38. eskola, 2022ko otsailaren 23 eta 24koa (Inaute astearen aurretikoa)
- Hasteko, proba zuriko idatziaren ulermenari dagokion atala zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
- Ondoren, NOR-NORK sistemako alegiazko baldintza edo
hipotetikoari heldu diogu. Etxerako bidalitako ariketa analitikoetan
zalantzarik baduten galdetu eta, izanez gero, argitu. Jarraian, neuk berariaz prestatutako ariketa, alegiazko
NOR-NORK baldintza lantzekoa, zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak
emanez. Oharrak:
§ Estimatu = preziatu, agurtu, besarkatu, maite
izan = maitatu, gonbidatu, animatu, bultzatu, tentatu, jipoitu, zigortu,
behartu = derrigortu, goraipatu, zaindu, zoriondu, musukatu, besarkatu. Aditzok NOR-NORK gisakoak dira, pertsona bat
osorik estimatzen, agurtzen, maitatzen, goraipatzen, zoriontzen…duzulako.
§ Jipoitu, agurtu, besarkatu, musukatu,
zoriondu, estimatu edo preziatu…. Aditzok NOR-NORK dira, pertsona bat osorik jipoitzen, musukatzen,
zoriontzen, agurtzen, besarkatzen nahiz estimatzen duzulako: Zuk ni jipoitu nauzu / ninduzun; haiek gu
agurtu gaituzte / gintuzten; nik zuek besarkatu zaituztet / zintuztedan; biek
elkar musukatu dute / zuten; zuek ni zoriondu nauzue / ninduzuen; guk zu asko
estimatzen zaitugu / zintugun.
§ Esanahi
aldetik berdinak izan arren,
gramatikalki desberdinak dira honako esaldi hauek, NOR-NORI-NORK eskatzen
baitute: Zuk niri jipoi bat
eman didazu / zenidan; haiek guri agur egin digute / ziguten; nik zuei
besarkada bat eman dizuet / nizuen; biek elkarri musu eman diote / zioten; zuek
niri zorionak eman dizkidazue / zenizkidaten; guk zuri estimu handia dizugu /
genizun.
§ Aditzari
-ARAZI eranstean, hau gradu bat igotzen da: Ni lagunengandik
urrundu = aldendu naiz > Zuk ni
lagunengandik urrunARAZI nauzu. Ni harrotu naiz > Zuk ni harroARAZI
nauzu egin dizkidazun laudorioekin. Ni horretaz ohartu naiz > Zuek ni horretaz ohartARAZI nauzue. Ikasle hori isildu da > Irakasleak ikasle hori
isilARAZI du. Ni hemen eseri naiz > Zuk ni hemen eserrARAZI
nauzu.
§ Lagundu.
Gogoan izan bi modutara erabil
daitekeela: hegoaldeko euskalkietan, nor-nori-nork
gisa erabiltzen dugu (“faltsua”): Zuk niri lagundu didazu. Zuek guri lagunduko bazenigute,…Ekialdeko
euskalkietan, berriz, nor-nork gisa:
Zuk ni lagundu nauzu. Zuek gu
lagunduko bagintuzue…
§ Dudarik gabe = zalantzarik gabe = ezbairik gabe. Indar gehiago eman nahi izanez gero: duda izpirik gabe = zalantza izpirik gabe; inongo dudarik gabe = inongo zalantzarik gabe; inolako dudarik gabe = inolako zalantzarik gabe.
-
Zuzenketa amaitutakoan, honako honetaz ohartARAZI
DITUT:
NOR-NORK adizki askok –T(Z)ERA nominalizazioa eskatzen dute, “zertara?” galderari erantzuten diona: -T(Z)ERA bultzatu, animatu, behartu, derrigortu, gonbidatu… Zuzendu berri dugun ariketa osagarriaren ebazpen orria arbelean jarrita, aisa ikusi ahal izan dute hori. Horrek emandako aitzakia baliatuta eta nominalizazioen taula arbelean ipinita, -T(z)ERA aditz-izena (nominalizazioa) zein aditzek eskatzen duten gogorarazi diet.
- Baldintza hipotetikoa edo alegiazkoa: NOR-NORI-NORK sistema. Adizki hipotetikoak nola sortzen diren gogorarazi diet. Gaurkoan NOR-NORI-NORK adizkiekin egin dugu proba. Eurei kopia bana eman diet. Neuk arbel digitealean ipini eta zenbait adibide azaldu dizkiet, Indikatiboko iraganeko adizkietatik alegiazkoetara igarotzeko urratsen berri emanez. Jarraian, taulei erreparatu diegu, ikus dezaten –KE ondoriozkoa amaieran geratzen dela, nork kasuko zuek eta haiek pertsonekin izan ezik (-KEte).
- ETXERAKO LANAK:
- Inaute
astetik itzulitakoan ekingo diogu bete-betean giza harremanen barneko hurrengo
azpigaiari: GENERO BERDINTASUNA. Gai honen inguruan, honako jarduera hauek egin
itzazue:
- Josebe Iturrioz: “Denok izan beharko
genuke oso feminista” izeneko ulermen-jarduera, galderak eta erantzunak uztartzekoa.
- “Ginekologiaren ama ezkutua”, testuko hutsuneak esaldi zatiekin
osatzekoa.
- “Elbira Zipitria, euskal aitzindaria”
izeneko ulermen-jarduera,
testuaren ulermen zehatza lantzekoa.
- “Historiako emakume aipagarri horiek…” izeneko jarduera, mintzarako prestatu.
- Entzunaren
ulermena: “Luis eta Benjamin Gomez
arkitektoak”. Entzungaia, blogean entzungai.
-
Kausazko
perpausak. Irakurri teoria orriak eta garrantzitsuena azpimarratu.
- Alegiazko
baldintza edo hipotetikoa: NOR-NORI-NORK sistema lantzeko ariketa analitikoak
(eta erantzunak).
- –T(Z)ERA nominalizazioa lantzeko ariketa analitikoa (erantzunak atzealdean dituelarik).
-
EGINAK:
- Gramatika eta ariketak II testuliburuko 57. gaia (210-211.
orrialdeak): Lokailuen aurkezpena. 210. orrialdeko teoria irakurri. Bertan,
hainbat lokailuren sailkapena egiten da (dena den, nik bere garaian banatutako
txostena osoagoa da). Ondoren, teoria hori baliatuz, 211. orrialdeko ariketak
egin (norberak zuzen ditzala, ez dute zailtasunik). Erantzun orria baduzue, ezta?
- BADAGO…-T(Z)EA,
BADAUKAT…-T(Z)EA… EZ DAGO…-T(Z)ERIK, EZ DAUKAT… -T(Z)ERIK egiturak,
nominalizazioekin ahalera / ezintasuna adieraztekoak, lantzeko berridazketak
(erantzun orria ere banatu nizuen).
- Deklinabidea lantzeko bigarren orrialdea (“Zenbait herritan = herrik ez dituzte Inauteriak ospatzen”)
zuzentzeko ebazpen orria banatu nizuen.
-
–(e)Z GERO eta
–(e)NEZ GERO bereizteko berridazketak (gelan zuzentzekoa).
- Gramatika eta ariketak II liburuko 25. gaiari dagozkion ariketak,
103. orrialdekoak (erantzunak banatu nizkizuen).
-
Ahots morroiak izeneko ulermen-jarduera (gelan
zuzentzekoa).
-
Botiken
publizitatea izeneko cloze-testa (erantzunekin).
- AUKERAKO JARDUERA: ENTZUNAREN ULERMENA: Phubbing-a:
pantailak maiteago pertsonak baino. Azkenaldi honetan sare sozialak eta
mugikorra hizpide ditugu, baita hauek sorraraz dezaketen menpekotasuna ere.
Horren harira, Phubbing-a: pantailak
maiteago pertsonak baino izeneko aukerako entzumen jarduera nire
blogean daukazue eskura, nahi duenak entzun eta jarduera egin dezan.
- AUKERAKO
JARDUERA: ENTZUNAREN ULERMENA: Perfumea. Bizpahiru bider
entzun eta aukeratu erantzun zuzena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina