39. eskola, 2022ko martxoaren 7 eta 8koa (Inaute astearen ondoko lehena)
- Proba zuriko entzunaren ulermenari dagokion atala zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
- Internet, sare sozialak eta teknologia berriak. Gaiari amaiera emateko, “Gertuko = hurbileko ahotsak” deritzon ulermen jarduera zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Testua ahots-morroiei buruzkoa da, hots, hezur-haragizkoak ez diren morroi eta neskameei buruzkoa. Oharrak:
§ Baina horien atzean,….= Horien atzean,,,, baina,,,, ….
§ Aisa = erraz
§ Momentu guztian > une oro
§ Uko egin + NORI edo ZERI: ezetz esan (“renunciar”). Mikelek uko egin dio lantegi horretan eskaini dioten lanpostuari. Ikasle horrek uko egin dio matrikulari.
§ Gogaitu = aspertu > gogaikarria = aspergarria
§ Gaitzetsi: txartzat jo, ez onartu
§ Aurkituko zara. > aurkituko duzu zeure burua
(bihurkaria)
Osaera: izenorde indartua (neure, heure, bere, geure, ,zeure, zeuen, beren = euren) + BURUA (beti singularrean: geure burua…).
Aditza: 3. pertsonatzat hartu behar dugu: Goizero, etxetik irteterakoan, ispiluan ikusten dut neure burua (=3. sing. = hura). Gehiago maitatu behar zenuke zeure burua (=3. sing. = hura).
Hona adibide
batzuk: Udan
atzerrira joan nahi dudanez, nire ingeles maila hobetu beharrean ikusten dut neure
burua (ikusten naiz). Praka estu hauekin oso ongi ikusten dut neure
burua (ikusten naiz). Tranpolin horretatik uretara botako dugu geure
burua (botako gara). Gizagaixoak bere burua hil zuen = bere
buruaz beste egin zuen. Gure amona zenak askotan hitz egiten zuen bere
buruarekin. Zeure buruari galdetu diozu (galdetu zara) zergatik ez
duzun lagunik?
Salbuespenak:
badira “neure burua”
eraman ezin duten aditzak: apaindu,
dutxatu, jantzi, erantzi, garbitu, prestatu eta orraztu. Goizero dutxatzen naiz (dutxatzen dut neure burua).
Jaikitakoan, berehala jantzi naiz (neure burua jantzi dut).
- AHOZKO JARDUERA: bitartekotza. Ikasleak binaka bildu dira. Ondoren, A ikasleak Internet eta mugikorraren nahiz ordenagailuen erabilerari buruzko hiru grafiko azaldu behar izan dizkio B ikasleari. Hiru grafiko hauek lurraldearen, sexuaren eta biztanleriaren jarduera nahiz helburuaren araberako Internet, mugikor eta ordenagailuaren erabilerari buruzkoak dira.
Jarraian, B ikasleak A ikasleari sare sozial nagusiei eta 15-29 urteko gazteek egiten duten erabilerari buruzko bi grafiko azaldu behar izan dizkio.
- Bitartekotza jarduera honi ekin aurretik, ehunekoak edo portzentajeak mugagabean deklinatzen direla – salbuespenak salbuespen – adierazi diet: biztanleen %20, %20k, %30ek, %20ri, %30i, %30entzat, %20rentzat… Halaber, grafikoak interpretatzen dituztenean, superlatiboa erabiltzea ohikoa izaten dela adierazi diet eta berau bi modutara erabiltzen dela: erlatibozko batean txertatuta edo erlatibozkorik gabe esaldi sinpleago batean. Arratsaldeko taldean aholkuok idatziz eman nizkien jarduera honen lehenengo saioa egiterakoan kontuan izan zitzaten. Goizeko taldean: Gaur eman diet.
- ETXERAKO LANAK:
§ Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORK sistema lantzeko ariketak. www.euskaljakintza.com web-orriko biak.
§ Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORI-NORK lantzeko ariketa osagarriak (euskaljakintza.com web orritik hartu eta neuk moldatuak). Gelan zuzentzekoak.
§ Izenorde bihurkariak (neure burua…) lantzeko ariketa (eta erantzun-orria).
EGINAK IZAN BEHAR DITUZTE:
§ Lokailuak: Bere garaian, Gramatika eta ariketak II testuliburuko 57. gaia (210-211. orrialdeak) egin zezatela agindu nien. Lehenik, 210. orrialdeko teoria irakurtzeko esan nien. Bertan, lokaluen aurkezpen orokorra dator; hainbat lokailuren sailkapena egiten da (dena den, nik bere garaian banatutako txostena osoagoa da). Ondoren, teoria hori baliatuz, 211. orrialdeko ariketak egiteko agindu nien (norberak zuzentzekoak, zailtasunik ez dutelakoan). Erantzun orria badutela ziurtatu.
§ Gramatika eta ariketak liburuko 25. gaiari dagozkion ariketak, 102. orrialdekoak, ere eginak izan behar dituzte. 101. orrialdearen laburpen-orria (neuk egina) eta 102. orrialdeko ariketen erantzunak badituztela ziurtatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina