50.
eskola: 2024ko maiatzaren 2koa
- Gure gaiarekin (Internet, sare sozialak eta
teknologia berriak) jarraituz, entzumen jarduera bat egin dugu. ENTZUNAREN ULERMENA: Internet landaguneetan. “Herri txikien ongizatea bermatzeko,
oinarrizko tresna da Internet sarea” (x0,9 x1).Gipuzkoako
herri txikietan sakabanatuta = barreiatuta =bakanduta dauden baserrietara
hedatuko (=zabalduko) dute banda zabaleko konexio ultra azkarra. Zegama dugu
herri horietako bat eta Joseba Eizagirre alkatea izan da Euskadi Irratiko
Mezularia saioan gaiari buruz hizketan. Itemak azaldu ostean – beharrezko
oharrekin – entzungaia bitan entzun
dute. Bigarren entzunaldia egin ondoren, zuzendu egin dugu, erantzunak behar
bezala argudiatuz. Oharrak (kopia bana eman diet):
o EZ BEZALA (“a diferencia de”: ezezko konparazioak egiteko erabiltzen da): Gaur egun, garai batean ez bezala, familia eredu asko daude; Gaur egun, garai batean ez bezala, jende askok kanpoan afaltzen du Urtezahar gauean.
o ZEREN JAKITUN IZAN = EGON: Horren jakitun da = Jakinaren gainean
dago = Badu horren berri = Badaki hori
Badakizu
Miren gaixorik dagoela?
-
Bai, HORREN JAKITUN NAGO (jakitun + egon = izan = egin).
-
Bai, BADUT HORREN BERRI.
-
Bai, JAKINAREN GAINEAN NAGO.
- Bai, BADAKIT.
o LUZE BAINO LEHEN = LASTER. Luze baino lehen gauzatuko du
Diputazioak internet sarea sakabanatutako baserrietara helarazteko egitasmoa =
proiektua.
o Aurrekoaren aurkakoa: LUZE JO = LUZATU. Zoritxarrez, pandemia madarikatu honek luze joko du = …honek asko iraungo du = … hau asko luzatuko da = …pandemia madarikatu hau ez da egun batetik bestera amaituko.
- Arrasto digitala izeneko cloze-testa zuzentzen jarraitu dugu (22. itemetik amaierara), beharrezko azalpenak emanez. Jarduera honek merezi du, ikasleei hainbat eduki gogorarazteko eta eduki berri batzuen berri emateko, hala nola:
o
DELAKO + ustea,
susmoa, itxaropena, errezeloa, albistea, zurrumurrua… > deLAKOA = DEN + ustea, susmoa… (DENAREN + ustea, susmoa…)
Etorkinak lan bila etortzen direla uste dut
> Etorkinak lan bila
etortzen direla + KO + ustea (izena)
oso zabalduta dago. = Etorkinak lan bila etortzen diren ustea oso zabalduta dago (direnaren ustea).
Mariak piper
egin duela + KO + susmoa
(izena) daukat.
= Mariak piper egin duen susmoa daukat (duenaren susmoa).
Elsa Pataky Hondarribian etxe bat erostekotan dabilela + KO + zurrumurrua (izena) zabaldu da herri osoan.
= Elsa Pataky Hondarribian etxe bat erostekotan dabilen zurrumurrua
zabaldu da herri osoan (dabilenaren zurrumurrua).
o
Lexikoa: Gutxietsi, gaitzetsi. Udaletxearen aurrean elkarretaratzea egingo
da, bart Irunen izandako hilketa gaitzesteko
(=txartzat emateko). Oraindik gizartean asko dira haurdunaldi subrogatua gaitzesten
dutenak (=txartzat jotzen dutenak = onartzen ez dutenak).Oraindik gizon askok
emakumeak gutxiesten dituzte
(gutxiago balio dutela pentsatzen dute); horretan datza, hain zuzen ere,
matxismoa. Ez nazazu gutxietsi, ez daukat karrerarik, baina ez naiz
tentela eta hortzak ederki berdinduak ditut.
o Zenbakiekin:
IKUS 5. orrialde osagarria. Noiz mugagabea / noiz plurala (mugagabearen
txosteneko 5.puntua)
§ Bi aholku_ emango dizkizuet, eta bi aholkuAK
dira garrantzitsuak.
§ Lau ikasle_ berandu iritsi dira. Dabidek lau
ikasleAK zigortu ditu.
§ Hiru seme_ ditu eta hiru semeAK
lanean ari dira fabrika berean.
§ Azpeitiko Sakona baserrian Gineako hiru
errefuxiatu_ hartu dituzte eta hiru errefuxiatuEI egin diete kontratua.
§ Nire landetxeak hamar logela_ izango ditu
eta hamar logelAK bikoitzak izango dira.
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi izanez gero, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- AHOZKO ADIERAZPENA: Internet bidez erostea (30´). Gaurkoan, mintza-fitxa hau izan dute mintzagai. Hiztegi lagungarria banatu diet.
Arriskuak gorabehera, batzuek Internet giza harremanetarako erabiltzen dute, lagun nahiz bikotekideak bilatzeko. Beste askok, berriz, nahiago izaten dute jendea aurrez aurre ezagutu, baina Internetera jotzen dute erosketak egiteko orduan. Egia esan, gero eta gehiago dira Internetez erosten dutenak (arropa, gailu elektronikoak, janaria – supermerkatu batzuek ematen baitute horretarako aukera – eta hamaika gai gehiago Eta birus madarikatu honek gure mugikortasuna mugatu duenetik, Internet bidezko erosketek egundoko (=sekulako = izugarrizko) hazkunde (=hazkuntza) izan omen dute. Interneten ia denetarik aurki genezake salgai, baita “haziak” ere, kar-kar-kar.
- Beno, ba… iritsi da ikasturte osoan zehar behin eta
berriro hainbat testutan agertuz joan zaigun euskal subjuntiboa ikusteko garaia. SUBJUNTIBERA: Gramatika eta ariketak II 8.
eta 9. gaian datorkie. Hasteko, 8. gaian (26-27. orr.), A atalean sarrera
dator, baina hor daukaten taula gris hori ezabarazi diet, nahasgarria izan
daitekeelakoan. B atalean, euskal subjuntiboa zertarako erabiltzen den azaltzen
da. C atalean, nola osatzen diren adizki hauek. D atalean, taulak. Ondoren,
liburuko 9. gaian (30 eta 31. orrialdeetan), azalpenerakin jarraitzen du eta
euskaraz subjuntibo adizkiek dituzten lau erabilera esparruak azaltzen dira. Dena den, nire apunteak orrialde
horiek baino egokiagoak direlako ustean, horiek banatu eta azaldu dizkiet: “Subjuntiboa.
Teoria”.
o
Hasteko,
ohar bitez ahalera / subjuntiboaren
arteko aldeaz: ahalerako adizkiek derrigorrez –KE daramate (etor naiteke,
egin dezaket, eraman nazakezu, eros diezaiokegu,
hurbil dakiguke…) Subjuntibokoek,
berriz, -ke horren ordez, –(e)N daramate,
bai orainaldian, bai lehenaldian (etor nadin,
egin dezadan, eraman nazazun, eros diezaiogun,
hurbil dakigun…). Gainerakoan, ahalerako
adizkiak eta subjuntibokoak, formalki nahiko antzekoak dira eta subjuntiboko adizkiek, ahalerakoek bezalaxe, aurrean aditzoina daramate
(-i eta –tu gabe, alegia),
salbuespenak salbuespen: etor_ zaitezen, ikus_ ditzadan, hurbil_ dakigun,
bidal_ diezazkiogun…).
§ 1. Helburuzkoa:
·
Zertarako? galderari erantzuten dio.
·
-T(Z)EKO nominalizazioaren parekoa da.
· Amaieran –(e)N darama.
Eskolako idazkaritzatik deitu dute, ni lehenbailehen
joateko = joan nadiN (zaitezen, dadin, gaitezen, zaitezten, daitezen)
Eskolako idazkaritzatik deitu dute, nik nortasun agiria
eramateko = eraman dezadaN (dezazun, dezan, dezagun,
dezazuen, dezaten)
Eskolako idazkaritzatik deitu dute, nik agiriak
aurkezteko = aurkez ditzadaN (ditzazun, ditzan, ditzagun,
ditzazuen, ditzaten).
Eskolako idazkaritzatik deitu didate, nik haiei nire datu
eguneratuak eman diezazkiedaN.
Agian, ikasleei
erabilerarik ezagunena lehenengoa egingo zaie; izan ere, ikasturtean zehar
askotan agertu izan zaigu helburuzko subjuntiboa, helburua edo xedea
adierazteko helburuzko esaldietan erabiltzen dena, alegia (“zertarako?”
galderari erantzuten diona):
§ 2. Nahia edo desioa adierazten duena:
·
Zer? galderari erantzuten dio.
·
Nahia adierazten duten aditzekin erabiltzen da.
·
-T(z)EA nominalizazioaren parekoa da.
·
Amaieran –(e)N darama.
Zuek guztiok
azterketa gaindi dezazuEN nahi nuke.
Eguberri jai zoriontsuak
igaro ditzazuN opa dizut.
§ 3. Aginduak ematekoa:
·
Lehenengo pertsonan: Has gaitezEN lanean! Ikus dezaguN zer dagoen barruan.
·
Hirugarren pertsonan: Etor dadiLA
medikuren bat lehenbailehen!! Isil daitezELA
behingoz, han atzean dauden ikasleak!
§ 4. Zehar-aginduak adieraztekoa:
·
Azpian agindu bat dauka.
·
Esan,
eskatu, aholkatu, gomendatu, agindu, erregutu…
·
Zer? galderari erantzuten dio.
·
-T(z)EKO nominalizazioaren parekoa da.
·
Amaieran –(e)LA darama.
Dabidek hiztegia erabil dezaguLA
aholkatu digu.
Irakasleak
ikasleei lanean has daitezELA agindu die.
Liburutegian ondokoari mesedez isilik egon dadiLA eskatu diot.
Gramatika eta ariketak II liburuko taulei erreparatuz gero, begiratu hutsarekin jabetuko dira ahalera eta subjuntiboa oso antzekoak direla itxura aldetik, baina ahalerak –KE daramala; subjuntiboko adizkiek, berriz, amaieran -(e)N (orainaldian nahiz lehenaldian). Hau bitxia da, zeren orain arte, aditz batek amaieran –(e)N baldin bazeukan, lehenaldia zen seinale. Orain, berriz, ikus dezaketenez, subjuntiboko adizkiek orainaldian ere –(e)N daramate (nadin, dakigun, gaitzazuen, diezaiodan…) baina…beti??? Ezzzzzzzz. Batzuetan –(e)LA baitaramate (nadila, dakigula, gaitzazuela, diezaiodala…). Arestian azaldutako lau erabilera horietan argi ikus dezakete noiz bata eta noiz bestea.
-
Etxerako lanak:
o Ahalerako
ariketa gehiago egin nahi dituenak, Gramatika
eta ariketak II liburuko 1-7 unitateen errepaso-testa egin dezala (24
eta 25. orrialdeetan dagoena. Kopiatuta eman diet).
o Orainaldiko
subjuntiboko adizkiak. Liburukoak egin aurretik, neuk prestatu dizkiedan ariketekin hasiko gara: “Orainaldiko
subjuntiboa langai”. Ariketa horietako subjuntibo adizkiei
dagokienez:
Denak dira orainaldiko subjuntiboa lantzeko ariketak.
Lehenengo bietan, NOR sistema praktikatuko dute.
Beste
bietan, NOR-NORK (baina 3. pertsonak bakarrik jarri ditut, zalantzarik gabe,
gehien erabiltzen direnak baitira).
Esaldi
bakoitzaren ondoren jar dezatela, parentesi artean, subjuntiboko adizkiak ikusi
ditugun lau erabilera horietako zein duen eta, halaber, saia daitezela
nominalizazio batekin berridazten. Adib.: “Oso eguraldi ona egin behar du ni hondartzara hurbil NADIN” (=”Oso eguraldi ona egin
behar du ni hondartzara hurbilTZEKO”
(1. erabilera, helburuzkoa, “zertarako?”
galderari erantzuten diona).
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere
eskura dago blogean.
o -(e)LAKO
+ izena = -(e)N + izena egiturak lantzeko hamar berridazketak (gelan zuzenduko ditugu).
o Igandean
izango da Amaren Eguna. Horren harira, Ama deritzon
ulermen-jarduera bidali diet, Imanol Lazkanorena (gelan zuzenduko dugu).
o Hernaniko
igogailua. Badira eraikinen barruko igogailuak, baina baita
hirian hiritarren mugikortasuna (mugitzeko erraztasuna: “movilidad”) eta
irisgarritasuna (norabait iristeko edo heltzeko erraztasuna: “accesibilidad”)
errazteko eraikitzen direnak ere. Horien artean, aurrenekoetakoa
(=lehenengoetakoa) izan zen Hernanin jarri zutena, hernaniarren mugikortasuna eta irisgarritasuna errazte
aldera (=erraztearren = errazteko), zehazki, Karabel auzotik goiko kaxkora
igotzeko. Horri buruzko jarduera bat duzue: Igogailua,
irisgarritasuna eta aukera berriak deritzon
cloze-testa. Egin ostean, zuzendu nire azalpen-ebazpen orriekin. Zuzendu ez
ezik, nire azalpenei arretaz erreparatu eta horko azalpenak zeuengana itzazue.
o
EKARRI:
§ KAUSAZKOEI BURUZKO TEORIA
§ EDERTASUNA izeneko
ulermen-jarduera
§ ARRASTO DIGITALA berridazketak
- Oraindik eginak ez badituzue…
zuzendu gabeko etxeko lanen biltegian izan behar dituzue postit batekin:
o AUKERAKOA: EZIK vs. IZAN EZIK vs. EZ EZIK…ERE errepasatzeko indartze-ariketa (blogean
eskuragarri).
o
Erlatibozko
deklinatua lantzeko:
“Arrazoia
telebista ikusten ez duEN (pertson)ARENA > duENARENA da” eta “Zure gainean ikusi nuen
katu beltz horrek…” (erantzun orriekin).
o Cloze-testa: Zer egin behar nuke Googlek nitaz dakien informazio guztia
ezabatzeko? deritzon cloze-testa. Gelan zuzenduko dugu.
o Berridazketak: Arrasto digitala.
Testuko zenbait esaldi berridatz ditzatela neuk emandako egiturak erabiliz.
o ERE
lokailua. Gramatika eta ariketak II liburuko 212-213. orrialdeak irakur ditzatela,
nahi izanez gero (E atala izan ezik).
Zergatik jarri dut “nahi izanez gero” irakurtzeko? Bada, liburua gutxietsi
gabe, nire ustez, nik joan den egunen eta gaur emandako teoria orriak argiagoak
eta ulerterrazagoak direlako. Baina agian norbaitek nahiago izango du liburuan
nola dagoen azalduta. Ondoren, egin
ditzatela 214-215. orrialdeetako ariketak (erantzun-orriak eman dizkiet). Oso
ariketa egokiak dira, ERE lokailuaren teoriako urrezko arauak edo punturik
garrantzitsuenak agertzen baitira.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan
(interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o
Edertasuna izeneko
ulermen-jarduera, testua esaldi zatiekin osatzean datzana.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere
eskura dago blogean.
o
Egitura,
esapide eta esamolde jatorrak euskaraz (II) (gelan
zuzenduko dugu).
o
Kausazko
perpausak.
Irakurri teoria txostena.
o
“Maite Bilbao: Gerora konturatzen zara
zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo gai honetan –
identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz ari gara. Euskal Herritik kanpo ere badira euskaldunak, Argentinan, esaterako.
Gure hurrengo protagonista jaiotzez argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala)
aritzen da (=irakasle jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari
eginiko elkarrizketan, testutik ateratako hainbat esaldi txertatu behar dira
hutsune egokietan, distraktoreak saihestuz.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere
eskura dago blogean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina