2014/10/09

Tarteko Mailako 4. eskola, urriaren 8 eta 9koa



4.      eskola, urriaren 8 eta 9koa

-          Deklinabidea: 38. orrialde osagarria zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Astiro zuzendu badugu ere, merezi izan duelakoan nago.
-          1923ko maistren lan-kontratua izeneko jarduera. Gelan egin dugu. Ikasleek hainbat hutsune bete behar izan dituzte, besteak beste, EZIN IZAN eta BEHAR IZAN aditzak behar bezala erabiliz. Ondoren, zuzendu egin dugu.
-          Maistren lan-kontratuaren atzeko  ohar teorikoak azaldu dizkiet:
o   Debekatuta dago…-TZEA
o   EZIN + izan / ukan + partizipioa
o   BEHAR + UKAN
o   Maiztasuna nola adierazi
-          Lanbideez ari garela, garai batean ohikoagoa zen eta egun galtzear dagoen lanbide bat dugu aztergai, aterki konpontzaileena. Beraz, “ Euritako konpontzailea” izeneko ulermen-testua zuzendu dugu. Gaurkoan, testua irakurri ahala, hutsuneetan txertatu dituzten deklinabide kasuak zuzendu ditugu, beharrezko azalpenak emanez.
-          AHOZKO ADIERAZPENA (20-25´): Zenbatean daukazu Bisbalen azkenekoa? Izenburu horren pean, mantadunen lanbideari buruz jardun dugu solasean. Horretarako, berariaz prestatutako fitxa banatu diet eta bertako pertsonaien iritziak banan-banan irakurri ondoren, iritzi horiek abiapuntutzat hartuta eta iritzia emateko egitura desberdinak baliatuz, mintza-saioa egin dugu.
-     ETXERAKO LANAK:
o   Deklinabidea: 95. orrialde osagarria.
o   “Lan honetan oso erraza da engantxatzea” izeneko testua, Hernaniko Kronikan argitaratua, DYAko boluntarioei buruzkoa.
o   Garai bateko lanbideekin jarraituz, Imanol Zapataria izeneko ulermen jarduera, testuan esaldiak txertatzekoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina