Osatu hutsuneak subjuntiboko adizki egokien.
1.- Bete itzazu hutsuneak subjuntiboko orainaldiko aditz laguntzailearekin:
Oso eguraldi ona egin behar du ni hondartzara hurbil NADIN (1. kasua, helburuzkoa, “zertarako?” galderari erantzuten diona. = hurbilTZEKO).
Iratzargailu berria oparitu beharko dizut, aurrerantzean inora berandu hel ez (1. kasua).
Edozer egiteko prest nago, zuek nire klaseetan pozik egon (1. kasua).
Ahaleginak egingo dituzte gu zoriontsuak izan (1. kasua).
Baimena eskatu diot amari, lagunak gure etxera etor (1. kasua).
Argi eta garbi azalduko diet zer egin behar duten, bidean gal ez (1).
Zortziak aldean etorriko natzaizue bila, hileta elizkizunera denok batera joan (1. kasua).
Behin eta berriz nirekin etor eskatu diedan arren, ezezkoa eman didate (4. kasua, zehar-agindua).
Joan pikutara!! Gure aholkuei ez diete sekula jaramonik egiten! (3. kasua).
Epea luzatu beharko diegu, inor estu eta larri ibil ez (1. kasua).
2.- Jokatu gabe dauden adizkien ordez erabil itzazu jokatuak (aditzoina + subjuntiboko aditz laguntzailea):
Argi dago laguntza eman beharko diegula, gu ez ezik haiek ere oporretara gaur bertan joateko.
= ... haiek ere oporretara gaur bertan JOAN DAITEZEN ( 1. kasua, helburuzkoa. Zertarako lagundu? ).
Goizaldeko hirurak baino lehen itzultzeko esaten didate gurasoek, baina alferrik.
= Goizaldeko hirurak baino lehen esaten didate gurasoek ( 4. kasua, zehar-agindua )...
Ez dakit zer arraio egin behar dugun zuek hobeto portatzeko.
= Ez dakit zer arraio egin behar dugun zuek hobeto ( 1.kasua,helburuzkoa. Zertarako? ).
Gaur garaiz iristen ahaleginduko naiz, zain dauzkadan lagunak ez haserretzeko.
= Gaur garaiz iristen ahaleginduko naiz, zain dauzkadan lagunak haserre(tu) ez ( 1. kasua, helburuzkoa. Zertarako? ).
Ez genuke nahi zuek zuen ametsak bete gabe gelditzerik.
= Ez genuke nahi zuek zuen ametsak bete gabe ( 2.kasua, nahia. Zer ez genuke nahi? ).
Ate paretik lehenbailehen kentzeko esan digu amak.
= Ate paretik lehenbailehen esan digu amak ( 4. kasua, zehar-agindua ).
Eskolara irakaslea etortzerako barrura sartzeko agindu digute zuzendaritzakoek.
= Eskolara irakaslea etortzerako barrura agindu digute zuzendaritzakoek ( 4.kasua, zehar-agindua ).
Besteetan baino lehenago etortzeko besterik ez diot esan, eta sutan jarri da!
= Besteetan baino lehenago besterik ez diot esan... ( 4.kasua, zehar-agindua ).
Apur batez, behintzat, isiltzeko baino ez diogu eskatu, ezin baikenuen irakaslearen azalpena entzun.
= Apur batez, behintzat baino ez diogu eskatu... ( 4.kasua, zehar-agindua ).
Vaticanon ongi ibiltzea opa dizuet eta, ahal izanez gero, Aita Santuarengana hurbiltzeko aholkatzen dizuet.
= Vaticanon ongi ( 2. kasua, nahia ) opa dizuet eta, ahal izanez gero, Aita Santuarengana ( 4.kasua, zehar-agindua) aholkatzen dizuet.
3. - Bete itzazu hutsuneak subjuntiboko orainaldiko aditz laguntzailearekin:
Ekar ezazue ogitarteko bana, denok batera bazkal DEZAGUN (1. kasua, helburuzkoa, "zertarako?" galderari erantzuten diona = bazkalTZEKO).
Galtzak neuk eros eskatu didate gurasoek (4. kasua, zehar-agindua), nire gustua egitea batere erraza ez omen da eta.
Dei iezadazu telefonoz, elkarren berri izan (1. kasua, helburuzkoa. Zertarako?).
Seme-alabek egunero jan , guraso batzuek jai eta aste egin behar izaten dute lan (1. kasua, helburuzkoa. Zertarako?).
Egon zaitezte isilik apur batean, Ukrainatik datozkigun azken berriak entzun (guk) (1. kasua, helburuzkoa. Zertarako?).
Irakasleek gure idazkera uler , letra hobea egiten hasi beharko dugu (1. kasua, helburuzkoa. Zertarako?).
Nik ospakizun horretarako jertse gorria jantz nahi du amak (2. kasua, nahia. Zer nahi du?).
Amak ez digu telebista pizten uzten, etxerako lanak ilundu aurretik egin (1. kasua, helburuzkoa. Zertarako?).
Asteburuetan logela neuk txukun(du) nahi izaten dute gurasoek (2. kasua, nahia. Zer nahi izaten dute?).
Hain ikasle trebeak izanik, ez dugu nahi inola ere zuek eskola utz (2. kasua, nahia. Zer ez dugu nahi?).
4.- Jokatu gabe dauden adizkien ordez erabil itzazu jokatuak (aditzoina + subjuntiboko aditz laguntzailea).
Ezkontza egunean Anderrek gitarra jotzea nahi genuke.
= Ezkontza egunean Anderrek gitarra JO DEZAN nahi genuke ( 2. kasua, nahia adierazten duena. Zer nahi genuke? ).
Lexikoa aberasteko irakurtzeak duen garrantziaz jakitun, tarteka egunkaria irakurtzeko gomendatu dizuete irakasleek.
= ... tarteka egunkaria gomendatu dizuete irakasleek ( 4. kasua, zehar-agindua ).
Haiek ere goizago jaikiko dira, erlaitz horretatik denok batera egunsentia ikusteko.
= Haiek ere goizago jaikiko dira, erlaitz horretatik denok batera egunsentia ( 1. kasua, helburuzkoa. Zertarako jaikiko dira? ).
Gosaria otordurik garrantzitsuena dela diotenez, bina opil erosi dizkizuet behar bezala gosaltzeko
= Gosaria otordurik garrantzitsuena dela diotenez, bina opil erosi dizkizuet behar bezala ( 1.kasua, helburuzkoa. Zertarako? ).
Errealak Atlhetic-en aurkako norgehiagoka hori irabazteko, denok animatu behar dugu taldea.
= Errealak Atlhetic-en aurkako norgehiagoka hori , denok animatu behar dugu taldea ( 1. kasua, helburuzkoa. Zertarako animatu behar dugu? ).
Zeuen burua hobeto ezagutzeko egiten dizkizuete test psikotekniko hauek.
= Zeuen burua hobeto egiten dizkizuete test psikotekniko hauek ( 1. kasua, helburua. Zertarako? ).
Nik lasaiago lo egitearren, berak esnatzen nau goizero.
= Nik lasaiago , berak esnatzen nau goizero ( 1. kasua, helburuzkoa. Zertarako esnatzen nau? ).
Hementxe dituzue aldizkariok, nahi duzuen gaia aukeratzeko eta ahozko aurkezpena prestatzeko.
= Hementxe dituzue aldizkariok, nahi duzuen gaia ( 1. kasua, helburuzkoa. Zertarako?) eta ahozko aurkezpena ( 1. kasua, helburuzkoa. Zertarako? ).
Laguntza jasotzean, beti eskerrak emateko esaten digute etxekoek. Esker onekoak izan behar dugula, alegia.
= Laguntza jasotzean, beti eskerrak esaten digute etxekoek ( 4. kasua, zehar-agindua ). Esker onekoak izan behar dugula, alegia.
Leiho ondora eraman dut landarea, eguzkiaren argia hobeto ikusteko.
= Leiho ondora eraman dut landarea, eguzkiaren argia ( 1. kasua, helburuzkoa. Zertarako eraman dut leiho ondora? ).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina