea = errieta egitea (“echar la bronca”), bronka
botatzea. Honen antzekoa da “kargu hartzea” (“llamar la atención”): Ikasle
bat Dabiden azalpenaren erdian whattsap bat idazten hasi da eta Dabidek kargu
hartu dio.
o Marmar batean = marmarka = marmarrean
-
ETXERAKO LANAK:
- Bi taldeetan: Jarri ERE bigarren esaldian izeneko jarduera, gaur ERE lokailuaz azaldu dizkiedan
arauak eurenganatzeko, guztiz egokia.
- Bi taldeetan: Oraindik eginak ez badituzte, egin ditzatela
21. eta 23. orrialdeetako ariketak. (norberak
zuzen ditzala, neuk banatu dizkiedan erantzun-orriekin), iraganeko edo
lehenaldiko ahalerako adizkiak lantzekoak. 21. orrialdeko ariketen oharrak:
o
2. ariketan: 1. esaldian: ZENEZAKETEN + ela >
ZENEZAKETELA
o
2. ariketan: 3. esaldian: eros_ ZITEZKEEN
(“erosi” aditza transitiboa, UKAN, den arren, hemen IZAN darama, balio inpertsonala duelako: “se
podían comprar”).
o
2. ariketan: 5. esaldian: lau aukera desberdin: EZIN NEZAKEEN azterketa hura GAINDI_;
EZ NEZAKEEN azterketa hura GAINDI_; EZIN GAINDI_ NEZAKEEN azterketa hura;
azterketa hura EZIN GAINDI_ NEZAKEEN.
o
2. ariketan: 6. esaldian: aukera bat baino gehiago: EZIN ZEZAKEEN koilara ahora
ERAMAN_; EZ ZEZAKEEN koilara ahora ERAMAN_; (koilara) (ahora) EZIN ERAMAN_ ZEZAKEEN
(koilara) (ahora).
o
2. ariketan: 7. esaldian: autoa barrura sar_
ZITEKEEN, baita sua piztu ere = autoa barrura sar_ ZITEKEEN eta sua piztu ere
bai = autoa barrura sar_ ZITEKEEN eta sua piz_ ZITEKEEN.
o
2. ariketan: 8. esaldian: (lagunekin) EZIN
GINTEZKEEN (lagunekin) hain erraz GERA_; (lagunekin) EZ GINTEZKEEN (lagunekin)
hain erraz GERA_; (lagunekin) EZIN GERA GINTEZKEEN (lagunekin) hain erraz.
-
Bi taldeetan: Ahalerako
ariketa gehiago egin nahi dituenak, Gramatika
eta ariketak II liburuko 1-7 unitateen errepaso-testa egin dezala (24
eta 25. orrialdeetan dagoena. Kopiatuta eman diet).
-
Bi taldeetan: AHAL
IZAN eta kideko aditz konposatuak lantzeko ariketak (ebazpen orriekin).
- Goizeko taldean: Igandean izango da Amaren Eguna.
Horren harira, Ama deritzon ulermen-jarduera bidali diet, Imanol
Lazkanorena.
-
Goizeko taldean: Idazlana:
Iritzi artikulua (genero berdintasuna / genero indarkeria).
- Goizeko taldean: Berdintasunezko
konparazioa: HAIN / BEZAIN / HAINBESTE / ADINA. Hauek errepasatzeko ariketa
(erantzun-orriarekin batera).
- Goizeko taldean: NOREN
vs. NONGO. Bi deklinabide kasu hauek bereizteko berariaz prestatutako ariketa
(ebazpenarekin).
-
Goizeko taldean: Fashion
izan nahi, kosta ahala kosta izeneko ulermen-jarduera.
- Arratsaldeko taldea: Bitartekotza fitxak presta ditzatela, binaka adostuta: Mugikorraren, Interneten eta ordenagailuen erabilera lurraldeka eta Sare sozial nagusiak eta hauen erabilera 15-29 urte arteko gazteen artean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina