45. eskola, apirilaren
20 eta 21ekoa
- Joan den egunean bainuetxeei
buruzko testua landu genuen. Bainuetxeetan eta haibat spa-tan, txokolaterapia
eskaintzen dute. Horri buruzko cloze-testa bidali nien etxerako. Hasteko,
jarduera hau zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez:
o
Zertaz + gozatu: oporrez
gozatu dugu, asteburuaz gozatu dugu
o
Bada = badago bat, oso berezia dEN
masajea > dENA. Hemen badago
mutil bat, oso jatorra dEN mutila > dENA.
Erlatibozkoa da.
o
Jonen (NOREN) esanetan = Jonen (NOREN)
hitzetan, = Jonek (NORK) dioenez,…
o
Sartu ORDUKO = sartu ETA BEREHALA
= sartu BEZAIN LASTER = sartu BEZAIN AZKAR
o
Nola? buruz behera
o
Nola? estalirik = estalita
o
Nola? etzanda, eserita, zutik,
makurtuta (agachado), belauniko (de rodillas)
o
Izan ohi da = izaTEN da.
o
Beraiek (nork) beren gorputz osoa
= beren burua (zer)…ikusten DUTENEAN.
o
Ederrena (adj.) da…-TZEA.
o
Bezeroek txokolatea jateko gogoa izaten dute; HORI DELA ETA
(=horregatik, beraz, horren ondorioz), Jonek txokolate barratxo bana ematen die
bezeroei
o
Jonek txokolate barratxo bana ematen die bezeroei; IZAN ERE (=zeren),
bezeroek txokolatea jateko gogoa izaten dute.
o
Ase daitezen = asetzeko
(zertarako)
o
Oparitzat erabiltzen dute (opari
bezala)
o
Oparitzen diotEN pertsonak >
diotENAK. Erlatibozkoa da.
o
Egin (part.) NAHIAN = egiTEKO
ASMOZ = egiTEKO ASMOTAN
Zuek eskolara etortzen zarete
euskara ikasi NAHIAN = ikasTEKO ASMOZ =
ikasTEKO ASMOTAN
-
Goizeko
taldean, Ziberbikoteei
buruzko testua irakurri dugu denon artean.
- Goizeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA. Ziberbikoteak
(45-50´). Beste
zaletasun bat Interneteko sare sozialetan ibiltzea da, esate baterako,
txateatzen. Honen harira, ziberbikoteei buruzko testua izan dute mintzagai: testua
laburtu baino, azpian dituzten puntuak jorratu behar izan dituzte binaka nahiz
hirunaka jarrita. Gaiaren gainean jardun dute, euren
iritzia emanez. Hasterako, hainbat ohar egin dizkiet:
a.
fidakaitza edo mesfidatia // fidakorra
b.
bikotea
// bikotekidea
c.
neskatan /
mutiletan egitea = ligatzea
d.
Aurreiritziak: norbait edo zerbait ezagutu
aurretik daukagun iritzia, “prejuicio”.
e.
norekin + maitemindu
f.
aurrez aurre ezagutzea
g.
keinuak: gestos
h.
hizkera: hitz egiteko era edo modua
i.
leialtasuna: fidelidad
j.
desleialtasuna: infidelidad
k.
intimitatea urratu: violar la intimidad
l.
belaunaldia = gizaldia: generación
m.
bizikidetza: convivencia
n.
barnekoia: introvertido = lotsatia
o.
zuhurtzia: prudencia
p.
zuhur jokatu: actuar con prudencia
- Arratsaldeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA. Sare sozialak eta mugikorren
gehiegizko erabilera (20´). Gaiaren gainean jardun dute, euren iritzia
emanez.
- Arratsaldeko
taldean: ELKAR partikula elkarkariaren azalpena egin diet,
astiro, arbelean, neure batuketak erabiliz eta
Ziberbikoteen testuan
ageri diren ELKAR ugariak eta euren idazlanetako akatsak erreferentziatzat hartuta.
- Arratsaldeko
taldean: ELKAR lantzeko nik prestatutako ariketak gelan
egin ditugu: bosgarrena (perpausak elkartzekoa) eta lehenengoa (esaldiak
zuzentzekoa). Egiteko astia utzi diet eta, egin ostean, zuzendu egin ditugu,
beharrezko azalpenak emanez. Erantzunak arbelean jarri dizkiet azalpen horiek
emate aldera.
-
Arbelean
honako esaldiok jarri dizkiet:
Tabernetan jende berria ezagutu daiteke
Interneten ERE bai jende berria ezagutu daiteke
Gaurko gazteek kannabisa hartzen dute
Amonak ERE bai kannabisa hartzen du.
- ENTZUNAREN
ULERMENA: Amonak ere kannabisa hartzen
du. Izenburuan ERE lokailuaren kokalekuaz eta
erabileraz (ez darama “bai”, aditzarekin doalako) ohartarazi ostean, itemak
azaldu dizkiet, hirutan entzun dugu entzungaia eta, ondoren, eten ahala,
zuzendu egin dugu. Arratsaldeko taldean, bitan baino ez dugu entzun.
Hurrengoan jarraitzekotan geratu gara.
-
ETXERAKO LANAK:
o
ERE lantzeko ariketak: 9, 10, 11
eta 12. ariketak.
- Arratsaldekoei: ELKAR: Ikasleek egindako esaldi okerrak zuzen ditzatela.
- Arratsaldekoei: ELKAR: Ikasleek egindako esaldi okerrak zuzen ditzatela.
o Beste zaletasun bat, bizikletaz
ibiltzea da. Honen harira, “Bizikleta
etorkizunerako garraiobidea ote?” izeneko cloze-testa bidali diet.
Astebururako gorde dezatela.
o
Goizekoek:
Ziberbikoteak testuan datozten ELKAR guztiak azpimarra ditzatela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina