52.
eskola: 2024ko maiatzaren 9koa
- Edertasuna izeneko ulermen-jarduera – testua zenbait esaldi eta zatirekin osatzean
datzana – zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
OHARRA: Norbaitek berriro egin nahi izanez gero, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
- Joan den astean, Interneten oharkabean utziz goazen arrasto digitalari buruzko cloze-testa zuzendu genuenean, azkenaldean, honako esaldi hau topatu genuen: Facebook-ekin jarraituta, zabalduta dago erabiltzailea hil ondoren sare sozialetan bere profila galtzen ez delako ustea.
Horrek emandako aitzakiarekin, honakoa azaldu nien:
DELAKO + ustea,
susmoa, itxaropena, errezeloa, albistea, zurrumurrua… > deLAKOA = DEN + ustea, susmoa… (DENAREN + ustea, susmoa…)
Etorkinak lan bila etortzen direla uste dut
> Etorkinak lan bila
etortzen direla + KO + ustea (izena)
oso zabalduta dago. = Etorkinak lan bila etortzen diren ustea oso zabalduta dago (direnaren ustea).
Mariak piper
egin duela + KO + susmoa
(izena) daukat.
= Mariak piper egin duen susmoa daukat (duenaren susmoa).
Elsa Pataky Hondarribian etxe bat erostekotan dabilela + KO + zurrumurrua (izena) zabaldu da herri osoan.
= Elsa Pataky Hondarribian etxe bat erostekotan dabilen zurrumurrua
zabaldu da herri osoan (dabilenaren zurrumurrua).
Gaur, -(e)LAKO + IZENA = -(e)N + IZENA egituren erabilera hori gogorarazi ostean, etxerako zituzten hamar berridazketak zuzendu ditugu klasean. Erantzun-orriaren ale bana eman diet.
- Joan den egunean, baldintzazko –(e)Z GERO (baiezko baldintza egiteko “komodina”) eta kausazko –(e)NEZ (GERO) arteko aldea azaldu nien eta etxerako ariketa bat bidali nien. Bertan, zenbait esaldi baldintzazkoak ala kausazkoak diren identifikatu ostean, berridatzi egin behar zituzten. Bereizketa gogorarazi ostean, ariketa zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Gogoan izan:
Bien arteko alde nagusia honako hau da:
-(e)Z GERO, aditz jokatugabeekin, hots, partizipioekin erabiltzen
da eta baldintza kutsua du: Asko ikasiZ GERO, oposizioak gainditzea lortuko du =
lortuko luke = lor lezake, baina alferkerian ibiltzen bada…
-(e)NEZ (GERO), adizki jokatuekin erabiltzen da eta kausa adierazten du: Asko ikasi duENEZ (GERO), oposizioak gainditzea lortu du eta orain administrazioko funtzionario izendatu dute.
OHARRA: “eduki”, “jakin” eta “egon”
aditzekin, baldintza erreala egiteko, oro har, (salbuespenak salbuespen)
adizki trinkoak erabiltzen dira: Adib.:
Nekatuta
(baldin) bazaude, eser zaitez (nekatuta egoten bazara).
Zuk
egia (baldin) badakizu, esaiozu epaileari (egia jakiten baduzu).
Bihar
azterketa (baldin) badaukazu, har ezazu ezki-ura lasaitzeko (azterketa edukitzen
baduzu).
- Nork bere iritzia ematen duenean, dela iritzi
artikuluetan edo argudio testuetan, dela solasaldi nahiz
eztabaidetan, iritzi edo uste hori argudiatu edo arrazoitu egin behar izaten du
eta, horretarako, kausazko perpausak edo esaldiak erabiltzen dira. Agertu
berri zaigu kausazkoak egiteko modu bat, aditz jokatuari –(e)NEZ GERO gehituta. Gatozen
kausazko perpausak egiteko modu desberdinak errepasatzera. Azalpenerako, bere
garaian eman eta irakurtzeko esan nien txostena erabili dugu. Horrezaz gain, Gramatika
eta ariketak II liburuko gaiaren kopia ere eman diet. Hauetxek dira
gaur ikusi ditugun kausazko menderagailuak:
-(E)LAKO
ETA
BAIT-
-T(Z)EAGATIK eta –T(Z)EARREN,
-(e)NEZ (GERO)
-(E)LA ETA
(eta honen kidekoak: -(e)la medio, -(e)la kausa,
-(e)la bide, -(e)la zio)
ZEREN (eta)
Azken honi dagokionez, azalpen zehatza apunteetan daukaten arren,
zera azpimarratu nahi izan diet:
·
Idatziz hiru aukera dituela:
o
bera
bakarrik erabil daiteke, nahikoa baita kausaltasuna adierazteko (Bihar ezin izango naiz klasera etorri, zeren
hitzordua daukat espezialistarenean).
o
-BAIT kausazkoarekin indartu daiteke (Bihar ezin izango naiz klasera etorri, zeren
hitzordua baitaukat
espezialistarenean).
o
–(e)N-ekin konbina daiteke (Bihar ezin izango naiz klasera etorri, zeren
hitzordua daukadan espezialistarenean).
· Ahoz bat-batean hitz egiten dugunez, hots, inprobisatzeko joera dugunez eta beraz, esaldia noiz amaituko dugun ez dakigunez, barra-barra erabiltzen dela, “ze...” moduan. Aurrean “ze...” esan eta lixto, gero, nahi adina luza dezakezu kausa eta irakurleak edo entzuleak ez dauka amaiera arte itxaron beharrik hori guztia kausa dela jakiteko. Nik neuk askotan erabiltzen dut.
- Orainaldiko
Subjuntibo adizkiak lantzeko ariketetan zalantzarik baduten galdetu eta, izanez
gero, argitu. Gaur, etxerako beste bi ariketa bidali dizkiet, orainaldiko
Subjuntiboko adizkien erabileran treba daitezen. Bidali diedan 2. ariketa espresuki
sortua da aginterako adizkiak eta aginte-subjuntiboa (1. eta 3. pertsonei
aginduak emateko) praktika ditzaten, hots, Subjuntiboaren 3. erabilera landu dezaten.
Gogorarazteko, zenbait adibide egin ditugu zuzenean:
o
Xabiiiiii,
isil ZAITEZ!!!!! (agintera adizkia,
2. pertsonari emandako agindua delako).
o
Isil
DAITEZELA (3. pl.) han atzean eserita
daudenak! (aginte-subjuntiboa, 3. pertsonari emandako agindua delako. –(e)LA
darama).
o
Gu
isil GAITEZEN (1. pl.), badaezpada
ere, Dabid haserretu baino lehen (aginte-subjuntiboa, 1. pertsonari emandako
agindua delako. –(e)N darama).
o
Pili,
ireki EZAZU leihoa!!! (agintera
adizkia, 2. pertsonari emandako agindua delako).
o
Ireki
DEZAGUN leihoa (1.pl. ), gela honetan
bero izugarria dago eta (aginte-subjuntiboa, 1. pertsonari emandako agindua
delako. –(e)N darama).
o
Norbaitek
ireki DEZALA leihoa (3. sing.), bero
handia baitago (aginte-subjuntiboa, 3. pertsonari emandako agindua delako. –(e)LA
darama).
o
Miriam,
errepasa ITZAZU aditzak!!!!!!!!
(agintera adizkia, 2. pertsonari emandako agindua delako).
o
Errepasa
DITZAGUN aditzak (1. pl.)
(aginte-subjuntiboa, 1. pertsonari emandako agindua delako. –(e)N darama).
o
Ikasleek
errepasa DITZATELA aditzak (3. pl.)
(aginte-subjuntiboa, 3. pertsonari emandako agindua delako. –(e)LA darama).
- AHOZKO ADIERAZPENA (0,30): Non entxufatua izango banu, sikira… Ibilgailu elektrikoak, hibridoak, hibrido entxufagarriak…Badirudi gasolio eta gasolina bidez mendeetan ibili diren ibilgailuak zaharkituak geratzen ari direla eta, ingurumena kutsatzen dutela argudiatuta, ibilgailu elektrikoak erosarazi nahi dizkigutela. Baina oraindik gutxi saltzen omen dira, besteak beste, azpiegitura faltagatik (kargagune gutxiegi). Zuk zeuk erosiko zenuke? Honetaz jardun dute solasean. Girotzeko, Berria egunkaritik ateratako zenbait datu esanguratsu irakurri ditugu aurretik.
-
Etxerako lanak:
o Orainaldiko subjuntiboa lantzeko
indartze-ariketak, “Subjuntiboko adizkiek eragiten dizkiguten
buruhausteak” deritzona (erantzunak ere banatu dizkiet, egindakoan
zuzen ditzaten).
OHARRA: Norbaitek
nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere eskura dago blogean.
o Jarri
ERE bigarren esaldian izeneko jarduera, ERE lokailuaz azaldu nizkien
arauak eurenganatzeko, guztiz egokia (gelan zuzenduko dugu).
o
Kausazko
perpausak lantzeko 1. eta 2. ariketak.
o
BAKARRIZKETA
FITXAK: Medikuntza naturista / Akupuntura. Binaka adostuta, bat
presta dezatela.
o
Gertuko (=hurbileko) ahotsak
izeneko jarduera, idatziaren ulermena lantzekoa.
o
Ciberbullyng-a,
sarearen arriskua izeneko
ulermen-jarduera.
OHARRA: Norbaitek nahiago badu, ariketa hau H5P formatuan (interaktiboa) ere
eskura dago blogean.
o AUKERAKO
JARDUERA: Twitter:
komunitate bizi eta indartsua izeneko entzumen jarduera (entzungaia
eta ebazpen orria, blogean eskuragarri). Egunotan sare sozialak izango ditugu hizpide.
Sare sozialen artean ia gehien
erabiltzen den tresna da Twitter edo Txio-herria, eta askorentzat
eguneroko tresna bihurtu da, era guztietako informazioa partekatzeko oso
erabilgarria. Horri buruzko entzumen-jarduera da.
o
EKARRI:
§ CLOZE-TESTA: ZER EGIN BEHAR NUKE GOOGLEK NITAZ DAUKAN INFORMAZIO GUZTIA EZABATZEKO?
- Oraindik eginak ez badituzue…
zuzendu gabeko etxeko lanen biltegian izan behar dituzue postit batekin:
o “Konparaziozkoak lantzeko ariketak” (erantzunak ere banatu dizkiet): OHARRA: oso
garrantzitsua iruditzen zait 3. ariketa egitea. Denak batera egin beharrean, pixkanaka eginez joan daitezela aholkatu
diet.
o Ahalerako
ariketa gehiago egin nahi dituenak, Gramatika
eta ariketak II liburuko 1-7 unitateen errepaso-testa egin dezala (24
eta 25. orrialdeetan dagoena. Kopiatuta eman diet).
o Hernaniko
igogailua. Badira eraikinen barruko igogailuak, baina baita
hirian hiritarren mugikortasuna (mugitzeko erraztasuna: “movilidad”) eta
irisgarritasuna (norabait iristeko edo heltzeko erraztasuna: “accesibilidad”)
errazteko eraikitzen direnak ere. Horien artean, aurrenekoetakoa
(=lehenengoetakoa) izan zen Hernanin jarri zutena, hernaniarren mugikortasuna eta irisgarritasuna errazte
aldera (=erraztearren = errazteko), zehazki, Karabel auzotik goiko kaxkora
igotzeko. Horri buruzko jarduera bat duzue: Igogailua,
irisgarritasuna eta aukera berriak deritzon
cloze-testa. Egin ostean, zuzendu nire azalpen-ebazpen orriekin. Zuzendu ez
ezik, nire azalpenei arretaz erreparatu eta horko azalpenak zeuengana itzazue.
o AUKERAKOA: EZIK vs. IZAN EZIK vs. EZ EZIK…ERE errepasatzeko indartze-ariketa (blogean
eskuragarri).
o Erlatibozko
deklinatua lantzeko:
“Arrazoia
telebista ikusten ez duEN (pertson)ARENA > duENARENA da” eta “Zure gainean ikusi nuen
katu beltz horrek…” (erantzun orriekin).
o Cloze-testa: Zer egin behar nuke Googlek nitaz dakien informazio guztia
ezabatzeko? deritzon cloze-testa. Gelan zuzenduko dugu.
o
Egitura,
esapide eta esamolde jatorrak euskaraz (II) (gelan
zuzenduko dugu).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina