2. saioa: urriaren
1 eta 2koa
-
Gozoki saltzaile Kontxako pasealekuan izeneko ulermen-jarduera, bertako protagonistari
eginiko elkarrizketan galderak eta erantzunak uztartzekoa, zuzendu dugu,
astiro, beharrezko azalpenak emanez.
-
Joan den
eguneko eskema arbeleratu diet (izen bakunak, eratorriak eta elkartuak) eta
ikasleei adibideak botarazi. Honela, euskaraz hitz bakunak, eratorriak eta
elkartuak ditugula gogorarazi diet.
-
Eratorbidearekin,
eta zehazki, aurrizkiekin hasiko garela esan ondoren, 30. gaia (92. or.) azaldu
diet, aurrizkiena, hain zuzen ere.
-
Ohar berezia
merezi izan dute honakook:
o
Julen AZPIJOKOAN = AZPILANEAN ari da = dabil
o
SASI- aurrizkia, euskarak bere-berea duena eta “faltsua, egiazkoa ez dena”
adierazten duena.
-
Ondoren, atzizkibidea aztertzeari
ekin diogu. Horretarako, 94. orrialdeko (31. gaia): A atala, “egilea”
adierazten duten atzizkiei dagokiena,
azaldu diet, gogoraraziz gure lehenengo gaia “lanbideak = ogibideak” dela.
-
HIZKUNTZA FUNTZIOA: IRITZIA
ESKATZEKO / EMATEKO ESAPIDEEN azalpena. Alde batetik, norbaiti bere iritzia
eskatzeko egitura desberdinak; bestetik, iritzia ematekoak. Hau praktika dezaten, mintza-saioari ekingo
diogu.
-
AHOZKO
ADIERAZPENA (30´). Emakumeak lanbideak
irekitzen. Hirunaka jarrita, lehenik, etxean prestatu
beharreko testuko kasu horietako bana laburbildu diete beste bi ikaskideei.
Gero, hirurak euren iritzia ematen aritu dira, arbel digitalean jarritako mintza-fitxa baliatuta.
-
ETXERAKO
LANAK:
o
Errusian euskara irakasle den
Amaia Egilegorri buruzko ulermen orokorreko jarduera. Amaia Egilegor, euskara irakaslea Errusian:
“Errusiarrak nahiko ondo moldatzen dira euskararekin, azkar jartzen dira”.
o
Gramatika eta ariketak I liburuko 93.
orrialdeko ariketak, aurrizkiei dagozkienak, egin eta zuzen ditzatela.
o Lanbidea adierazten duten atzizkiak baliatuz,
egin ditzatela Gramatika eta ariketak I liburuko
95. orrialdeko 1. eta 2. ariketak (eurek zuzentzekoak).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina