2014/04/01

Maila Aurreratuko 43. eskola, martxoaren 27 eta 31koa


43. eskola, martxoaren 27eta 31koa
 
Arratsaldeko taldea:

-          AHOZKO JARDUERA: ORAINALDIKO AHALERA. Lehenik,  nor-nork ahalerako esaldi bat jarri diet arbelean: Zuk ni autoz eraman NAZAKEZU, autobusa hartu beharrean. Esaldi honetatik abiatuz, konbinazio bat eskatu diot ikasle bati, hark ondokoari... horrela, gurpilean gelakide guztiek egin dute  konbinazio bat ahoz. Ongi. Ondoren, nor-nori-nork ahalerako adizkia daraman esaldi hau jarri diet arbelean: Nik zuri musu bat eman DIEZAZUKET laguntzeagatik, esker onekoa bainaiz. Gauza bera egin dugu, gurpilean ahoz ikasleek batak besteari konbinazio bat eskatu diote. Ongi (nor-nork sistemarekin baina erraztasun handiagoa dute). Arratsaldeko taldean, ikasle gutxi zeudenez, bi itzuli egin ahal izan ditugu.

-          AHALERA hipotetikoa azaldu diet. Horretarako, Gramatika eta ariketak II liburuko 18. orrialdera jo dugu. Indikatibotik ahalerako adizkietara igarotzeko urratsen berri eman diet, eskema arbel digitalean jarrita, eta 18. orrialdeko taulak aztertu ditugu, astiro, zehaztasunez, taulaz taula. Ahalerako adizki horiek nola sortzen diren azaldu diet; indikatiboko iraganetik ahalera hipotetikora igarotzeko egin beharreko aldaketak nahiz orainaldiko ahaleratik hipotetikora pasatzeko egin beharrekoak. Halaber, orrialde horretako tauletako adizkien osaera aztertu dugu (pertsona marken kokalekua, zertan diren erregularrak eta zertan ez...).

-          ALDE daramaten esapideak erabiliz osatu beharreko esaldien jarduera zuzendu dugu.

-      Outlet-ak: urte osoan zehar merkealdian dauden saltokiak  ulermen jarduera zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez (ongi egin dute). Horien artean:

·         ematea ahalbidetzen du = emateko aukera ematen du; Adibidez, “boligrafo honek idatzitakoa ezabatzea ahalbidetzen du = ezabatzeko aukera ematen du, goma darama eta”.

·         Eskola honek C1 maila etxetik ikasTEA ahalbidetzen du = Eskola honek C1 maila etxetik ikasTEKO AUKERA ematen du.

·          galduan atera / irabazian atera esapideak; Autoa saldu dut eta galduan atera naiz; etxea saldu dut eta irabazian atera naiz.

·         Bezero gutxi batzuek BAINO ezin dituzte erosi = bezero gutxi batzuek BAIZIK ezin dituzte erosi = Bezero gutxi batzuek BESTERIK ezin dute erosi = Bezero gutxi batzuek BAKARRIK eros ditzakete

·         geroztik = ordutik = ordudanik = harrezkero     

·         MUGAGABEA + bilakatu (“erraldoi” bilakatu)

·         ireki duEN heinean = ireki duEN neurrian = ireki AHALA

·         saltzeko geratu = saltzeke = saldu gabe = saldu barik

·         NORI zuzenduta = NORI bideratuta

·         berariaz = espreski

·        etekin = irabazi = mozkin / galera

·         lehendik ere = dagoeneko = jadanik

·         bermatu = ziurtatu

·         noren iritziz = noren aburuz

·         konfiantza(rik)  eza, diru(rik)  eza…= diru falta = diru gabezia

·         kuriositateAK jota (=JAKIN-MINAK JOTA) (gaixotasunekin erabiltzen da egitura hau: gripeak jota nago, depresioak jota dabil, Fredy Mercury HIESak jota hil zen; antsietateak jota nabil horrenbeste lanekin, Afrikan haur asko hiltzen dira malariak jota; aitona bihotzekoak jota ingresatu dugu…).

-          Euskarazko egitura jatorrak: beste batzuk zuzendu ditugu, beharrezko azalpenak emanez eta ikasleak hainbat erdarakada saihestera bultzatuz.

-          AHOZKO ADIERAZPENA: Janzkera besterik ez dugu buruan!  Mintza-fitxa honetan ipini dizkiedan puntuak irakurri ostean, hirunaka bildu eta horietaz jardun dute solasean. Gaurkoan lehenengo hiru puntuak izan ditugu mintzagai. Hurrengoan jarraitzekotan geratu gara.

-          ETXERAKO LANAK:

o   Gramatika eta ariketak II liburuko 19. orrialdea, alegiazko ahalera edo hipotetikoa lantzekoa (gelan zuzentzekoa).

o    Beherapenak edo merkealdia: kalitate bera prezio txikiagoan jarduera: close-testa, sinonimoak eta berridazketak.


Goizeko taldea:

Arratsaldeko taldekoen 42. eskola

+ Lacoste testua osorik zuzendu dugu, joan den egunean ezin izan baikinen hasi.

- Fukushimari buruzko hiru testuei buruzko mintza-saioa hurrengorako utzi dugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina