45. eskola, apirilaren 3 eta 7koa
-
Bizikletaz ibiltzeko zaletasunekin
jarraituz, Extreme ulermen testua,
esaldiak txertatzekoa, zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Bereziki, honako esapide hauek azaldu
dizkiet:
a.
“Ez
da giro!” esapidearen esanahi bikoitza: alde batetik, eguraldiari egin diezaioke
erreferentzia (Joan den asteburuan
Urbasan izan nintzen eta ez zen giro!)
; bestetik, giroari edo ongi / gaizki konpontzeari (Senar-emazteak beti sesiotan, eztabaidan aritzen ziren. Etxe
hartan ez zen giro!).
b.
Jendea izena eman
ezinik = izena eman ezinda
(nola?) gelditu zen; Urbasan, autoa elurretatik atera ezinik = atera ezinda geratu nintzen; Rosa berandu iritsi da,
aparkatu ezinik = aparkatu ezinda ibili
baita. Goizetan esnatu ezinik = esnatu
ezinda ibiltzen naiz.
-
Erlatibozkoa : Esaldiak lotzeko ariketa zuzendu dugu.
Horietako esaldi batzuetan, erlatibozkoa NORI kasuan jarri behar izan dute, aditza nor-nori edo nor-nori-nork izanik,
nori bat eskatzen zuelako esaldi horretan. Lehen aldiz, NORI kasuan deklinatutako erlatibozkoak
agertu zaizkigu. Astiro zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez eta ikasleei erlatibozkoaren erreferentea deklinatu egin
daitekeela ohartaraziz.. Honi ekin aurrtik, gogorarazi diet erlatibozkoa
deklinatu egin ahal dela: etorri den
mutila Mikel da; etorri den mutilak 20 urte ditu; etorri den mutilari rock
musika gustatzen zaio; etorri den mutilarekin afalduko dugu; etorri den
mutilarentzat da opari hau; etorri den mutilarengan uste osoa daukat...
-
Arratsaldeko
taldean, esku
artean dugun eduki gramatikala (erlatibozko perpausak) eta musikazaletasuna
uztartzen dituen jarduera bat egin dugu jarraian: “Gure koadrila”. Banaka nahiz binaka egin dute. Bertan, musika
zaletasuntzat duten koadrilakideak ageri dira eta ikasleek koadrilakide
bakoitzaren taula osatu behar dute. Ulermen jarduera egokia da oso. Bide batez,
esaldi horietan ageri diren erlatibozkoak azpimarrarazi dizkiet ikasleei eta
erlatibozko horiek NOR ala NORK kasuan dauden galdetu diet, aditz nagusiak duen
eraginaz jabetu daitezen. Jarraian,
arbelean zuzendu dugu.
-
Goizekoekin,
AHOZKO JARDUERA: Erlatibozkoak eta zaletasunak uztartuz, mintza
kateatua egiten jarraitu dugu. Horretarako, gogorarazi teorian ikusitakoa,
erreferentea kenduz gero, -A(k) determinatzailea gorde behar dugula. Gaurkoan,
amaitu egin dugu: zer atsegin duten, zer ez duten atsegin eta zer gorroto edo
gorrotatzen duten adieraziz osatu dituzte ikaskideei buruzko erlatibozkoak.
-
Arratsaldeko
taldean, ENTZUNAREN
ULERMENA.
“Azken
tabernan”. Erlatibozko deklinatuak langai ditugunez, “Azken Tabernan” izeneko entzungaia jarri
diet. Entzungai honek luze jo duen
arren, merezi izan du, erlatibozkoen ordena-dinamika beregana dezaten ikasleek.
Lehenik, osorik entzun dugu; ondoren, koadrilako bakoitzari buruzko informazioa
entzun dugu lauzpabost aldiz, ikasleek informazio hori jaso eta erlatibo bihur
dezaten pertsona hori deskribatu edo definitzeko. Adib.: Nor da Joxe? Baxoerdiak edaten dituENA; edaten ohituta dagoENA; bere
itxura estoikoki mantentzen duENA; txapela eta kaikua txukun eta dotore
daramatzaNA. Horrela, koadrilako kide guztiekin. Ez dugu amaitzerik izan.
-
Zinemazaletasunarekin jarraituz, Ausartentzat baino ez izeneko
cloze-testa zuzendu dugu, Donostiako beldurrezko eta fantasiazko zinemaldiari
buruzkoa.
-
AHOZKO ADIERAZPENA : Zinemara joateko plana (2. saioa). Ikasleei fitxa
bana eman diet, eta elkarrekintzaren bidez, film bat ikusteko ados jartzen saiatu behar izan
dute (nolako filma ikusiko duten, zein zinema-aretotan, zer ordutako emanaldi
edo saiora joango diren, nork erosiko dituen txartelak eta nola, zineman non
eseriko diren...). Horretarako, ordea, ikasleei rol kontraesankor batzuk eman
edo esleitu dizkiet, zailagoa gerta dakien. Elkarrizketarako, planak adosteko
ariketa egokia da oso. Gaurkoan bikoteak
aldatu egin ditut eta luzaroan jardun dugu.
-
ETXERAKO
LANAK :
o Futbolak pasio ala erokeria gehiago eragiten du? Ulermen-jarduera (ulermen galderak
eta sinonimoak)
o Arratsaldekoei, Futbolaren jatorriaren bidetik izeneko jarduera, idatziaren ulermena
lantzekoa.
o Nominalizazioen taula, irakur eta
hausnar dezaten.
o Tristurarik ez eta Alergiari aterperik ez izeneko testuak, biak ere urtaro
honetarako aproposak, udaberriko tristurari eta alergiei buruzkoak baitira,
irakur ditzatela eta binaka hala adostuta, ahoz kontatzeko presta dezatela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina