14.
eskola: 2024ko otsailaren 8koa (Inaute astearen
aurretikoa)
- ENTZUNAREN ULERMENA: Zer berri? 4. Sei albistetxo entzun dituzte eta bi ariketa egin. Lehenengoan, albiste bakoitza albiste horren gaiarekin uztartu behar izan dute, alegia, berri bakoitza zeri buruzkoa den edo zertaz aritu diren hizketan jakin behar izan dute; bigarren ariketan, berriz, horko esaldiak zein hiztunek esan edo aipatu dituen aukeratu behar izan dute. Ariketa bakoitzerako, behin entzun behar da entzungaia; azken finean, entzungai berak direnez, bi ariketak egitean, azkenerako, albiste bakoitza bi aldiz entzuten da. Nahi izatera, zuzendu ostean, berriro entzun daitezke.
“Zaharrak berri”.
Norbaitek “zer berri?” galdetzen dizunean, “zaharrak berri” erantzun
diezaiokezu, ez dagoela berririk, ezer ez dela aldatu adierazteko. Gaztelaniazko
“sin novedad” euskaraz modu txukunean adierazteko modua.
- ELKAR izenordearen erabilera azaldu nien joan den egunean. Gaur, azalpen horren ideia nagusiak gogorarazi dizkiet (ELKAR izenordearen urrezko arauak).
o Ongi erreparatu aditzari, horren arabera
ondorioztatzeko ELKAR izenordeak esaldi horietako bakoitzean zein kasu-marka
hartu behar duen (aditz horrek kasu marka hori eskatzen duelako).
Adibidez, “ezkondu”, “egon”, “bizi”, “bidaiatu”,
“hitz egin”, “afaldu”, “oheratu”… aditzek NOREKIN kasua eskatzen dute eta
beraz, ELKAR izenordea kasu horretan deklinatuko da: ELKARREKIN.
“ezagutu”,
“agurtu”, “maitatu”…aditzek, berriz, NOR kasua eskatzen dute eta, hortaz, ELKAR
izenordea NOR kasuan joango da. Pernandok
erosleari esan dio (astoak) elkarrekin egon direla (NOREKIN + egon) eta ezin dutela elkar ikusi (NOR +
ikusi).
o Aditz laguntzaile egokia nola ipini zalantzak
izanez gero, hona hemen trikimailutxo
bat: ELKAR partikula singularreko 3. pertsona bailitzan hartuta: ipotxa, amona, Irungo
alkatea, Aitziber…).
o “maite
dira”, “ezagutzen dira”, “ikusten gara”, “agurtu dira”... bezalako
erdarakadak onartezinak dira erreziprokotasuna adierazteko; izan ere, aditz
hauek UKAN motakoak dira (transitiboak, alegia) eta ezin dira erabili IZANekin.
- Ondoren, ELKAR izenorde elkarkaria lantzeko etxean egin dituzten hiru ariketak zuzendu ditugu, astiro,
beharrezko azalpenak emanez.
ULERTU aditzaren erabilera:
o
NOR-NORK laguntzailearekin (Zure lana, familia eta lagunak utzi eta
ardiz inguratuta mendiko borda batean bizitzera joan zarela?? Nik zu ez zaitut ulertzen. Nola egin
duzu burugabekeria hori?) (ez dut
ulertzen zure bizimodua, zure pentsaera edo pentsamoldea, zure filosofia, zure
jarrera, zure jokaera edo jokabidea….)
o NOR-NORI-NORK-ekin (Nik zuri ez dizut ulertzen esaten ari zarena, nire frantses maila oso baxua baita) (ez dut ulertzen zer esaten ari zaren, adibidez, hizkuntza desberdina darabilgulako edo gaizki azaltzen ari zarelako).
- Joan den egunean, ezezko baldintza egiteko erabiltzen den EZIK = EZEAN, salbuespenak adierazteko IZAN EZIK eta bi osagai uztartzeko erabiltzen den EZ EZIK…ERE arteko aldea azaldu nien. Etxerako bazuten hauek bereizteko berariaz prestaturiko ariketa bat. Hura zuzendu dugu. EZIK = EZEAN / IZAN EZIK / EZ EZIK…ERE bereizteko ariketa honetan, 16 esaldi berridatzi behar zituzten eta ongi etorri zaie hiru horien arteko aldeaz ohartzeko (erantzun-orriaren ale bana eman diet).
Izan ere, ERE lokailuaren urrezko arauetako bat honako hau da:
ERE lokailua
aditz trinko baten aurrean – justu aurrean – doanean, aditz hori derrigorrez
indartu egin behar da BA- erantsiz:
Zu bihar Oiasso museorako txangora
zoaz? Ni ERE
Banoa.
Zure amak ez ezik, nik ERE Badakit zer gertatzen zaizun.
Apartamentu bat daukazue Saloun? Guk ERE Badaukagu.
Donostia hiri ikusgarria da, baina garestia ERE Bada.
Baina… ERE eta aditz trinkoaren artean zerbait tartekatzen badugu,
tarteko osagai horrek hartzen du “protagonismoa” – galdegai bihurtzen da – eta, beraz, ez dugu aditza indartuko, hau da,
aditzari ez diogu BA- erantsiko:
Nik ERE asko (zenbat) dakit gai horri buruz.
Ni ERE Errealeko bazkidea (zer) naiz.
Ni ERE jaio nintzenetik (noiztik) naiz
Errealeko bazkidea.
Zuk ez ezik, guk ERE pazientzia
handia (zer) daukagu.
Gehienak autobusez joango omen dira. Zu ERE autobusez (nola) zoaz? Ala gurekin autoz?
b) EZ EZIK…ERE erabiltzeko ikasle
batzuek dituzten zailtasunak ikusirik, gogorarazi diet bi osagai elkartzeko,
lotzeko edo uztartzeko erabiltzen dela egitura hau eta bi
osagai horiek ezinbestean kategoria gramatikal berekoak izan behar
dutela (bi izen, bi izenondo, bi aditzondo, bi aditz partizipio…). Beste modu
batera esanda, “ez ezik” eta “ere”ren aurreko bi osagaiek galdera berari erantzun
behar diote (Zer? Noiz? Nola? Norekin? Zer ekintza?...).
Gainera,
uztartzen
diren bi osagaiak aditzak direnean, hauek derrigorrez partizipioak izaten dira
(ez aditz jokatuak!!!: joan
naiz ez ezik, ikusi dugu ez ezik, egin ditugu ez ezik…) eta bigarrena nahitaez indartu egin behar da,
EGIN indartzailea erabiliz edo aditz bera errepikatuz.
Jarraian datozen adibideak arbelean jarrita, azaldutakoaz ohartarazi ditut:
o Istripuan
autoko giltzak (zer?) EZ EZIK, etxekoak
(zer?) ERE galdu nituen, eta ez
nituen aurkitu.
o Istripuan
autoko giltzak galdu (nituen)
EZ EZIK, aurkitu
ERE egin nituen
=
…aurkitu ere aurkitu nituen. Gaitzerdi!!
(=Eskerrak!!).
o Ni (nor? Izenordea) EZ
EZIK, zu (nor? Izenordea) ERE pozik zaude.
o Polita (nolakoa? Adjektiboa edo
izenondoa) EZ EZIK, azkarra (nolako? Adjektiboa edo
izenondoa) ERE bada neska hori.
o Hemen (non? Leku aditzondoa edo adberbioa) EZ EZIK, han (non? Leku aditzondoa edo adberbioa) ERE liskarrak (=istiluak) sortu dira.
o Gaur (noiz? Denbora aditzondoa edo
adberbioa) EZ EZIK, atzo (noiz? Denbora aditzondoa edo
adberbioa) ERE ateri egin zuen.
o Sukaldea (zer?) EZ EZIK, etxeko zoko guztiak
(zer?) ERE hutsik zeuden.
o Sukaldea
hutsik (nola? Moduzko aditzondoa edo
adberbioa) EZ EZIK, zikin (nola? Moduzko aditzondoa edo adberbioa) ERE bazegoen.
o Atzo
gramatika ariketak egin (nituen) EZ EZIK, iritzi artikulu bat idatzi ERE egin nuen = …idatzi
ERE idatzi nuen.
- AHOZKO ADIERAZPENA: Lesaka Hills golf & spa. Bortziriak (Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi, Lesaka) izenez ezagutzen den eskualdea – Irundik hurbil daukazuena – Euskal Herriko “Suitza txikia” dela esan ohi da. Bada, Lesaka inguruko zelaietan golf-zelai bat eta, horrekin batera, luxuzko etxadi (=urbanizazio) bat eraikiTZEKOAK omen DIRA[1] eta Bortzirietako alkateen onespena (=oniritzia)[2] jaso omen du proiektuak.
Osa itzazue bi talde: Batean, proiektua
gauzatzearen aldekoak (enpresa sustatzaileko zuzendaritza taldea) eta,
bestean, proiektua gaitzesten[3]
dutenak, IHEIEko (Ingurumenaren aldeko Herritar Ekologista Iraultzaileen
Elkartea) kideak.
Eztabaidatu zuen artean proiektua
gauzatzeak nolako ondorioak izan litzakeen herrian eta inguruan (zarata, zikinkeria, prezioen igoera,
bertako biztanleen bizi-kalitatearen aldaketa, paisaia eta natura, garraio
zerbitzuak, lanpostuen sorrera eta hauen kalitatea, bezeroen / jabeen
diru-ekarpena herriko ostatu nahiz dendetan…). Behar bezala arrazoitu zuen
iritziak. Irakasleak alkatearena egingo du eta berari dagokio, argudio guztiak
aintzat hartuta (=kontuan hartuta), enpresa sustatzaile-eraikitzaileari
jarduera-baimena eman ala ez erabakitzea.
Gai
honetaz hitz egiteko, errazkerian ez erortzeko, saia daitezela, ahal bada,
honakook erabiltzen:
- konparaziozko esaldiak: Proiektua
gauzatuz gero, orain baino askoz ere ur gehiago beharko litzateke
golf-zelaiak ureztatzeko eta badakigu lehorte garaian gaudela. Proiektua
gauzatuko balitz, Bortzirietako bizimodua ez litzateke izango gaur egun bezain lasaia eta baketsua.
- Baldintza
hipotetikoa (balitz, balute, ginateke,
genuke, genituzte, litzaiguke…). Golf zelai hori eraikiko balute, jatorriz hemengoak diren zuhaitz asko (pagoak,
haritzak….) moztuko lituzkete eta
horrek baso-soiltze[4]
izugarria eragingo luke.
- Perpaus kontzesiboak: Nahiz eta lanpostu andana sortuko litzatekeen, lanpostu gehienek baldintza kaskarrak izango lituzkete.
- Etxerako lanak:
- 1. ELKAR izenordea lantzeko ariketak II (Iñigo Mendiaurreri egindako elkarrizketa eta hutsuneak betetzeko ariketa). Gelan zuzentzekoak.
- 2. EZEAN = EZIK // IZAN EZIK // a EZ EZIK, b ERE. Hiru hauen bereizten eta behar bezala erabiltzen treba zaitezten, 40 esaldi sortu dizkizuet, zuek berridatz ditzazuen (erantzun-orriak ere banatu dizkizuet). Nolanahi ere, denak egun berean ez egiteko aholkatzen dizuet, pixkanaka eginez joan zaiteztela. Norberak zuzentzekoa.
- 3. Familia ereduen azpigaiarekin jarraituz eta homosexualek haurrak izatearen edota adoptatzearen inguruan, Aran, Ariane eta Olaia, familia bat beste askoren artean izeneko ulermen jarduera. Bertan, haur bat izan duen bikote homosexual baten berri ematen zaigu. Testuaren zati bakoitzari dagokion ideia nagusia ondoen laburbiltzen duen esaldia aukeratu behar duzue. Oso jarduera egokia da idatziaren ulermenean trebatzeko. Gelan zuzentzekoa.
- 4. Kohesioa lantzen: LOKAILUAK. Gramatika eta ariketak II testuliburuko 57. gaia (210-211. orrialdeak): Lokailuen aurkezpena. 210. orrialdeko teoria irakurri. Bertan, hainbat lokailuren sailkapena egiten da (dena den, nik bere garaian banatutako txostena osoagoa da). Ondoren, teoria hori baliatuz, 211. orrialdeko ariketak egin (norberak zuzen ditzala, ez dute zailtasunik).
-
5. Egitura, esapide eta esamolde jatorrak
euskaraz (I)
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- 6. Iritzi artikulua: Osakidetza / Txinatarren denda.
-
7. Otsailak 14, San Valentin eguna izeneko
cloze-testa. Gelan
zuzentzekoa.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- 8. AUKERAKO
ENTZUMEN-JARDUERAK, San Valentin egunari buruzkoak (blogean dituzue ariketak,
ebazpen orria eta entzungaiak) (autozuzenketa):
§
San Valentin eguna dela eta
§
Maitasuna adierazteko moduak
§
Maitasun anitza
§
Maitasun istorio bitxiak
§ Noizkoa da San Valentin eguna ospatzeko ohitura?
- 9. AUKERAKO ULERMEN-JARDUERA: Inauterien historia (autozuzenketa).
- 10. Jarraitu irakurtzen Miren Gorrotxategiren “33 ezkil” eleberria. Gogoan izan, apiril amaierarako irakurria izan behar duzuela, orduan etorriko baitzaigu Miren Gorrotxategi liburuaz hitz egitera.
-
Oraindik eginak ez badituzue…
zuzendu gabeko etxeko lanen biltegian izan behar dituzue postit batekin:
o
Alegiazko
baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORK lantzeko 5. ariketa osagarria. Gelan
zuzenduko dugu.
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o Deklinabidea lantzeko ariketa.
Osatu hutsuneak deklinabide atzizki egokiak
erabilita. Bigarren orrialdia, hau da, 32. esalditik (“Gipuzkoako
herrietako alkateak bildu dira…”) 61.era.
OHARRA: Norbaitek oraindik egina ez badu, nahi izatera, ariketa hau H5P
formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o
ENTZUNAREN ULERMENA:
Faktoria I (blogean entzungai). Itemak astiro irakurri eta birritan entzun dezatela albistegia.
Ondoren, zuzen dezatela erantzun orriarekin. Albistegi osoa batera entzun
beharrean, arloka entzun daiteke: osasun arloko albisteak lehenik; gero,
ekonomia arlokoak; geroago, trafikoari eta errepideei buruzkoak, eta, azkenik,
eguraldiaren iragarpena. Hori bai, atal bakoitza bi aldiz entzuteko aholkatu
diet, azterketan bezala.
Itemak irakurri ahala, honako ohar hauei
arretaz errepara diezaietela esan diet:
-
Ez da eskaTZEAREN ALDEKOA = Ez dago eskaTZEAREN ALDE.
Bi egiturok parekoak dira: NOREN
edo ZEREN ALDEKOA + IZAN = NOREN = ZEREN ALDE + EGON.
-
Har
dadin nahi du = Hartzea nahi du. Subjuntiboaren 2. erabilera, nahia
adierazteko.
-
Gogoratu: “Indarrean jarri / egon / sartu”: Lege
munduan erabiltzen da (legea, araua, araudia, neurria…): “poner / estar /
entrar en vigor”. Indarrean jarri dute
abortuaren aurkako lege berria. Indarrean dagoen araudiaren arabera, debekatuta
dago eskolan erretzea. Koronabirusari aurre egiteko neurri zorrotzak jarri ditu
indarrean Gobernuak.
-
Gogoratu: “Bere horretan + utzi / egon / geratu...”: lehen zegoen
bezala, ukitu gabe, inongo aldaketarik egin gabe. Aurten etxeko horma guztiak margotu ditugu, nire logelakoa izan ezik;
nire logelakoa bere horretan utzi dugu.
-
HALAKO + Zenbaki zehatza:
Konparaziozko egitura da. Zuk bost otarrainxka jan dituzu; nik, zuk halako
bi jan ditut (hamar, beraz), zure bikoitza, alegia. Ez da asko erabiltzen
eta normalean, zenbaki baxuekin.
-
EZ BEZALA eta EZ BEZALAKO(A)(K).
Askotan agertzen zaizkigu moduzko ezezko egitura hauek.
-
Bizkaieraz “beharra” hitzak
“lana” esan nahi du. “Beharrean
aritzea “ “lanean aritzea” da eta horretan jarduten duena edo
aritzen dena “behargina”
da (“langilea”).
-
EKIN = HASI. Baina “ekin” aditzak NORI edo ZERI kasua
eskatzen du: Ekin lanari!! = Hasi lanean!! Irungo HEOn euskara ikasTEARI
EKIN DIOT = …euskara ikasTEN HASI NAIZ. Aditz horretatik dator “ekiMENA”
(“iniciativa”).
-
Egotzi = leporatu
= aurpegiratu = errua bota: Norbaitek ikasgelako kristala
apurtu du eta Dabidek Mikeli egotzi dio kristala apurtu izana.
-
Luze baino lehen = laster.
Luze baino lehen iritsiko da Madriletik datorren trena. Luze baino lehen
izango ditugu Eguberrietako oporrak.
-
Egoera lehengoratzea = lehengo egoerara itzultzea = gauzak bere onera etortzea /
itzultzea. Adibidez, Europako
zenbait herrialdetan izugarrizko istiluak jasaten ari dira kaleetan, gobernuek
birusaren aurkako neurriak zorroztu dituztelako eta herritarrak txertatzera
behartu nahi dituztelako; ea laster gauzak bere onera etortzen diren.
Horrenbeste jende zegoen bilera-areto hartan, hizlaria zorabiatu egin zen,
baina, zorionez, handik gutxira, bere onera etorri = itzuli zen.
-
Izena + GORABEHERA.
Gogoan duzue egitura kontzesibo hau? (161. orrialdeko F atalean). Azaldu nizuen
aditzik gabe osatua dagoela. Atzerapenak gorabehera = atzerapenak jasan edo
izan arren.
-
BERTAN BEHERA UTZI = GERATU
(“cancelar”, “suspender”,
alegia, aurreikusitako ekintza, ekitaldi edo jarduera bat ez egitea):
Shakiraren kontzertua bertan behera utzi dute antolatzaileek.
Shakiraren kontzertua bertan behera
geratu da, Shakira ohean dagoelako sukarrak jota. Bilborako hegaldia bertan behera geratu da, haize bolada
bortitzengatik.
-
AmaiTZEAR = amaiTZEKOTAN
= amaiTZEKO ZORIAN. Gutxi falta dela amaitzeko, alegia, ia-ia
amaitu dela.
-
Zerbaitetaz kexu izan
= zerbaitetaz kexatu: Jexux Mari kexu da txikitan jasotako heziketaz = Jexux
Mari txikitan jasotako heziketaz kexatzen da.
-
Hautua = aukeraketa,
“hautatu” eta “aukeratu” aditzetik sortutako izenak dira (“elección”).
-
Bizpahiru
graduko aldea baino ez
dago = baizik ez dago = besterik ez dago = bakarrik
dago.
-
Partizipioa + AHALA. Denborazko egitura honek bilakaera
adierazten du. Nik urteak igaro AHALA, gero eta zimur gehiago
dauzkat = Urteak igarotzen dirEN HEINEAN,
gero eta zimur gehiago dauzkat = urteen
joan-etorrian, gero eta zimur gehiago dauzkat (urteak
pasata gero zimur gehiago dauzkat).
o Perpaus kontzesiboak: Indartze ariketak (eta ebazpen-orriak).
o
-T(z)EKOA(k)
+ IZAN egitura lantzeko espresuki
prestatutako berridazketak (ebazpen orria atzealdean daukazue).
o
Berdintasunezko
konparazioa errepasatzeko ariketa: 30 esalditako hutsuneak osatu, HAIN / BEZAIN /
HAINBESTE / ADINA (=BESTE) erabiliz, kontuan izanik:
§ Termino bakarra
dagoen ala bi termino konparatzen diren.
§ Kantitatea ala
kualitatea adierazten duen.
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o
“Maite Bilbao: Gerora konturatzen zara
zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo gai honetan –
identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz ari gara. Euskal Herritik kanpo ere badira euskaldunak, Argentinan, esaterako.
Gure hurrengo protagonista jaiotzez argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala)
aritzen da (=irakasle jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari
eginiko elkarrizketan, testutik ateratako hainbat esaldi txertatu behar dira
hutsune egokietan, distraktoreak saihestuz.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o NOIZNAHI EGITEKOA: Dendarik denda, merkeenen bila izeneko cloze-testa; izan ere, garai honetan
izan ohi da merkealdia. Ariketarekin batera, zortzi orrialdeko txosten bat
banatu nizuen, non erantzun zuzenak agertzeaz gain, horiei buruzko azalpenak
zehatz-mehatz idatzi
[1] EkaikiTZEKOAK DIRA =
eraikiTZEKOTAN DABILTZA. Gogoan duzue? Badituzue hau lantzeko ariketak.
[2] “onespena”, “onetsi”
aditzetik dator eta aditz honek “ontzat eman, onartu” esan nahi du. “Oniritzia”
ere, hitzak dioen bezala, horixe da, “iritzi ona, zerbaiten aldeko iritzia”
[3] Gaitzetsi: txartzat eman
edo txartzat jo, ez onartu.
[4] Baso-soiltzea:
“deforestación”
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina