18. eskola: 2024ko abenduaren 3koa: Euskararen Eguna
- 18:00-19:15: MINTZODROMOA C1 mailako ikasleekin batera.
- Etxerako lehenengo iritzi artikulua bidali diet. Horretarako, ordea, egokitzat jo dut iritzi
artikulua edo argudiozko testuak idazteko ataza bat klasean lantzea.
Iritzi artikulua edo argudio testua
idazteko azalpenak. Horretarako:
i.
Lehenik, argudio testuen edo iritzi artikuluen
eskema azaldu diet arbel digitalean (eurek kopia bana zuten, noski).
ii.
Gero, sarrera edo gairako hurbilketa nola egiten den
irakurri eta azaldu diet (tesiaren garrantzia eta aukeran dituzten lau
sarrera-teknika mota desberdinak).
iii.
“Zinema gaur” gaia hartuta, eurei eskema betearazi
diet, esaldi bakoitza eskema horretako toki egokian kokaraziz. Hasieran kosta
egiten zaienez, tesia zein den nik esan diet. Hortik aurrera, nahiko ongi egin
dute.Mahaiz mahai ibili naiz zuzentzen.
iv.
Amaitutakoan, zuzenketa orriarekin zuzendu ahal izan
dute. Nik arbel digitalean jarri dut zuzenketa orria edo ariketaren ebazpena.
v. Azkenik, eskema horren arabera idatzitako iritzi artikulua irakurri dugu eta testuan eskemako zatiak identifikatu ditugu – zuzenean egin dugu – eskema eta testua alboan dituztelarik. Egokiena, arbel digitalean testua jarri eta neuk zatiak bereiztea, rotulagailuekin. Horrela, argi ikus dezakete testuak eskemako zati guztiak betetzen dituela (tesia, sarrera-teknika osatzen duten esaldiak, arrazoiak, ondorioak, balizko konponbideak edo irtenbideak, norberaren bizipenak eta konklusio orokorra), alegia, argudio testua, azken batean, hezurdura edo eskema haragiz edo hitzez hornitzea dela. Ikusi ahal izan dute iritzi artikulu hori eskema hartatik atera dela eta eskemako ideia guztiak bertan jasota daudela, hau da, eskemaren gorputza dela. Eta, jakina, ideiak elkarrekin behar bezala uztartuta, kohesio elementuak (testu antolatzaileak, lokailuak) behar bezala erabiliz.
-
Etxerako lana:
- Iritzi
artikulua. Honako bi gai hauek aukeran: “Haurrentzat / animalientzat
logelarik ez gure ostatuan” edo “Hondarribia Hilton”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina