44. eskola, apirilaren 1 eta 2koa
Arratsaldeko taldean:
-
AHALERA HIPOTETIKOA edo ALEGIAZKOA. Gramatika eta ariketak II liburuko 19.
orrialdea zuzendu dugu. Aldez aurretik, ikasleak ahalera hipotetikoaren zantzu
nagusiez ohartarazi ditut.
-
Nor-nori: orainaldian
DAKI-nori-KE > hipotetikoa: LEKI-nori-KE
-
Nor-nork: indikatibo
lehenalditik, U > ZAKE eta orainaldiko A-ren ordez, -IN. Hirugarren
pertsonek, L-
-
Nor-nori-nork: orainaldian:
DIEZA+ NORI + KE + NORK. Hipotetikoan, NORK aurrera: N + IEZA + NORI + KE + (TE). Beraz, orainaldian ez bezala,
hipotetikoan desberdin hasiko zaizkigu adizkiak, subjektuaren arabera
-
Desberdintasunezko konparazioa. Gramatika
eta ariketak II liburuko 186-187.
orr. zuzendu ditugu. Lehenengoa eta hirugarrena eurek zuzen ditzatela.
Bigarrena gelan zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Laugarrena
ere gelan zuzendu dugu. Hurrengo urterako, bigarren aukera hau hobe; lehenik,
berdintasunezko BEZAIN azaldu eta, ondoren, 187. orrialdeko 4. ariketa egin,
egin beharreko aldaketekin.
-
Ondoren, konparazioekin jarraituz, berdintasunezko konparazioak azaldu
dizkiet. Horretarako, Gramatika eta ariketak II liburua 49. gaian (180-181. orrialdeak)
irekiarazi diet, baina azalpena arbel digitalean eman diet eta kopia bana eman
diet, liburuan baino ordenatuago dagoelakoan. Gaurkoan BEZAIN eta ADINA = BESTE
= BEZAINBAT azaldu dizkiet. ADINAKO eta kidekoak hurrengorako utzi ditugu.
-
ENTZUNAREN ULERMENA: Perfumea. Merkataritza eta erosketen gaiarekin
jarraituz, arropak alde batera utzi eta lurrinen gaineko entzungaia entzun
dugu. Bitan entzun eta hirugarren entzunaldia eten ahala, zuzendu egin dugu, beharrezko azalpenak emanez. Entzungai honetan
agertu zaizkigu honako esapideok:
-
Batzuek lanak izaten dituzte gustuko perfumea
topatzeko /-tzen; lanak izaten ditut eskolara garaiz iristeko /-ten; lanak
izaten ditut goiz jaikitzeko / -tzen;
Donostiara autoz joaten naizenean, lanak izaten ditut aparkatzeko / -tzen.
(=asko kostatzen zait…-tzea)
- Perfume hori ez da beste mundukoa = perfume hori ez
da hainbestera(ino)koa.
- AHOZKO ADIERAZPENA: Janzkera besterik ez dugu
buruan! Mintza-fitxa honetan ipini dizkiedan puntuak irakurri ostean, hirunaka
bildu eta horietaz jardun dute solasean. Gaurkoan hurrengo hiru puntuak izan
ditugu mintzagai.
- ETXERAKO LANAK:
o
Indartze ariketak (klaserako
berariaz prestatutako orria) ahalera hipotetikoa lantzeko. Etxean egin dezatela.
o
Berdintasunezko
konparazioa: 182-3. orrialdeetako ariketak egin ditzatela (eta nahi badute
irakur ditzatela 180-181. orrialdeak). Lehenengoa salbu – hau eurek zuzentzekoa
da – gainerakoak gelan zuzenduko ditugu, zailtasun maila handikoak izan
daitezkeelakoan.
o Musika airean gogorarazi irakurria behar dutela datorren asteazken eta ostegunerako,
apirilaren 9 eta 10erako.
o Goizekoei, idazlana: Merkataritza / Energia,
ingurumena eta osasuna.
Goizeko taldean:
Arratsaldeko taldekoen 43. eskola,
honako aldaketa hauekin:
-
Ez dugu euskal egitura jatorrak
zuzentzen jarraitu
+ AHOZKO
ADIERAZPENA. Fukushima. Zentral nuklearren eta, zehazki,
Fukushimako zentralaren gainean jarduteko,
oraindik zeresana ematen ari den gaia dela eta, egungo hiru artikulu
banatu nizkien aurreko klasean, etxean irakurri eta mintzarako presta zitzaten
(bakoitzari bana; besteak lortu nahi izanez gero, blogetik jaitsi ditzakete).
Gaurkoan, hirunaka bildu eta nork bere testua laburbildu die bere kideei.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina