40. eskola, 2022ko martxoaren 9 eta 10ekoa
- Martxoaren 8a Emakumearen Eguna izan dela-eta, bete-betean heldu diogu berdintasunaren eta indarkeriaren gaiari. Hasteko, Josebe Iturrioz: “Denok izan beharko genuke oso feminista” izeneko ulermen-jardura, galderak eta erantzunak uztartzekoa, distraktoreak saihestuz, zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez.
· NOREN
ONERAKO = NOREN ONURARAKO = NOREN MESEDERAKO
= NOREN HOBE BEHARREZ
·
/ NOREN
KALTERAKO = NOREN KALTETAN.
Etxeko lan asko izaten dituzue, baina zuen (noren) onurarako = zuen
onerako = zuen mesederako = zuen
hobe beharrez izaten dira.
Kutsatzeak saihesteko, oraindik behartuta
gaude klaseetan musukoa jantzita izatera eta segurtasun-tartea gordetzera,
baina adituen esanetan, gure (noren) onerako = gure mesederako
= gure hobe beharrez hartu dira
neurri murriztaile horiek.
Etxeko lanak egin ezean (=egiten ez
badituzue), zuen (noren) kalterako = zuen kaltetan izango da.
Egun jende askok ordainpeko kateak (Netflix,
Amazon…) kontratatzen ditu, ohiko telebista-kateen (noren) kaltetan
= ohiko telebista-kateen kalterako.
Errusiak Kiev, Ukrainako hiriburua, setiatu
du, ukrainarren (noren) kaltetan = ukrainarren kalterako.
· ZERTAZ + jabetu = ohartu =
konturatu: Feminismoaren
garrantziaz gero eta gehiago jabetzen gara = ohartzen gara = konturatzen
gara.
· Mugagabea + ESKE(AN): Bozka_ eske (=boto_ eske).
Gogoratu euskaraz
“pidiendo…” egiteko ez dugula esango “euria eskatzen”, “euri_ eske(an)” baizik. Langabezian geratu zenetik, nire ahizpak
erakundeetara jo zuen, lan edo laguntza_ ESKE(an) (lan edo laguntza eskatzen).
Ikasle bat laguntza_ etorri zait; psikologoarenera jo zuen aholku_ eske;
informazio_ eske hurbildu zaigu turista hori; argibide_ eske gerturatu zen
udaltzainarengana; Eguberrietan etxez etxe ibiltzen gara baserritar jantzian
diru_ eske; bizilagun berria goizean gatz_ eske etorri zait.
- -T(Z)EKE + EGON: IkusTEKE dago = ikusTEKO dago Errusia eta Ukraina
arteko gatazka nola amaituko den. Oraindik gauza asko daude lorTZEKE = lorTZEKO. Oraindik frogaTZEKE
= frogaTZEKO dago txertoen
eraginkortasuna zenbatekoa izango den.
- Izena + GORABEHERA egitura kontzesiboa:
Aurrerapausoak (izena) +
GORABEHERA = aurrerapausoak egin
diren arren =aurrerapausoak izan diren arren…
Familia
eredu berrien ikusgarritasunean izandako lorpenak (izena) gorabehera, oraindik familia eredu horiek traba eta oztopo asko topatzen dituzte
Administrazioan = lorpenak izan diren arren = lorpenak egin diren arren =
lorpenak lortu arren...
Arriskuak (izena) gorabehera, euskal mendizaleak K2 mendiaren gailurrera iristen saiatuko dira gaur arratsaldean = arriskuak egon arren = dauden arren,…..
· ZERTAN + JOKATU
(kiroletan nahiz mahai-jokoetan, lehia = norgehiagoka edo irabazteko asmoa
dagoenez, “JOKATU” egiten da, ez “JOLASTU”): Gure seme zaharrenak futbolEAN
jokatzen du; asteburuetan, tenisEAN jokatzen dugu; gaztetan, saskibaloiAN jokatzen zuen; partxisEAN jokatzea gogoko dut; Gabon gauean,
afalondoan, musEAN jokatu genuen, txintxonEAN jokatzea atsegin duzu…
Baina… haurra askotan jolasten da panpinarekin (“jolastu” aditza lehiarik ez dagoenean erabiltzen da, haurrek egiten dutena baloiarekin, panpinarekin....
·
Trebatu =
prestatu = hezi > trebakuntza-ikastaroak
edo prestakuntza-ikastaroak > Mikel oso trebea da bere lanean.
·
Adierazgarria
= esanguratsua (significativo).
·
Gailendu
= azpimarratu (destacar)
· Norberak (=bakoitzak) jakingo du azterketa egin ala ez.
- Emakume aitzindariak (=aurrendariak = bide-urratzaileak) izango ditugu hizpide egunotan: Josebe Iturrioz, Elbire Zipitria, Virginia Woolf, Clara Campoamor…eta horietako bat izan zen Agnodize, ezagutzen den lehenengo emakumezko medikua. Agnodize, ginekologiaren ama ezkutua deritzon ulermen-jarduera zuzendu dugu, astiro, erantzun zuzenak behar bezala argudiatuz. Jarduera honetan, zazpi esaldi txertatu behar dituzte testuan, nik ipinitako bi distraktoreak saihestuz. Oharrak:
Ø K.a.: Kristo aurreko…(noizko) / K.o.: Kristo ondorengo … (noizko)
Ø Agnodize setatia = tematia = egoskorra = burugogorra zen: “Nik medikuntza ikasi nahi dut, kosta ahala kosta = nola edo hala”.
Ø Onespena = onarpena = oniritzia: aprobación (aitak amore eman zuen azkenean).
Ø Trebakuntza = prestakuntza >Trebakuntza-ikastaroak > Trebatu: Ni horretan (zertan) trebatu naiz > Ni trebea naiz.
Ø Hedatu = zabaldu > hedabideak (irratia, telebista, prentsa): albisteak hedatzeko edo zabaltzeko bideak (=komunikabideak)
Ø Jabetu = ohartu = konturatu
Ø
Nonbait
= antza (denez), dirudienez. Ez ahaztu, zalantza adierazteko koma artean joan
behar duela. Bestela, leku aditzondoa dela pentsa genezake.
Nonbait (=lekuren batean) (leku
aditzondoa) inbidia
ere abiadura berean zabaldu zen.
Nonbait,,,,,, (=dirudienez = antza denez…) (zalantza partikula) inbidia ere abiadura berean zabaldu zen.
Ø Artatu: atender
Ø Zurrumurruak = txutxu-mutxuak = esamesak
Ø Limurtu (seducir)
Ø Galbideratu (corromper, pervertir): galbidera eraman
Ø Leporatu= errua bota = errua egotzi
Ø Agnodize
hilez gero = hiltzen bazuten… (baldintzazkoa)
Ø Bere buruaz beste egingo zutela = bere
burua hilko zutela
Ø Baliogabetu = indargabetu = bertan behera
utzi
Bertan behera utzi: Batzuen aldeko erabakia bertan behera geratu da / utzi dute (=baliogabetu
= indargabetu).
Kursaalean
Izaro ematekoa zen kontzertua bertan behera utzi dute.
Ukrainako haurren adopzio-prozesua bertan behera geratu da gerragatik.
Ø Bere horretan geratu / utzi (=lehen bezalaxe geratu / utzi): Dabidi galdera bat egin diot, berak berriro azaldu dit, baina bere horretan geratu naiz. Etxeko gela guztiak margotu ditugu, komuna izan ezik; komuna bere horretan utzi dugu.
Ø Zalantza izpirik gabe (=inolako
zalantzarik gabe = inongo zalantzarik gabe)….
Ø Hutsean = ezerezean geratu zen akusazioa
Ø Elkartasuna = elkarkidetasuna = solidaritatea
- AHOZKO ADIERAZPENA: Historiako emakume aipagarri horiek…
Emakumeen
eta gizonen arteko berdintasunaren gaia jorratzera goazela eta, goraipatzea
merezi duten emakumeak izango ditugu hizpide, askotan gizarteak euren lana
aitortu ez dien arren edo gizon askok gutxietsiak izan diren arren.
Aukera
ezazue Historiako emakume bat, bere garairako aitzindaria = aurrendaria =
bide-urratzailea zena edota Historian
zeresan handia eman duena. Bildu berari buruzko informazioa. Ondoren, prestatu
lauzpabost minutuko bakarrizketarako gidoitxoa, eskolara itzulitakoan zure
ikaskideari ahoz azaltzeko. Emakume hori edozein arlotan gailendutako norbait
izan daiteke (politikan, literaturan, medikuntzan, ikerketan, ekonomian,
artean,…).
AUKERATU DUDAN EMAKUMEA: ___________________________________________
- Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: NOR-NORK. www.euskaljakintza.com orriko bi ariketak. Goizeko taldean: gelan zuzendu ditugu, web-orri horretan sartuta. Arratsaldeko taldean, eurek zuzentzeko esan diet. Horretarako, neuk erakutsi diet nola sartu web-gunean (zuzenean bilatzailean “euskaljakintza.com” jarrita edo, bestela, nire blogean duten estekaren bidez) eta nola zuzendu.
-
Esaldi horietako bitan agertu zaizkigu honako
esapideok:
i.
Odolkiak
(=txerrikiak) ordainetan. Esamolde
honen jatorria baserrietako txerri hilketetan dago. Baserritarrek txerriKIak (txerriaren produktuak) inguruko baserritarrei
banatzen zizkieten (urdaiazpikoa, solomoa, hankak, odolkiak…) baina gero, beste
baserritarrengandik jasotzekotan, haiek euren txerriak hiltzean. Egun,
baserri mundutik haratago hedatu da eta testuinguru batzuetan – ariketa
honetan, kasu – mendeku hartzea
esan nahi du, hau da, norbaitek zerbait egin badizu, zuk ere itzuli egingo
diozula, beste zerbait egingo diozula ordainetan edo mendeku gisa.
ii. Larrutik ordaindu. Eta ez “garesti ordaindu”.
- Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: NOR-NORI-NORK sistema. Etxerako zituzten ariketa analitikoetan zalantzarik baduten galdetu eta, izanez gero, argitu.
- Alegiazko baldintza edo hipotetikoa. NOR-NORI-NORK sistema. Neuk bidalitako orria (www.euskaljakintza.com web-orriko bi ariketak, baina neuk moldatuak) zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Oharrak:
a. –TZERAKOAN (justu zerbait gertatu aurretik) / -TAKOAN (ondoren): Etxera irisTERAKOAN, telebista ikusten dut >Etxera iritsiTAKOAN, telebista
ikusten dut.
i.
AfalTZERAKOAN,
eskuak garbi itzazu.
ii.
AfalTZEAN,
janaria ongi murtxikatu.
iii.
AfalduTAKOAN,
hortz-haginak garbi itzazu
b. Ikasle hori esker onekoa da / esker txarrekoa da.
c. Dabidek
Itziarri kargu hartu dio berandu iritsi
delako (gaztelaniazko
“llamar la atención”) = Dabidek Itziarri errieta egin dio = errieta
eman dio.
Ikusia dugu beste “llamar la atención” bat ere,
adiera edo esanahi desberdina duena: Grafiko honetan, Internet erabiltzen duten
ikasleen kopuruak atentzioa
eman dit (atentzioa deitu dit), oso altua delako.
d. Txerrikiak ordainetan (izaten dira) (agertu berria zaigu). Zuk egin didazuna modu berean itzuliko dizudala adierazten du, dela laguntza, dela mina edo kaltea…
e.
NOREKIN + ZORRETAN + EGON: Ni bankuarekin zorretan
nago.
ZORPETUTA + EGON / BIZI:
Gaur egun zenbat jende bizi den zorpetuta besteen aurrean
itxurakeriak egiteagatik!
ZORRAK + KITATU: Etxebizitza erosteko hainbeste urtez zorpetuta egon ondoren, azkenean lortu dut banketxearekiko zorra kitatzea.
f. TUTIK ERE EZ= EZER(TXO) ERE EZ + JAKIN, ESAN, ULERTU, ENTZUN, IKUSI. Adib. Ez dakit tutik ere zentral nuklearrei buruz. Ez dut tutik ere ulertzen.
g. BEKAIZKERIA: inbidia >> BEKAIZTIA: envidioso
h. Izenondoa + HUTSA: Lotsagabe hutsa zara, alfer hutsa zara, bekaizti hutsa zara, tonto hutsa zara, arduragabe hutsa zara….Artista hutsa zara!!!
-
ETXERAKO LANAK:
§ Alegiazko
baldintza edo hipotetikoa. Ikusiak ditugu lau sistemak eta, horien artean,
NOR-NORK eta NOR-NORI-NORK dira zailtasun gehien eragiten dutenak. Hauek bereiz
ditzaten eta hauen erabileran treba daitezen, berariazko ariketa bat prestatu
diet: NOR-NORK vs. NOR-NORI-NORK. Erantzun-orria ere banatu diet.
§ Genero
berdintasunari eta indarkeriari buruzko bi testu, binaka adostuta hurrengo
klasean elkarri testu horien berri emateko presta ditzaten: Nekane San Miguel: “Gaur egun, lehenago
salatzen da indarkeria matxista” eta Izaskun Moyua:”Euskadin,
emakume jaiotzea eta izatea pribilegio bat da”.
§
Andreak
izeneko ulermen-jarduera, esaldiak txertatzekoa.
§
Sasoian
sasoikoa izeneko ulermen-jarduera.
§
AUKERAKO
JARDUERA-SORTA: Martxoak 8. Emakumeen Nazioarteko Egunaren
harira, egun horren jatorria eta bilakaera azaltzen duten hiru testu, esaldiak
txerta ditzaten.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina