44. eskola, 2022ko martxoaren 23 eta 24koa
- Genero indarkeriaren azpigaiarekin jarraituz, Andoaingo udalak herrian izandako sexu erasoen harira plazaratutako ohartarazpena edo adierazpen instituzionala, hutsuneak betetzekoa, zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Oharrak:
· Aurre egin = kontra egin (“afrontar,
hacer frente a”) // Aurrea hartu (“prevenir”). Aurre
egitea, arazo bat daukagunean arazo hori konpontzen saiatzea da; aurrea
hartzea, berriz, arazoa agertu aurretik saihestea. Adib.:
Minbiziari aurre egiteko, tratamendu oldarkorrak
erabiltzen dira, kimioterapia eta erradioterapia, esatera baterako.
Minbiziari aurrea hartzeko,
komenigarria da urtean behin emakumeek euren bularren azterketa sakon bat
egitea.
- Gogorarazi diet tratu txarrei buruzko cloze-testa (Eguneroko albisteak, Maite Asensio) egina ez badute, egitea komeni zaiela eta nire erantzun orriekin (azalpenekin datoz) zuzentzea.
- Kausazkoak lantzeko bigarren ariketa – “Esan duzun guztiarekin ez nago ados” – zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Zuzendutakoan, ohar garrantzitsu baten berri eman diet:
Argi geratu da, beraz, euskaraz kausa bat baino gehiago kateatuta doazenean, kausazko perpaus bakoitzak eraman behar duela bere kausazko partikula edo marka baina… orain honako zalantza hau sor dakizueke zuei… Marka bera eraman behar dute? Ala marka desberdina eraman dezakete? Hona azalpenerako adibideak:
a)
Berandu iritsi naiz, autoa ez
zebilELAKO eta autobusa berandu
iritsi dELAKO ( bi kausa autonomo eta, beraz, marka bera).
b) Buruko minak lehertzen nago, izugarrizko ajea dudaLAKO, bart gauean gaupasa egin BAITut (bi kausak ez dira autonomoak; bata bestearen barruan dago, bata bestearen kausa da; horregatik, aldea nabarmentzeko, marka desberdinak).
1. adibidean,
berandu iristeak bi kausa edo arrazoi autonomo dauzka, ETA
lokailuarekin lotuta (=uztartuta). Beraz, marka bera eraman behar dute; biek
–(e)LAKO, biek BAIT-, -(e)NEZ (GERO)… (zuzendu berri dugun ariketan ikusi ahal
izan dugun bezala).
Zergatik
iritsi naiz berandu?
Lehenengo arrazoia edo kausa: autoa ez
ibiltzea.
Zergatik
iritsi naiz berandu?
Bigarren arrazoia edo kausa: autobusa berandu
iritsi izana.
2. adibidean, ordea,
egoera bestelakoa da. Bi kausak ez dira autonomoak, bata bestearen menpekoa
baizik; bata bestearen kausa dira, ez dira maila berean dauden kausak. Horregatik,
bien arteko aldea nabarmentzeko, marka desberdina eraman behar dute:
Zergatik
zaude buruko minak lehertzen?
Kausa edo arrazoia honako hau da: Izugarrizko
ajea (=bestondoa = biharamuna) edukitzea.
Zergatik
daukazu izugarrizko ajea?
Honen kausa edo arrazoia honako hau da: bart
gauean gaupasa egin izana.
Beste modu batera esanda, bart gauean gaupasa egin izana ez da zuzenean buruko mina izatearen kausa, ajea edukitzearen kausa baizik.
Ulertu baldin badute, gai izan behar dute adibideotan maila bereko kausak diren ala ez bereizteko:
Ez
du ikasturtea gainditu, ikasturte osoan klasera oso gutxitan etorri delako, ia idazlanik egin ez duelako, eskolako liburua erosi ere egin
ez duelako eta etxerako lanak oso
noizean behin egiten zituelako.
(Lau kausak maila berean daude,
lauak dira ikasturtea gainditu ez izanaren arrazoi edo kausa autonomoak.
Horregatik daramate marka bera eta horregatik doaz ETA batek lotuta).
Ez
du ikasturtea gainditu, ikasturte osoan klasera oso gutxitan etorri delako, ama ospitalean izan baitu luzaroan gaitz sendaezin batek
jota.
(Hemengo bi kausak ez dira autonomoak; ikasturtea gainditu ez izanaren kausa klasera gutxitan etorri izana da eta, klasera gutxitan etorri izanaren kausa, berriz, ama ospitaleratuta eduki izana. Horregatik daramate marka desberdina, kausazko bat bestearen barruan dagoelako, bestearen menpekoa delako).
- AHOZKO JARDUERA: Ba-…Ba-…Ba… Ikasleak oilategian.
Alegiazko baldintza edo hipotetikoa lantzeko orain arte egindako ariketa
gehienak (egoera hipotetikoena salbu) idatzizkoak izan dira, etxean egin eta
zuzentzekoak. Gaur ahozko joko bat egin dugu. Ikasleei 12 alegiazko galdera
dituen orria banatu diet eta, hirunaka bilduta, gurpilean, elkarri galdera
horiek egiten jardun dute. Jakina, galdera horiei osorik erantzunarazi diet,
baldintza eta ondorio hipotetikoaren erabileran treba daitezen (beste modu
batera ere egin liteke, ikasle gutxiago izanez gero: bakoitzari galdera bana eman, kasleak zutitu eta ikasgelako gainerako ikaskideei
galdera hori egin. Hau egin ondoren, bi ikasleek elkarri galdera trukatu eta esku artean duten
galderarekin beste ikasle batengana jo). Jarduera honen bidez, ikasleen arteko
interakzioa lantzeaz gain, adizkien pertsona aldaketa ere lantzen da. Luzaroan
jardun dugu eta merezi izan duelakoan nago.
Ahozko jarduera horretan agertu diren honako egitura hauen berri eman diet:
- Nik bera oiloak ferratzera = antzarak ferratzera = pikutara bidaliko
NUKE (nor-nork, nik
bera, osorik)
- Oker EGON (arrazoirik ez izatea, “estar equivocado”)
/ Zuzen EGON (arrazoi izatea, “estar en lo cierto”). Irakasleak alfer hutsa naizela esango BALIT,
oker dagoela erantzuno NIOKE / zuzen dagoela erantzungo NIOKE.
- Uko egingo NIOKE txertoa jarTZEARI.
- Alegiazko baldintza edo
hipotetikoari amaiera emateko, behin eta berriz azpimarratu diet baldintza hipotetikoak derrigorrez ondorio
hipotetikoa eraman behar duela eta ez lehenaldiko adizkia:
Errepide
hobeak edukiko bagenitu, istripu gutxiago gertatuko LIRATEKE (ziren). Europako beste
herrialde batzuetan Gobernuek soldata bat ordaintzen diete ikasten aritzen
diren ikasleei; hemen ere hori gauza:tuz gero (=gauzatuko balitz), gazte
gehiagok ikasiko LUKETE (zuten) eta lehenago independizatuko LIRATEKE (ziren).
Akats hau ohikoa izaten da; saihets dezatela.
- Jarraian, euskaraz ditugun hiru baldintzak laburbildu dizkiet, bai erabilerari dagokionez, bai osaerari dagokionez. Honako azalpen honen kopia bana eman nien bere garaian:
o
ERREALA: gertatzeko
aukera handia dagoenean, posibilitate handia dagoenean, erabiltzen da: Elena
etortzen BADA, Tomasen ondoan eseriko DA (si viene,…se sentará). Formalki, nahikoa da BA- partikula
Indikatiboko aditzari – orainaldi nahiz lehenaldikoari – eranstea; beraz, ez da
osatzen zaila. Hori bai, ohar bitez oraindik gertatu gabeko ekintzak
adierazteko, geroaldirako, alegia, ez dela –KO erabiltzen, -TZEN baizik: Bihar
ere euria egiTEN BADU, aterkia ekarri beharko dugu.
o
ALEGIAZKOA edo HIPOTETIKOA: errealean baino aukera edo posibilitate
gutxiago dago gertatzeko. Hipotesiak egiteko erabiltzen da eta, halaber, amets
eta desioak adierazteko: Kinielan hamabost asmatuKO BANITU, dirutza
ederra irabaziKO NUKE. Hortik datorkio izena. Elena etorriKO BALITZ, Tomasen
ondoan eseriKO LITZATEKE (si viniera o viniese,…se sentaría). Errealean baino aukera gutxiago dago
Elena klasera etortzeko, baina etor liteke oraindik. Formalki, bai baldintzaten
atalean, bai ondorioarenean, aditz nagusiak KO/-GO darama (“koko”) eta
laguntzailea osatzeko Indikatiboko iraganeko adizkietatik abiatu behar da.
Hauei amaierako –(e)n kendu eta BA- ipini.
o IRREALA edo LEHENALDIKOA: Horrela deritzo, bere garaian gertatu beharrekoa gertatu ez denez, orain jada gertatzeko inolako aukera edo posibilitaterik ez dagoelako. Horregatik da “irreala”. Hau barra-barra erabiltzen dugu zerbaitetaz damutzen garenean edo besteen jokabidea kritikatzen dugunean: Gehiago ikasi (izan) BAZENU, azterketa gaindituKO ZENUEN = ZENUKEEN, baina alferkerian ibili zarenez, irailean errepikatu beharko duzu. Hona beste adibide bat: Elena etorri (izan) BALITZ, Tomasen ondoan eseriKO ZEN = ZATEKEEN (si hubiera o hubiese venido, …se habría sentado) (baina ez da etorri eta jada ez da etorriko). Formalki, baldintzaren atalak –KO galduko du aditz nagusian (zentzu osoa du honek, gertatzeko aukerarik ez baldin badago nola eramango du, ba, geroaldiko –KO?) baina laguntzailea hipotetikoko adizki bera izango da; ondorioaren atalean, berriz, alderantziz: -KO darama aditz nagusiak, baina laguntzailea lehenaldikoa edo iraganekoa da (bi aukera daude: Indikatiboko iraganeko adizkiak erabili edo, bestela, ondorio iraganekoak).
- Jarraian, baldintza irrealaren edo lehenaldikoaren azalpen teorikoa egin
diet (etxean astiroago irakur ditzatela txosteneko orriak):
o
Lehenik, iraganeko baldintza edo irrealaren esanahiaz eta adieraz ohartarazi ditut
(bere garaian gertatu ez zenez, orain ez dago gertatzeko inolako aukerarik edo
posibilitaterik. Horregatik deritzo “irreala”).
o Ondoren, zertarako
erabiltzen den azaldu diet (askotan, besteen hutsegiteak kritikatzeko edota
nork bere damua adierazteko).
o
Jarraian, osaerari
erreparatu diogu (arreta berezia merezi dute IZAN laguntzaileaz osatutako
aditz konposatuek, hau da, behar izan,
nahi izan, ahal izan, ezin izan, merezi izan, balio izan, bizi izan, axola izan…
eta kideko aditz esapideek, derrigorrezkoa baitute “izan” hartzea baldintza
irrealean). Aditz arruntek, berriz, aukerakoa dute “izan” (etorri_ banintz = etorri izan banintz) baldintza irrealean.
·
Hipotetikoa. Aditz normala: EtorriKO balitz, hemen eseriKO litzateke
·
Hipotetikoa (nahi izan, behar izan, ahal izan,
ezin izan, balio izan, falta izan, …): Hiru aukera:
A)
Etorri
NAHIKO BALU, beharKO BAZENU…
B)
Etorri
NAHI IZANGO BALU, behar IZANGO BAZENU…
C)
Etorri
NAHI_ BALU…, BEHAR_ BAZENU…
· Irreala. Aditz
normala: Etorri_ (izan) balitz, hemen
eseriKO zen. Aukerakoa dute “izan”.
· Irreala (nahi
izan, behar izan, ahal izan, ezin izan, balio izan, falta izan…):
Derrigorrez hartu behar dute “izan”: Nahi IZAN
BALU, behar IZAN BAZENU…
o Azkenik, iraganeko ondorio adizkiak nola sortzen diren azaldu diet, hipotetikoarekiko aldeaz ohar daitezen. Esan bezala, baldintza ataleko aditz laguntzailea (balitz, banu, bagenio, balitzaigu, bazintugu, banindute, balitzaizkizue, bagina, bazenit…) hipotetikoko bera da; ondorioko aditz laguntzailea, berriz, ondorio hipotetikoari –(e)N gehituta lor dezakegu (eta hirugarren pertsonetan L- pertsona marka berriro iraganeko Z- bihurtuta). Dena den, aukeran dago iraganeko ondorio adizkiak erabili ala Indikatiboko iraganekoak erabili: egingo nuen = egingo nukeen; iritsiko nintzen = iritsiko nintzatekeen; eroriko zitzaidan = eroriko zitzaidakeen; emango nion = emango niokeen; gonbidatuko gintuzun = gonbidatuko gintuzkezun; hartuko ninduen = hartuko nindukeen; eskertuko zion = eskertuko ziokeen; haserretuko zen = haserretuko zatekeen. Hori bai, bataren zein bestearen aldeko hautua egin, ondorioko aditz nagusiak –KO eraman beharko du ezinbestean.
- AHOZKO ADIERAZPENA II (20´): Emakumeak…gizonen pare…ala menpe? Bikoteka, emakumeen nazioarteko egunaren harira, mintza-fitxa bereko 4. puntua izan dugu mintzagai.
- ETXERAKO LANAK:
- Kausazko
perpausak lantzeko 3. eta 4. ariketak, -(e)NEZ (GERO) lantzeko berariazkoak.
- Aniztasuna
eta bazterkeriari buruzko hurrengo hiru bitartekotza-fitxak presta ditzatela.
-
Baldintza
irreala teoria irakur dezatela astiro.
-
Igogailuan izeneko ulermen jarduera.
-
Iraganeko baldintza edo irreala lantzeko 1.
eta 2. ariketak (norberak
zuzen ditzala).
- AUKERAKO JARDUERA-SORTA: “Hilekoagatik baja eman behar LITZATEKE?”
izeneko jarduera multzoa:
§ Lehenik,
IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: Hilekoagatik baja emateko Italian egindako proposamena. Itemak irakurri ostean, hirutan ikusi
behar dute bideo-pasartea eta, jarraian, zuzendu, erantzun orriak erabiliz.
§ Zer diote italiar emakumeek? Bideo-pasartearen
zati hori berriro ikusi eta ariketa honetako bi galderei erantzun.
§ Testua osatzen. Ikusitako bideo-pasartearen
transkripzioa da eta testutik ateratako zatiekin osatu behar dute berau.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina