2015/04/29
Tarteko Mailako 47. eskola, apirilaren 27 eta 28koa
47. eskola, apirilaren
27 eta 28koa
-
Goizeko
taldean: ELKAR partikula. Ikasleek egin ohi dituzten
akatsak biltzen dituen ariketa zuzendu dugu.
-
Arratsaldeko
taldean: irakurzaletasunari buruzko ulermen-jarduera
zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Irakurzaletasuna, gurasoen esku.
2015/04/28
Tarteko Mailako 46. eskola, apirilaren 22 eta 23koa
46. eskola, apirilaren
22 eta 23koa
-
ERE lokailuaren teoriako puntu
nagusiak azaldu dizkiet:
o
Beti bigarren osagaiaren jarraian
joan ohi dela, eta beraz, inoiz ez dela esaldi hasieran agertuko
o
Esaldian aditza dugunean BAI hori
ezin dela sartu, hau da, ERE bakarrik erabili behar dela: Amonak ERE bai kannabisa hartzen du.
o
Aditz jokatu edo konjugatu baten
ondoren inoiz ez dela ERE agertuko: pentsatzen
dut ERE, ikusi dut ERE...
o
Bertsio motzetan beharrezkoa dela
BAI / EZ sartzea: Ni ERE BAI; Ni ERE EZ (Ni
ERE)
o
BAITA…ERE, EZTA…ERE beti bananduta
erabiltzen direla, inoiz ez elkarren ondoan: BAITA ERE ni; ni BAITA, ni BAITA ERE.
o
ERE aditz trinko baten aurrean
doanean, aditz trinko horri BA- erantsi behar zaiola: Nik ERE Badakit.
2015/04/27
2015/04/23
Tarteko Mailako 45. eskola, apirilaren 20 eta 21ekoa
45. eskola, apirilaren
20 eta 21ekoa
- Joan den egunean bainuetxeei
buruzko testua landu genuen. Bainuetxeetan eta haibat spa-tan, txokolaterapia
eskaintzen dute. Horri buruzko cloze-testa bidali nien etxerako. Hasteko,
jarduera hau zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez:
o
Zertaz + gozatu: oporrez
gozatu dugu, asteburuaz gozatu dugu
o
Bada = badago bat, oso berezia dEN
masajea > dENA. Hemen badago
mutil bat, oso jatorra dEN mutila > dENA.
Erlatibozkoa da.
o
Jonen (NOREN) esanetan = Jonen (NOREN)
hitzetan, = Jonek (NORK) dioenez,…
o
Sartu ORDUKO = sartu ETA BEREHALA
= sartu BEZAIN LASTER = sartu BEZAIN AZKAR
o
Nola? buruz behera
o
Nola? estalirik = estalita
o
Nola? etzanda, eserita, zutik,
makurtuta (agachado), belauniko (de rodillas)
o
Izan ohi da = izaTEN da.
o
Beraiek (nork) beren gorputz osoa
= beren burua (zer)…ikusten DUTENEAN.
o
Ederrena (adj.) da…-TZEA.
o
Bezeroek txokolatea jateko gogoa izaten dute; HORI DELA ETA
(=horregatik, beraz, horren ondorioz), Jonek txokolate barratxo bana ematen die
bezeroei
o
Jonek txokolate barratxo bana ematen die bezeroei; IZAN ERE (=zeren),
bezeroek txokolatea jateko gogoa izaten dute.
o
Ase daitezen = asetzeko
(zertarako)
o
Oparitzat erabiltzen dute (opari
bezala)
o
Oparitzen diotEN pertsonak >
diotENAK. Erlatibozkoa da.
o
Egin (part.) NAHIAN = egiTEKO
ASMOZ = egiTEKO ASMOTAN
Zuek eskolara etortzen zarete
euskara ikasi NAHIAN = ikasTEKO ASMOZ =
ikasTEKO ASMOTAN
2015/04/22
2015/04/20
Tarteko Mailako 44. eskola, apirilaren 15 eta 16koa
44. eskola, apirilaren
15 eta 16koa
-
NOR-NORI-NORK
iraganean: Jonen orrialdeko hainbat esaldi ahoz egin
ditugu, aldaketak eginez. Ikasleek ahoz adizki egokia txertatu behar izan dute
egokitu zaien esaldian. Dena den, egin ahala, aldaketak eskatu dizkiet: batzuetan
nork, beste batzuetan nori, nor… aldarazi dizkiet eta, horrela, adizki gehiago
praktikatu ditugu, erraztasuna lortze aldera eta adizki desberdinak
bereganatze aldera. Goizeko taldean, bigarren
saioa ahoz. Arratsaldeko taldean, 3. saioa
egin dugu.
2015/04/16
Tarteko Mailako 43. eskola, apirilaren 13 eta 14koa
43. eskola, apirilaren
13 eta 14koa (Aste Santu ostekoa)
-
Izango da, agian, Aste Santua
probextuz bainuetxeren batera joan den ikaslerik. “Opor
egunak lasai igarotzeko aukera: bainuetxeak berriro modan jartzen ari omen
dira” close-testa zuzendu dugu, astiro, azalpen asko eman behar izan
baitizkiet.
2015/04/15
2015/04/14
Tarteko Mailako 42. eskola, martxoaren 25 eta 26koa, Aste Santu aurretikoa
42. eskola,
martxoaren 25 eta 26koa (Aste Santu aurretikoa)
-
Goizeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Eguraldi goibela eta psikologia. Ikasleek
hiru aldiz entzun dute entzungaia eta hainbat galderari erantzun behar izan diete.
Ondoren, zuzendu egin dugu, erantzunak behar bezala argudiatuz. Erantzunak
arbel digitalean ipini dizkiet ikasleei.
2015/04/13
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)