2014/04/28

Tarteko Mailako 47. eskola, apirilaren 10 eta 28koa


47.  eskola, apirilaren 10eta 28koa

-          Erlatibozkoa: 145. orrialde osagarria zuzendu dugu (< etxerako 146. orrialdea), beharrezko azalpenak emanez. Erlatibozko deklinatuak dira eta, batzuetan, bi aukera desberdin ikusi ditugu. Adib: Berri txarrak entzun zituENA (nor) zerraldo erori ZEN = Zerraldo erori zeNAK (nork) berri txarrak entzun ZITUEN; ikasgelan ez daudeNEK (nork) piper egin DUTE = Piper egin duteNAK (nor) ez DAUDE ikasgelan. Ongi etorri zaie ondokoaren edo erreferentearen kasua erabakitzeko aditz nagusiari erreparatu behar zaiola gogorarazteko.

Beckam fenomenoa

Tarteko Maila: Gauak zainduTAKO arrosak (Gontzal Mendibil)


2014/04/11

Tarteko Maila: bidaia amesgaizto bihurtu zitzaigun!

Tarteko Mailako 46. eskola, apirilaren 8 eta 9koa



46.  eskola, apirilaren 8 eta 9koa
-          Zaletasunen katea: erlatibozkoak eta zaletasunak uztartzen dituen jarduera honen kopiak banatu dizkiet ikasleei, eurek ekoiztutako esaldiak direnez, koadernoak txukun-txukun jar ditzaten.

Tarteko Maila nahiz Maila Aurreratua: nominalizazioak

Tarteko Maila: Zaletasunen katea

Tarteko Mailako 45. eskola, apirilaren 3 eta 7koa



45.  eskola, apirilaren 3 eta 7koa

-          Bizikletaz ibiltzeko zaletasunekin jarraituz, Extreme  ulermen testua, esaldiak txertatzekoa, zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Bereziki, honako esapide hauek azaldu dizkiet:

a.       “Ez da giro!” esapidearen esanahi bikoitza: alde batetik, eguraldiari egin diezaioke erreferentzia (Joan den asteburuan Urbasan izan nintzen eta ez zen giro!) ; bestetik, giroari edo ongi / gaizki konpontzeari (Senar-emazteak beti sesiotan, eztabaidan aritzen ziren. Etxe hartan ez zen giro!).

b.      Jendea izena eman ezinik = izena eman ezinda (nola?) gelditu zen; Urbasan, autoa elurretatik atera ezinik = atera ezinda geratu nintzen; Rosa berandu iritsi da, aparkatu ezinik = aparkatu ezinda ibili baita. Goizetan esnatu ezinik = esnatu ezinda ibiltzen naiz.

Tarteko Maila: futbola mintzagai

2014/04/02

Maila Aurreratuko 44. eskola, apirilaren 1 eta 2koa


44. eskola, apirilaren 1 eta 2koa

Arratsaldeko taldean:

-                AHALERA HIPOTETIKOA edo ALEGIAZKOA. Gramatika eta ariketak II liburuko 19. orrialdea zuzendu dugu. Aldez aurretik, ikasleak ahalera hipotetikoaren zantzu nagusiez ohartarazi ditut.

-          Nor-nori: orainaldian DAKI-nori-KE > hipotetikoa: LEKI-nori-KE
-          Nor-nork: indikatibo lehenalditik, U > ZAKE eta orainaldiko A-ren ordez, -IN. Hirugarren pertsonek, L-
-          Nor-nori-nork: orainaldian: DIEZA+ NORI + KE + NORK. Hipotetikoan, NORK aurrera: N + IEZA + NORI  + KE + (TE). Beraz, orainaldian ez bezala, hipotetikoan desberdin hasiko zaizkigu adizkiak, subjektuaren arabera

Maila Aurreratua: perfumea

Tarteko Mailako 44. eskola, apirilaren 1 eta 2koa


44.  eskola, apirilaren 1 eta 2koa

-          Erlatibozko perpausak : 44 eta 289. orrialdeak zuzendu ditugu. Lehenengoan, erlatibozko perpausak osatu behar zituzten ikasleek, hiru modutara: -EN erabiliz,  -TAKO erabiliz eta –RIKO erabiliz (nahiz eta batzuk ezingo ditugun berridatzi –TAKO eta –RIKO erabiliz, ekintza amaitu gabe dagoelako); bigarrenean, aldiz,  -EN menderagailua erabiliz eginda dauden erlatibozkoak, -TAKO / -RIKO erabiliz berridatzi behar izan dituzte.

Tarteko Maila: goazen zinemara!


2014/04/01

Maila Aurreratuko 43. eskola, martxoaren 27 eta 31koa


43. eskola, martxoaren 27eta 31koa
 
Arratsaldeko taldea:

-          AHOZKO JARDUERA: ORAINALDIKO AHALERA. Lehenik,  nor-nork ahalerako esaldi bat jarri diet arbelean: Zuk ni autoz eraman NAZAKEZU, autobusa hartu beharrean. Esaldi honetatik abiatuz, konbinazio bat eskatu diot ikasle bati, hark ondokoari... horrela, gurpilean gelakide guztiek egin dute  konbinazio bat ahoz. Ongi. Ondoren, nor-nori-nork ahalerako adizkia daraman esaldi hau jarri diet arbelean: Nik zuri musu bat eman DIEZAZUKET laguntzeagatik, esker onekoa bainaiz. Gauza bera egin dugu, gurpilean ahoz ikasleek batak besteari konbinazio bat eskatu diote. Ongi (nor-nork sistemarekin baina erraztasun handiagoa dute). Arratsaldeko taldean, ikasle gutxi zeudenez, bi itzuli egin ahal izan ditugu.

Maila Aurreratua: janzkera mintzagai

Maila Aurreratua: gizonezkoek 72 minutu

Maila Aurreratua: gizonezkoek 72 minutu

Maila Aurreratua: orainaldiko ahalera