2015/03/25
Tarteko Mailako 41. eskola, martxoaren 23 eta 24koa
41. eskola, martxoaren 23 eta 24koa
-
NOR-NORK
iraganean: perpausak osatzeko ariketa, orainaldiko adizkiak iraganean jartzekoa
(nahi duenak adizki hauekin perpausak egin eta niri eman diezazkidala tarte bat
dudanean zuzentzeko) eta zuzendu beharreko esaldien ariketa zuzendu ditugu.
o
Ohartarazi ditut AGURTU aditza
NOR-NORK dela, pertsona bat osorik agurtzen delako (nik zu agurtu zaitut >
zintudan) baina, AGUR EGIN edo AGUR
ESAN, nor-nori-nork (nik zuri agur egin = agur esan dizut > nizun), KASU
EGIN edo JARAMON EGIN bezala (zuk niri kasu egin = jaramon egin didazu >
zenidan). Halaber, “nik zu besarkatu zaitut > zintudan” (nor-nork) baina “nik zuri besarkada bat eman dizut >
nizun” (nor-nori-nork)
2015/03/23
Tarteko Mailako 40. eskola, martxoaren 17 eta 18koa
40. eskola, martxoaren 17 eta 18koa
-
Iraganeko NOR-NORK adizkiak: 195.
Orrialde osagarria zuzendu dugu, astiro, beharrezko oharrak eginez. Oharrak:
a.
Gaitz
erdi ! = Eskerrak!
b.
Errieta
egin = errieta eman, baina ez “errieta bota” edo “bronka bota”
(erdarakada) Gurasoek errieta eman =
egin didate, bart gauean berandu etxeratu naizelako.
Dabidek Israeli
kargu hartu dio
(“llamar la atención¨), berandu iritsi delako
c.
Lotsagarri
utzi: dejar en ridículo = lotsarazi
d.
Ukatu
(ezetz esatea) / uko egin: San Pedrok
ukatu egin zuen Jesukristo ezagutzen zuela; matrikulARI uko egin dio ikasle horrek.
e.
Nik
lo hartu nuen = Loak (ni) hartu ninduen = lokartu nintzen (izan)
Guk lo hartu genuen = Loak hartu gintuen = Lokartu ginen (izan)
2015/03/18
2015/03/16
Tarteko Maila: Julian Gaiarre
Ikasleok: Julian Gaiarre tenoreari buruzko entzungaia entzuteko, klikatu hemen: Julian Gaiarre
Tarteko Mailako 39. eskola, martxoaren 12 eta 16koa
39. eskola, martxoaren 12 eta 16koa
- NOR-NORK iraganean: 194. orrialde
osagarriko lehenengo ariketa zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
Ohartarazi ditut “etxeko bezala” erderakada dela. Euskaraz, “etxekoTZAT hartu gintuzten”.
Tarteko Mailako 38. eskola, martxoaren 10 eta 11koa
38. eskola, martxoaren 10 eta 11koa
- Iraganeko NOR-NORK adizkiak. 171. orrialde
osagarriko 2. ariketa zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
o
Ezkongaietan = ezkongaiak ginenean. –GAI atzizkia: andregaia = emaztegaia, senargaia, apaizgaia, hautagaia, (hauteskundeak) (hautatu = aukeratu). Andregaiaren zain egon beharrak =Andregaiaren zain egoteak
(zu) urduri jartzen ZINTUEN.
o
Eskerrak…-EN (*-ela)
Eskerrak eguraldi ona egiten duEN (duela)
o
Eroria nenbilen= buru-makur
nenbilen = lur jota
o
Gau eta egun
o
Sutan jarri = asko haserrarazi
= oso haserre jarri
o
Alfer hutsa, lotsagabe hutsa, tonto hutsa (*alfer bat, * lotsagabe
bat, *tonto bat…) Gehienetan negatiboa den arren, positiboa ere izan
daiteke gutxi batzuetan. Adib.: artista hutsa zara.
o
Eskastu = gutxitu = murriztu
2015/03/11
Tarteko Mailako 37. eskola, martxoaren 5 eta 9koa
37. eskola, martxoaren 5 eta 9koa
- Goizeko
taldean: Lekeitio,
antzararen lepoaren bila izeneko ulermen-jarduera,
testua esaldiekin osatzekoa, zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.
- NOR-NORK adizkia iraganean.
170 or. zuzendu dugu, astiro, beharrezko
azalpenak emanez. Honako esapide hau azaldu diet:
HOBERA EGIN / OKERRERA EGIN.
Adib:
Gaixoak (nork) hobera egin zuenean, gela arrunt batera igo zuten // 210. gelako gaixoak (nork) okerrera egin du eta larrialdietara
jaitsi dute // Azkenaldian eguraldiak (zerk) nabarmen hobera egin du, baina iragarpenen arabera, datorren asteburuan
(eguraldiak) okerrera egingo du. Ikasle horrek (nork) ikasturte hasieratik hobera egin du / okerrera
egin du.
2015/03/09
Tarteko Mailako 36. eskola, martxoaren 3 eta 4koa
- eskola, martxoaren 3 eta 4koa
- Goizeko taldean: Bueltarik gabeko bidaia zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Testu interesgarria, bidaia
batzuek buelta edo itzulerarik ez dutela ikusteko, etorkinenak, esaterako.
2015/03/04
2015/03/02
Tarteko Mailako 35. eskola, otsailaren 26 eta martxoaren 2koa
35. eskola, otsailaren 26 eta martxoaren 2koa
-
Goizeko
taldean: Bidaia
gazteak zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak
emanez.
-
Arratsaldeko
taldean: Bueltarik
gabeko bidaia zuzendu dugu, beharrezko azalpenak
emanez. Testu interesgarria, bidaia batzuek buelta edo itzulerarik ez dutela
ikusteko, etorkinenak, esaterako.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)