2025/10/09

B2.2 mailako 4. eskola, 2025eko urriaren 8koa

 

4.      saioa: 2025eko urriaren 8koa

-   Datorren ostiralean, urriak 10, Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela-eta, horri buruzko jarduera bat eginarazi diet klasean: Buru gaixotasunak, gure garaiaren adierazgarri (IU) izeneko artikulua banatu diet eta bertatik ateratako zortzi esaldiak hutsune egokietan txertatu behar izan dituzte. Banaka nahiz binaka egin dezaketela esan diet. Egin ostean, zuzendu egin dugu beharrezko azalpenak emanez.

OHARRA: Ariketa hau berriro egin nahi duenak blogean du eskuragarri H5P formatuan (interaktiboa).

-     ENTZUNAREN ULERMENA: Antsietatea, ezinegona baino zerbait gehiago (x0,9,). Izan ere, etzi, urriak 10, Osasun Mentalaren Munduko Eguna da eta buruko gaixotasunen artean gero eta ohikoagoa den bat antsietatea da. Aurretiaz itemak arretaz irakurri ditugu, nik jarritako oin-oharrei erreparatuta. Bitan entzun eta zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz.

OHARRA: Ariketa hau berriro egin nahi duenak blogean du eskuragarri H5P formatuan (interaktiboa).

-     AHOZKO ADIERAZPENA: Buruko osasuna edo osasun mentala mintzagai. Horretarako berariaz prestatutako mintza-fitxa banatu diet eta binaka jardun dute fitxa horretako 1. puntuaz hizketan. Hurrengoan jarraitzekotan geratu gara.

-    Lehenengo eskola eguna. Aurreko urteetako ikasleek ekoiztutako zenbait erlatibozko perpaus deklinatu behar zituzten, erlatibozkoei dagokien deklinabide kasu marka erantsita (horretarako, aditz nagusiari erreparatuta). Zuzendu egin dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.

OHARRA: Ariketa hau berriro egin nahi duenak blogean du eskuragarri H5P formatuan (interaktiboa).

-          Etxerako lanak:

1. Ahozkotasunaren eta mintzapraktikaren garrantziaz jakitun, bi testu: Mintzalaguna: hogeita hamaika urte, euskaraz mintzatzen eta Mintzanet.net, euskara praktikatzeko beste aukera bat. Biak irakur ditzatela aholkatu diet (neuk gehitutako oin-oharrei eta sinonimoei arretaz erreparatuta) eta, binaka adostuta, hurrengo klaseko mintzaldirako bana presta dezatela:

2.  ERLATIBOZKO PERPAUSAK: Hurrengo klasean erlatibozko perpausen teoriako punturik esanguratsuenak azalduko dizkiet. Ordurako, ikasleei etxean  teoria osoa astiro irakutzeko aholkatu diet. Gramatika eta ariketak II, 152, 153, 156. orrialdeetan dator:

                                                                                   i.        152. orrialdeko  A, B eta C (ezezko erlatibozkoen ordena)  eta 153. orrialdeko D (ondoko osagaiaren kasua).

                                                                                 ii.      156-157. orrialdeetako A (ondokoaren isilaraztea), B  (-tako = -riko) eta C (erlatiboa aposizioan). 

-          Biltegia (eginak baina zuzentzeke daudenak):

1.      Yolanda Olasagarre: “Irakasleek kontzienteki landu behar dute ahozko komunikazioa ikasleekin“. Testutik ateratako hamar esaldi berridatzi behar dituzte ikasleek, nik emandako lexiko nahiz gramatika egitura erabiliz.

2.      Lehen eskola eguna izeneko ariketa, erlatibozkoak lantzekoa. Ikasleek gure HEOeko ikasgela batekoa litzatekeen irudi bat abiapuntutzat harturik, erlatibozko perpaus libreak egin behar dituzte, nahi adina, ahal duten irudimentsuen jokatuz.

 Adib.: Betaurrekoak daramatzaN ikasleA (= daramatzaNA) horman idazten ari dEN ikasleAREKIN (= ari d

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina