2015/04/20

Tarteko Mailako 44. eskola, apirilaren 15 eta 16koa



44.  eskola, apirilaren 15 eta 16koa

-          NOR-NORI-NORK iraganean: Jonen orrialdeko hainbat esaldi ahoz egin ditugu, aldaketak eginez. Ikasleek ahoz adizki egokia txertatu behar izan dute egokitu zaien esaldian. Dena den, egin  ahala, aldaketak eskatu dizkiet: batzuetan nork, beste batzuetan nori, nor… aldarazi dizkiet eta, horrela, adizki gehiago praktikatu ditugu, erraztasuna lortze aldera eta adizki desberdinak bereganatze aldera. Goizeko taldean, bigarren saioa ahoz. Arratsaldeko taldean, 3. saioa egin dugu.
-          Demagun ikasleek Inauteri Asterako erreserbatu zuten landetxea ez dela interneten ikusten zen bezalakoa edota egin duten bidaia ez dela izan espero zuten bezalakoa. Horrelakoetan, ohikoa izaten da erreklamazioak egitea. Honen harira, Erreklamatzen ere jakin behar  izeneko ulermen jarduera zuzendu dugu, astiro, azalpenak emanez. Luze jo duen arren, azalpen asko eman behar izan baititut, oso aberasgarria gertatu zaigu ariketa, ikusiak ditugun eta ikusiko ditugun hainbat eduki gramatikal ikasteko ez ezik, erreklamazioarekin zerikusia duen lexikoa eurenganatzeko ere. Esaterako:
o       Sutan jartzea = oso haserre jartzea
o   (e)n guztietan , -(e)n bakoitzean  denborazkoak: Nerea, klasera etortzen dEN GUZTIETAN, leihoaren parean esertzen da; euria egiten duEN BAKOITZEAN, ura sartzen zaigu teilatutik.
o   -t(z)eko parada = t(z)eko aukera: Supermerkatu ezagun horretan aste honetan barazkiak oso merke erosteko aukera dago / duzu / daukazu.
o   Beste batean ( en otra ocasion) / behin (batean) / joan den egunean = pasa den egunean = lehengo egunean (beste egunean)(“el otro día”).
o   ZERTAZ + kexatu. Ikasle hauek askotan kexatzen dira etxerako lanEZ.
o   EzkonTZEKOA zen = ezkontzekotan zegoen = ezkontzeko asmoz / asmotan zegoen.
Gelako ikasleok afari bat egiTEKOTAN GABILTZA = GAUDE = egiTEKO ASMOZ / ASMOTAN GABILTZA = GAUDE.
Madrilen master bat egiTEKOTAN NAGO = egiTEKO ASMOZ / ASMOTAN NAGO.
o   Kalte-ordaina > kalte-ordainetan
o   Egin ezinezko erreklamazioak = egin ezin diren erreklamazioak
o   heltzerakoan = iristerakoan // heltzean = iristean // heldutakoan = iritsitakoan:Adibidez:
o   BazkalTZERAKOAN, eskuak garbitzen ditut
o   BazkalTZEAN (=bazkaltzen den bitartean), janaria ongi murtxikatu behar da.
o   BazkalduTAKOAN, hortzak garbitzea oso garrantzitsua da.
o   Etxera iristerakoan telebista ikusten dut.
o   Ohartu = konturatu = jabetu + IZAN
o   -TZERA behartuta. Dabidek ariketak egiTERA behartu GAITU (nor-nork), pertsona bat osorik behartzen delako.
o             Demagun = suposa dezagun…-(E)LA
o             Igeltseroak ; arotzak; iturginak; pintoreak…
o   ERE  (aditza dagoenean, sekula ez “ere bai”)
o   Jakinaren gainean egon = jakin. Adib.: Ane gaixorik dago. Bai, jakinaren gainean nago = Bai, badakit = Bai, badut horren berri
o   -tzeko eskubidea
o   NOR gonbidatu (ez NORI): guztiak gonbidatu izan bazenitu bezala kobratzea.
o   BAT DATOZ = koinziditzen dute = berdinak dira. Adostasuna adierazteko ere erabiltzen da. “ados nago zurekin” = “bat nator zurekin”
o   Jai daukazu (=duzu)  = alferrik zabiltza = ez daukazu zer eginik. Adib: Nirekin ligatu nahian baldin bazabiltza, JAI DAUKAZU, gizon ezkondua naiz eta; zure aprobatua urdaiazpiko batekin erosi nahi badidazu, JAI DAUKAZU, barazkijalea naiz eta.
o   Egin beharreko lehenengo gauza = egin behar den lehenengo gauza // beharrezkoa = premiazkoa
o   SAIATU + IZAN + TZEN
o   Onez onean = modu onean = hitz eginez. Adib.: Arazoak onez onean konpontzen saiatu behar da, borrokatu beharrean. Auto istripua: Saituko zarete gauzak onez onean konpontzen.
o   Bideratu = tramitatu = izapideak egin

- Honen ostean, ikasleei etxean idatzi behar duten erreklamazio gutuna egiteko orria banatu diet eta egin beharrekoa azaldu diet. Kontua da Aste Santuan egin duten bidaia ez dela izan uste zuten bezalakoa eta euren ametsetako bidaia zena amesgaizto bihurtu dela. Idatzi hau egin ahal izateko, gutun formalak idazteko azalpenak eman dizkiet (berariazko txostena banatu diet).  Gutun formala eta, hauen artean, erreklamazio-gutuna nola idatzi behar den azaldu diet: egitura, hartzailearen datuak, data, hasierako nahiz amaierako agurrak, sarreran aipatu beharrekoa, garapenean azaldu beharrekoa, amaiera… Azalpen honetarako, eurei banatutako txostena baliatu dugu. Halaber, txosten horretan datozen bi adibideak irakurri ditugu (apartamentua, kotxea), eurak gutun horien egituraz eta osaeraz ohar daitezen.  Ondoren datozen aholkuak eurek etxean irakurtzeko esan diet.
- ETXERAKO LANAK:
·         Erreklamazio gutuna: amesgaizto bihurtutako bidaia
·         Joan den egunean, bainuetxeei buruzko testua aztertu genuen. Bainuetxeetan eta haibat spa-tan, txokolaterapia eskaintzen dute. Horri buruzko cloze-testa bidali diet.
·         Xendazaletasunari buruzko ulermen-jarduera; izan ere, beste zaletasun bat mendi-ibiliak egitea, hots, xendazaletasuna da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina