2024/01/14

B2.2 mailako 24. eskola, 2024ko urtarrilaren 11koa

 

24.  eskola: 2024ko urtarrilaren 11koa

-   Urte Berrirako zerrendak izeneko ulermen-jarduera, testu antolatzaileekin osatu beharrekoa, zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Ondoren, etxean bina esaldi egin ditzatela eskatu diet, honako galdera hauei erantzunez:

J Eta zuk, ikasle, 2024rako egin al duzu asmo, eginkizun, nahi edo

betebehar berrien eta zaharren zerrendarik?

Zer egiTEARI    utziko   DIOZU  aurten?

Eta zer egiTEARI  ekingo   DIOZU[1]?

-     Herritar askok dirutza (=diru asko) xahutzen dute Eguberrietan eta asko dira era bateko edo besteko gehiegikeriak egiten dituztenak egunotan. Halaxe ikusi ahal izan genuen Eguberrien aurretiko azken klasean ikusitako bideo-pasartean (Zenbat diru gastatuko duzu Eguberri hauetan?) (Ikasbil db. 18015068). Beste batzuek, berriz, gorriak ikusten dituzte eta estu eta larri ibiltzen dira hilabetea amaitzeko. Hori dela-eta, elikagaien bankuetara jo behar izaten dute elikagai edo jangai(en) bila.

Bideoa-pasartearekin batera zetozen lau berridazketak zuzendu ditugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez (eurei kopia bana eman diet).

1.en SEINALE:

Udazkenean gauden froga zera da, hostoak erortzen ari direla.

Hostoak erortzen ari dira, udazkenean gaudEN SEINALE.

Gure herri eta  hirietako kaleak argiz josita daude, Eguberriak ate-joka dituguN SEINALE.

 (Alegia, horrek erakusten du hori. Ideiak gurutzatu edo trukatu egiten dira) 

2.T(Z)EAGATIK (kausazkoa) / partizipioa + -AGATIK (ERE) (kontzesiboa)

Asko ikasTEAGATIK, gainditu du azterketa (= asko ikasi duelako) (kausa adierazten du).

Asko ikasiAGATIK (ere), ez du gainditu (= asko ikasi duen arren) (kontzesiboa). 

3.T(Z)EN UTZI // -T(Z)EARI UTZI 

-t(z)en utzi: baimena ematea: Dabidek ez digu uzten mobila erabilTZEN; aitak ez digu utzi bere autoa gidaTZEN; gurasoek ez diete uzten asteburuetan gaupasa egiTEN. 

- t(z)eari utzi: lehen egiten zen ekintza bat orain jada ez egitea: EdaTEARI utzi diot; erreTZEARI utzi diot; bingoan dirua jokaTZEARI utzi diot; ezkondu nintzenetik, gaupasak egiTEARI utzi diot; ikasle horrek klasera etorTZEARI utzi dio...

4. Partizipioa + AHALA

en HEINEAN = -en NEURRIAN

ZENBAT ETA…-AGO, ORDUAN ETA (=HAINBAT ETA)…-AGO

Urteak igaro = pasa(tu) AHALA, gero eta zimur gehiago dauzkat.

Urteak igarotzen dirEN NEURRIAN, gero eta zimur gehiago dauzkat.

Urteak igarotzen dirEN HEINEAN, gero eta zimur gehiago dauzkat.

ZENBAT ETA urte gehiAGO (izan = eduki = ditudan = dauzkadan), ORDUAN ETA (=HAINBAT ETA)  zimur gehiago dauzkat.

Ikasturtea aurrera joan AHALA, gero eta fotokopia gehiago dauzkagu.

Ikasturtea aurrera doaN NEURRIAN, gero eta fotokopia gehiago dauzkagu.

Ikasturtea aurrera doaN HEINEAN, gero eta fotokopia gehiago dauzkagu.

Ikasturtea ZENBAT ETA aurrerAGO joan (= doan), ORDUAN ETA (=HAINBAT ETA) fotokopia gehiago dauzkagu.

Urtetik urtera : de año en año. Urtetik urtera, gero eta zimur gehiago dauzkat begien inguruan.

Urteen joan-etorrian : en el transcurso de los años. Urteen joan-etorrian, Eguberriak ospatzeko ohiturak aldatu egin dira.

-       ENTZUNAREN ULERMENA: Lurrinen historia (x1, x0,9). Baliteke zuetako norbaiti igaro berri diren Eguberrietan Olentzerok edo Erregeek lurrinen bat (=perfumeren bat) oparitu izana. Gaur egun  gero eta lurrin gehiago ditugu, bai emakumezkoentzat, bai gizonezkoentzat, eta hauen iragarkiak barra-barra ematen dituzte, batez ere, Eguberriak, Aitaren nahiz Amaren Eguna edota San Valentin eguna hurbiltzen doazen heinean (=hurbildu ahala). Perfumeen edo lurrinen historiari buruzko entzungaia izan dugu entzungai. Bi aldiz entzun dugu eta, ondoren, jarduera zuzendu dugu,erantzun zuzenak behar bezala argudiatuz. Zenbait ohar ere egin dizkiet:

1.      Kiratsa:usain txarra.

2.      JARIO aditzaren adizki trinkoak (3. pertsona):

Janari horri (nori) kiratsa DARIO = janari horrek (zerk) kiratsa botatzen du. Janari hari (nori) kiratsa ZERION = janari hark (zerk) kiratsa botatzen zuen. Iturriari (nori sing.) ur freskoa DARIO.

Iturriei (nori pl.) ura DARIE.

Tximiniari (nori sing.) kea DARIO.

Tximiniei (nori pl.) kea DARIE /ZERIEN.

3.      Garai batean = aspaldi = lehen = antzina

4.      Arloa = alorra = esparrua = saila = eremua

5.      Hedatu = zabaldu  > hedapena > Hedabideak (albistea hedatu edo zabaltzeko bideak: prentsa, telebista, irratia…) = komunikabideak.

6.      Herri xehea = gizarte-maila apaleko jendea

7.      Loraldia = hazkundea =hazkuntza = gorakada // gainbehera: Krisiaren ondorioz, etxebizitzen salmentak gainbehera egin du.

8.       Lurrin(ik) SalduENETA(ri)KOA, mirestuENETA(ri)KOA

9.      Baliteke bihar euria egiTEA= Litekeena da bihar euria egiTEA (ekintza ez da oraindik gertatu).

Baliteke Olentzerok igaro berri diren Eguberrietan lurrinen bat ekarri IZANA (ekintza amaitua, gertatua dago).

Baliteke datorren urtean Olentzerok lurrinen bat ekarTZEA (ekintza oraindik ez da gertatu).

10.  Eguberriak hurbiltzen doazen heinean = hurbiltzen doazen  neurrian = hurbildu AHALA (bilakaera adierazten du).

11.  Saihestu = ekidin: “evitar”

12.  Liluratu: “fascinar” > liluragarria (lilura eragiten duena, liluratzen duena, “fascinante”)

-      AHOZKO ADIERAZPENA: Hegatzeko garaia. “EAEko gazteek batez beste 31 urterekin hartzen dute hegoak astintzeko, hots, gurasoen etxetik (=gurasoENETIK) joateko erabakia. Ikasketak berandu arte luzatzen dituzte, eta kualifikazio edo gaitasun-maila handiagoko lanpostuak lortzen dituzte. Bien bitartean, gurasoen etxean (=gurasoENEAN) jarraitzen dute”. Berria.info”. Albiste honetatik abiatuta, gaiaz solasean aritu gara. Bikoteka egin dugu eta, ahal den neurrian, ikasle gaztetxo bat helduago batekin jarrita.

  -          Etxerako lanak:

1.      AHOZKO BITARTEKOTZA: Hurrengo egunerako presta dezatela gaur banatu diedan bitartekotza fitxa, ahoz jarduteko. Horretarako, bikoteak egin ditugu. Fitxak honakook dira: Haurrak txertatu ala ez / Usurbilgo Udalaren aurrekontua (atzean, zenbait aholku edo gomendio ditu).

2.       Gabonetako loteria: ezin (dugu) etsi, jokatu gabe”. Eguberrietako loteriari buruzko jarduera bikoitza da: batetik, testu barneko cloze-testa egin behar dute eta, bestetik, testutik ateratako zazpi esaldiak dagozkien hutsuneetak txertatu.

3.      Iritzi artikulua: emantzipazioa edo hegoak astintzea gaitzat duen iritzi artikulua.

4.      Dendarik denda, merkeenen bila izeneko cloze-testa; izan ere, garai honetan izan ohi da merkealdia. Ariketarekin batera, zortzi orrialdeko txosten bat banatu diet, non, erantzun zuzenak agertzeaz gain, horiei buruzko azalpenak zehatz-mehatz idatzi dizkiedan. Irakur dezatela arretaz, nahiz eta erantzunak ongi eduki!!

5.    AUKERAKO JARDUERA: ENTZUNAREN ULERMENA: Perfumea. Bizpahiru bider entzun eta aukeratu erantzun zuzena. Erreparatu taula honi:

                   - LANAK IZAN …-T(z)EKO edo  -T(z)EN = ASKO KOSTATU…-T(z)EA

Batzuek lanak izaten dituzte gustuko perfumea topatzeko = topatzen (= asko kostatzen zaie gustuko perfumea topatzea). Lanak izaten ditut eskolara garaiz iristeko = iristen (=asko kostatzen zait eskolara garaiz iristea). Ohean hain gustura egoten naiz goxo-goxo, lanak izaten ditut goiz jaikitzeko = jaikitzen (=asko kostatzen zait goiz jaikitzea). Donostiara autoz joan naizenean, lanak izan ditut aparkatzeko = aparkatzen (=asko kostatu zait aparkatzea). Gehiago saiatu ezean, lanak izango dituzu ikasturtea gainditzeko = gainditzen (=asko kostako zaizu ikasturtea gainditzea).

 

- Perfume hori ez da beste mundukoa = perfume hori ez da hainbestera(ino)koa.

-   Oraindik egina ez baduzue… zuzendu gabeko etxeko lanen biltegian izan behar dituzue postit batekin:

1.  Berridazketak: Itzulitakoan, hurrengo gaiari helduko diogu – Giza harremanak – eta honen barnean, lehenengo azpigaiari: Familia ereduak.  Familia ereduak: bikotean, bakarka, umeekin edo gabe, izeneko testua arretaz irakurri eta berridatz itzazue testutik ateratako esaldiak.

2.  Maite Bilbao: Gerora konturatzen zara zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo gai honetan – identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz ari gara. Euskal Herritik kanpo ere badira euskaldunak, Argentinan, esaterako. Gure hurrengo protagonista jaiotzez argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala) aritzen da (=irakasle jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari eginiko elkarrizketan, testutik ateratako hainbat esaldi txerta ditzatela hutsune egokietan, distraktoreak saihestuz.

OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.



[1] Zer egiteari ekin edo Zeri ekin = zer egiten hasi. EKIN = HASI. Baina nori

edo zeri kasua eraman behar du derrigorrez. Lanari ekin diot = Lanean hasi naiz.

Euskara ikasteari ekin diot = euskara ikasten hasi naiz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina