- Pregunta 1
Interneten hamaika (=makina bat = hainbat) zerbitzu daude pertsonen arteko sareak sortu eta harremanak estutzeko. Horien artean: Facebook, Tuenti, Fotolog, Twiter, Ning, MySpace, Zugaz.com, Elgg, laconi.ca, euskaltube.com, zabaldu.com eta beste hainbat. Komunikaziorako sare bikainak dira, informazioaren joan-etorri zuzena ahalbidetzen[1] dutenak: Edozein artxibo nahiz dokumentu partekatzen uzten dutenak, audioa, bideoa.... Baina arriskutsuak ere izan daitezke, kontuz ibili ezean. Bideo, argazki eta audio-grabazioak sarean guztion eskura jartzeak ezuste (=ustekabe) asko eragiten ditu, eta ondorioak gero eta larriagoak dira, adituen esanetan.
1. Testuaren arabera,[1] Ahalbidetu: “posibilitar”. Zerbait gertatzeko aukera eman.
aukera handiak eskaintzen dizkigu sareak, baina arriskuak ere egon, badaude.
- Pregunta 2
Zer egin dezakegu, baina, Interneten arriskuei aurre egiteko? Arrasaten (Gipuzkoa) kokatuta dagoen Arizmendi Ikastolako IKTko dinamizatzaile den Juan Arbuluren ustez, "ezinbestekoa eta oinarrizkoa (=funtsezkoa) da kontzientziazioa. Erreminta (=tresna = baliabide = bitarteko) paregabea da Internet, eta sare sozialek aukera ugari eskaintzen dituzte, baina ondo erabiltzen jakin behar dugu". Arizmendi Ikastolak zenbait mintegi antolatu izan ditu gurasoentzat zein ikasleentzat. "Gurasoek jakin dezaten zertan ari diren euren seme-alabak. Gaur egungo nerabeak natibo digitalak dira, alegia, erabateko ezagutza digitala dute. Eta guraso askok, berriz, ez dakite Internetek zer eskaintzen duen". Horren haritik (=horrekin lotuta), Gipuzkoako Foru Aldundiak ere programa bat abiatu (=abian jarri = martxan jarri = abiarazi) du gurasoentzat, ikas dezaten seme-alabek zertan diharduten (=ari diren) Interneten dabiltzanean.
2. Juan Arbuluk dioenez,
sareak eskaintzen dizkigun tresnak nahiz baliabideak behar bezala erabiltzen jakitea da garrantzitsuena.
- Pregunta 3
Garrantzitsua da gurasoei aholkuak ematea eta gazteen artean kontzientziazioa sustatzea (=bultzatzea). "Nerabeek eta gazteek jakin behar lukete zer nolako tresna duten esku artean eta tentuz (=kontuz = zuhur) jokatu behar dute, batez ere dokumentuen identifikazioarekin, eta argazkiak eta bideoak erabiltzerakoan".
3. Garrantzitsua omen da
gurasoak aholkatuta egotea eta seme-alabak, kontzientziatuta.
- Pregunta 4
Nerabe askok inolako pribatutasunik gabe baliatzen (=erabiltzen) dituzte sare sozialak, eta batere kontrolik gabe sartzen dituzte argazkiak, audio-artxiboak nahiz bideoak; orduan sortzen dira arazo larrienak. Juan Arbuluk aditzera eman (=adierazi) duenez, "datu pertsonalak ahalik eta gutxien ezagutarazi (=jakinarazi) behar zaizkie gainerako erabiltzaileei, arazoak ekiditearren (=ekiditeko = ekidite aldera)". Izan ere, sareak pertsonak iraintzeko aukera ugari eskaintzen ditu.
4. Pribatutasunari dagokionez,
ahalik eta norberaren datu gutxien ematea da onena, zuhur jokatzea, alegia.
- Pregunta 5
Sareak pertsonak iraintzeko aukera ugari eskaintzen ditu, eta gero eta ohikoago bihurtu da Ciberbullying-a edo eskola-jazarpena on-line gertatzea. Internet bidez egiten den eskola-jazarpena hagitz (=oso) arriskutsua izan daiteke, biktimaren edo iraina jasotzen duenaren kontra ehunka pertsona edo erabiltzaile jar daitezkeelako eta 24 orduz urte osoan zehar. "Informazioaren jabe denak boterea dauka, eta liderrek horrelako baliabideak erabiltzen dituzte pertsona ahulak eta kalteberak[1] barregarri uzteko, eta haien kontrako kanpaina gogorrak bideratzen dituzte sarean". Mehatxu horiek xantaiak egiteraino irits daitezkeela gaineratu du Juan Arbuluk. Arizmendi Ikastolan, zorionez, ez dute horrelako adibiderik ezagutzen, baina gero eta ohikoagoak omen dira Ciberbullying kasuak Euskal Herrian eta estatuan. Sarean, nerabe eta gaztetxoak babesteko, badira gurasoen esku zenbait webgune espezializatu, hala nola, Ciber Patrol 3.0, Specs for Kids, SurfCtrol Web Filter, Cibersitter 2002, Net Nanny 4.0 edo www.icra.org. Bertan, argibideak (=informazioa) jasotzeaz gainera, tentuz (=kontuz = arretaz = zuhur) nabigatzeko gomendioak (=aholkuak) ere jaso ditzakete gurasoek, euren seme-alabak kontrolatzeari ekiteko (=kontrolatzen hasteko).
5. Gero eta ohikoago bihurtu omen dira[1] kaltebera: erraz zauritu dezakezun norbait, erraz kalte egin ahal diozun norbait. “vulnerable”
kalteberak diren eta, beraz, erraz kalte egin ahal zaien gaztetxoek jasaten dituzten iseka nahiz irainak.
- Pregunta 6
Horren guztiaren aurrean, Internet zaleak eta erabiltzaileak sarearen erabilera pedagogikoa bultzatu behar litzatekeelakoan daude (= -ek… bultzatu behar litzatekeela uste dute). "Komunikaziorako tresna bikaina delako, besteak beste, elkarrizketan jarduteko (=aritzeko), aspaldiko lagunekin harremanak izateko, argazki nahiz bideoak zintzilikatu eta besteekin partekatzeko, eta egun, lan egiteko ere aukera paregabeak eskaintzen dituelako". Arlo profesionalean google wave edo antzerako tresnek aukera izugarriak eskaintzen dituzte, dokumentuak partekatzeko, irudiak elkar banatzeko, informazioa eskuratzeko... "Ez dira mugak jarri behar, izan ere, askoz gehiago dira abantailak eragozpenak baino".
Urtetik urtera, Internetek gero eta erabiltzaile eta erabilera gehiago ditu mundu luze-zabalean (=mundu osoan). Hainbat norbanako (=pertsona), komunitate edo elkarte, erakunde, enpresa eta aplikazioren arteko komunikazioaren oinarria (=giltzarria) da. Sortu zenean, 70eko hamarkadan, helburu jakin (=zehatz = konkretu) batzuekin diseinatu zen. Orain, berriz, helburu (= xede =jomuga) horiek aldatu egin dira, eta egungo helburu nahiz erabilerak mugagabeak dira ia. Eta etorkizunari (=geroari) erreparatzen badiogu, aukerak gehituz joango direla aurreikus genezake; hori bai, gakoa da ondo erabiltzen jakitea, ezusterik izan ez dezagun.
6. Sarearen erabilera pedagogikoa
sustatu behar litzateke, Internet zaleen eta erabiltzaileen ustetan.
- Pregunta 7
Interneten arriskuak ez dira orrialde pornografiko, bortitz (=gogor), arrazista eta anorexia bultzatzen dutenetara mugatzen. Badira bestelako arriskuak ere. Hainbat ikerketaren arabera, haurren erdiak baino gehiagok jasan (=pairatu = nozitu = sufritu) du inoiz (=noizbait)[1] ezezagun baten erasoa edota jazarpena sarean dabilela(rik) eta ONUren ustez, 750.000 lagunetik gora dira munduan Interneten haurrekin harremanetan jartzeko irrikan dauden harrapariak[2]. Beraz, ezinbestekoa bezain beharrezkoa da haurrak babestea Interneten nabigatzen dutenean.
Nola babestu, ordea?
Lehenik eta behin, komeni(garria) da ordenagailua haurra sarean dabilenean zertan ari den ikusteko aukera ematen duen leku egoki batean paratzea (=ipintzea = jartzea). Horretaz gain, komenigarria da software egokia instalatzea, Interneteko edukia iragaz dezan. Horretarako programa aukera handia dago gaur egun eta hauen berri izan eta eman liteke[3], esate baterako, eskolako gurasoen whatssap taldeen bidez.
Kontuan izan behar dugu haurren ekintzarik gustukoena on-line hizketan aritzea dela, eta ondorioz, berebizikoa (=oso garrantzitsua) da haurrak sare sozialetan, txatean eta posta elektronikoz norekin ari diren jakiteko aukera ematen duten bideak irekitzea.
Tarteka, komeni(garria) litzateke haurrekin batera sarean ibiltzea ere, norekin hitz egiten duten (zein diren beren lagun birtualak) eta zertan dabiltzan ikusteko.
Azkenik, gorde itzazu sarean haurrentzako arriskurik ez duten orrien erreferentziak, hauen berri eman haurrei eta gomendatu gainerako gurasoei.
7. Haurrak Interneteko arriskuez babesteko,[1] Ez nahastu INOIZ eta INOIZ EZ.
[2] Harraparia: rapaz (adibidez, putrea) / Harrapakina: presa (adibidez, erbia)
[3] Zeren berri izan / Zeren berri eman
har daitezkeen neurriak nahiz aholkuak parteka litzakete gurasoek.
2024/05/10
B2.2 maila: (H5P) Ciberbullyng-a, sarearen arriskua
Lista de soluciones
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina