21. eskola: 2024ko abenduaren 10ekoa
- Joan den astean, autokarabana hartuta bidaiatzeari buruz aritu ginen. Gaurkoan, haurrik onartzen ez duten hotelei buruz, “adult only” izenez ezagutzen direnak. Egun, gero eta gehiago dira haurrik onartzen ez duten hotelak, turista batzuen lasaitasuna bermatzeko aitzakiarekin, baina gaia aski eztabaidagarria da; izan ere, batzuen ustetan, neurri diskriminatzailea edo baztertzailea da hori. IKUS-ENTZUNA: Umerik gabeko hotelak: ikasleek birritan ikusi behar zuten bideoa eta, ikusi ahala, zortzi esaldiak ordenatu behar zituzten. Ondoren, 2. jarduera egin behar zuten: IDATZIAREN ULERMENA: Umerik gabeko hotelak. Artikulu osoa irakurri eta hamabi esaldi osatu, esaldien lehen zatia eta bigarrena uztartuz (=lotuz). Bi ariketak gelan zuzendu ditugu.
- Erreklamatzen ere jakin egin behar da izeneko jarduera bikoitza zuzendu dugu. Batetik, lexikoa lantzeko egokia, ikasleek hitz-bankuko hitzak testuan txertatu behar izan baitituzte, eta bestetik, gramatika lantzeko aproposa, parentesi arteko hiru aukeren artean zuzena hautatu behar izan baitute. Zuzenketak luze jo duen arren, merezi izan duelakoan nago. Zuzendu ahala egin ditudan azalpenak oro biltzen dituen orria banatu diet eta ure oro egin diet erreferentzia horko ohar nahiz azalpenei.
- Zuzendu berri dugun jardueran agertu dela eta, arreta berezia ipini diogu honako egitura honi: -T(z)EKOA(K) + IZAN
-T(Z)EKOA/K ez da komunztatzen objektuarekin, subjektuarekin baizik; beraz, berdin dio objektua singularra ala plurala den; subjektuari erreparatu behar diogu eta hau singularra edo plurala den ikusi, -T(Z)EKOA DA ala –T(Z)EKOAK DIRA aukeratzeko. Azalpena hobeto ulertarazteko, adibideen orria banatu eta banan-banan aztertu ditugu. Hona hemen adibide batzuk:
EzkonTZEKOA zen = ezkontzekotan zegoen = ezkontzeko asmoz / ezkontzeko asmotan zegoen. Adibide gehiago (IKUS orrialde osagarria):
Gelakook
afari bat egiTEKOTAN GABILTZA = egiTEKOTAN GAUDE.
= …egiTEKO ASMOZ / ASMOTAN GABILTZA
= GAUDE.
= Gelako ikasleok (=gu) afari bat egiTEKOAK GARA.
Madrilen
enpresen administrazioari buruzko master bat egiTEKOTAN NAGO =
egiTEKOTAN NABIL.
=egiTEKO
ASMOZ /ASMOTAN NAGO = NABIL.
= Madrilen master bat egiTEKOA NAIZ.
Lesaka
inguruan golf-zelai bat eta, horrekin batera, luxuzko urbanizazio bat
eraikiTZEKOTAN DABILTZA.
=…eraikiTZEKO
ASMOZ / ASMOTAN DABILTZA.
= Lesaka inguruan golf-zelai bat eta, horrekin batera, luxuzko urbanizazio bat eraikiTZEKOAK DIRA.
- AHOZKO BITARTEKOTZA: “UEMAko herrietan, lau ikasletik hiruk gaztelaniaz ikusi dute azkenekoz telesail bat” eta “Euskararen kaleko erabilera Tolosaldeko herrietan”. Prestatzeko tartetxo bat utzi ostean, binaka bilduta, elkarri hor dituzten infografiak ahoz interpretatu edo azaldu behar izan dizkiote. Horretarako, grafikoak interpretatzeko jarraibideak eta zenbait gomendio biltzen dituen orria banatu eta azaldu diet.
-
Etxerako lanak:
1. -T(z)EKOA(k) + IZAN egitura lantzeko espresuki (= berariaz =
beren beregi) prestatutako berridazketak (ebazpen orria atzealdean daukate).
2.
Kohesioa
lantzen: Peñiscolatik bidalitako gutuna, lokailuekin osatzekoa (lokailu
hauek ideiak lotzeko klipak balira bezala).
3.
Erlatibozko perpausak lantzen V
4. Erreklamazio
gutuna. Amesgaiztoko bidaia. Hau idatzi aurretik, erreparatu
arretaz banatu dizuedan txostenari: Eskutitz edo gutun formalak
idazteko jarraibideak II
5. Asteko irakurgaia. Garaian garaikoa: Eguberrietan, kontuan izan, kontuak egin.
Artikulua irakur dezatela, datorren ostegunean honezaz mintzatzeko, Gabonak
ate-joka ditugu eta. Testu honetan solasaldian erabiltzeko informazio aski
esanguratsua topa dezakete.
6. JARRAITU EGITEN: Iraganeko NOR-NORK adizkiak lantzeko ariketak, Bakarka liburukoak (194, 195, 170, 171. orrialde osagarriak) (erantzunak ere banatu dizkiet). Denak hurrengorako ez egiteko aholkatu diet, nahieran administra ditzatela ariketa hauek.
- EGINA EZ BADUZUE, EGIZUE ELKAR izenordea lantzeko indartze-ariketa (ebazpen-orria ere banatu diet, eurek zuzen dezaten). Ikasleek esaldiak osatu behar dituzte ELKAR izenordeari deklinabide kasu marka egokia eta dagokion aditza ipiniz. Horretarako, alde batetik, kontuan izan dezatela esaldi arrunt batean aditz horrek zer kasu eskatuko lukeen (nor agurtu, nor besarkatu, nor maitatu, nor ezagutu, norekin bidaiatu, norekin egon, norekin bazkaldu, norekin maitemindu, norekin ezkondu, norengana hurbildu, norengandik urrundu, …) eta ELKAR izenordeari kasu hori ipini; bestetik, aditz egokia ipintzeko, ez dezatela ahaztu ELKAR singularreko 3. pertsona (hura) balitz bezala hartu behar dutela.
- EGINA
EZ BADUZUE, EGIZUE: Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, dela-eta,
horrekin lotura estua duen jarduera, Ciudad
de Juarezen emakumeak hiltzen deritzona, genero indarkeriaren gaia eta
testu antolatzaileen (lokailuen) erabilera uztartzen dituena.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- EGINA EZ
BADUZUE, EGIZUE: Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako
Nazioarteko Eguna, dela-eta, Andoaingo Udalaren adierazpen instituzionala,
gaiarekin lotutako lexikoa ikasteko egokia (hitz bankua).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- NOIZNAHI
EGITEKOA: Azaroaren 25a, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, dela-eta,
horrekin lotura estua duen jarduera, tratu
txarrei buruzko cloze-testa (Eguneroko
albisteak, Maite Asensio) (ebazpena
ere banatu diet erantzunekin eta beharrezko azalpenekin).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere
eskura dago blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina