42. eskola,
martxoaren 25 eta 26koa (Aste Santu aurretikoa)
-
Goizeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Eguraldi goibela eta psikologia. Ikasleek
hiru aldiz entzun dute entzungaia eta hainbat galderari erantzun behar izan diete.
Ondoren, zuzendu egin dugu, erantzunak behar bezala argudiatuz. Erantzunak
arbel digitalean ipini dizkiet ikasleei.
-
NOR-NORI-NORK lehenaldian.
Azalpena egin diet. Horretarako, eskemak banatu dizkiet, bai orainaldikoa, bai iraganekoa.
Orainaldikoaren eta iraganekoaren arteko aldea ikusi dugu eta azaldu diet NORK
pertsona-markak aurrera igarotzen direla, aurrean doazela eta, beraz, errazagoa
gerta daitekeela iraganeko nor-nork
baino. Eskemaren atzeko aldean, NOR-NORI-NORK faltsuak dituzte. Bere
garaian azaldu nituenez, ez dut errepikatu, oso argi daukate eurek irakurtzeko.
-
Jarraian,
liburuko 54. orrialdeko azken taulako adizkiak – eskema horretako konbinazioak
eginez ateratzen direnak – aztertu ditugu aditzon osaeraz ohar daitezen.
- Goizeko
taldean: Iraganako NOR-NORI-NORK adizkiak: bi itzuli egin
ditugu gela osoan. Ikasle bakoitzari bina konbinazio eskatu dizkiot neuk
emandako esaldietan txertatzeko. Ohartu naiz “zuek” eta “haiek” pertsonen –TE-
horrekin arazoak dituztela eta baita 2. eta 3. pertsonen hasierekin ere: ZI- /
ZEN-.
- Arratsaldeko
taldean: Jonen orriko lehenengo 21 esaldiak egin ditugu
ahoz, pertsonak aldaraziz. Luze jo duen arren, merezi izan du nor-nori-nork
adizkiak lantzeko.
- Bizidunen deklinabide kasuak (norengan, norengana,
norengandik…). Gramatika eta ariketak I liburuko 195 eta 197.
orrialdeetako 1,2,3 eta 4. ariketak zuzendu ditugu, beharrezko azalpenak
emanez.
- Bizidunen deklinabidea: Gramatika eta ariketak liburuko 196.
Orrialdeko D puntua, salbuespenak biltzen dituena, azaldu diet, astiro. Hor
ikusi ahal izan dute zenbait salbuespen kasutan, izena biziduna izan arren,
bizidunen deklinabide kasuak hartzen dituela.
- Goizeko
taldean: AHOZKO ADIERAZPENA: Itxura fisikoa eta itxurakeria. Lehenengo saioa egin dugu, 15-20 minutuz. Hurrengoan jarraitzekotan
geratu gara.
LEXIKO
LAGUNGARRIA:
Aurreiritziak: prejuicios
Aurrez epaitu: prejuzgar
Utzia edo zabarra: dejado
Ongi hezia: educado
Hizkera: hitz egiteko era edo modua
Lehen(engo) begiratuan: a primera
vista
Handiustea: handia dela uste duen
pertsona: creído
- Arratsaldeko
taldean: AHOZKO ADIERAZPENA: Itxura fisikoa eta itxurakeria. Bigarren saioa egin dugu, ordu erdiz.
- Arratsaldeko
taldean: Perpaus kontzesibo osagarrien 3. ariketa zuzendu dugu –
aditz jokatuekin nahiz partizipioekin – egin beharreko oharrak eginez, hala
nola, honako hauek:
a.
Logura naiz = logurak
(nola) nago / gose naiz = goseak (nola) nago / hotz naiz = hotzak (nola) nago /
bero naiz = beroak (nola ) nago / egarri naiz
= egarriak (nola) nago / beldur naiz = beldurrak edo beldurrez (nola)
nago. Alegia, MUGAGABEA + IZAN = -AK + EGON
b.
Gaixotasunekin
erabiltzen den egitura hau: GripeAK JOTA dago, dabil / SukarrAK JOTA dago
ohean / DepresioAK jota dabil azkenaldian / MalariAK JOTA hiltzen dira Afrikan
/ Fredy Mercury HIESAK JOTA hil zen / Aitona bihotzekoAK JOTA ingresatu dute /
AntsietateAK JOTA nabil horrenbeste lanekin! / (salbuespena) lur JOTA dago,
dabil.
c.
Ohartarazi
ezezko ordenaz: Anderrek ezer ikusten EZ duen arren...
-
ETXERAKO LANAK:
o
21.
orrialde osagarriko 4. ariketa (kontzesiboak). Aukerakoa da, nahi duenak egin
eta zuzen dezan. Aholkua: perpaus bakoitza ahalik eta forma desberdin gehien erabiliz egin
dezatela. Kontzesiboak lantzeko etxerako izango duten azken ariketa da.
Erantzunak banatu dizkiet. Dena den, ariketa horri buruzko
galderak noiznahi egin ahal dizkidatela esan diet, ariketa hori ez baita egun
jakin baterako, eurek errepasatzeko baizik.
o
Opor egunak lasai igarotzeko aukera deritzon cloze-testa, bainuetxeei buruzkoa.
o
Bizidunen deklinabidea: Gramatika eta ariketak I liburuko 197. orrialdeko 5. eta 6. ariketak.
o
Nor-nori-nork txostena: Iraganeko
NOR-NORI-NORK adizkiak lantzeko txostena, erantzun eta guzti (lehenengoa salbu,
hau klasean zuzentzeko baita, elkarrizketak dakarren pertsona aldaketak suposa
dezakeen zailtasuna dela-eta).
o
Aste Santurako hotela
erreserbatzeko emaila.
o
Errepaso txostena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina