2014/10/29

Tarteko Mailako 9. eskola, urriaren 27 eta 28koa



9.      eskola, urriaren 27 eta 28koa

-    Goizeko taldean, Magoak sortzeko lantegia Bilbon izeneko ulermen jarduera, magoen lanbide bitxiari buruzkoa, zuzendu dugu. Jarduera honetan, zenbait esaldi txertatu behar izan dituzte testuan.
-   Arratsaldeko taldean, Roland Lapczinski kale-musikaria”  jarduera zuzendu dugu. Bertan, erantzun bakoitzari zegokion galdera jarri behar zuten aurrean. Irakurri eta zuzendu ahala, hinbat ohar egin dizkiet:
a.     EguraldiAREN MENPE (nagusiAREN MENPE…) ; judutarrak erromatarrEN MENPE egon ziren. Menpekotasuna: subordinación
b.      Argibide_ eske, diru_ eske, aholku_ eske, laguntza_ eske… Adib: Eguberrietan jendea kantari ateratzen da etxez etxe diru_ eske (dirua eskatzen); ikasle bat etorri zait aholku_ eske (aholkua eskatzen); bizilagun berria etorri zaigu etxera azukre_ eske.
Alegia, MUGAGABEA + eske
c.       Sos = dirua. Adib.: Sos guztiak bingoan xahutu ditu.
d.      egiTEAGATIK ( kausazkoa)
e.       eskean ibili (eskatzen ibili)
f.       norekin + ongi / gaizki konpondu = moldatu (eraman) Adib. : udaltzainekin zer moduz konpontzen zara ?
X®ekin ongi / gaizki konpontzen naiz = moldatzen naiz (eramaten naiz)
g.      ZILEGI DA = ONARTUTA DAGO
h.      ARGUDIATU = ARRAZOITU (argumentar, justificar)

-     ENTZUNAREN ULERMENA: “Karta astrala. Joan den egunean, etorkizun iragarleei eta hauek erabiltzen dituzten baliabideei buruzko ulermen jarduera zuzendu genuen. Gaurkoan, gaiarekin jarraituz, etorkizun iragarle bati buruzko entzungaia jarri diet. Irakurtzeko astia utzi, bitan entzun eta zuzendu egin dugu. Horretarako, arbel digitalean jarri diet erantzun orria, gaizki apuntatu duenak zuzentzeko aukera izan dezan eta berriz entzun ahala, neuk arbeleko erantzunak seinalatu dizkiet.
Oharrak:
·         Bere buruarekin EZ EZIK, besteekin ERE oso kritikoa da (bere buruarekin + besteekin)
Pili  EZ EZIK, Geles ERE leiho ondoan dago (Pili eta Geles leiho ondoan daude)
·         Urteak igaro = pasa(tu) AHALA, gero eta ausartagoa da.
Urteak igarotzen dirEN NEURRIAN, gero eta ausartagoa da.
Urteak igarotzen dirEN HEINEAN, gero eta ausartagoa da.
Ikasturtea aurrera joan AHALA, gero eta fotokopia gehiago dauzkagu.
Ikasturtea aurrera doaN NEURRIAN, gero eta fotokopia gehiago dauzkagu.
Ikasturtea aurrera doaN HEINEAN, gero eta fotokopia gehiago dauzkagu.
-   KAUSAZKO PERPAUSAK: horretarako, berariaz arbel digitalean eskema jarri diet (eurek fotokopiatuta daukate krisialdiari buruzko mintza fitxaren  atzealdean); bertan,  etorkizun iragarleei buruzko testuan atera zitzaizkigun kausazko berridazketak ikus daitezke, baita beste adibide batzuk ere. Horiek aztertu ostean (batez ere, kausa eta ondorioa zein ordenatan dauden)… lehen kontaktua izan denez, adibide gehiago egin ditugu arbelean; ikasleei eginarazi ahal zaizkie.
o   Buruko mina daukadanez = dudanez (gero), aspirina bat hartuko dut.
o   Aspirina bat hartuko dut, buruko mina baitaukat = baitut (bait + daukat = bait + dut)
o   Aspirina bat hartuko dut, buruko mina daukat eta = dut eta.
o   Buruko mina daukadalako = dudalako, aspirina bat hartuko dut.
-          Etxerako zituzten lehenengo 8 berridazketak zuzendu ditugu, astiro, arbel digitalean.
-    KAUSAZKO PERPAUSAK: Zuzendutako berridazketek horretarako bide eman digutenez, kausazko perpausen azalpen teorikoa egin diet. Neure teoria orriak baliatuz – aurretiaz eurek etxean irakurriak izan behar lituzkete – kausazko perpausak osatzeko era desberdinen berri eman diet. Gaurkoan, -(e)LAKO, -T(Z)EAGATIK = -T(Z)EARREN, BAIT-, ETA, -(e)NEZ GERO menderagailuekin osatutakoak azaldu dizkiet: euren arteko ñabardurak, ezezkoen ordena, kausazkoaren kokalekua…
-          ETXERAKO LANAK:
o   Mugagabeari buruzko teoria irakurria izan dezatela, hurrengoan azalduko baitiet.
o   Kausazko berridazketen beste erdiak (9-15).
o   Lanbide bitxiekin jarraituz,  “Txatar-biltzaileak: birziklapenaren aitzindariak”  testua irakurri ahala sinonimoak uztartu ditzatela. Dena den, datorren astera arte ez dugu zuzenduko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina