3. eskola, urriaren 6 eta 7koa
-
Euskarazko aurrizkiak: Gramatika eta ariketak I liburuko 93. orrialdean zalantzarik izan duten
galdetu. Ondoren, honako oharrok egin dizkiet:
o
NORA
(anbulatoriora) / NORENGANA (medikuarengana) JO DUT = JOAN NAIZ (“jo” aditzak
aurrean norabidea adierazten duen kasuren bat daramanean – nora / norengana –
“joan” esan nahi du, nahiz eta ukan eraman).
o
BERE KABUZ =
BERE KONTURA = BERE KASA. Adib.: “autonomoak
bere kabuz egiten du lan, ez du nagusirik”.
o
AURRE EGIN.
Aurrean NORI kasua (singularrean nahiz pluralean) eskatzen du. Adib :
« ArazoARI aurre egin behar diozu, negar egin
beharrean » « ArazoEI aurre
egin behar diezu »
“HotzARI aurre egiteko, lepoko lodi hau
jantzi dut”
“Bitaminak hartzen ari naiz nekeARI aurre
egiteko”
“Gure haurtxoaren logelan gauean argitxo bat
piztuta uzten dut, haurrak beldurrARI aurre egiteko”.
Joan den egunean, opor osteko sindromeari buruzko
entzungaian ere agertu zitzaigun adibide bat: “errealitateARI aurre egin behar zaio”.
Gaztelaniaz
“hacer frente, afrontar” esan nahi du.
o
GORROTO DUT = GORROTATZEN DUT…
-TZEA. Nominalizaio honezaz ohartarazi eta adibide batzuk eginarazi ikasleei
ahoz.
-
Lanbidea edo ogibidea adierazten
duten atzizkiak. Gramatika eta ariketak I
liburuko 95. orrialdeko 1. eta 2. ariketetan zalantzarik izan duten galdetu
eta bi ohar egin; bata, erantzuna gaizki dagoelako eta bestea, maila honetan
ohiko akatsa delako:
Nire aisialdian futbolEAN, tenisEAN, golfEAN,
saskibaloiAN, partxisEAN, musEAN… jokatzen dut = aritzen naiz = ibiltzen naiz.
Nire aisialdian futbolEAN, tenisEAN, golfEAN,
saskibaloiAN, partxisEAN, musEAN… ariTZEA
(=jokaTZEA, ibilTZEA) gustatzen zait.
-
Amaia Egilegor: Errusiarrak nahiko
ondo moldatzen dira euskararekin, azkar jartzen dira
izeneko ulermen-jarduera zuzendu dugu. Hor atera zaigu, besteak beste, “lanak izaten dituzte” esapidea “kosta
egiten zaie” esan nahi duena. Horrezaz gain, irakurri ahala, beharrezko
azalpenak eman ditut; beraz, luzetxo jo du zuzenketak, baina merezi izan du.
Hona hemen egin dizkiedan ohar nahiz azalpenak:
o
Norekin + ongi / gaizki
moldatzen = konpontzen naiz (eramaten naiz)
o
Jakin nahian (part. + nahian) =
jakiTEKO asmoz = jakiTEKO asmotan.
o
Nolatan
= zergatik = zer dela-eta ?
o
Nire
kontu(ra) = nire kabuz = nire kasa
o
Neuzkala-eta
= neuzkalako (kausa adierazten du)
o
Ordutik
= Geroztik = Harrezkero
o
Ezinbestekoa
= derrigorrezkoa = nahitaezkoa = nahi eta nahiezkoa
o
ZEREN
+ berri izan // ZEREN + berri eman
o
30
bat = gutxi gorabehera 30
o
Lanak
izaten dituzte + -TZEN = -TZEKO (= asko kostatzen zaie + -TZEA)
o
BAKARRIK
= BAINO EZ = BAIZIK EZ = BESTERIK EZ
o
Denbora
+ EMAN = igaro = pasatu
o
Egokitu
= moldatu =ohitu
-
ENTZUNAREN
ULERMENA: “Euskara irakasLE
Japonian” izeneko entzungaia bitan entzun dugu, itemak aurretiaz
azaldu ostean, eta ondoren, zuzendu egin dugu. Zuzendu ondoren, berriro entzun
dugu, astiro eta entzungaia geldiaraziz, ikasleak egindako huts egiteez jabe
daitezen.
-
ETXERAKO LANAK:
o
“Euritako konpontzailea” testuko hutsuneak bete ditzatela
deklinabide-kasu egokiak erabiliz eta, ondoren, ulermen galderei erantzun
(a,b,c,d)
o
Deklinabidearen taula eta berezko
-a duten hitzena teoria orria banatu eta lehenik singularra eta plurala landuko
ditugula adierazi diet (ondoren mugagabeari ekingo diogu, astiroago).
o
Deklinabidea:
38 eta 95. fotokopiak egin (gelan zuzenduko ditugu). Batez ere, 38.a, hurrengoan
zuzenduko baitugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina