44.
eskola, apirilaren 1 eta 2koa
-
Erlatibozko
perpausak : 44 eta 289. orrialdeak zuzendu ditugu. Lehenengoan,
erlatibozko perpausak osatu behar zituzten ikasleek, hiru modutara: -EN erabiliz,
-TAKO erabiliz eta –RIKO erabiliz (nahiz eta batzuk ezingo ditugun
berridatzi –TAKO eta –RIKO erabiliz, ekintza amaitu gabe dagoelako);
bigarrenean, aldiz, -EN menderagailua
erabiliz eginda dauden erlatibozkoak, -TAKO / -RIKO erabiliz berridatzi behar
izan dituzte.
-
Erlatibozkoak :
hirugarren ariketa – aposizioa lantzekoa – zuzendu dugu. Ikasleek bost esaldi
erlatibo oker zituzten, erdararen eraginez oker eginak. Arbelean esaldi horiek
zuzentzen jardun dugu – bai ohiko erlatibozkoak eginez, bai aposizio-erlatiboak
eginez – , behin eta berriz ohartaraziz, euskaraz erlatibozkoak –EN(A) erabiliz egiten direla eta
konpletiboak, -ELA erabiliz eta ez ditzatela biak nahas, nahiz eta gaztelaniaz
biak “que” diren.
-
AHOZKO JARDUERA: Erlatibozkoak eta
zaletasunak uztartuz, mintza kateatua egin dugu gela osoan. Horretarako, gogorarazi
teorian ikusitakoa, erreferentea kenduz gero, -A(k) determinatzailea gorde
behar dugula. Arratsaldeko taldean, erdi egina zegoenez, amaitu egin dugu; goizekoan, berriz,
lehen biak (zer gustatzen zaien eta zer ez zaien gustatzen) egin ditugu. Gogora
dezagun zertan datzan jarduera hau: Ikasleek zer gustatzen zaien, zer ez zaien
gustatzen, zer atsegin duten, zer ez duten atsegin eta zer gorroto
(=gorrotatzen) duten idatzi behar izan zuten koadernoan. Ondoren, alboko
ikasleak datu horiek erabiliz, ahoz erlatibozkoak egin behar zituen: Eskiatzea
gustatzen zaioNA Miren da; txokolatea gustatzen ez zaioNA Ander da; etxeko
lanak egitea atsegin ez duENA Amaia da; mendian ibiltzea atsegin duENA Pello
da; arropak lisatzea gorroto duENA Mari Jose da (oso ariketa egokia.
Gogorarazi, bide batez, nominalizazioa erabiliz gero, singularrean ipini behar
dutela aditza). Nik esaldi guztiak arbel digitalean idatzi ditut eta kopiak banatuko
dizkiet hurrengo astean.
-
Zinezaletasunari heldu diogu berriro.
ENTZUNAREN ULERMENA: Alfred Hitchcock. Zine zuzendari ezagun honen biografia izan
dugu entzungai, Alfred Hitchcok-ena, hutsuneetan informazioa txertatzekoa. Arratsaldeko taldean,
joan den egunean bitan entzun zutenez, gaurkoan hirugarren entzunaldia
egin eta zuzendu egin dugu; goizekoan, hiru aldiz entzun eta zuzendu (OHARRA: entzungai hau Ikasbil
werb-orrian topa dezakezue. Horretarako nahikoa duzue “bilatzaile aurreratuan”
sartu eta gako-hitz moduan “Hitchcock”
jartzea. Ikasbil-era neure blogetik bertatik sar zaitezkete esteka – linka – -
erabiliz).
-
Zinemazaletasunarekin jarraituz,
Liz Taylorri buruzko ulermen jarduera, esaldiak testuan txertatzekoa, zuzendu
dugu: Begirik gabe geratu da
Hollywood. Ongi egin dute.
-
Orainaldiko ahalera eta alegiazkoa edo hipotetikoa ageri diren taulak
dauzkan orria banatu diet ikasleei eta hori baliatuz, hurrengo jarduerari ekin
diogu.
-
AHOZKO ADIERAZPENA : Zinemara joateko plana. Ikasleei fitxa bana eman diet, eta
elkarrekintzaren bidez, film bat ikusteko
ados jartzen saiatu behar izan dute (nolako filma ikusiko duten, zein
zinema-aretotan, zer ordutako emanaldi edo saiora joango diren, nork erosiko
dituen txartelak eta nola, zineman non eseriko diren...). Horretarako, ordea,
ikasleei rol kontraesankor batzuk eman edo esleitu dizkiet, zailagoa gerta
dakien. Elkarrizketarako, planak adosteko ariketa egokia da oso. Ordu laurdenez aritu garenez eta jardura
egokia denez, hurrengoan beste saio bat egitekotan geratu gara, bikoteak
aldatuta.
-
ETXERAKO
LANAK :
o
Ausartentzat baino ez izeneko cloze-testa, zinemazaletasunarekin
zerikusia duena.
o
Ahalera
(orainaldia eta hipotetikoa) lantzeko ariketa osagarriak eta erantzunak.
o
Erlatibozko perpausak: “Lot itzazu esaldiak adibidean bezala:
katilua mahai gainean…” esaldiak lotzeko ariketa osagarria egin dezatela.
o
Gogorarazi – arratsaldekoei,
batez ere – NOR-NORI-NORK itzulpenak eginak izan behar dituztela edo, bederen,
eginez joan daitezela pixkanaka bada ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina