8.
eskola, urriaren 22 eta 23koa
-
ENTZUNAREN ULERMENA: “Auto-lapur
profesionala”. Lanbide
bitxiak ditugu egunotan hizpide
(etorkizun-iragarlea, magoak, kale-musikaria, eguraldi-iragarlea…) Gaurkoan
lanbide bitxi horietako bati buruzko entzungaia entzun dugu, auto-lapur
profesional bati buruzkoa. Itemak irakurri eta azaldu ostean, bitan entzun eta
zuzendu egin dugu. Azalpenak.
o
Luze
baino lehen = laster, berehala, segituan. Adib.: Autobusa luze baino lehen
iritsiko da.
o
BADAGO…-TZEA (
baiezko ahalera) / EZ DAGO…-TZERIK
(ezezko ahalera). Adib.: Gela
honetan BADAGO kafea edaTEA, baina EZ DAGO erreTZERIK. Zaisako bidean BADAGO
aparkaTZEA, baina elbarrientzako lekuetan EZ DAGO aparkaTZERIK.
o
GAI
= GAUZA IZAN …-TZEKO. Ikasleei esaldi bana botarazi diet ahoz, egitura
hau lantzeko, zertarako diren / ez diren gai = gauza galdetuta.
o
Markako autoak BESTERIK EZ du lapurtzen
=…BAKARRIK lapurtzen ditu. Behin BAINO EZ dute atxilotu = Behin BAKARRIK
atxilotu dute.
Zuzendu ondoren, berriz entzun daiteke, nahi
izanez gero, erantzunak berresteko.
-
AHOZKO
ADIERAZPENA: Ditxosozko krisia!! (25´) Lanbideei
buruzko gaia aztergai dugunez, krisiak eragiten duen langabeziaren gainean
solastu dira. Horretarako, mintza fitxa bana eman diet eta nik neuk arbel
digitalean ipini dut.
Mintza-saio honetarako lexiko jakingarria:
Lehiakorra: competitivo
Lehiatu: competir
Baliabideak = bitartekoak: recursos
Ordezkapena: sustitución
Ustelkeria kasuak:
casos de corrupción.
Iruzurra: fraude
> iruzur egin: defraudar
Behin-behineko lanpostua: temporal, provisional
Behin-betiko lanpostua = lanpostu finkoa: fijo
KrisiAREN ONDORIOZ = krisiAREN ERAGINEZ…
Auzo-lotsa: vergüenza ajena
Ikerketa eta garapena: investigación y desarrollo
-
Lanbide
bitxiak, hots, ohikoak ez direnak eta, beraz, jende gutxik egiten dituen
ogibideak ikusten ari garenez, etorkizun-iragarleei buruzko ulermen jarduera
izan dugu zuzengai : “Etorkizuna
iragarri nahian”. Batetik, hitz-bankua zuzendu dugu (ikasleek hitz-bankuko
hainbat hitz txertatu behar zituzten testuko hutsuneetan) eta, bestetik, atzean
datozen kausazko berridazketak. Kausazkoekiko Ohar bitez hauetako bakoitzean
kausa non ageri den, aurrean ala atzean.
-
KAUSAZKO PERPAUSAK: gai honi
ekiteko, berariaz arbel digitalean eskema jarri diet (eurek fotokopiatuta
daukate krisialdiari buruzko mintza fitxaren
atzealdean); bertan, etorkizun
iragarleei buruzko testuan atera zaizkigun kausazko berridazketak ikus daitezke,
baita beste adibide batzuk ere. Horiek
aztertu ditugu (batez ere, kausa eta ondorioa zein ordenatan dauden)…
-
Halaber,
BAIT- kausazkoaren idaztarauak azaldu dizkiet.
-
ETXERAKO LANAK:
o
Erlezaina da erleen etsairik handiena izeneko
ulermen-jarduera, testuan hainbat esaldi txertatzekoa.
o
Kausazko perpausak lantzeko 8
berridazketa (lehena adibidea denez, zazpi hurrengoak)
o
Gogorarazi lehenengo lagunarteko eskutitza
egin behar dutela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina