25.
eskola: 2024ko urtarrilaren 16koa
- Gabonetako loteria: ezin (dugu) etsi jokatu gabe. Eguberrietako loteriari buruzko ulermen-jarduera zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Hala nola:
§ NOREKIN edo ZEREKIN + BATERA: Mikel
AnaREKIN BATERA esertzen da beti klasean.
Gabonak irisTEAREKIN BATERA, jendeak
erosteari ekiten dio neurririk gabe.
Noiz?
“Gabonak
helTZEAN” edo “Gabonak irisTEAN”
Baina…
“Gabonak helTZEAREKIN
BATERA” = “Gabonak
helTZEAZ BATERA”. Azterketa hurbilTZEAREKIN BATERA = Azterketa hurbilTZEAZ BATERA, ikasleak urduritu
egiten dira
=Azterketa hurbilTZEAN, ikasleak urduritu egiten dira.
§ Noiztik noiz arte: Iaztik HONA (une honi egiten dio errefentzia)
§ EstatistikEN (noren) ARABERA / EstatistikEK (nork) DIOTENEZ edo ERAKUSTEN DUTENEZ / EstatistikEI (nori) DAGOKIENEZ,…
§ ADINA (=BESTE)
konparaziozkoa. HAINBESTEk bezala kantitatea adierazten du eta,
beraz, “zenbat?” galderari erantzuten dio,
Baina…
HAINBESTEk
konparazio termino bakarra darama; ADINAk, berriz, bi termino konparatzeko
balio digu:
·
Inork (A) ez du hainbeste saltzen (zenbat saldu?)(kantitatea).
· Inork (A) ez du berak (B) adina (=beste) saltzen (zenbat
saldu ?)(kantitatea).
·
Nik (A) hainbeste
lan daukat etxean astebururako!
Gizon horrek
(A) hainbeste diru_ irabazten du goi-kargu
horretan! (zenbat lan?, zenbat diru?)(kantitatea).
·
Nik (A) zuk (B) adina
(=beste) lan daukat astebururako.
Gizon horrek
(A) gure aitak (B) adina
(=beste) diru irabazten du goi-kargu horretan (zenbat diru?)(kantitatea).
· Auto berria erosi nahi nuke eta Mercedesak
gustatzen zaizkit, baina Mercedesek (A) hainbeste diru_
balio dute!! (zenbat
diru?)(kantitatea).
· Mercedesek (A) Audiek (B) adina (=beste) diru_ balio dute (zenbat diru?)(kantitatea).
§
HAIN eta BEZAINen arteko aldea ere bera da.
Biek kualitatea adierazi arren (“nolakoa?” galderari erantzuten diote),
lehenengoak konparazio termino bakarra darama eta, bigarrenak, berriz, bi
terminoren arteko konparazioa egiteko balio du.
·
Ni hain jatorra naiz, ni hain langilea
naiz, ni hain ederra naiz!
· Ni zu bezain jatorra naiz, ni zu bezain langilea naiz, ni zu bezain ederra naiz.
Berdintasunezko konparazioa egiteko partikula hauen azalpenaren osagarri gisara, Berdintasunezko konparazioa errepasa dezagun izeneko orri osagarria banatu eta azaldu diet.
§ EKIN aditzaren adiera eta erabilera (+ ZERI
edo NORI):
Jendeak (nork) dezimoak erosTEARI (nori)
ekiten dio (nor-nori-nork).
Jendea (nor) dezimoak erosTEN (zertan) hasten
da.
Urtarrilaren
batean, elikadura zainTZEARI ekingo diot
(nor-nori-nork).
Urtarrilaren batean, elikadura zainTZEN hasiko naiz.
§ AITZITIK. Aurretik ukatu dugun ideiaren aukakoa adierazteko erabiltzen da, eta ez bi osagairen edo elementuren arteko aurkakotasuna adierazteko: Gauza jakina da TAO ez dela doakoa izaten; AITZITIK, ordaindu egin behar izaten da. Hona hemen beste adibide batzuk: Adituen esanetan, heziketan zorroztasunak ez du funtzionatzen; AITZITIK, ikasleen eta irakasleen arteko tira-birak eragin ditzake. Ni ez naiz mutil lasaia; AITZITIK, oso urduria naiz; gaur ez du euririk ari; AITZITIK, ateri dago.
Ez nahastu honako hauekin: Zu oso urduria zara; ni, BERRIZ = OSTERA = ORDEA = ALDIZ, oso lasaia.
Atzo euria barra-barra egin zuen; gaur, BERRIZ = OSTERA = ORDEA = ALDIZ, ateri
dago.
-
“Deklinabidea
gogoratzeko txostena” banatu nien oporren aurretik. Bertan, deklinabide taulak dituzte:
§
Izen arrunt
nahiz bereziak, bizidunak nahiz
bizigabeak, bokalez zein kontsonantez amaituak.
§
Pertsona
izenordeak.
§
Leku-adberbioak.
§
Izenorde erakusleak
§
Izenordain
zehaztugabeak.
§ Zenbatzaile zehaztugabeek aditzarekin eskatzen duten komunztadura – singularra / plurala – erakusten duen taulatxo bat ere).
Txostena aterarazi eta, esku artean dutelarik, honako oharrok egin dizkiet:
· Arreta berezia ipin dezatela –A berea edo organikoa duten hitzetan, hauek mugagabean ez baitute galtzen –A hori:
hainbat tabernaTAN eskatzen dute COVID ziurtagiria. Edozein
eskolaTAN matrikula dezakezu haurra. Zein plazaTAN izango da omenaldia? Zenbat alaba dauzka? Zein animalia edukiko
zenuke etxean? Zein neskari ahaztu zaio poltsa? Zenbat pertsona (pertson) elkartu da elkarretaratze horretan?
(pluralean bai: pluralean beti A+E > E: tabernEtan, eskolEtan, plazEtan…. Eta ez ahaztu, hitz baten pluralean bi E metatzeko, hitzak amaieran –E propioa behar duela: umeEK, etxeEN, kaleETAN…).
Arretaz erreparatu diogu berezko -A edo -A organikoa duten hitzen zerrendari, baita -A propioa duten mailegu eta atzizkiei ere.
· batzuek –A
berea dute (DonostiA, GetariA…) eta beraz, beti eutsiko diote -A horri.
· beste batzuek
ez dute –A-rik (Altsasu, Urretxu…) eta
beraz, ez dute sekula hartuko.
· eta beste batzuek, berriz, -A hori kasu batzuetan bakarrik hartzen dute, ez delako berezko –A, determinatzailea baizik (Azpeiti(a), Hondarribi(a)…): Zein kasutan? NOR eta NON kasuetan.
DonostiA (a berea du): DonostiaN, DonostiaKO, DonostiaRA, DonostiaTIK
GipuzkoA (a berea du): GipuzkoaN, GipuzkoaKO, GipuzkoaRA, GipuzkoaTIK
Hondarribia (a hori ez
da berea, determinatzailea baizik. Nor eta Non kasuan agertuko zaigu; beste
kasuetan, berriz, ez): HondarribiaN,
HondarribiKO, HondarribiTIK, HondarribiRA.
Iruñea (gauza bera):
IruñeaN, IruñeKO, IruñeRA,
IruñeTIK
Azpeitia (gauza bera): AzpeitiaN, AzpeitiKO, AzpeitiRA, AzpeitiTIK
- EUSKAL BALDINTZA. Gaurkoan, hiru baldintzen (erreala, hipotetikoa, irreala) azalpen orokorra egin diet. Horietako bakoitza zertarako erabiltzen den azaldu diet eta formalki nola osatuta dagoen:
ERREALA:
gertatzeko aukera handia dagoenean, posibilitate handia dagoenean, erabiltzen
da:
Junkal etortzen BADA, lehenengo ilaran eseriko DA (si viene,…se sentará).
Formalki, nahikoa da BA-
partikula indikatiboko aditzari – orainaldi nahiz lehenaldikoari – eranstea;
beraz, ez da osatzen zaila. Hori bai, ohar bitez oraindik
gertatu gabeko ekintzak adierazteko, geroaldirako, alegia, ez dela –KO
erabiltzen, -TZEN baizik:
Bihar ere euria egiTEN BADU (egingo
badu), aterkia ekarri beharko dugu.
ALEGIAZKOA edo
HIPOTETIKOA: errealean
baino aukera edo posibilitate gutxiago dago gertatzeko, baina aukera egon,
badago. Hipotesiak egiteko erabiltzen da eta, halaber, amets eta desioak
adierazteko:
Kinielan hamabost asmatuKO BANITU, dirutza
ederra irabaziKO NUKE. Hortik datorkio izena.
Junkal etorriKO BALITZ, lehenengo
ilaran eseriKO LITZATEKE (si
viniera o viniese,…se sentaría).
Errealean baino aukera gutxiago dago Junkal klasera etortzeko, baina etor liteke oraindik. Formalki, bai baldintzaren atalean, bai ondorioarenean, aditz nagusiak KO/-GO darama (“koko”) eta laguntzailea osatzeko indikatiboko iraganeko adizkietatik abiatu behar da. Hauei amaierako –(e)n kendu eta BA- ipini.
IRREALA edo
LEHENALDIKOA: Horrela deritzo, bere garaian gertatu beharrekoa
gertatu ez zenez, orain jada gertatzeko inolako aukera edo posibilitaterik ez
dagoelako. Horregatik da “irreala”. Hau barra-barra erabiltzen dugu zerbaitetaz
damutzen garenean:
Gehiago ikasi (izan) BAZENU,
azterketa gaindituKO
ZENUEN = ZENUKEEN, baina
alferkerian ibili zarenez, irailean errepikatu beharko duzu.
Hona beste adibide bat:
Junkal etorri (izan) BALITZ,
lehenengo ilaran eseriKO
ZEN = ZATEKEEN (si hubiera o hubiese venido, …se habría
sentado) (baina ez da etorri eta jada ez da etorriko).
Formalki, baldintzaren atalak –KO galduko du aditz nagusian (zentzu osoa du honek, gertatzeko aukerarik ez baldin badago nola eramango du ba geroaldiko –KO?) baina laguntzailea hipotetikoko adizki bera izango da; ondorioaren atalean, berriz, alderantziz: -KO darama honek ere, baina laguntzailea lehenaldikoa edo iraganekoa da (bi aukera daude: indikatiboko iraganeko adizkiak erabili edo, bestela, ondorio iraganekoak).
AHOZKO BITARTEKOTZA: Haurrak txertatu ala ez / Usurbilgo Udalaren aurrekontua (I. saioa). Joan den egunean adostu bezala, binaka jarrita, ahozko bitartekotza jarduera hau egiten jardun dute. Usurbilgo aurrekontuaren bitartekotza jarduera egin aurretik, zenbait gomendio eman dizkiet (idatziz eta ahoz).
AURREKONTUEN INFOGRAFIA INTERPRETATZEKO zenbait aholku:
1. Honako datu hau (=ehunekoa = portzentajea)
deigarria (=nabarmena = azpimarragarria) egin zait = iruditzen zait
= Datu (=ehuneko =portzentaje) honek atentzioa eman dit: Usurbilgo udalak aurrekontuaren % 1,02 bakarrik bideratzen du aniztasunaren trataerara (genero aniztasuna, kultur aniztasuna…).
2. Bideratu + ZERTARA? (aniztasunaren trataerara, euskara sustatzera, zerbitzu eta obretara, adinekoen zainketara, zaborraren kudeaketara, langileen trebakuntzara = langileak trebatzera, garapen ekonomikora, kultur jarduerak antolatzera, herritarren ongizatea bermatzera, auzoak hobetzera, ingurumena zaintzera eta babestera, berdintasuna lantzera = jorratzera…).
3. Ehunekoak, printzipioz mugagabean: aurrekontuaren %20, herritarren %20k, %20ri, %20rentzat, %20ren ustez…Salbuespena: konkretuak direnean (adibidez, erlatibozko batekin doanean): Eskola honetan ikasten duten ikasleen %20%a, %20ak, %20ari… Udalak genero-berdintasunera bideratzen duen zenbatekoaren (=diru-kopuruaren) %23a tratu txarrak jasateagatik bakarrik bizi diren emakumeentzat da. Usurbilgo udalak ongizatera bideratzen duen zenbatekoaren (=diru-kopuruaren) ia %2a turismo sustatzeko da.
4. Superlatiboa maiz erabiltzen da (askotan erlatibozkoarekin konbinatuta) horrelako infografien irakurketan: Usurbilgo udalak herritarren udal zerbitzuetara bideratzen du diru GEHIEN. Udalaren aldetik diru GEHIEN jasotzen duen arloa Hezkuntza da. Udalak bizikidetza eta memoria berreskuratzera bideratzen du diru GUTXIEN.
5. Baita konparaziozkoak ere: Usurbilgo udalak diru GEHIAGO / GUTXIAGO bideratzen du zerbitzu eta obretara, ingurumena zaintzera BAINO. Udalak kirolak sustatzera gizarte politikak bultzatzera BAINO diru GEHIAGO / GUTXIAGO zuzentzen du.
-
Etxerako lanak:
1.
Deklinabidea lantzeko ariketa. Osatu hutsuneak
deklinabide atzizki egokiak erabilita ( Getariako
arrantzaleek…). Lehenengo 31 esaldiak.
2. Berdintasunezko konparazioa errepasatzeko ariketa:
Berdintasunezko konparazioa errepasa dezagun. Ikasleek 30 esalditako hutsuneak
osatu behar dituzte, HAIN / BEZAIN / HAINBESTE / ADINA (=BESTE)
erabiliz, kontuan izanik:
§ Termino bakarra
dagoen ala bi termino konparatzen diren.
§ Kantitatea ala
kualitatea adierazten duen.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere
eskura dago blogean.
3. Alegiazko baldintza edo hipotetikoari buruzko teoria irakur dezatela eta taulei arretaz erreparatu. Hurrengo egunean ekingo diogu azalpenari.
- Oraindik egina ez
baduzue… zuzendu gabeko etxeko lanen biltegian izan behar dituzue postit
batekin:
1. Berridazketak:
Itzulitakoan, hurrengo gaiari helduko diogu – Giza harremanak – eta honen
barnean, lehenengo azpigaiari: Familia ereduak. Familia
ereduak: bikotean, bakarka, umeekin edo gabe, izeneko testua arretaz
irakurri eta berridatz itzazue testutik ateratako esaldiak.
2. “Maite
Bilbao: Gerora konturatzen zara zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo
gai honetan – identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz ari gara. Euskal Herritik kanpo ere badira
euskaldunak, Argentinan, esaterako. Gure hurrengo protagonista jaiotzez
argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala) aritzen da (=irakasle
jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari eginiko elkarrizketan,
testutik ateratako hainbat esaldi txerta ditzatela hutsune egokietan,
distraktoreak saihestuz.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
3. NOIZNAHI EGITEKOA: Dendarik denda, merkeenen bila izeneko cloze-testa; izan ere, garai honetan
izan ohi da merkealdia. Ariketarekin batera, zortzi orrialdeko txosten bat
banatu diet, non, erantzun zuzenak agertzeaz gain, horiei buruzko azalpenak
zehatz-mehatz idatzi dizkiedan. Irakur dezatela arretaz, nahiz eta erantzunak ongi eduki!!
4. AUKERAKO JARDUERA: ENTZUNAREN ULERMENA: Perfumea. Bizpahiru bider entzun eta aukeratu erantzun zuzena. Erreparatu taula honi:
- LANAK IZAN
…-T(z)EKO edo -T(z)EN = ASKO KOSTATU…-T(z)EA
Batzuek lanak izaten dituzte gustuko perfumea
topatzeko =
topatzen (=
asko kostatzen zaie gustuko perfumea topatzea). Lanak izaten ditut eskolara garaiz iristeko = iristen (=asko kostatzen zait
eskolara garaiz iristea). Ohean hain gustura egoten naiz goxo-goxo, lanak izaten ditut goiz jaikitzeko = jaikitzen (=asko kostatzen zait goiz
jaikitzea). Donostiara autoz joan naizenean, lanak izan ditut aparkatzeko = aparkatzen
(=asko kostatu zait aparkatzea). Gehiago saiatu ezean, lanak izango dituzu ikasturtea
gainditzeko =
gainditzen
(=asko kostako zaizu ikasturtea gainditzea).
- Perfume hori ez da beste mundukoa = perfume hori ez da hainbestera(ino)koa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina