Osatu hutsuneak adizki egokiekin
BERRIDATZI HONAKO ESALDI HAUEK, SUBJUNTIBO ADIZKIAK BALIATUZ:
Berarekin perretxikotara joan deitu dit Aitorrek (1. kasua. Helburua. Zertarako?) Tunezera bakar-bakarrik bidaiatzekotan dabilela esan didanean, kontuz ibil esan diot, arriskutsua izan litekeelakoan (4. kasua. Zehar-agindua). Ikasleok, zer arraio egin behar dut zuek isil-isilik egon ? (1. kasua. Helburuzkoa. Zertarako?). Ziztu bizian erietxera joan deitu diote Anderri; bere amari ondoeza egin zaio, antza (1. kasua. Helburuzkoa. Zertarako?). Subjuntiboaren erabilerari buruzko azalpena errepikatu egingo dizuet, zuei denoi argi gera (nor-nori) (1. kasua. Helburuzkoa. Zertarako?). Irina, arrautzak, azukrea eta legamia erosi dizkizut, asteburu honetan erroskilak egin (1. kasua. Helburuzkoa. Zertarako?). Nik salaketa hori jartzen lagun(du) nahi baduzu, esadazu lasai (2. kasua. Nahia adierazten duen aditzarekin). Leirek ezkontza egunean lore-sorta Arantxari eman zion, hurrena bera ezkon (LEHENALDIA) (1. kasua. Helburuzkoa. Zertarako?). Baina Arantxak uko egin zion lore-sortari, ezkontzeko inolako asmorik ez omen zuen eta. Ariketa hau prestatzen ari natzaizue, zuek subjuntiboa erabiltzen treba (1. kasua. Helburuzkoa. Zertarako?). Ikasleek euren idazlanak e-postaz igorri (=bidali) dizkidate, nik zuzen(du) eta gero nik idazlanok beraiei bidal (1. kasua. Helburuzkoa. Zertarako?). Zuek uda zoragarria igaro espero dut (2. kasua. Nahia adierazten duen aditzarekin). Bizkarrean daukadan zauria gaiztotu zait, baina amari ez diot deus esan, bera kezka(tu) ez (1. kasua. Helburuzkoa. Zertarako?). Eguneroko normaltasunera lehenbailehen irits nahi nuke. Ea hala den!! (2. kasua. Nahia adierazten duen aditzarekin). Mikeltxok berarekin lo egin eskatu dit, mamuen beldur dela eta (4. kasua. Zehar-agindua). Gaizkileak dirutza ordaindu zion lapurreta balkoitik ikusi zuen lekukoari, handik gutxira egin zuten epaiketan honek egia aitor ez (LEHENALDIA) (1. kasua. Helburuzkoa. Zertarako?) (Zuek) Segurtasun eta higiene neurri guztiak bete nahi dut (2. kasua. Nahia adierazten duen aditzarekin). Bere ahozko jarduna hain da eskasa, udan barnetegi batean izena eman aholkatu diot (4. kasua. Zehar-agindua). Nahiago nuke agintariek atzera bota joan den astean indarrean jarritako neurri zentzugabea (2. kasua. Nahia adierazten duen aditzarekin).AGINTERA ADITZAK (2. pertsona) / AGINDUAK EMATEKO SUBJUNTIBOA (3. erabilera kasua):
Aitak amari: “Gure Mikel oraindik ez al da jaiki? Jaiki segituan!!!!” (Subjuntiboa. 3. kasua. 3. pertsona batentzako agindua). Mikelek eguerdian ohean jarraitzen duenez, aita Mikelen logelara joan da: “Mikel, jaiki berehala!!!” (ez da subjuntiboa, aginterako adizkia baizik). Mikelek hauxe pentsatu du: “ Ai, ene, aita sutan dago. Jaiki segituan; bestela, belarrietatik helduta ateraraziko nau ohetik” (Subjuntiboa. 3. kasua. 1. pertsonari, nork bere buruari, emandako agindua). Aitak amari: “ Ikerrek ez al ditu zabor-poltsak edukiontzietara eraman? Eraman segituan!!” (Subjuntiboa. 3. kasua. 3. pertsona batentzako agindua). Aitak Ikerri: “Iker, oraindik ez al dituzu zabor-poltsak edukiontzietara bota? Bota berehala, nik astintzea nahi ez baduzu!!!” (Ez da subjuntiboa, aginterako adizkia baizik). Ikerren gogoeta edo hausnarketa: “Eneee! Aita honekin ez da giro!!! Eraman zabor-poltsa hauek; bestela, aitak egurtuko nau” (Subjuntiboa. 3. kasua. 1. pertsonari, nork bere buruari, emandako agindua).Sutan dago = oso haserre dago
Astindu = jipoitu = jo = egurtu
NOREKIN + ez da giro: “ez dago aguantatzerik berarekin”.
Aho-bizarrik ez eduki: “no tener pelos en la lengua”.
Askotan esaten diot neure buruari: “Isil , badaezpada ere”. Baina aho-bizarrik ez dudanez, azkenerako esan behar ez ditudanak esaten ditut (Subjuntiboa. 3. kasua. 1. pertsonari, nork bere buruari, emandako agindua). “Ea, ikasleok, isil , behingoz!! Isiltzen ez bazarete, haserrearazi egingo nauzue eta etxerako lan bikoitza bidaliko dizuet. Aditu?” (Ez da subjuntiboa, aginterako adizkia baizik). “Arren, isil atzeko ilaran daudenak (=haiek); bestela, bertan behera utziko dut nire hitzaldia” (Subjuntiboa. 3. kasua. 3. pertsonarentzako agindua). (Guk) ikus zer egiten duen lanean ez dutela hartuko jakiten duenean. Hortxe amaituko dira bere harropuzkeriak (Subj. 3. kasua. 1. pertsonari, guri, emandako agindua). Badakit egoera latza, gordina, gogorra dela, baina lasai(tu) (gu), laster irtengo baikara egoera honetatik (Subjuntiboa. 3. kasua. 1. pertsonari – gu – emandako agindua). Beno, (gu) has lehenbailehen, berandutu egingo zaigu eta! (Subjuntiboa. 3. kasua. 1. pertsonari – gu – emandako agindua). Etor medikuren bat ahalik eta lasterren, gaixo hau hilzorian dago eta!! (Subjuntiboa. 3. kasua. 3. pertsona batentzako agindua). Begira, hamaika bider esan diot ez joateko, baina nahi duena egin , kokoteraino nauka eta! (Subjuntiboa. 3. kasua. 3. pertsona batentzako agindua). Hamaika bider esan diegun arren, temati hutsak direnez, eurek nahi dutena egiten dute. Joan antzarak ferratzera! Ez dugu denbora gehiago galduko eurekin (Subjuntiboa. 3. kasua. 3. pertsonarentzako agindua).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina