2020/03/28

A2ko 44. klasea, 2020ko martxoaren 26koa (on-line)

44. eskola, 2020ko martxoaren 24koa (on-line)
 
Egun on, ikasleok: zer moduz zaudete? Goazen gaurko klasea ematera.

-          ENTZUNAREN ULERMENA: Urte eta erdi Asian barrena (=Asian zehar) (“por, a través de Asia”). Euskadi Irratian Asier Gabikagogeaskoari egin dioten elkarrizketa entzungo duzue. Bizpahiru aldiz (bi edo hiru aldiz) entzun eta aukeratu erantzun zuzena. Gero, zurendu nire erantzun orriarekin. Ea zer moduz egiten duzuen.

-       Joan den egunean, NORA, NORANTZ eta NORAINO kasuen azalpena egin nizuen eta etxerako ariketa batzuk bidali. Erantzun orria blogean jarriko dizuet zuzek zuzentzeko.

-     Eta zer moduz moldatu zarete orainaldiko NOR-NORK aditzekin??? Bi orrialde bidali nituen egiteko (110 eta 111), eskaneatuta. Gaur erantzunak jarriko dizkizuet eta erantzun horietan, azalpen edo esplikazioak, zuek ahalik eta ondoen (“lo mejor posible”) ulertzeko.

-     Ondoren, egin itzazue beste bi ariketa. Orainaldiko NOR-NORK adizkiak lantzeko, beste bi ariketa eskaneatu dizkizuet (IKA liburuko 113. eta 164. orrialdeak) (erantzunak hurrengo egunerako prestatuko dizkizuet). KONTUZ!! Lan koadernoko 10-11. orrialdeetako taulari emaiozue begirada bat. Joan den egunean azaldu nuena da (baina lasai, “hi” pertsona ez dugu ikasiko). Hala ere, ez egin oraindik lan koadernoko ariketa horiek, nik eskaneatu ditudanak baizik. 

-    Goazen gure liburura, 21. orrialdera, hain zuzen ere: “Beigorri abentura-parkea”. Txangoak (=irteerak) antolatu baino lehen, oso komenigarria izaten da informazioa eskatzea eta biltzea (“recoger”, “recopilar”). Altzaga ikastolako zuzendaria ikasturte bukaerako txangoak antolatzen ari da. Beigorri abentura-parkea oso ondo dagoela entzun du eta informazioa eskatzeko deitu du. 22. orrialdeko 3. ariketa egin behar duzue. Elkarrizketa entzun (CD-ko 7. audioa) eta elkarrizketan aukera egokia azpimarratu behar duzue. 

-  Elkarrizketa hau oso aproposa (=egokia) da MUGAGABEA lantzen hasteko (Mugagabea es la primera columna que aparece en las tablas de declinación. Vienen a ser casos indefinidos, no concretos) eta konklusio bat atera dezakegu: euskaraz ZER, ZEIN eta ZENBAT galdetzaileekin (galdetzaileak: galderak egiteko partikulak), galdera batean daudenean,  MUGAGABEAN deklinatu behar da ondoko hitza. Deklinabide tauletan mugagabeari begiratzen badiozue, konturatuko zarete EZ DAUKALA SINGULARREKO –A – DETERMINATZAILEA.  Goazen lehenengo ikustera 3. ariketako erantzunak: 

ZER abentura_ (nor kasua) (mugagabean dago, baina singularraren berdina da kasu honetan, “abentura” hitza –a propio batekin amaitzen delako).

ZER material_ (nor kasua)  (mugagabea)

ZENBAT haurreK (mugagabea NORK kasuan. Pluralaren berdina atera da, baina desberdin osatu dira (“se han formado de forma diferente, aunque el resultado final haya sido el mismo”). Plurala: haurr + EK / Mugagabea: haurr + e (vocal de unión) + K. 

ZENBAT urte_  (nor kasua).

ZER orduTAN (noiz edo non kasua. Pluraleko E falta du, ikusten?)

ZER eguneTAN (noiz edo non kasua. Pluralaren berdina atera da. Plurala: egun + ETAN / Mugagabea: egun + e (vocál de unión) + TAN.

Begiratu deklinabide taulari. Simplificando, podría decirse que con el Mugagabea, 

a)  En los casos NOR, NORK, NORI, NOREN, NORENTZAT, NOREKIN, NORENGATIK, ZEREZ no aparece el determinante singular –A, porque Mugagabea indica algo inconcreto o no conocido.

Cuando la palabra termina en vocal, basta con no meter el determinante –A. Adibidez: UmeA (“el niño”. Es un niño concreto) // Zenbat ume_ (“cuántos niños”) (mugagabea). Beste adibide bat: UmeARENTZAT (“para el niño” . Es un niño concreto) // Zenbat umeRENTZAT (“para cuántos niños” . No son niños concretos). Beste adibide bat: IkasleARI gainditu dio irakasleak (“el profesor ha aprobado al alumno”. Es un alumno concreto) (sing.) // Zein ikasleRI (“a qué alumno le ha aprobado el profesor?”. Ez dakigu, ez da konkretua) (mugagabea).

Si vemos una palabra en Mugagabea con una –a es que esa –a es suya propia. En ese caso, en caso de que la palabra tenga una –a propia al final, el resultado final sería igual que en el singular. Adibidez: alabAREKIN (“con la hija”) (sing. konkretua) (alaba + Arekin > a + a = a: alabAREKIN) // zenbat alabaREKIN (“con cuántas hijas”) (mugagabea, ez dira alaba konkretuak) (alaba + rekin). 

Si la palabra acaba en consonante, seguimos sin el determinante –A, pero en muchos de estos casos el resultado es igual que el plural, aunque se hayan originado de forma distinta: gizonEKIN (“con los hombres”) (plurala) (gizon + EKIN) // Zenbat gizoneKIN? (“con cuántos hombres?”) (mugagabea) (gizon + e (vocal de unión) + KIN). Azkenean, emaitza bera da (al final, el resultado final es el mismo). Beste adibide bat: LagunEKIN (“con los amigos”. Konkretuak dira) (plurala) (lagun + EKIN)  // Zein laguneKIN haserretu zara? (“con qué amigo te has enfadado?”) (Mugagabea, ez da lagun konkretua) (lagun + e (vocal de unión) + KIN).

b)   Leku-denborazko kasuetan (en los casos que indican lugar o tiempo) (NON, NONDIK, NORA, NORANTZ, NORAINO, NONGO), el restultado es parecido al plural pero sin la –E- del plural. Adib.: HerriETAN oso ondo bizitzen da (“en los pueblos se vive muy bien”) (herri + ETAN) // Zein herriTAN bizi zara? (“en qué pueblo vives?”) (mugagabea, ez da herri konkretu bat) (herri + TAN). Esto, en caso de que la palabra acabe en bocal.

Porque si acaba en consonante, el resultado es igual que en el plural: AutobusETAN (“en los autobuses”) (plurala) (autobus + ETAN) // Zein autobuseTAN? (“en qué autobús?”) (mugagabea) (autobus + e (vocal de unión) + TAN).

-       Badakit mugagabea ez dela erraza, baina saiatu naiz ahalik eta ondoen azaltzen. Zuen liburuan, 21. orrialdean daukazue azalpena. Irakurri.  Hor dituzue mugagabea erabiltzeko hiru kasu. Lan koadernoko 17-18. orrialdeetan ere oso ondo azalduta dago. Irakurri.

                                                   a)      Izen Propioekin (Izen bereziekin)
                                                 b)      Zenbakiekin. Bueno, este punto también es delicado y requiere una explicación más profunda. Por ahora, lo dejamos para otra ocasión.
                                           c)      ZER, ZEIN eta ZENBAT galdetzaileekin: Zer orduTAN?,Zein ikastetxe_ itxi dute? Zenbat urte_ dituzu? Zenbat euro_ kostatzen da egonaldia (“la estancia”)? Zenbat ikasleK eman didate idazlana?

Laburbilduz (“resumiendo”): ZER, ZEIN  eta ZENBAT GALDETZAILEEKIN agertzen diren hitzak (galderetan eta zehar-galderetan) MUGAGABEAN. Adibidez:

-        Zer ordu_ da?  (zer orduA da?)
-        Zein etxeTAN bizi zarete? (zein etxeAN, zein etxeETAN)
-        Zenbat zuhaitz_ bota dituzte? (zenbat zuhaitzA, zenbat zuhaitzAK)
-  Zein bizilagunI tokatu zaio loteria? (zein bizilagunARI, zein bizilagunEI)
-     Zenbat laguneKIN izan zarete oporretan? (zenbat lagunAREKIN, zenbat lagunEKIN)
-   Zein kaleTAN (zein auzoTAN) bizi zara? (zein kaleAN, zein kaleETAN, zein auzoAN, zein auzoETAN) > Noski, erantzuna singularrean izango da, zehatza edo konkretua delako: Puiana auzoAN (sing.) bizi naiz; Nafarroa kaleAN (sing.) bizi naiz. Zein unibertsitateTAN (mugagabea) ikasi duzu? Deustuko unibertsitateAN (sing.) ikasi dut.

OHARRA: Hitzak  amaierako –a bokala berea edo propioa duenean, mugagabean ez du galtzen: zein dendaTAN, zenbat seme-alaba, zein fabrikaTAKO, zer gauza, zein eskolatara...

-        Goazen 22. orrialdeko 2. ariketa egitera. Ikastolako lankideei Beigorri abentura-parkea asko gustatu zaie eta erreserba egiteko eskaera-orria bete dute Interneten. Ikasleok: zuek, eskaera-orri horretako galderak osatu behar dituzue, ondoan daukazuen taulatxo horiko hitzak (denak ere mugagabean daudela konturatu zaitezte) erabiliz.
                                                            a)      zer helbide_ (nor kasua)
                                                            b)      zer egun + e (vocal de unión) + TAN (non = noiz kasua mugagabean) (-e- lotura-bokala behar du n- eta –t kontsonantzeak lotzeko).
                                                             c)      zer ordu + TAN (non = noiz kasua mugagabean) (Ez du bi kontsonante lotzeko –e- lotura-bokala behar, “ordu” bokal batekin bukatzen delako).
                                                            d)      Zenbat lagun + e (lotura bokala) + K (nork kasuaren marka mugagabean) (-e- lotura-bokala behar du, n- eta   –k kontsonanteak lotzeko).
                                                            e)      Zenbat urte_ (nor kasua)
                                                             f)      Zein ibilbide_ (nor kasua)

-    Joan zaitezte orain 23. orrialdera: “Sagardotegira”. Jatetxe batean afaltzeko plana egiten dugunean erreserba aurrez (=aurretik = aldez aurretik) (“con antelación”) egin behar izaten dugu. Aitorrek Alberro sagardotegian telefonoz egiten diren erreserbak hartzen ditu. Gaur bi dei jaso ditu. Batek erreserba egin nahi du eta besteak, afaltzeko eguna aldatzeko deitu du.  Entzun elkarrizketa (CD-ko 8 eta 9. entzungaiak) eta idatzi agendan Aitorrek egin behar dituen erreserbak eta aldaketak. Ez du zailtasun handirik. 

-   OHARRA: NOIZKO? kasua (“para cuándo?”) agertu zaigu behin eta berriro: AsteburuRAKO erreserba egin nahi dut; NOIZKO nahi duzu? IgandeRAKO nahi dut; Azaroaren 14RAKO; Zer orduTARAKO etorriko zarete?; Zortzi eta erdiETARAKO han izango gara; OstiralERAKO erreserba egin genuen; Azaroaren hamahiruRAKO badaukazue tokirik?; LarunbatERAKO badaukagu tokia; BederatziETARAKO hemen egongo zarete, ezta?

Ikasleok, klasea amaitzen denean nik neuk ere askotanz esaten dizuet  hurrengo egunERAKO hau eta hau egin” edo “idazlana datorren asteRAKO da” edo “asteazkenERAKO etxerako lanak hau eta hori dira”.

Kasu hau azaltzen duen taulatxoa 23. orrialdean daukazue. Begiraiozue. 

-     Ondoren, 23. orrialdeko 6. ariketa egin ezazue. Erreparatu (“fijaos”) sagardotegiko agendari eta erantzun galdera horiei. KONTUZ!! Gogoratu, erantzuna aditzaren justu aurrean jarri behar dela!!

-     Hotelean. Azkenik, informazioa eman eta eskatzeko eta erreserbak egiteko, egitura batzuk errepasatuko ditugu. Cristinak hotel batera deitu du, asteburua pasatzeko informazioa eskatzeko eta erreserba egiteko. Irakurri eta osatu Cristinak hoteleko harreragilearekin (hareragilea: harrera egiten duen langilea, “recepcionista”) izan duen elkarrizketa, a) b) eta c) artean aukeratuz. Azken egunotan ikusten ari garen eduki batzuk errepasatzeko oso ongi etorriko zaizue:
                                                            a)      NORAINO (lekua adierazteko) //// NOIZ ARTE (denbora adierazteko)
                                                            b)      ZER, ZEIN, ZENBAT + mugagabea
                                                             c)      NOIZKO kasua

-          ETXERAKO LANAK:
                                        a)      Julia Berger alemaniar gazte bat dugu. Donostian hasi zen euskara ikasten eta elkarrizketa bat egin diote. Zuek, galderak eta erantzunak lotu behar dituzue, baina kontuz, bi galdera soberan daude (erantzun orria hurrengorako utziko dut).
                                            b)      Lan koadernoa. 7. orrialdeko taula irakurri (noiz  arte) eta egin 7-8. orrialdeetako 5. ariketa (autozuzenketa).
                                    c)      Lan koadernoa. Irakurri 17-18. orrialdeetan daukazuen taula (Mugagabea noiz erabili azaltzen da bertan) eta egin 19. orrialdeko 14. ariketa (autozuzenketa). Ea zer moduz. Gaur idatzi dizuedan azalpena ulertu baldin baduzue, ongi egingo duzue. Hurrengoan galdetuko dizuet.

HURRENGO KLASEA, ASTEAZKEN EGUERDIAN JARRIKO DIZUET. Aizue, zer moduz ari zarete moldatzen blogarekin?? Zaindu zeuen burua eta eutsi goiari!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina