7.
eskola, urriaren 20 eta 21ekoa
-
Deklinabidea: 209. orrialde
osagarria zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
-
Goizeko taldean, lanbide
bitxiei helduta, “Roland Lapczinski
kale-musikaria” jarduera zuzendu
dugu. Bertan, erantzun bakoitzari zegokion galdera jarri behar zuten aurrean. Irakurri eta zuzendu ahala, hinbat ohar egin dizkiet:
a. EguraldiAREN
MENPE (nagusiAREN MENPE…) ; judutarrak erromatarrEN MENPE egon ziren. Menpekotasuna:
subordinación
b. Argibide_
eske, diru_ eske, aholku_ eske, laguntza_ eske… Adib: Eguberrietan jendea
kantari ateratzen da etxez etxe diru_ eske (dirua
eskatzen); ikasle bat etorri zait aholku_ eske (aholkua eskatzen);
bizilagun berria etorri zaigu etxera azukre_ eske.
Alegia, MUGAGABEA + eske
c. Sos =
dirua. Adib.: Sos guztiak bingoan xahutu ditu.
d. egiTEAGATIK
( kausazkoa)
e. eskean
ibili (eskatzen ibili)
f. norekin
+ ongi / gaizki konpondu = moldatu (eraman)
Adib. : udaltzainekin zer moduz konpontzen zara ?
X®ekin ongi / gaizki
konpontzen naiz = moldatzen naiz (eramaten naiz)
g. ZILEGI
DA = ONARTUTA DAGO
h. ARGUDIATU
= ARRAZOITU (argumentar, justificar)
-
Arratsaldeko taldean, Magoak sortzeko lantegia Bilbon izeneko
ulermen jarduera, magoen lanbide bitxiari buruzkoa, zuzendu dugu. Jarduera
honetan, zenbait esaldi txertatu behar izan dituzte testuan.
- AHOZKO
ADIERAZPENA: Etxean Ezin denean…(25´). Krisiaren ondorioz atzerrira
lan bila joan diren bi euskaldunen kasuak kontatu dizkiote elkarri, binaka
jarrita. Horretarako, aurreko klasean adostu zuen bakoitzak zein zati
prestatuko zuen.
-
Ahozko saio honi ekin aurretik, Etxean ezin denean testuaren sarrera,
denon artean irakurri dugu eta beharrezko azalpenak eman dizkiet, zaila iruditu
baitzaie:
o
JO kanpora = joan kanpora
o
EZOHIKOA: ohikoa edo normala ez dena, arraroa.
o
MAKINA BAT + mugagabea = hamaika, ugari, asko…Kantitate
zehaztugabea adierazten du.
o
BOLO-BOLO: Albiste hori herrian bolo-bolo dabil = ahoz aho dabil
o
EKIN = HASI. Baina NORI kasua eskatzen du: Ekin lanARI!
Hasi lanean! Irungo HEOean euskara ikasten hasi naiz = euskara ikasteARI ekin diot. Bide HORRI ekin diote = bide hori hasi dute;
bizitza berriARI ekitea = bizitza
berria hastea.
o
NAHIZ = ETA. Lanak nahiz langabeziak = lanak eta langabeziak
o
NORBERA: bakoitza
o
OSTEAN: ondoren.
o
“Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau” = “Han ere zakurrak
hanka-hutsik”.
- IDAZMENA:
lagunarteko gutunak nola idazten diren azaldu diet. Horretarako, 19. orrialdeko
eskema eta
egitura azaldu dizkiet eta Oñatiko Udalak ateratako liburuxkako fotokopiarekin
osatu dut neure azalpena. Ohartarazi diet kontuan izan behar dutela leku koherentzia, non dauden, euren
burua kokatu behar dutela, alegia, erakusleak-eta,
modu egokian erabiltzeko. Egitura azaldu ahala, 18. orrialdeko bi adibideak
irakurri ditugu, zatiak bereiziz.
-
ETXERAKO LANAK:
o
“Etorkizuna iragarri nahian” (etorkizun
iragarleen lanari buruzkoa, hitz-banku batekin eta hainbat berridazketarekin).
o Lagunarteko gutun bat,
lanbideen gaiarekin lotua (IDATZIZKO ADIERAZPENA).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina