29.
eskola: urtarrilaren 30ekoa
- Familia ereduen azpigaiaren barnean, Singleak izeneko cloze-testa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Izan ere, gaur egungo familia eredu anitzen artean (eredu tradizionala, guraso bakarreko familiak…), bakarrik bizitzeko hautua (=aukeraketa = apustua) egiten dutenak ere baditugu, “single” hitzarekin ezagutzen direnak. Joan den astean irakurritako testuak zioenez, % 23 dira egun singleak eta bizitzeko bigarren eredu bihurtu da familia eredu tradizionalaren atzetik. Zuzendu ahala, honako ohar hauek egin dizkiet:
- ERE lokailua. Esaldi
batean aditz jokatua dagoenean, ERE bakarrik erabili behar da, eta ez ERE
BAI. Izan ere, aditz horrek jada adierazten du baiezko esaldia dela
eta, beraz, “BAI” horren beharrik ez
dago: Neu ere bai bakarrik
bizi naiz
- NOREN hitzetan = NOREN esanetan = NORK dioenez (=esaten duenez). Familia ereduei buruzko testuarekin zetozen berridazketen zuzenketa-oharretan azaldu nizuen.
Ekonomia ministroAREN ESANETAN, egoera ekonomikoa urtetik urtera hobetuz doa, poliki bada ere.
= Urkullu lehendakariAREN HITZETAN, zenbait alderdi politikok euskararen ezagutza gutxiesten dute.
= ShakiraK (nork) DIOENEZ, berak ez dio inoiz iruzur egin Espainiako Ogasunari. (*Urkulluren arabera,…)
AdituEN ESANETAN, azukrea oso kaltegarria da osasunerako.
= LekukoEN HITZETAN, hiltzaileak BMW batean ihes egin zuen.
= AstrologoEK (nork) DIOTENEZ, meteorito bat Lurrera hurbiltzen ari da. (*Adituen arabera,…)
→ Erabili NOREN + ARABERA beste kasu batzuetarako: datuEN ARABERA, estatistikEN ARABERA, eguraldiAREN ARABERA, inkestAREN ARABERA, egoerAREN ARABERA… Baina ez pertsona baten hitzak testura ekartzeko.
- ZENBAT ETA….- ago(a/ak), ORDUAN
ETA….-ago(a/ak).
Ahozko euskaran “zenbat eta…-ago” “gero
eta… –ago”rekin konbinatzeko joera dagoen arren, berez, zuzena “zenbat
eta -ago…orduan eta -ago” (=”hainbat eta -ago”) da. Bestalde,
3 aukera dituzue (aditzik gabe, partizipioarekin edo aditz jokatuarekin):
Zenbat
eta urte gehiago, orduan eta zimur gehiago.
Zenbat
eta urte gehiago izan (= eduki), orduan eta zimur gehiago dauzkat.
Zenbat
eta urte gehiago ditudaN = dauzkadaN, orduan eta zimur gehiago dauzkat.
Konparaziozko
egitura honek bilakaera adierazten du.
Lehenengo zatia areagotzearekin batera, bigarrena ere areagotu egiten da. Hauen
parekoa litzateke:
Urteak igaro= pasatu AHALA,
gero eta zimur gehiago dauzkat.
Urteak igarotzen dirEN NEURRIAN, gero eta zimur gehiago
dauzkat.
Urteak igarotzen dirEN HEINEAN, gero eta zimur gehiago dauzkat.
- Euskaraz: “Egia biribila” / “Gezurra galanta”.
- 9. itemeko erantzuna: MERKEEN.
- MerkeEN dauden jogurtak (superlatiboa + erlatibozkoa)
= jogurt merkeENAK (superlatiboa da).
- Supermerkatuan
(a) auzoko dendan (b) baino merkeAGO
daude jogurtak (bi konparagairen arteko konparaziozkoa).
- Merke-zurrean ibili / erosi. Esapide honek zera adierazten du:
ahalik eta merkeen erosi nahian ibiltzea, xuhurra izateagatik. Supermerkatuan merke-zurrean erosi dituzten
jogurtak; galtzerdi hauek merke-zurrean erosi nituen txinatarren denda batean
eta begira orain, estreinatu orduko, zulatuta dauzkat!
- Nolanahi ere = Dena den = Hala ere = Edonola ere (balio kontzesiboa daukaten lokailuak dira. IKUS lokailuen txostena).
- Eutsi aditza
euskaraz Nor-nori-nork “faltsua” da:
Komunera noa, eutsiko diozu mesedez nire poltsari? Eutsiozu botila honi. Testuinguru honetan,
“eutsi” aditzak “mantendu” esan nahi du: “ekonomiaren kateari eusten diogu”
(**“ekonomiaren katea “mantentzen” dugu”). Izan ere, gaztelaniazko “mantener”
asko euskaraz saihets daitezke beste aditzen bat erabiliz:
Mantén la puerta abierta > AteARI
zabalik eutsi(ozu) = Atea
irekita eduki (ezazu) (Atea irekita mantendu ezazu).
Mantén la distancia de
seguridad > Segurtasun tartea GORDE = ZAINDU (ezazu) (Segurtasun tartea mantendu
ezazu).
Yo siempre mantengo mi
despacho ordenado > Nik beti bulegoa txukun DAUKAT = edukitzen dut (Nik
beti bulegoa txukun mantentzen dut).
Koronabirusari aurrea
hartzeko segurtasun neurriEI eutsiko diegu (Koronabirusari aurrea hartzeko
segurtasun neurriak mantenduko ditugu).
Konfinatuta egon arren, gure
senide eta lagunekiko harremanEI eutsi genien (…harremanak mantendu genituen).
Mantuvo su palabra y no nos
denunció > Emandako hitzARI eutsi zion eta ez gintuen salatu (emandako
hitza mantendu zuen).
Esa película mantiene la
intriga del espectador hasta el último minuto > Film horrek ikuslearen
jakin-nahiARI eusten dio azken minutura arte.
El nuevo hotel Hilton de
Hondarribi mantendrá el puerto actual tal como está > Hondarribiko Hilton
hotelak egungo kaiARI bere horretan eutsiko dio (…kaia bere horretan
mantenduko du).
Manténte alejado de él, es peligroso > Berarengandik urrun EGON
zaitez, arriskutsua da eta (urrun mantendu zaitez).
- Ikusiak ditugun egitura kontzesiboak errepasatze aldera, Gramatika eta ariketak II liburuko 160-161. orrialdeetako teoria laburbiltzen duen eskema banatu eta azaldu diet.
1.
ARREN
·
Aditz
jokatua + (E)N + ARREN: Lanez gainezka nabilEN ARREN,
zurekin geratzeko tartetxo bat hartuko dut.
·
Partizipioa
+ ARREN: Lanez gainezka IBILI ARREN,…
2.
NAHIZ ETA
·
NAHIZ
ETA…+ aditz jokatua + (E)N: NAHIZ
ETA lanez gainezka nabilEN,..
·
NAHIZ
ETA…+ partizipioa: NAHIZ ETA lanez gainezka IBILI,…
3.
BA- + aditz jokatua + ERE
Lanez gainezka BAnabil ERE, zurekin geratzeko tartetxo
bat hartuko dut.
4.
Partizipioa + -AGATIK (ERE)
Etorriagatik (ere), ikusiagatik (ere), eginagatik
(ere), ibiliagatik (ere), joanagatik (ere), hartuagatik (ere)…Lanez gainezka ibiliAGATIK (ERE),…
-AGATIK (ERE)
kontzesiboa da ////// -T(Z)EAGATIK (kausazkoa da)
-
Zinemara beranduegi iritsiAGATIK (ERE), aretora sartzen utzi
diote. = zinemara beranduegi iritsi dEN ARREN, aretora sartzen utzi diote.
-
Zinemara beranduegi irisTEAGATIK, ez diote aretora sartzen utzi, gainerako
ikusleei trabarik ez egiteko.
=
zinemara beranduegi iritsi dELAKO, ez diote aretora sartzen utzi, gainerako ikusleei trabarik ez egiteko.
5.
Partizipioa + –TA ERE = partizipioa + -(R)IK ERE
Lanez gainezka ibiliTA ERE = ibiliRIK ERE,
zurekin geratzeko tartetxo bat hartuko dut.
6. Partizipioa + GABE
ERE = partizipioa + BARIK ERE
(ezezkoetan bakarrik)
Zuk esan GABE ERE, badakit nitaz gaizki-esaka dabilela.
Ikusi GABE
ERE, asmatuko nuke zertan ari den une honetan.
7. ADITZIK GABEKO KONTZESIBOAK
IZENA + GORABEHERA = IZENA + ETA GUZTIZ ERE
Buruko mina GORABEHERA,
lanean jarraituko dut = Buruko
mina ETA GUZTIZ ERE, lanean jarraituko dut.
Autobusek tarteka izaten dituzten atzerapenak GORABEHERA, gustura daude erabiltzaile
gehienak zerbitzu horrekin.
Azken urteotako lorpenak GORABEHERA,
oraindik zeregin handia dago gizon eta emakumeen artean erabateko berdintasuna
lortzeko.
Etxebizitzen prezioaren jaitsiera GORABEHERA, oraindik makina bat etxe dago salgai = Etxebizitzen prezioaren jaitsiera ETA GUZTIZ ERE, oraindik…
- Ondoren, liburuko 162-163. orrialdeetako ariketak zuzendu dituzten galdetu diet (joan den egunean banatu nizkien erantzun orriak) eta balizko zalantzak argitzeko aukera eman diet. Gogorarazi diet badituztela, halaber, beste bost indartze-ariketa perpaus kontzesiboak lantzeko – erantzun eta guzti – eta pixkanaka eginez joan daitezela aholkatu diet.
- Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: NOR-NORI lantzeko ariketa analitikoetan zalantzarik baduten galdetu eta, izanez gero, argitu. Ohar bitez, bi esalditan, ikusi ez ditugun adizkiak ageri direla (“ni zuri > nintzaizuke) (“ni zuei” > nintzaizueke).
- Joan den eguneko eskolan, txertoak onartzeko urratsei buruzko entzumen-jarduera egin genuen (blogean eskuragarri). Aipatu genuen koronabirusaren aurkako txertoak zeresana eman zuela (=hautsak harrotu zituela = soka luzea ekarri zuela) atera zutenetik eta batzuk oraindik beldur direla txerto horrek gerora = etorkizunean albo-ondorioak edo albo-kalteak izango ote dituen. Esaldi horri helduta, BELDUR + IZAN…+ OTE…-(e)N egitura azaldu diet.
“Batzuk BELDUR DIRA txerto horrek albo-ondorioak edo albo-kalteak IZANGO OTE DITUEN. Errapara diezaiogun egitura horri. Albo-ondorioak jasateko beldurra baldin badute, ez dute albo-kalterik jasan nahi. Hau da, egitura honekin, justu nahi denaren aurkakoa adierazten da:
o Baiezkoan baldin badago, nahi ez duzun zerbait adierazten duzu:
-
Beldur naiz nire azalpenarekin aspertuta ote zaudeten.
-
= ez uke nahi zuek
aspertuta egoterik.
-
Beldur naiz lintze iberiarra desagertuko ote den.
-
=
ez dut nahi lintze iberiarra desagertzerik.
- Guraso asko beldur dira euren seme-alabek Interneten jazarpena nozituko = sufrituko = jasango = pairatuko ote duten. = ez dute nahi euren seme-alabek jazarpena sufritzerik.
o Esaldia ezezkoa baldin bada, berriz, gertatzea nahi duzun zerbait adierazten da:
-
Beldur naiz ikasturte amaierako azterketa gaindituko
EZ ote dudan.
-
= azterketa
gainditu egin nahi dut.
-
= bilkurara garaiz iritsi nahi dut.
-
Beldur naiz pandemia honetatik inoiz aterako EZ ote garen.
-
= pandemiatik atera gaitezen nahi nuke.
-
Kezkatuta nago, beldur naizelako hau ulertu EZ ote duzuen.
- = zuek hau ulertzea gustatuko litzaidake.
- AHOZKO
ADIERAZPENA: Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2023. urterako aurrekontu
irekiak (50´). Urte
amaiera gerturatzearekin (=hurbiltzearekin) batera, ekitaldi ekonomikoa[1]
ixteko eta datorren ekitaldirako aurrekontuak egiteko garaia iristen da. Egun,
hainbat udalek eta Foru Aldundiak herritarrei aurrekontu irekietan esku
hartzeko (=parte hartzeko) aukera eskaintzen diete, herritarrek dirua zertara
bideratu aholka edo proposa dezaten. Ikasleei Gipuzkoako Foru Aldundiak
2023rako duen aurrekontua banatu diet. Taldeka bilduta (talde bakoitza alderdi
politiko bat izango da), eztabaidatu eta adostu egin behar izan dute zein
egitasmo (=proiektu) iruditzen zaizkien garrantzitsuenak, zein arlori ematen
dieten lehentasuna (=zein arlo lehenesten dituzten) eta zer kopuru (zer ehuneko
edo portzentaje) bideratuko duten horietako bakoitzera. Saia daitezela ahal
duten ondoen argudiatzen.
(OHARRA: gaur egitekoak ginen Usurbilgo Udalaren aurrekontuaren gaineko bitartekotza, baina hain gustura aritu dira aurrekontu irekiekin, hurrengoan egitekotan geratu gara).
-
Etxerako lanak:
o
NOR-NORI
sistemako Alegiazko baldintza edo hipotetikoa lantzeko neuk prestatutako
ariketa (klasean zuzentzeko).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o Guraso izateko modu asko daude izeneko elkarrizketa, galderak eta erantzunak uztartzekoa.
-
Oraindik egina ez
baduzue… zuzendu gabeko etxeko lanen biltegian izan behar dituzue postit
batekin:
o Perpaus kontzesiboak: Indartze ariketak (eta ebazpen-orriak).
o
Aita San Antonio, Urkiolakua
izeneko ulermen-jarduera, Onintze Enbeitiak iditzitako artikuluan oinarritua. HURRENGOAN ZUZENDUKO DUGU.
o
-T(z)EKOA(k)
+ IZAN egitura lantzeko espresuki
prestatutako berridazketak (ebazpen orria atzealdean daukazue).
o
Berdintasunezko
konparazioa errepasatzeko ariketa: 30 esalditako hutsuneak osatu, HAIN / BEZAIN /
HAINBESTE / ADINA (=BESTE) erabiliz, kontuan izanik:
§ Termino bakarra
dagoen ala bi termino konparatzen diren.
§ Kantitatea ala
kualitatea adierazten duen.
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o
“Maite Bilbao: Gerora konturatzen zara
zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo gai honetan –
identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz ari gara. Euskal Herritik kanpo ere badira euskaldunak, Argentinan, esaterako.
Gure hurrengo protagonista jaiotzez argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala)
aritzen da (=irakasle jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari
eginiko elkarrizketan, testutik ateratako hainbat esaldi txertatu behar dira
hutsune egokietan, distraktoreak saihestuz.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o NOIZNAHI EGITEKOA: Dendarik denda, merkeenen bila izeneko cloze-testa; izan ere, garai honetan
izan ohi da merkealdia. Ariketarekin batera, zortzi orrialdeko txosten bat
banatu nizuen, non erantzun zuzenak agertzeaz gain, horiei buruzko azalpenak
zehatz-mehatz idatzi nizkizuen. Irakurri arretaz, nahiz eta erantzunak ongi eduki!!