2015/04/16

Tarteko Mailako 43. eskola, apirilaren 13 eta 14koa



43.  eskola, apirilaren 13 eta 14koa (Aste Santu ostekoa)

-          Izango da, agian, Aste Santua probextuz bainuetxeren batera joan den ikaslerik.  “Opor egunak lasai igarotzeko aukera: bainuetxeak berriro modan jartzen ari omen dira” close-testa zuzendu dugu, astiro, azalpen asko eman behar izan baitizkiet.

a.       Dagoeneko = jadanik. Ene! Dagoeneko = jadanik hamarrak dira!
b.      Ahalik eta = ahal den + SUPERLATIBOA: AHALIK ETA ONDOEN pasatzen saiatuko naiz oporretan. AHAL DEN ONDOEN azalduko dizuet gai hau.
c.       Hainbat herritako (mugagabea).
d.      UrteAN ZEHAR (noiz zehar), astean zehar, egunean zehar hiru pastila hartzen ditu… // HondartzaN ZEHAR = BARRENA paseo bat eman dut txakurrekin (* hondartzatik)
e.       Pilatu = metatu (gogoratu puntukako gidabaimenari buruzko testua; han adierazi genuen puntuak metatu edo pilatu egin daitezkeela; gogoratu, halaber, belar-meta zer den).
f.       Kezkak = ardurak
g.      –T(Z)EA + erabaki
h.      Gaixotasun = gaitz > gaitzen bat (alguna enfermedad)
i.        Gaixotasunen bat ZUEN = ZEUKAN pertsonak (nork sing.)
j.        Oporleku (mugagabea) bilakatu = bihurtu dira (mugagabearen apunteak, 8. puntua).
k.      Duela ehun urte baino gehiago…sortu zen // Badira ehun urte baino gehiago… sortu zELA = zENETIK; badira bi urte ezkondu ginela = ginenetik; badira hogei urte zure berri(rik) ez dudala = dudanetik; badira hainbat urte elkarren berri(rik) ez dugula = dugunetik; denbora luzea da elkarren berri ez dugula = dugunetik. Adierazi  lagunarteko gutun eta mezuetan erabili ohi dela, sarreran. Aproposa dela horretarako.
l.        Zutik DIRAU = irauten du = jarraitzen du. Klase honek 125 minutu dirau; klase hauek 125 minutu diraute.
m.    Hainbat aukera (mugagabea)
n.      Egon ez DADIN (subjuntiboa) = ez egoTEKO. Zertarako? Galderari erantzuten dio. Datorren urtean landuko duzue.
o.      Hiru igerileku ERE badaude:
 Irunen bizi naiz;
ni ERE Irunen bizi naiz;
ni ERE BAI. ;
BAITA ni ERE.
Etxean kontsola bat daukat;
nik ERE badaukat;
NIK ere BAI;
BAITA nik ERE.
 (* ni ere bai Irunen bizi naiz, * Nik ere bai badaukat).
Alegia, aditza dugunean ERE bakarrik erabil daiteke – besteak bertsio motzak dira – eta oker dagoela ERE BAI + aditza erabiltzea, bi aldiz baieztatzen ari garelako.
p.      Arduraduna / arduratsua / arduragabea
q.      Bainuetxe ZEIN (nahiz) hotelak
r.        Ibilaldi = irteera = txango
s.       Partehartzaile = partaide
t.        AlkateAK (nork) DIOENEZ, bidegorria egingo dute Hizkuntza Eskolaraino; AlkateAREN (noren) HITZETAN, bidegorria egingo dute Hizkuntza Eskolaraino; AlkateAREN (NOREN) ESANETAN, bidegorria egingo dute Hizkuntza Eskolaraino (*alkatearen arabera, erdarakada delako). Erabili “arabera” beste kasu batzuetan: eguraldiaren arabera bihar mendira joan gaitezke… baina ez norbaiten hitzak adierazteko.
u.      Gehienbat = batez ere = batik bat
v.      Parte-hartzea = esku-hartzea
w.    Baita = delako (kausazkoa).

-         NOR-NORI-NORK iraganean. Jonen orrialdeko hainbat esaldi ahoz egin ditugu, aldaketak eginez. Ikasleek ahoz adizki egokia txertatu behar izan dute egokitu zaien esaldian. Dena den, egin  ahala, aldaketak eskatu dizkiet: batzuetan nork, beste batzuetan nori, nor… aldarazi dizkiet eta, horrela, adizki gehiago praktikatu ditugu, erraztasuna lortze aldera eta adizki desberdinak bereganatze aldera. Goizeko taldean, lehen 21 esaldiak. Arratsaldekoan, 22-36.
-      Goizekoekin, Aste Santu aurretik geneukan zor bat kitatu dugu, Musikaterapiari buruzko ulermen jarduera zuzentzen amaitu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
-     Goizekoekin, perpaus kontzesibo osagarrien 3. ariketa zuzendu  dugu  – aditz jokatuekin nahiz partizipioekin – egin beharreko oharrak eginez, hala nola, honako hauek:

a.      Logura naiz = logurak (nola) nago / gose naiz = goseak (nola) nago / hotz naiz = hotzak (nola) nago / bero naiz = beroak (nola ) nago / egarri naiz  = egarriak (nola) nago / beldur naiz = beldurrak edo beldurrez (nola) nago. Alegia, MUGAGABEA + IZAN = -AK + EGON

b.      Gaixotasunekin erabiltzen den egitura hau: GripeAK JOTA dago, dabil / SukarrAK JOTA dago ohean / DepresioAK jota dabil azkenaldian / MalariAK JOTA hiltzen dira Afrikan / Fredy Mercury HIESAK JOTA hil zen / Aitona bihotzekoAK JOTA ingresatu dute / AntsietateAK JOTA nabil horrenbeste lanekin! / (salbuespena) lur JOTA dago, dabil.

c.       Ohartarazi ezezko ordenaz: Anderrek ezer ikusten EZ duen arren...

-      Goizekoekin, AHOZKO ADIERAZPENA: Itxura fisikoa eta itxurakeria. Bigarren saioa egin dugu.
-          Arratsaldekoan, Ziberbikoteei buruzko testua irakurri dugu denon artean.
-         Arratsaldeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA. Ziberbikoteak. Beste zaletasun bat Interneteko sare sozialetan ibiltzea da, esate baterako, txateatzen. Honen harira, ziberbikoteei buruzko testua izan dute mintzagai: testua laburtu baino, azpian dituzten puntuak jorratu behar izan dituzte binaka nahiz hirunaka jarrita. Gaiaren gainean jardun dute, euren iritzia emanez. Hasterako, hainbat ohar egin dizkiet:
d.      fidakaitza edo mesfidatia // fidakorra
e.        bikotea //  bikotekidea
f.         neskatan / mutiletan egitea = ligatzea
g.       Aurreiritziak: norbait edo zerbait ezagutu aurretik daukagun iritzia, “prejuicio”.
h.      norekin + maitemindu
i.        aurrez aurre ezagutzea
j.        keinuak: gestos
k.       hizkera: hitz egiteko era edo modua
l.        leialtasuna: fidelidad
m.    desleialtasuna: infidelidad
n.      intimitatea urratu: violar la intimidad

-          ETXERAKO LANAK:       
o   NOR-NORI-NORK iraganeko adizkien itzulpenak: erantzunak banatu dizkiet, itzulpenak pixkanaka eginez joan daitezen. Pixkanaka egin ditzatela aholkatu diet, denak batera egin beharrean.
o   Erreklamatzen ere jakin egin behar izeneko ulermen jarduera, erreklamazio gutunei ataka irekiko diena. Derrigorrez hurrengo egunerako.
o   Arratsaldekoei: Ziberbikoteei buruzko testuko ELKAR guztiak azpimarra ditzatela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina