47. eskola, apirilaren
27 eta 28koa
-
Goizeko
taldean: ELKAR partikula. Ikasleek egin ohi dituzten
akatsak biltzen dituen ariketa zuzendu dugu.
-
Arratsaldeko
taldean: irakurzaletasunari buruzko ulermen-jarduera
zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Irakurzaletasuna, gurasoen esku.
-
NOR-NORI-NORK iraganean. Falta
diren esaldiak ahoz egin ditugu,
aldaketak eginez. Ikasleek ahoz adizki egokia txertatu behar izan dute egokitu
zaien esaldian. Dena den, egin ahala, aldaketak eskatu dizkiet: batzuetan
nork, beste batzuetan nori, nor… aldarazi dizkiet eta, horrela, adizki gehiago
praktikatu ditugu, erraztasuna lortze aldera eta adizki desberdinak
bereganatze aldera.
-
NOR-NORI-NORK iraganean: Axio eta
Matxiren arteko elkarrizketa zuzendu dugu eta txostenean zalantzarik baduten
galdetu diet. Txostena, pixkanaka bada ere, egitearen garrantzia azpimarratu
diet eta zalantzak noiznahi galde diezazkidaketela esan diet.
- EUSKAL BALDINTZAZKO ADIZKIAK.
Baldintzaren azalpena. Ikusiak ditugu sistema edo erregimen guztietako
adizkiak, bai orainaldian, bai iraganean. Orain, baldintzaren txanda da.
Horretarako, ikasleek Gramatika eta ariketak I liburua 22. gaian (66. orrialdea) ireki dute
eta hiru baldintzen adibide bana arbelean jarrita, alde nagusiak azaldu
dizkiet: hiruretan baldintza eta
ondorioa agertzen dela azaldu diet, BA- ezinbestekoa dela, baldintza mota
bakoitza zertarako erabil daitekeen (erreala, posibilitate handiak
daudenean zerbait gertatzeko; hipotetikoa edo alegiazkoa, aukera gutxiago
daudenean eta, beraz, amets nahiz desioak adierazteko; irreala edo
lehenaldikoa, jada bete ezin diren ekintzetan, adibidez, zerbaitez damutzen
garenean). Gramatikalki axaletik nola
osatuta dauden ere erakutsi diet.
Euria egiTEN BAdu, aterkia
irekiko dut.
Euria eginGO BALU, aterkia irekiko NUKE
Euria egin (izan) BALU, aterkia irekiko NUEN =
NUKEEN
- Arratsaldeko
taldean: Gramatika
eta ariketak I liburuko 67. orrialdeko 1. eta 2.
ariketak ahoz zuzenean egin ditugu. Lehenengo
ariketan, baldintza eta ondorioa bereizi behar izan dituzte; bigarrenean,
berriz, zein baldintza mota den ( erreala, hipotetikoa, irreala) adierazi behar
izan dute eta zergatik.
- Gure koadrila izeneko jarduera,
musikazaletasuna eta erlatibozkoen eduki gramatikala uztartzen dituen jarduera
zuzendu dugu. Bertan ageri diren erlatibozkoez ohartarazi ditut, baita
erlatibozko horiek daramaten deklinabide kasuaz ere (nor / nork).
-
Erlatibozko perpausen teoria azaldu
diet (aposizioarena salbu): -EN, -TAKO, -RIKO.
- Goizeko
taldean: AHOZKO ADIERAZPENA:
Irakurzaletasuna (15´). Apirilaren 23an liburuaren eguna
zela-eta, irakurzaletasunari buruz jardun dute hizketan ikasleek. Horretarako,
berariaz prestatutako fitxa erabili dugu.
-
ETXERAKO LANAK:
o
ELKAR: Iñigo arraunlariari eginiko
elkarrizketako hutsuneak bete ditzatela.
o Goizekoei: Euskal Baldintza. Gramatika eta
ariketak I liburuko 67. orrialdeko 1. eta 2. ariketak
egin ditzatela, baldintzaren sarrera gisa. Lehenengo ariketan baldintza eta
ondorioa, bi atalak bereizi behar dituzte eta bigarrenean, berriz, zein
baldintza mota den – erreala, alegiazkoa ala irreala – adierazi.
o
Goizekoei: Irakurzaletasunari buruzko ulermen jarduera: Irakurzaletasuna, gurasoen esku.
o
Arratsaldekoei:
Ebookei buruzko testua, mintzarako presta dezaten.
o
Ekar dezatela xendazaletasunari
buruzko ulermen-jarduera.
o ERLATIBOZKO PERPAUSAK:
44 eta 289. orrialde osagarriak. 44.a hiru modutara egin dezatela, -(E)N, -TAKO
eta –RIKO erabiliz.. 289a, berriz, -TAKO / -RIKO erabiliz
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina