2024/01/10

B2.2 mailako 23. eskola, 2024ko urtarrilaren 9koa (Eguberri osteko lehena)

 

23.  eskola: 2024ko urtarrilaren 9koa (Eguberri osteko lehena)

-          AHOZKO ADIERAZPENA: Zer egin duzu Eguberri hauetan?

·         Zer egin zenuen…

            Gabon-gauean (abenduaren 24an)?

            Eguberri-egunean (abenduaren 25ean)?

            Urtezahar-gauean  = Gabon zaharrean (abenduaren 31n)?

            Urteberri-egunean (urtarrilaren 1ean)?

            Errege-bezperan (urtarrilaren 5ean)?

            Errege-egunean (urtarrilaren 6an)?

Eta Eguberriak (=Gabonak) ospatzen ez badituzu, zer egin duzu bi asteko oporraldi honetan?

·         Zer da Eguberrietan gehien atsegin duzuna? Kaleetako argiak? Etxeak apaintzea? Otorduak? Opariak jaso nahiz egitea? Senideekin elkartzea?... Eta gutxien gustatzen zaizuna?

Ikasleek galdera horiei erantzun diete binaka  jarrita. Galderak arbel digitalean jarri ditugu ikusgai. Lagungarri izango dituztelakoan, honako ohar hauek ere egin dizkiet:

-  koinatu-koinatak, osaba-izebak, anai-arrebak, aitona-amonak, lehengusu-lehengusinak, (aitaginarreba, amaginarreba) aitagin-amaginarrebak. Hitzok pluralean deklinatzen dira, bi generoak biltzen baitituzte (gaztelaniaz ez bezala; gaztelaniaz maskulinoa erabiltzen da bi generoak biltzeko: tíos, primos, abuelos…): aitagin-amaginarrebEN etxean afaldu genuen; osaba-izebEKIN eta koinatu-koinatEKIN bildu ginen; Salamancako aitona-amonEN etxean > aitona-amonENean izan gara Eguberriak igarotzen…

-    LEXIKOA: Kabalgada, kanpaikadak, hamabi mahats-aleak, suziriak, aurrekontua, lagun ikusezina, hogei (senide, lagun,…) eta koska (veinte y pico), bazkalondoan, afalondoan…; mahats aleak zuritu eta haziak kendu. Jaiotza, dirua gastatu = xahutu, dirua alferrik galdu (derrochar), Errege opila edo erroskoa.Gabon-kantak. Otarrainskak. Iloba: sobrino // Biloba: nieto. GehiegiKERIA: exceso. Sendia (=familia) // Senideak (=ahaideak) (“parientes”). Etxeratze agindua (toque de queda).

-     kiroletan eta mahai-jokuetan, lehia = norgehiagoka edo irabazteko asmoa dagoenez, “JOKATU” egiten da, ez “JOLASTU” (“jolastu” lehiarik ez dagoenean erabiltzen da, adibidez, baloiarekin jolastu, panpinekin…) Gabon gauean, afalondoan musean jokatu genuen (jolastu ginen). Askotan jokatzen dut partxisean, bingoan,…Futbolean, teniseanjokatzen dute nire semeek eta astean bitan izaten dituzte entrenamenduak.  ZERTAN kasua darama /// Haurra  panpinekin jolastu da nik harrikoa egin bitartean. ZEREKIN kasua darama.

      Zertan + JOKATU + UKAN // Zerekin + JOLASTU + IZAN

-       Eguberriak igaro berri ditugu. Ikusi dugun bezala, batzuek dirutza xahutzen dute jai hauetan eta izugarrizko gehiegikeriak egiten dituzte; beste batzuek, berriz, gorriak ikusten dituzte eta estu eta larri ibiltzen dira hilabetea amaitzeko. Hori dela-eta, elikagaien bankuetara jo behar izaten dute elikagai edo jangai(en) bila. Badirudi urte-sasoi honetan bakarrik gogoratzen garela beharrean edo premian daudenez. Edozein saltoki handiren aurrean topa ditzakegu boluntarioak elikagaien bankurako jangai eske(an). Elikagaien bankuek, ordea, urte osoan zehar gauzatzen dute euren lan isila. Elikagaien bankuak deritzon cloze-testa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Ohar hauen kopia bana eman diet ikasleei.

OHARRA: Norbaitek berriz egin nahi badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.

1.      Motzean azaldutua,… = Hitz bitan,… = Labur esanda,…

2.      Beharrean daudEN pertsonEN ARTEAN > Beharrean daudENEN ARTEAN (erlatibozkoa + NOREN kasua pilatu dira)

3.      Musu truk = dohainik = doan = débalde

4.      Iruzur egin didate (nor-nori-nork) = engainatu naute (nor-nork) = Ziria sartu didate (nor-nori-nork). Iruzurra: fraude, timo, estafa > iruzurGILEa

5.      Ustelkeria-kasuak. Beste herrialde batzuetan ez bezala, Espainian ustelkeria-kasu ugari izaten dira politikarien artean.

6.      ZERTAN + JARDUN = ZERTAN + ARI IZAN > nikkkk lanean dihardut = ni lanean ari naiz;, zukkkk ariketa egiten diharduzu = zu ariketa egiten ari zara (hau hobeto azaltzearren, 1. orri osagarria banatu eta azaldu diet).

ARI + IZAN. Salbuespena: Eguraldiarekin, ARI + UKAN: Euria ARI DU, elurra ARI DU, iluntzen ARI DU…

7.      Boluntario_ dihardu = boluntario _ ari da (boluntario bezala) (ez dago konparaziorik).

8.      HAINBAT + MUGAGABEA: hainbat bide_

9.      Horrez gain = horretaz gain (horretaz aparte)

10.  GalKORRA: erraz galtzen dena (janaria): perecedero

11.  Lanuztea egingo dugu Gobernuak osasun arloan egin dituen murrizketak gaitzesteko.

Lanuztea / greba / elkarretaratzea

12.  NORI = ZERI + ERREPARATU: Erreparaiezu egin dituzun akatsEI eta nire oharrEI; Erreparaiozue arbelean idatzi dudanARI.

13.  Lan asko dago oraindik egiTEKO = egiTEKE.

 IkusTEKE = ikusTEKO dago hartu berri diren segurtasun neurriekin kutsatze tasak behera egiten duen.

Orain eguraldi bikaina dago, baina IkusTEKE dago (=ikusTEKO dago) arratsaldean eguraldi ona egingo duen ( ala ez).

14.  Botatzen dEN janariAREN %5,5 > botatzen dENAREN (erlatibozkoa + NOREN kasua pilatu dira).

15.  EKIN + NORI = ZERI: Euskara ikasTEARI ekin DIOT HEOean (=euskara ikasTEN hasi naiz); Bihar goizean ekingo DIOT idazlanak zuzenTZEARI (=bihar goizean hasiko naiz idazlanak zuzenTZEN). Jendeak udan ekiten DIO loteria erosTEARI (=jendea udan hasten da loteria erosTEN).

Urtarrilaren 1ean ekingo diot abdominalak egiTEARI (=hasiko naiz abdominalak egiTEN); aurten ekingo diot goizetan korrika egiTEARI; aurten utziko diot erreTZEARI; Aurten ekingo diot lan gutxiago egiTEARI; aurten utziko diot parrandak egiTEARI.

J Eta zuk, ikasle, 2022rako egin al duzu asmo, eginkizun, nahi edo

betebehar berrien eta zaharren zerrendarik? Zer egiTEARI utziko

DIOZU aurten? Eta zer egiTEARI ekingo DIOZU[1]?

16.  Isunekin jasotzen duten dirua errepideak konpontzera (zertara) BIDERATU (“dirigir”, “destinar”) behar litzateke.

17.  Gaur eskolaN bertaN bazkalduko dut.

Gaur alkateAREKIN beraREKIN hitz egin dut, ez bere idazkariarekin.

Eskolara joan naizenean irakasleAREKIN beraREKIN hitz egin dut, ez zuzendariarekin…

BAINA: Iazko alkate_ beraREKIN jarraitzen dugu Irunen.

Iazko irakasle_ beraREKIN gaude aurten: Dabidekin.

18.  Birdeklinaketa: LanaREKIN duten interesa > LanaREKIKO interesa; zuREKIN dudan harremana > ZuREKIKO harremana; IrakasleEKIN daukaten jarrera > IrakasleEKIKO jarrera; SemeaRENTZAT erosi dudan oparia > semeaRENTZAKO oparia… (hau hobeto azaltzearren, 2. orri osagarria banatu eta azaldu diet).

19.  ZERTAZ + jabetu =ohartu =konturatu. Bai, HORRETAZ jabetu = ohartu = konturatu naiz.

20.  Hausnartu = gogoeta egin.

21.  Iragarri = aurreikusi. IragarLEa: zerbait iragartzen edo aurreikusten duena, hau da, iragarPENak egiten dituena (etorkizun iragarlea, eguraldi iragarlea…).

22.  Aldarrikatu: Emakumeek soldata igoera aldarrikatzen dute  (reivindicar, proclamar) > Aldarrikapena = aldarria (reivindicación).

23.  NORI = ZERI + aurre egin (kontra egin): ArazoARI aurre egin behar diozu, arazoEI aurre egin behar diezu, negar egin beharrean.

24.  “mantendu” aditza euskaraz gutxiago erabili behar genuke. Adib: “mantén la distancia de seguridad” > “Segurtasun tartea ZAINDU edo GORDE (mantendu)” “Mantendremos la puerta abierta” > “Atea zabalik edukiko = utziko dugu”  (mantenduko dugu)

25.  ESKER ONEKOAK (nolakoak) dira nire ikasleak; ESKER TXARREKOAK (nolakoak) dira.

26.  ESKERTZEKOA DA = ESKERTZEKO MODUKOA DA = “ESKERTZEA MEREZI DUENA”

ETXERAKO LANAK:

-          Urte berrirako zerrendak deritzon jarduera, kohesioa-lantzekoa.

-      Eguberrietarako bidali nien kohesio-jarduera – Tuteratik bidalitako eskutitza – zuzen dezatela, nik gaur emandako erantzun-orriarekin (zerrendako 3.ariketa da).

-      Norbaitek Eguberrietarako bidalitako deklinabide ariketa egina ez badu (Mugagabeak ematen dizkigun buruhausteak), egin dezala, hurrengo egunean zalantzak argitzeko (zerrendako 7.c).

-   Aditza: Indikatiboko iraganeko NOR-NORK vs. NOR-NORI-NORK bereizteko berariaz prestatutako ariketa (“Anderrek ni Ken Zazpi taldearen kontzertuan ikusi NINDUEN (nor-nork), baina (berak niri) ez ZIDAN (nor-nori-nork) batere kasurik egin”) egin ez duenak egin dezala (erantzunak ere badituzue, zeuek zuzentzeko).

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.



[1] Zer egiteari ekin edo Zeri ekin = zer egiten hasi. EKIN = HASI. Baina nori

edo zeri kasua eraman behar du derrigorrez. Lanari ekin diot = Lanean hasi naiz.

Euskara ikasteari ekin diot = euskara ikasten hasi naiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina