2015/04/28

Tarteko Mailako 46. eskola, apirilaren 22 eta 23koa



46.  eskola, apirilaren 22 eta 23koa

-          ERE lokailuaren teoriako puntu nagusiak azaldu dizkiet:
o   Beti bigarren osagaiaren jarraian joan ohi dela, eta beraz, inoiz ez dela esaldi hasieran agertuko
o   Esaldian aditza dugunean BAI hori ezin dela sartu, hau da, ERE bakarrik erabili behar dela: Amonak ERE bai kannabisa hartzen du.
o   Aditz jokatu edo konjugatu baten ondoren inoiz ez dela ERE agertuko: pentsatzen dut ERE, ikusi dut ERE...
o   Bertsio motzetan beharrezkoa dela BAI / EZ sartzea: Ni ERE BAI; Ni ERE EZ (Ni ERE)
o   BAITA…ERE, EZTA…ERE beti bananduta erabiltzen direla, inoiz ez elkarren ondoan: BAITA ERE ni; ni BAITA, ni BAITA ERE.
o   ERE aditz trinko baten aurrean doanean, aditz trinko horri BA- erantsi behar zaiola: Nik ERE Badakit.
-          ERE lantzeko zituzten ariketak (9,10,11,12) zuzendu ditugu eta, zuzendu ahala, behin eta berriz azpimarratu dizkiet teoriako puntuak.
-          1.Aurtengo inauterietan mozorrotuta (2)  ERE aterako gara (mozorrotu gabe + mozorrotuta aterako gara)
-          Aurtengo inauterietan (2) ERE mozorrotuta aterako gara (iazko inauterietan + aurtengo inauterietan).
-          2. Gaixorik egon nintzenean, laguna (2)  ERE etorri zitzaidan. (nire gurasoak, lehengusuak + lagunak)
-          Gaixorik egon nintzenean (2) ERE laguna etorri zitzaidan (ongi nengoenean + gaixorik nintzenean)
-          3. Egurrik gogorrena ERE erretzen da sutan.
-          4. Lehoiak (2) ERE ikusi genituen safarian (tigreak, errinozeroak + lehoiak)
-          5. Merkealdietan erosi zenidan alkandora ERE apurtu zait.
-          6. Lan astun hori ERE egin dezakegu
-          (= Egin dezakegu lan astun hori ERE).
-          7. Hori ez du inork nahi, EZTA zuk ERE.
-          8. Gurasoek ERE bazekiten non zen jaia.

-   Arratsaldeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Amonak ere kannabisa hartzen du. Gaurkoan beste bitan entzun dugu entzungaia eta, jarraian, zuzendu egin dugu, zatika entzunez.
-       Goizeko taldean: ELKAR partikula elkarkariaren azalpena egin diet, astiro, arbelean, neure batuketak erabiliz eta  Ziberbikoteen testuan ageri diren ELKAR ugariak eta euren idazlanetako akatsak  erreferentziatzat hartuta.
-      Goizeko taldean: ELKAR lantzeko nik prestatutako ariketak gelan egin ditugu: bosgarrena (perpausak elkartzekoa) eta lehenengoa (esaldiak zuzentzekoa). Egiteko astia utzi diet eta, egin ostean, zuzendu egin ditugu, beharrezko azalpenak emanez. Erantzunak arbelean jarri dizkiet azalpen horiek emate aldera.
-          Arratsaldeko taldean: ELKAR partikula. Ikasleek egin ohi dituzten akatsak biltzen dituen ariketa zuzendu dugu.
-          Arratsaldeko taldean: Bizidunen deklinabidea. Gramatika eta ariketak I liburuko 197. orrialdeko 4. eta 5. ariketak zuzendu ditugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
-          Arratsaldeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA: Irakurzaletasuna (20-25´). Gaur, apirilak 23, liburuaren eguna dela-eta, irakurzaletasunari buruz jardun dute hizketan ikasleek. Horretarako, berariaz prestatutako fitxa erabili dugu.
-          Goizeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA. Sare sozialak eta mugikorren gehiegizko erabilera (20´). Gaiaren gainean jardun dute, euren iritzia emanez.
-          ETXERAKO LANAK :
o   Goizekoek: ELKAR behar bezala erabiliz zuzen ditzatela ikasleek egin ohi dituzten akatsak.
o   Arratsaldekoek : irakurzaletasunari buruzko ulermen-jarduera, esaldiak testuan txertatzekoa: Irakurzaletasuna, gurasoen esku.
o   Ekar dezatela erlatibozkoak lantzeko materiala: Gure koadrila, teoria eta ariketak.
o   Ekar dezatela Xendazaletasuna deritzon ulermen-jarduera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina