- Joan den egunean bidali nizkizuen
bi testutxoak zuzendu itzazue erantzun orriarekin. Zuzenketa-orri horretan,
beltzez (“en negrita”) jarri dizkizuet itzulpenak, azalpenak eta adibideak.
Irakur itzazue! Barkaidazue: akats txiki bat egin dut. Azkeneko hutsunean
“GEROAGO” sartu behar zen eta nik jada sartuta neukan (testutik ezabatzea edo
kentzea ahaztu zitzaidan).
- Joan den egunean, liburuko 15.
orrialdean, Sopelako kanpinak dituen zerbitzuak zeintzuk diren jakin genuen.
Zuek baduzue kanpinera joateko ohiturarik? IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: Kermanek
eta bere lagunak nahikoa lan (=lan dezente) izango dute kanpin-denda muntatzen.
Gainera, elkarrekin haserretu dira eta hori gutxi balitz bezala (por si eso
fuera poco), euria hasi du. Bideo hau
ikustea ongi etorriko zaizue,
a)
alde batetik, kausazko ETA
errepasatzeko
b)
maiztasuna adierazten duen –ERO
errepasatzeko (egunero, astero,
hilabetero, urtero…).
Bideoa
bitan (=bi aldiz) ikusi eta zuzendu. Zuzenketa orrian, transkripzioa ere jarri
dizuet eta bertan esaldi batzuk horiz azpimarratu dizkizuet, zalantzarik baldin
baduzue, bertan begiratzeko.
- Goazen aditza lantzera.
NOR-NORI-NORK fitxatik bi orrialde zuzentzea falta zaigu. Gogoratzen? 228. eta
229. orrialdeak. Lehenik, zuzendu ezazue 228. orrialdea. Horretarako, gogoratu euskaraz lau aditz sistema daudela:
NOR = ZER bakarrik daukaten aditzak: NOR sistema: Mikel
iritsi DA, telebista hondatu DA, haurra negarrez ari DA, zu eskolara joaten
ZARA, gu oso alaiak GARA, atzo azokara joan ZINETEN, txikitan ni oso bihurria
NINTZEN…
NORI + NOR=ZER daukaten aditzak: NOR-NORI sistema (ekintza “inboluntarioak”
izaten dira normalean, nahi gabe edo espero gabe gertatzen diren ekintzak):
Guri aitona hurbildu ZAIGU (“se nos ha acercado”),
niri giltzak galdu ZAIZKIT (“se me han perdido”), guri euskarako apunteak
etxean ahaztu ZAIZKIGU (“se nos han olvidado”), zuri txikitan futbolean
jokatzea asko gustatzen ZITZAIZUN, Aneri atzo txanponak lurrera erori
ZITZAIZKION…
NORK + NOR =ZER daukaten aditzak: NOR-NORK sistema =
UKAN (aditz hauek NORK edo
agente bat daukate, zerbait egiten duena): Mikelek atea itxi DU, guk gozokiak jan DITUGU, zuk gu asko maite
GAITUZU, guk joan den astean otarrainxkak jan GENITUEN, haiek lehen diru asko
ZUTEN…
NORK + NORI + ZER daukaten aditzak: NOR-NORI-NORK
sistema (hauek ere NORK edo agente bat daukate eta, gainera, NORI
kasu bat): Mikelek niri atea itxi
DIT; guk zuri gozokiak erosi DIZKIZUGU, aitak semeari bizikleta berria erosi
ZION,…
- Ondoren, 229. orrialdea zuzendu
behar genuke, baina…ariketa zaila da eta, beraz, klasean zuzentzeko gordeko
dugu. Hori bai, 1. ariketan PASA(tu) aditza agertzen da eta ikasleek batzuetan
zalantzak izaten dituzte IZAN ala UKAN hartu behar duen. Taulatxo bat jarriko
dizuet hori azaltzeko:
Aizue, zer moduz pasa(tu) DUZUE gaurko jaian? (Pasa(tu) aditzak Nola? edo Zer moduz? galderari erantzuten dionean, UKAN
darama: zer moduz pasa(tu) duzu? ongi / gaizki pasa(tu) DUT).
Zer demontre pasatzen DA hemen? (Pasa(tu) aditzak “gertatu” (suceder) esan nahi
duenean, IZAN darama: Zer pasatzen da? Zer pasatzen zaizu?).
Kamioi
bat pasa(tu) DA Zaisara (Pasa(tu) aditzak mugimendua adierazten duenean, IZAN darama).
Hiru egun pasa(tu) DITUT Pirinioetan, astebete pasa NUEN landetxean (Pasa(tu) aditzak denbora erreferentzia bat
daukanean, UKAN darama).
- Hartu NOR-NORI-NORK praktikatzeko
eguneroko egoeren ariketa (fotokopiatuta daukazue, baina nik, badaezpada ere,
eskaneatu egingo dizuet. Egizue (=egin ezazue) ariketa hori, baina kontuz!!!!
Elkarrizketak dira eta pertsonak aldatu beharko dituzue (antzerkia egin
dezakezue etxeko norbaitekin). Egin ondoren, zuzendu. Ea zer moduz egiten
duzuen.
- OHARRA: Konturatu zarete, zerbait eskatzen dugunean (produkturen bat,
baimena…) geroaldiko –KO
erabiltzen dela, eta ez –TZEN? Kontuz, zeren akats hau ikasle askok egiten
dute, gaztelaniatik kalkatzeagatik: Me
siento? > EseriKO naiz? (esertzen
naiz?); me pones dos kilos de patata? > IpiniKO dizkidazu bi kilo patata? (ipintzen dizkidazu bi kilo
patata?); me das una bolsa de plástico? > EmanGO didazu plastikozko poltsa bat? (ematen didazu
plastikozko poltsa bat?); me ayudas a hacer esto? > LagunduKO didazu hau egiten? (laguntzen
didazu hau egiten?); me dejas tu móvil? > utziKO didazu zure mugikorra? (uzten didazu zure mugikorra?)
- Honek logika osoa dauka, zeren zerbait eskatzen dugunean (produktu bat,
mesede bat…), oraindik ez da hori gertatu eta normala da geroaldiko –KO
erabiltzea. Beraz,
zerbait eskatzeko ez dugu –TZEN
erabiliko. Euskaraz –TZEN ohiturazkoa da, askotan gertatzen diren gauzak
adierazteko: Ni egunero eserTZEN naiz
leihoaren ondoan; dendariak beti emaTEN dit poltsa bat erosketak sartzeko;
aitak gauero lagunTZEN dio semeari etxerako lanak egiten…
- Ea, ikasleok: Nik (nork) zuri
(nori) opari bat (zer) ekarri…DIZUT. Baina… nik (nork) zu (nor) kotxean
ekarri…ZAITUT!!!! Bai, goazen NOR-NORK aditza ikustera. Orain arte, 3.
pertsonak bakarrik ikusi ditugu, orainaldian eta lehenaldian (dut, duzu, du, dugu, duzue, dute, ditut,
dituzu, ditu, ditugu, dituzue dituzte eta nuen, zenuen, zuen, genuen, zenuten, zuten, nituen, zenituen, zituen,
genituen, zenituzten, zituzten). UKAN deitzen diegu horiei eta aditz
horietan nor edo zer 3. pertsona da (hura / haiek). Ba orain, pertsona guztien
konbinazioak ikasiko ditugu. Prest zaudete????
-
Hasteko, eskema behar duzue eta
blogean jarri dizuet. Begiratu.
Nor
pertsona markak
|
Denbora:
orainaldia
|
-iT-
plural-gilea
|
aditz-erroa
|
Nor:
zuek bereizga-rria
|
NORK
pertsona markak
|
(ni) N
(hi) H
(hura) D
(gu) G
(zu)
Z
(zuek) Z
(haiek) D
|
A
A
-
A
A
A
-
|
it
it
it
it
|
U
U
U
U
U
U
U
|
-ZTE-
|
T (nik)
K / N (hik)
- (hark)
GU (guk)
ZU (zuk)
ZUE (zuek)
(z)TE (haiek)
|
OHARRAK:
1. Ohar zaitezte, lehenik NOR
pertsona-markak (edo morfemak) datozela eta, amaieran, NORK pertsona-markak. Horregatik izena du NOR-NORK. Baina KONTUZ!!!!!! zeren normalean, esaldi batean NORK edo subjektua aurrean joaten da
eta ondoren, ZER=NOR edo objektua: Nik
(nork) zu (nor) ikusi…. Ba aditzean alderantziz begiratu behar duzue!!!
Lehenik NOR pertsonaren marka (kasu honetan, “ZU”) eta, gero, NORK edo subjektuaren
marka (kasu honetan, “NIK”) >> ZAITUT. Hau oso garrantzitsua da, zeren
lehenengo NORK edo subjektua begiratzen baduzue, gaizki egingo duzue: Nik
(nork) zu (nor) ikusi NAUZU.
2. Ohar zaitezte NOR: ZU eta NOR: ZUEK pertsonek marka berdina dutela: Z. Horregatik,
gero, NOR: ZUEK denean, – ZTE – hartuko
du, ZU pertsonatik bereizteko. Adib.: Guk (nork) zu (nor) asko maite ZAITUGU.
Guk (nork) zuek (nor) asko maite ZAITUzteGU.
3. Ohar zaitezte “haiek zu” eta “hark zuek” konbinazioak berdinak direla:
“haiek zu”: ZAITUZTE = “hark zuek”: ZAITUZTE, baina “haiek zuek”: ZAITUZTETE.
4. NORK esaldi batean pertsona
izan daiteke – Mikelek (nork) ni
agurtu NAU; gurasoek (nork) gu asko maite GAITUZTE – baina baita pertsona ez den zerbait ere – Haizeak
(zerk) lurrera bota NAU, autobusak (zerk) haur bat harrapatu DU – edota
ekintza bat ere – Ilunpetan ibilTZEAK (zerk) asko beldurtzen ZAITU; langabezia-tasa jaisTEAK (zerk) asko pozten GAITU – . Azkeneko
hauek, -TZEA nominalizazioa + -K, hurrengo urtean ikusiko dituzue, lasai.
5. Eta orain dator zailena. KONTUZ, GAZTELANIAKO INTERFERENTZIEKIN!!!
Gaztelaniaz, “me has visto” eta “me has visto el culo” berdinak dira.
Euskaraz, ordea, ez. Horregatik nahasten dira hainbeste ikasle. Euskaraz
galdetu ea zerbait ikusi ala osorik (completo) ikusi den.
Zuk
(nork) ni (nor,
osorik) ikusi NAUZU
(bi elementu: nork eta nor edo zer) Ez dago NORI kasurik. “Me has visto a mí, sí, pero
entero”.
Zuk (nork) niri (nori) ipurdia
(zer) ikusi DIDAZU
(hiru elementu: nork, nori eta nor edo zer). “Me has visto a mí, pero algo
concreto”. NORI
kasua baldin badaukazue, NOR-NORI-NORK behar duzue, kasu horrekin
konkordatzeko: Nik
opari bat erosi DUT Mikelentzat (norentzat) // Nik opari bat erosi DIOT Mikeli (nori). Bi esaldi hauek, esanahi aldetik oso antzekoak dira, baina
gramatikalki, desberdinak. NORI kasu horrekin, behartuta (“obligados”) zaudete
NOR-NORI-NORK erabiltzera (kontuz! Posible da
NORI kasua existitzea baina eliptikoki egotea, gordeta egotea, testuinguruan
edo kontestuan argi dagoelako: Gurasoek
(nork) opari bat (zer) ekarri didate (niri)).
- Goazen liburura. 17. orrialdeko
taula grisean daukazue NOR-NORK aditzaren azalpena. Irakurri. Nik azaldu
dizuedana da, baina agian hobeto uler dezakezue.
- Liburuko 16. orrialdeko 3. ariketa
egingo dugu: “Izekoren etxera” (izeko
=izeba). Anek plana antolatu du ilobekin, Maider eta Beñatekin, larunbatean,
eguna pasatzeko plana, eta dena errepasatzen ari da. Zuek Anek egin duen plana
irakurri eta aukera egokia azpimarratu behar duzue. KONTUZ!
Aditza aukeratzeko, begiratu ongi objektua –nor kasua – singularra ala plurala
den.
- Ondoren, 4. ariketa egin ezazue.
Entzun CD-ko 4. audioa eta egiaztatu (egia dela
ikusi, “comprobar”, “verificar”) ongi aukeratu duzuen ala ez.
- Jarraian, 17. orrialdeko 5.
ariketa egingo dugu. Dena ondo antolatu ondoren, Ane iloben etxera joan da
plana kontatzera. Jakina, orain, ilobei hitz egingo die eta beraz, lehenengo pertsona erabiliko du gehienetan,
subjektua edo NORK “ni” izango da. Horregatik, oraintxe ikusi ditugun
aditzak agertuko zaizkigu:
nik zu > Z (nor marka) + AITU + T
(nork marka), guk zuek > ZAITUZTEGU, nik zuek
> ZAITUZTET, hark zuek > ZAITUZTE_ (“hark” pertsonak ez dauka pertsona
morfemarik), zuk ni > N (nor marka) + AU +ZU (nork marka),
hark zu > ZAITU.
Konturatu
zarete, NOR pertsonaren marka doala aurrean eta NORK edo subjektuaren marka
atzean???)
Entzun
CD-ko 5. entzungaia eta osatu Ane eta iloben
arteko elkarrizketa, taula horiko aditzak erabiliz. Dena den, nik beste aukera bat proposatu nahi dizuet. Saiatu entzun
gabe egiten eta gero entzun, ikusteko ea ongi egin duzuen.
- Ondoren, egizue 17. orrialdeko 6.
ariketa. Beñat eta Maider oso pozik daude planarekin, eta amari kontatu diote,
baina biek batera hitz egin dute, eta amak ez du dena ulertu. Amak Maiderri
galdera batzuk egin dizkio. Zuek galdera horiek erantzun behar dituzue 5.
ariketako informazioa erabiliz. Baina KONTUZ, elkarrizketa
denez, ez ahaztu erantzunean batzuetan pertsona aldatzea!! Adibidez: -Nora
eramango ZAITU izekok? (hark zu) > Arropa erostera eramango NAU izekok (hark
ni). Gogoratu NORK “hark” denean, ez daukala pertsona markarik (begiratu
nire taulan).
- 18. orrialdera jo ezazue: “Ezkondu aurreko agur-festa” (“despedida
de solter@”). Guk festa bereziak antolatu behar baditugu, besteen ideiak
entzutea oso lagungarria izaten da. Norak ezkondu aurreko agur-festa antolatu
nahi dio lagun bati. Interneten, ideien bila dabil eta besteen planak
irakurtzen ari da foro batean. Zuek plan horiek osatu behar dituzue taulatxo
horietako bi aditzen artean egokia aukeratuta. OSSSSSSSO ARIKETA EGOKIA DA nor-nork eta nor-nori-nork bereizteko. Gogoratu
lehenago, 5. puntuan azaldu dudana!!!!
a)
Guk (nork) bi lagun (nor,
osorik) Errioxara ekarriko DITUGU
(“los traeremos”).
b)
Guk (nork) gure lagunei (nori)
mariatxi-talde bat (zer) ekarriko DIEGU
(“les traeremos algo”).
c)
Enpresakoek (nork) kuadrillako
guztiak (nor, osorik) rafting egitera eramango GAITUZTE.
d)
Eurek (=beraiek) (nork) guri
(nori) kaskoa, neoprenoa…dena (zer) eramango DIGUTE.
e)
Lagun guztiak etorri dira eta
lagunek (nork) ni (nor, osorik) ohetik atera NAUTE (“me han sacado a mí, entera”).
f)
Lagunek (nork) niri (nori)
argazki bat (zer) atera DIDATE (“me
han sacado a mí algo”).
g)
Kuadrillakoek (nork) laguna
(nor,osorik) trenean sartu nahi DUTE
(“lo quieren meter”).
h)
Kuadrillakoek (nork) lagunari
(nori) diru faltsua (zer) sartu nahi DIOTE
(“le quieren meter algo”).
- Ondoren, egin ezazue 18-19.
orrialdeetako 8. ariketa. Norari ez zaizkio gehiegi gustatu irakurri dituen
planak, eta beste foro batean bila ibili ondoren, azkenean, gustuko plana
topatu (=aurkitu) du. Irakurri eta Norari gustatu zaion plana osatu behar
duzue, parentesi arteko aditza jokatuz (jokatu: “conjugar”). Kontuan izan
NOR-NORK ala NOR-NORI-NORK erabili behar duzuen. Egin duzue? Konturatu zarete
bazeudela tartean bi NOR-NORI-NORK??? Zerbitzariak
(nork) berari (nori) fraide jantzi bat (zer) emango DIO (nor-nori-nork).
Aktoreek (nork, eliptikoa) susto galantak (=susto handiak) (zer) emango
DIZKIGUTE (nor-nori-nork) denoi (nori).
- 19. orrialdeko 9. ariketa: “Gurpil-aulkian”. Korok afaria dauka
lagunekin, baina ez dela joango esan die. Hanka hautsi du, gurpil-aulkian ibili
behar du eta ez du inor molestatu nahi; lagunek, ordea, dena antolatu dute,
Koro eurekin (=beraiekin) joateko. Irakurri eta osatu Txemak bere lagun Korori
idatzi dion mezua. Cloze-testa da, a),b) eta c) artean aukeratu behar duzue.
OHARRAK: 3.ean NIK (nork) (zu) (nor, eliptikoa, ez da testuan ageri,
baina ulertzen da kontestu horretan) eramango ZAITUT. 5.ean gauza bera:
JATETXEKOEK (nork) (gu) (nor, eliptikoa, ulertzen da kontestuan, nahiz testuan
ez jarri) diskotekara gonbidatu GAITUZTE. 6.ean, ZU Maiterekin itzul ZAITEZKE (zaitezkete) baina ZU eta Maite itzul ZAITEZKETE. 7.ean,
BERAK (nork) (zu) (nor, eliptikoa, nahiz eta ez agertu, ulertzen da kontestuan)
etxeraino ekarriko ZAITU. 8.ean, (nork: zuk) (nori: guri) ezin DIGUZU ezetz
(zer) esan.
- Pasa 20. orrialdera. Aisialdiko
planak egin aurretik, informazioa bildu behar izaten dugu eta, beharrezkoa
baldin bada, erreserba egiten dugu. “Ondiz auzoko jaiak”. Jai-egitarauetan
(egitarau: “programa”), eguneko ikuskizun (“espectáculo”) eta ekintzei
(ekintza: “acto”, “actividad”) buruzko informazioa izaten dugu. Fatima bere auzoko jaietako egitarauan,
igandean zer egongo den begiratzen ari da. 1. ariketa honetan, irakurri Ondiz
auzoko jai-egitaraua eta lotu irudi bakoitza dagokion ekintzarekin.
- 20. orrialdeko 6. ariketa. Fatimak
bakailao-txapelketan parte hartu nahi du, baina ez daki zer egin behar duen
izena emateko, eta urtero parte hartzen duen lagun bati galdetu dio. Entzun CD-ko 6. entzungaia eta osatu elkarrizketa, taulatxo berdean
dauzkazuen hitzekin. OHARRA: erantzunetan
i) “gero arte” da eta j) “gauera arte”. Baina alderantziz ere izan daiteke:
i)”gauera arte” eta j) “gero arte”.
Bestalde, “berretsi” aditzak “confirmar” esan nahi du: Gauean deituko dizut, berresteko
(zertarako?).
-
Ariketa honetatik zer ondorio
(“conclusión”) atera daiteke?
Ba
gaztelaniazko “hasta” euskaraz desberdina dela lekua / denbora adierazten
duenean. Lekua edo espazioa
adierazteko, NORAINO
deklinabide kasua erabiliko dugu: Adib.: Aldiriko trena (“tren de cercanías”) ZumarragaRAINO
iristen da (“hasta Zumarraga”). Miren, etor zaitez HONAINO
(“hasta aquí”). Denbora adierazten
duenean, berriz, ARTE
erabiliko dugu: Datorren ostegunera ARTE irekita egongo
da matrikula-epea; etzi ARTE! (“hasta
pasado mañana”). Hemen itxarongo dizut, zu itzuli ARTE
(“hasta que vuelvas”). Purea jan ARTE, ez dizkizut
saltxitxak emango (“hasta que comas…”)
Eta
ARTE erabiltzen dugunean,
a) aurrean izen bat daramanean (egunaren
izena, hilabetearen izena…) –(e)RA kasua har dezake (ez da
derrigorrezkoa): ostiral(ERA) ARTE,
urtarril(ERA) ARTE, apiril(ERA) ARTE, abendu(RA) ARTE, larunbat(ERA) ARTE…
b)
Denbora adberbioekin, ez du ezer
hartzen: bihar ARTE, etzi ARTE…
c)
Aditzekin, partizipio forma: hasi ARTE, ikusi ARTE, iritsi ARTE, bukatu
ARTE, pasatu ARTE…
Hau azaltzen duen taulatxoa liburuko 20. orrialdean daukazue.
- Azkenik, NORAINO kasua (“hasta” + lekua) agertu denez, goazen NORA, NORANTZ eta NORAINO kasuak aztertzera. Horretarako, hartu esku
artean, nik eman nizuen deklinabide taula eta
fosforito bat azpimarratzeko.
NORA kasua. Kasu hau normalean mugimendu-aditzekin erabiltzen da (joan, etorri,
itzuli, heldu, iritsi, hurbildu, abiatu…):
-
Singularrean:
a.
izena bokalez amaitzen bada: -RA: mendiRA, etxeRA, kaleRA, lantokiRA, eskolaRA…
b. izena kontsonantez bukatzen bada: -ERA: lurrERA, autobusERA, trenERA, oihanERA, komunERA…
- Pluralean: berdin dio bokalez ala kontsonantez
amaitzen den. Beti –ETARA:
mendiETARA, etxeETARA, lantokiETARA,
eskolETARA, trenETARA, komunETARA…
- Leku izenekin: forma bakarra daukagu: bokalez amaitzen bada, -RA ( UrnietaRA, HernaniRA,
DonostiaRA, BilboRA, LekeitioRA, IruñeRA…) eta kontsonantez amaitzen bada, -ERA (GasteizERA,
IrunERA, OiartzunERA, GorlizERA, ErrezilERA, AndoainERA…).
- Erakusleekin:
herri HONETARA /
herri HORRETARA / herri
HARTARA / herri HAUETARA / herri HORIETARA / herri HAIETARA.
- Leku-adberbioekin: HONA (“a aquí”): Adib. Etor zaitez HONA. HORRA (“a ahí”): Joan zaitez HORRA. HARA
(“a allí”): Udan joango gara HARA.
Ba NORA
(“a…”) kasua ezagututa, NORANTZ (“hacia…”) eta NORAINO (“hasta…”) erraz ateratzen dira. Nahikoa da NORA kasuari +
NTZ edo –RAINO gehitzea (basta con añadir al caso NORA la terminación –NTZ o
–RAINO. Al fin y al cabo no son más que dos variantes creadas a partir del caso
NORA). Deklinabide taulari begiratu eta ikusiko duzue NORA kasuak bezalaxe funtzionatzen dutela bi hauek. Desberdintasuna
esanahian dago: NORA (a dónde) / NORANTZ (hacia dónde) / NORAINO (hasta dónde).
Turista horiek ParisERANTZ
(“hacia Paris”) abiatu (“han partido hacia”) dira
(baina ez dakigu iritsiko diren ala ez. Han partido, pero no sabemos si
llegarán). Nire gurasoak ParisERAINO
(“hasta París”) iritsi = heldu dira
(“han llegado hasta”) .
Nunca
podremos combinar NORANTZ +IRITSI porque NORANTZ indica coger una dirección,
sin saber si va a llegar o no y, en cambio, IRITSI = HELDU = AILEGATU indican
que ya ha llegado, por lo que con estos verbos emplearemos el caso NORAINO,
para marcar esa meta. NORANTZ lo emplearemos con ABIATU o con JOAN.
-
ETXERAKO LANAK:
a)
NORAINO kasua lantzeko bi
orrialde, IKA liburutik eskaneatuak (erantzunak hurrengo klaserako prestatuko
dizkizuet).
b)
NORANTZ kasua lantzeko orrialde
bat, IKA liburutik eskaneatua (erantzunak hurrengo egunean emango dizkizuet).
c)
Orainaldiko NOR-NORK praktikatzeko
bi orrialde (IKA liburuko 110. eta 111. orrialdeak eskaneatu dizkizuet)
(erantzunak hurrengo egunerako prestatuko dizkizuet).
d)
A2.2ko lan koadernotik, 5.
orrialdeko 1. eta 2. ariketak (zuek zuzendu).
e)
A2.2ko lan koadernotik, 6.
orrialdeko 3. eta 4. ariketak (zuek zuzendu).
f)
A2.2.ko lan koadernotik, 29.
orrialdeko taulari erreparatu (“fijatu”). Bertan, ahalerako adizkiak dituzue.
Honezkero ezagutzen dituzue, ezta?? Egin 30-31. orrialdeetako 23 eta 24.
ariketak (zuek zuzendu).
g)
AUKERAKOA (EZ DA DERRIGORREZKOA), zeren hau hurrengo
mailetan (b1, b2) landuko duzue gehiago) NAHI IZAN, BEHAR IZAN, AHAL IZAN, EZIN
IZAN… Lan koadernoko 14-15. orrialdeetako taula irakurri eta 15. orrialdeko 12.
ariketa egin. Ondoren, 16. orrialdeko taula irakurri eta 16-17. orrialdeetako
13. ariketa egin (zuek zuzendu).
OHARRA:
Hurrengo klasea larunbat eguerdirako igoko dizuet blogera. Bai, etxean itxita
nagoenetik, lanegunak eta astebururak berdinak dira niretzat!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina