2024/12/23

B2.2 maila: Zer berri? (2) (audioa)

B2.2 maila: Zer berri? (2)

B2.2 maila: Zer berri? (2). EBAZPENA

B2.2 maila: (H5P) Autostoparen arriskuak emakumeentzat

Osatu albistea testutik ateratako esaldiak hutsune egokietan txertatuz.

Emakume bati sexu erasoa egitea egotzita (=leporatuta), hiru gazte atxilotu dituzte
Barakaldon autostop egiten ari zen, eta erasotzaileekin borrokan egin ostean (= egin ondoren) lortu zuen autotik ihes egitea (=hanka egitea = alde egitea)

Emakume bati
, hiru gazte atxilotu zituen Ertzaintzak atzo Muskizen (Bizkaia).
Herenegun gauean emakumea Barakaldon (Bizkaia) autostop egiten ari zela(rik),
jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Autotik ihes egitea lortu zuen emakumeak, eta osasun zentro batean artatu ostean, salaketa jarri zuen. Goizaldean atxilotu zituzten ustezko hiru erasotzaileak.

, gertaera herenegun, 23:30ak inguru zirela(rik) hasi zen, Barakaldon. Une hartan, biktima autostop egiten ari zen, Trapagaran (Bizkaia) herrira joateko asmoz. Handik minutu gutxira, hiru gizonezkok autoa emakumearen parean gelditu eta hura emateko prest zeudela adierazi zioten, oharrak dioenez. Behin abiatuta,
, eta ibilbidean zehar «behin baino gehiagotan biktimari sexu erasoak» egin zizkioten, Ertzaintzaren hitzetan (=Ertzaintzaren esanetan).
Emakumea erasotzaileengandik ihes egiten saiatu zela eta une batean ibilgailua martxan zihoala(rik),
dio oharrak. Muskiz udalerrira iritsitakoan, azkenean, emakumeak ihes egitea lortu zuen, Ertzaintzak azaldu duenez, bahitzaileekin borrokan egin eta gero.
. Emakumea, berriz, osasun langileek artatu behar izan zuten. Ertzain etxean salaketa jarri zuen biktimak, eta berehala
.
Atzo goizaldean, 02:30ak inguru zirela(rik), hiru ustezko erasotzaileak topatu zituen Ertzaintzak, Muskizko aparkaleku batean. 21 eta 23 urte artekoak dira, eta atxilotuta eraman zituzten ertzainek,
leporatuta. Ertzaintzak jakinarazi du beharrezko eginbideak (=izapideak, tramiteak) bete ostean epailearen esku jarri dituela dagoeneko hiru gazteak.
ustezko erasotzaileek beste norabide bat hartu zuten8 etik 1 garren arrastagarria.
hiru atxilotuek autoan hartu zutela eta sexu jazarpenak egin zizkiotela8 etik 2 garren arrastagarria.
sexu erasoak egin zizkiotelakoan8 etik 3 garren arrastagarria.
salaketa jarritako andreari sexu-erasoa egin izana8 etik 4 garren arrastagarria.
erasotzaileak bilatzeko operazioa abian jarri zen8 etik 5 garren arrastagarria.
bere burua autotik botatzen ere saiatu zela8 etik 6 garren arrastagarria.
Erasotzaileek ihesari ekin zioten orduan8 etik 7 garren arrastagarria.
Herrizaingo Sailak bere oharraren bidez jakitera eman (=jakinarazi) duenez8 etik 8 garren arrastagarria.
HITZEN BUZOIA