47. eskola, apirilaren 10eta 28koa
-
Erlatibozkoa:
145. orrialde osagarria zuzendu dugu (< etxerako 146. orrialdea), beharrezko azalpenak emanez. Erlatibozko deklinatuak dira eta,
batzuetan, bi aukera desberdin ikusi ditugu. Adib: Berri txarrak entzun zituENA (nor) zerraldo erori ZEN = Zerraldo erori
zeNAK (nork) berri txarrak entzun ZITUEN; ikasgelan ez daudeNEK (nork) piper
egin DUTE = Piper egin duteNAK (nor) ez DAUDE ikasgelan. Ongi etorri zaie
ondokoaren edo erreferentearen kasua erabakitzeko aditz nagusiari erreparatu
behar zaiola gogorarazteko.
-
Goizeko taldean, Futbolak pasioa ala erokeria
eragiten du? izeneko ulermen jarduera zuzendu dugu
(ulermen galderak eta sinonimoak dituena), astiro, beharrezko azalpenak emanez.
Honela, beste zaletasun bati heldu diogu: futbolzaletasuna. Ikasleei gogorarazi
behar izan diet:
o
Eragin aditza denean, “provocar”, “afectar”,
“influenciar” esan nahi duela eta izena denean, berriz, “influencia”.
o
Usteaz galdetzeko ikusia dugula
honako hau. Zer DERITZOZU… NORI? = Zer IRUDITZEN ZAIZU… HAU?
o
Ohia: ex. Senar-ohia, lagun-ohia,
lankide-ohia…
o
Biribilena > biribilenETAKOA
o
NOREN esanetan edo NOREN hitzetan
(baina ez NOREN arabera)
o
Ordezkatu > ordezkoa /
ordezkaria
o
Areagotu = handitu
o
Eremu = arlo = alor = esparru
o
Argudioa = arrazoia = argumentua
> argudio-testuak. Argudiatu edo arrazoitu.
-
Goizeko
taldean, AHOZKO ADIERAZPENA: Futbolak pasioa ala erokeria eragiten
du? Eztabaida
denon artean hasi baino ez dugu egin, baina zeresana badutelakona, hurrengoan
mintza-fitxa banatu eta honetaz jardungo dugula hitzeman diet.
-
Goizeko nahiz
arratsaldeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Beckham fenomenoa. Futbol
zaletasunarekin jarraituz, Beckami buruzko entzungaia landu dugu. Ikasleek,
entzungaia entzun ahala, hutsuneak bete behar izan dituzte falta den
informazioarekin. Hirutan entzun dute eta, zuzendu ostean, laugarren aldiz
entzun daiteke, nahi izanez gero, egiaztatzeko.
-
Arratsaldeko taldean: Futbol
zaletasunekin jarraituz, “Futbolaren
jatorriaren bidetik” izeneko
ulermen-jarduera zuzendu dugu. Testua irakurri, irakurri ahala beharrezko
azalpenak eman eta atzeko ulermen galderak zuzendu ditugu. Gogorarazi:
o
Berreskuratu NAHIAN (partizipioa +
NAHIAN) = berreskuraTZEKO ASMOZ = berreskuraTZEKO ASMOTAN = berreskuraTZEKOTAN.
-
Arratsaldeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Gontzal Mendibilen “Gauak
zaindutako arrosak” abestia birritan entzun dute eta
erlatibozkoekin hutsuneak bete dituzte (ohartarazi lehenaldian dauden
adizkietan –N hori baliatzen dela erlatibozkoa egiteko). Ondoren, arbelean
zuzendu dugu, erlatibozkoak azpimarratuz.
-
Arratsaldeko taldean, AHOZKO ADIERAZPENA I: Txangoa
Euskal Herrian barrena izeneko ahozko jarduera, elkarrekintza lantzekoa. Ia ordu erdiz jardun
dugun arren, hurrengoan jarraitzekotan geratu gara, oso jarduera aberasgarria
baita. Jarduera hau gauzatzeko, ikasleak hirunaka jarri ditut eta asteburu
baterako txangoa antolatzen aritu dira, udaberriko giro ederra aprobetxatuz.
-
Arratsaldeko taldean, Ostegunak
liburuaren mintza-saiorako taldeak osatu ditugu. Ikasle bakoitzari esan diot
zein istorio prestatu behar duen oporretatik itzultzen garenean horrezaz hitz
egiteko.
-
ETXERAKO LANAK:
o
Erlatibozko perpausak. 146. orrialde
osagarria, gaur zuzendutako 145.aren antzekoa dena. Erlatibozko deklinatuak:
azaldu diet ariketa zaila denez, lehenik aditza identifikatzeko eta astiro egiteko.
o Arratsaldeko taldean, Aste
Santurako Etxerako lanak izeneko txostena, berariaz Aste
Santuko oporraldian egiteko prestatua. Txosten honetan, ezezko erlatibozkoak
lantzeko ariketak; kontzesiboak, kausazkoak, hainbat lokailu…errepasatzeko
berridazketak; deklinabidea lantzeko
ariketak, eta lexikoa lantzekoak dituzte. Ariketa hauek erantzunekin
datoz, eurek zuzen ditzaten.
o
Arratsaldeko taldean, Ostegunak liburua irakurtzen
amai dezatela.
o
Arratsaldeko taldean, GPSari
buruzko ulermen jarduera: GPSa alboan,
ibili munduan deritzona.
o
Bi idazlan: bata, Aste Santuan
hotel bat erreserbatzeko emaila eta, bestea, bidaian izandako arazoengatik
idatzitako erreklamazio gutuna. Lehenengoa, aukerakoa da, Inauterietan
landetxearen erreserba egiteko idatzi zuten emailaren berreskurapen modukoa
(horretarako, idazlan hartan egindako akatsak berrikus ditzatela honi ekin
baino lehen); bigarrena, derrigorrezkoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina