2022/03/17

B2.2 mailako 41. eskola, 2022ko martxoaren 14 eta 15ekoa

 

41. eskola, 2022ko martxoaren 14 eta 15ekoa

-     ENTZUNAREN ULERMENA: Zer berri? 1. Sei albistetxo entzun dituzte eta  bi ariketa egin. Lehenengoan, albiste bakoitza  albiste horren gaiarekin uztartu behar izan dute, alegia, bakoitza zeri buruzkoa den edo zertaz aritu diren hizketan jakin behar izan dute; bigarren ariketan, berriz, horko esaldiak zein hiztunek esan edo aipatu dituen edo zein albistetan aipatu diren aukeratu behar izan dute. Ariketa bakoitzerako, behin entzun dugu entzungaia; azken finean, entzungai berak direnez bi ariketak egitean, azkenerako, albiste bakoitza bi aldiz entzuten da. Nahi izatera, zuzendu ostean, berriro entzun daitezke. Zuzentzeko, albisteen transkribaketak arbelean ipini dizkiet, erantzun zuzenak arrazoitzeko asmoz. Oharra:

“Zaharrak berri”. Norbaitek “zer berri?” galdetzen dizunean, “zaharrak berri” erantzun diezaiokezu, ez dagoela berririk, ezer ez dela aldatu adierazteko. Gaztelaniazko “sin novedad” euskaraz modu txukunean adierazteko modua.

-   Genero berdintasunaren gaian murgilduta gabiltzanez eta Historian zeresana eman duten emakumeen lana eta meritua aitortze aldera, gaur Elbira edo Elbire Zipitriari buruzko ulermen jarduera zuzendu dugu, testua irakurri ahala. Zipitria bere garaian aitzindaria, aurrendaria, bide-urratzailea izan zen eta ikastolen sortzaileetako bat izan zela baiezta liteke.

-    Ondoren, egungo emakumeei buruzko ulermen-jarduera zuzendu dugu, Karmele Jaioren “Andreak” izenekoa.

-   Arratsaldeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA I (bitartekotza) (25´): Nekane San Miguel: “Gaur egun, lehenago salatzen da indarkeria matxista” eta  Izaskun Moyua:”Euskadin, emakume jaiotzea eta izatea pribilegio bat da”. Bi testuak genero berdintasunari eta indarkeriari buruzkoak dira eta joan den egunean adostu bezala, bikoteka bildu eta elkarri laburbildu dizkiote testuak.        

- Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, igaro berri dugula-eta, genero berdintasunaren eta indarkeriaren gaiari heldu diogu. AHOZKO ADIERAZPENA: Emakumeak…gizonen pare … ala menpe?  Bikoteka nahiz hirunaka, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren nazioarteko egunaren harira,  mintza-fitxako lehenengo hiru puntuez aritu dira hizketan, hots, genero berdintasunaz. Goizeko taldean  arratsaldekoan baino denbora luzeagoan jardun dugu mintza-fitxa honekin, goizeko taldean ez baitugu egin lehenengo ahozko jarduera, arratsaldekoan ez bezala. Halaber, genero berdintasuna genero aniztasunaren gaiarekin ere uztartu dugu. Ikasle gutxi izanik, denon artean ere jardun dugu.

-    Emakumeak harrikatzen dituzte (harrikatu: harriak bota): lapidar

-    Inork ez du auzitan jartzen: auzitan jarri (=zalantzan jarri = dudatan jarri): poner en duda, en entredicho

-    lanaldi jarraia: jornada continua / lanaldi etena: jornada partida.

-    Lanaldi osoa / Lanaldi murriztua (lanaldi erdia, lanaldi   herena…)

-    Haurren kustodia edo zaintza partekatua: custodia compartida

-    Belaunaldia = gizaldia: generación

-    Antzinatasuna: antigüedad

-    Hitzarmena edo ituna: convenio

-    Tolerantea

-    Tolerantzia

-    Esanekoa: obediente, sumisa

-    Aitzindaria = aurrendaria = bide-urratzailea: pioner@, precursor@

-    Iraultzailea: revolucionari@

-    Auzo-lotsa: vergüenza ajena

-    Parekotasuna = parekidetasuna: paridad

-    Lana eta familia uztartzea = bateratzea: conciliar

- Goizeko taldean: AHOZKO JARDUERA (15´): Zer egingo zenuke…? Ikasleek bost alegiazko egoera edo hipotetiko dituzte. Zutitu eta gelakideei galdezka jardun dute. Elkarri galdera bat egin eta erantzun orduko, beste ikaskide batengana jo eta hari beste galdera bat egin diote… Galdera horiei erantzun behar izan diete ozenki. Ikasle gutxi izanik, denei luzatu dizkiet galdera berak. Ariketa honen bidez, baldintza hipotetikoaren erabileran trebatu dira.

-          ETXERAKO LANAK:

§  Baldintza ahaztuko balitzait ariketa (gelan zuzenduko dugu). Bertan, hainbat esalditako adizkiak ipini behar dituzte, kontuan izanik baldintza hipotetikoan ikusiak ditugula jada lau sistemak      – nor, nor-nori, nor-nork eta nor-nori-nork – eta ariketa honetan nahastuta dituztela. DATORREN ASTEAN ZUZENDUKO DUGU. Izen ere, oraindik bada aurreko ariketa (NOR-NORK vs. NOR-NORI-NORK) egin ez duenik eta komeni da lehenengo ariketa hura egitea eta balizko zalantzak argitzea.

§  Coco Chanel: moda-diseinatzaile ausarta baino zerbait gehiago izeneko ulermen-jarduera, esaldiak testuan txertatzekoa.

§  Ciudad de Juarezen emakumeak hiltzen deritzon jarduera, genero indarkeriaren gaia eta testu antolatzaileen  erabilera uztartzen dituena.

§  Irakurria izan behar lukete kausazko perpausei buruzko teoria; oraindik irakurri ez badute, irakur dezatela.

§  Kausazkoak egiteko modu bat –(e)NEZ GERO da. Ekarri          baldintzazko -(e)Z GERO eta kausazko –(e)NEZ GERO bereizteko berridazketak (edo egin, oraindik egin gabe baldin badituzte).

§  Garaian garaikoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina