2020/03/17

A2 mailako 41. klasea, 2020ko martxoaren 16koa (on-line)

41. klasea, 2020ko martxoaren 16koa (on-line)
 
-     Zehar-estiloa (-ela, -en, -tzeko) lantzeko ariketa (“kontatu zer esan duten elkarrizketan”) zuzendu (martxoaren 4an bidali nuen).

-     Aste-barruko jaiegunei buruzko ulermen jarduera zuzendu (azkeneko klasean bidali nuen).

-      Desberdintasunezko konparazioa (BAINO...-AGO/A/AK). Lan koadernoko 121-122. orrialdeetako 10. ariketa zuzentzen aritu ginen azkeneko klasean. Arreta berezia (“especial atención”) merezi  dute irregularrak diren konparaziozkoek (hobea, hobeto, okerrago), baita izenondo (adjektibo) eta aditzondo (adberbio) arteko bereizketak ere (nolakoa/k? // nola? non? noiz?). Azkenik, ongi etorri zitzaigun ariketa hau NONGOA(k) kasua errepasatzeko, hitz bera bitan errepikatu gabe: Jatetxeko aireztapena (a) tabernaKOA (b) (< tabernako aireztapena) baino hobea da. Hamar bat zuzendu genituen; gainerakoak,  zuek zuzendu (ez dut uste arazorik izango duzuenik).

-    Desberdinasunezko konparazioa: 202. fotokopia zuzendu  (martxoaren 9koa). Alde batetik, okerrak zuzendu; bestetik, esaldiak euskarara itzuli. Zalantzarik baldin baduzue, galdetu blogaren bidez edo email bidez.

-   Berdintasunezko konparazioa: HAIN, HAINBESTE, BEZAIN, ADINA (=beste). Ariketa zuzendu, ea zer moduz egin duzuen eta ongi bereizi dituzuen. 

-    Jo ezazue liburura. 139. orrialdearen amaieran hau dio: “Gomera”. Oporretan nora joango garen erabaki aurretik, normalean, informazioa jasotzen dugu, eta konparazioak egiten ditugu: leku ezberdinetako paisaia, eguraldia eta bisita gidatuak.  Liernik aurtengo oporrak prestatu nahi ditu, eta bidaia-agentzian informazio-orri hau eman diote (pasa 140. orrialdera). Informazio-orri horretan, Gomera eta Lanzarote irlei (=uharteei) buruzko informazioa dauka. 3. ariketa egin behar duzue. Informazio hori kontuan hartuta, osatu Liernik atera dituen ondorioak (“conclusiones”). Gomerari buruz bakarrik hitz egiten duenez, termino bakarra daukazue eta, beraz, HAIN (kualitatea: nolakoa?) / HAINBESTE (kantitatea: zenbat + izena) erabili beharko duzue. 

-     Ondoren, egin ezazue 140-141. orrialdeetako 4. ariketa. Liernik sanargaiari, Patxiri, informazioa txat bidez eman dio. Zuek osatu (“completar”) Liernik Patxiri idatzi diona, informazio zuzena erabiliz. Ariketa honetan, bi uharteak konparatzen dira eta desberdintasunezko konparazioa (BAINO…-ago/a/ak) erabili behar duzue.  Ariketa egiteko, begiratu 140. orrialdeko fitxari.

-     141-142. orrialdeetako 5. ariketa. “Karabana zuria ala karabana grisa?”. Erosi behar dugun produktua baliotsua baldin bada, produktuaren ezaugarriak oso ondo aztertzen eta konparatzen ditugu. Arantxak eta Iñakik karabana erosteko asko begiratu dute eta, azkenik (=azkenean), bi hauek aukeratu dituzte. Orain, bien arteko konparazioa egiten ari dira, zein erosi erabakitzeko. Entzun Arantxa eta Iñakiren arteko elkarrizketa eta osatu. CDko 81. audioa da. Konturatuko zarete ariketa honetan berdintasunezko konparazioa agertzen dela, bi termino, bi karabana, konparatzeko (BEZAIN / ADINA).

-       Ondoren, 6. ariketa egin. Elkarrizketa ongi ulertu baldin baduzue, adierazi esaldi horiek egiak ala gezurrak diren.

-    “Garbigailua”. Julik laguntza eskatu dio dendariari, ez baitaki (=ez dakielako) bi garbigailuren artean zein erosi. Dendariak bi garbigailu horien aldeak (=desberdintasunak = diferentziak) zein diren azaldu dio. Testua osatu behar duzue test horretako aukera zuzenekin.  

                                                            a)      bi garbigailu horiek asko saltzen dira (“saldu” aditza UKAN motakoa da, baina hemen IZAN darama, inpertsonala delako: “se venden”)

                                                            b)      Ikuzi (a) Aratz (b) bezain ona (nolakoa?) da
                                                             c)      Ikuzik (a) Aratzek (b) bezain ondo (nola?) garbitzen du.
                                                            d)      Ikuzi (a) ez da Aratz (b) bezain zabala eta handia (nolakoa?)
                                                            e)      Ikuzik (a) Aratzek (b) baino danbor txikiagoa (nolako danborra? adj.) du.
                                                             f)      Ikuzin (a) ez da Aratzen (b) adina arropa_ sartzen (zenbat arropa?)
                                                            g)      Ikuzi (a) ez da hain sofistikatua (nolakoa?) (termino bakarra)
                                                h)      Ikuzik (a) ez ditu = ez dauzka hainbeste programa_ (zenbat?) (termino bakarra)
                                                              i)      Garbigailu horiek (a) ez dute beteikoek (b) (< betiko garbigailuek) adina elektrizitate_ eta ur_ gastatzen (zenbat?)

-      Liburuko  146-147-148. orrialdeetako 6., 7., 8. eta 9. ariketak egin dituzue? Erlatibozko perpausak errepasatzeko ongi etorriko zaizkizue. Zuzendu itzazue erantzun-koadernoa erabiliz. Zalantzarik bai? Zalantzaren bat baldin baduzue, galdetu blogaren bidez edo nire e-postara bidalita (dabidetxe@gmail.com).

                                                            a)      146. orrialdeko 6. ariketa: Daona jatetxean, bazkalorduan eduki dituzten deskuiduengatik, bezero batzuk kexatu egin dira eta erreklamazio hauek egin dituzte. Zuek kexa edo erreklamazio horiek osatu behar izan dituzue.  Ongi etorriko zaizue ariketa hau, erlatibozkoaren erreferentea deklinatu egin daitekeela ikusteko: Hor aurrean esertzen den ikasleA  (nor sing.) Juncal da; hor aurrean esertzen den ikasleAK (nork sing.) bizkotxo gozoak egiten ditu. Gela honetan dauden ikasleAK (nor plurala) oso jatorrak dira; gela honetan dauden ikasleEK (nork plurala) lan asko egiten dute. 

                                                            b)      147. orrialdeko 7. ariketa. Afalorduan (=afaltzeko orduan) kexa gehiago egon dira. Irudiak eta kexak lotu behar izan dituzue. Oharra: Nahasi egin zara = nahastu egin zara: “te has confundido”. Ariketa honetako erlatiboak ere NORK kasuan daude, ondoren UKAN aditza daramatelako: Nik aukeratu dudaNAK (< aukeratu dudan tartak) (nork edo zerk sing.) trufak ditu; semeak eskatu duENAK (<eskatu duen ogi-tartekoak) (nork edo zerk sing.) gazta du; nik eskatu ditudaNEK (< eskatu ditudan makarroiek) (nork edo zerk plurala) txorizoa eta tomatea dituzte; guk eskatu duguNAK (< eskatu dugun paellak) (nork edo zerk sing.) zigalak ditu.

                                                             c)      147. orrialdeko 8. ariketan zalantzarik?
Inazioren semeak eskatu duen ogi-tartekoak gazta du, eta atera diotenak piperrak ditu.
 Gurutzek eskatu dituen makarroiek txorizoa eta tomatea dituzte, eta atera dizkiotenek esne-gaina eta barrengorriak dituzte.
Joxepa eta Juanek eskatu duten paellak zigalak ditu, eta atera diotenak haragia du. 

                                                            d)      Amaitzeko, zuzendu 148. orrialdeko cloze-testa, 6. unitatea errepasatzeko egokia. Kontsumitzaileen Elkartearen web-gunean, erreklamazioak egiteko foroa dago. Hauek dira foro horretan jendeak idatzi dituen kexa batzuk eta zuek osatu behar izan dituzue. Ongi etorriko zaizue erlatibozkoa (nor kasuan / nork kasuan), nor-nori-nork aditzak, haserrea adierazteko esamoldeak eta BAIZIK aurkakotasun partikula errepasatzeko.

-          ENTZUNAREN ULERMENA: Formentera uhartea. Ea zer moduz egiten duzuen!!


********************************************************

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina