9. eskola: 2022ko urriaren 26 eta 27koa
- Bi taldeetan: Erlatibozkoak 2 zuzentzen aritu gara arbel digitalean, astiro, beharrezko azalpenak emanez, ezezkoen ordena eta erlatibozkoak bere ondokoa edo erreferentea galdu ostean hartu beharreko kasu marka gogoraraziz, beti ere, aditz nagusiari erreparatuta. Oharrak:
· Ez nahastu SINESKORRA eta SINESGARRIA:
Sineskorra: edozer sinesten duen persona / Sinesgarria: sines daitekeen zerbait.
· Ziria
sartu: engainatu. Adib.: Gaur
saltzaile bat etorri zait etxera eta ZIRIA SARTU DIT = engainatu egin NAU
(Nor-nork) ). Niri ZIRIA SARTU nahian baldin bazabiltza, JAI DAUKAZU
(=ez daukazu zereginik), HORTZAK EDERKI BERDINDUAK DITUT nik eta!
· Bitxia iruditu
arren, MEREZI IZAN aditza jokatzean UKAN hartu arren (merezi DU),
nominalizazioak ez du ZERK kasurik hartzen. “Merezi du ikusTEA, joaTEA, egiTEA,…”
(ikusTEAK, joaTEAK, egiTEAK…)
·
Aho zabalik = harrituta = harriturik = txundituta = txunditurik = ahoa bete hortz = harri eta
zur = zur eta lur geratu naiz
·
Zerraldo
erori: luze-luze erori. “caerse redondo”
· Kontuz. “txantxetan
+ ARITU” edo “txantxetan + IBILI” (baina ez kalkatu gaztelaniatik “estar
bromeando” > “txantxetan EGON”.
- Bi taldeetan: Gogorarazi diet erlatibozko perpausak aposizioan ere egin daitezkeela. Horretarako, liburuko 41. gaira jo dugu (157. orrialdeko C atala) eta nik banatutako txosteneko adibideei arretaz erreparatu diegu. Ikasleei batzuek egiten duten akats baten berri eman diet. Izan ere, badira zenbait ikasle, erlatibozkoa aposizioan erabiltzen dutenean, -(e)NA(K) erabili beharrean, -(e)LA konpletiboa sartzen dutenak. Adibide batzuk jarri dizkiet arbelean. Bertan ikusi ahal izan dute esaldi bera bi modutan: erlatibozko tradizionala erabiliz (-(e)N + ondokoa edo erreferentea) eta aposizio-erlatiboa erabiliz (hau da, erreferentea aurreratuz).
-
Oraindik etorkinei errezeloz begiratzen diEN jende asko
dago.
-
= Oraindik jende asko dago, etorkinei
errezeloz begiratzen diENA (diela).
-
Telebistan badaude ezertarako balio ez dutEN eta hutsaren
hurrengoak dirEN makina bat programa.
- = Telebistan badaude makina bat programa, ezertarako balio ez dutENAK (dutela) eta hutsaren hurrengoak dirENAK (direla).
- Gela honetan jatorriz nafarra dEN ikasle bat dago.
- = Gela honetan badago ikasle bat, jatorriz
nafarra dENA (dela).
-
Errealak Munichetik datorrEN jokalari berri
bat fitxatu du.
- = Errealak jokalari
berri bat fitxatu du, Munichetik datorrENA (datorrela).
Behin eta berriz azpimarratu diet ez dituztela nahastu behar –(e)LA konpletiboa eta –(e)NA erlatibozkoa. Bereizketa argi gera dakien, orri osagarria banatu eta bertako azalpenak nahiz adibideak irakurri ditugu.
- Bi taldeetan: Galderak beste Donostia horretara izeneko lexiko-jarduera, testua bertatik ateratako 22 hitzekin osatzekoa – 6 distraktoreak saihestuz – zuzendu dugu, astiro, testuaren ideia nagusiak argiago adieraziz. Hau ongi etorri zaie gaur bidali diedan ulemen zehatzeko jarduera errazago egiteko.
- Bi taldeetan: ENTZUNAREN ULERMENA: Etxebizitza turistikoak (x1). Zuzendu berri dugun testuan zera irakurri ahal izan dugu, Donostiako udalak onartu duela – hitzez, behintzat – turismoa mugatu beharra dagoela, hots, turismoaren hazkundeak nolabaiteko muga ezarri beharra dagoela; muga-neurri bat izan liteke, esaterako, etxebizitza turistikoak arautzea. Horren gaineko entzungaia jarri diet. Itemak eta hauen ohar lexikoak – atzean kopiatu dizkiet – azaldu ondoren, bitan entzun dugu entzungaia eta ondoren, hirugarren entzunaldia egin ahala, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak behar bezala arrazoituz. Berriz entzun nahi izanez gero, ikasleek blogean izango dute entzungai. Lexiko lagungarria:
- “Jarduera-baimena”: zeregin horretan jarduteko edo aritzeko baimena. Adibidez, landetxe bat, taberna bat…zabaltzeko beharrezkoa dena. Udalari edo Diputazioari eskatzen zaio normalean.
- “Urratu”: legeari dagokionean, legea ez betetzea esan nahi du, legea “haustea” (“infringir”). Gauza bera eskubideekin: giza eskubideak urratu: giza eskubideak ez bete (“vulnerar”).
- “Indarrean jarri /egon / jarraitu”: Lege munduan erabiltzen da (legea, araua, araudia, neurria…): “poner /estar en vigor”. Indarrean jarri dute abortuaren aurkako lege berria. Indarrean dagoen araudiaren arabera, debekatuta dago eskolan erretzea. Koronabirusari aurre egiteko neurri zorrotzak jarri zituen indarrean Gobernuak; egun, neurri horietako askok ez dute jarraitzen indarrean.
- “Bere horretan + utzi / geratu / egon…”: lehen zegoen bezala, ukitu gabe, inongo aldaketarik egin gabe. Aurten etxeko horma guztiak margotu ditugu, nire logelakoa izan ezik; nire logelakoa bere horretan utzi dugu.
- “Begi onez ikusten du”: ongi iruditzen zaio /“Ez du begi onez ikusten“ (begi txarrez ikusi).
- “Ustiatu” (“explotar”): Zerbaiti
(negozio bati, meategiari, lursail bati…) etekin edo probetxu ekonomikoa
ateratzea.
UstiaTEGIa: “explotación”. Adib. “nekazaritza-ustiategia”.
UstiaPENa edo ustiaKETA: “explotación”. Adib. “Baliabide naturalen ustiapena egin zuten errusiarrek Islandian”: “Petrolioaren ustiaketak jende asko aberastu du Dallasen”.
- “-(e)LAKOAN + egon”: gogoratu egitura honek ustea edo
iritzia adierazten duela: legezkoak
dirELA uste du. Altzoko Handiari buruzko berridazketetan azaldu genuen.
A erabilera):
Gaur nik
liburua klasera ekarri dut, erabiliko duguLAKOAN = erabiliko duguLAKO USTEAN =
erabiliko duguLA PENTSATUZ.
Maila honetan
matrikulatu gara, aurten asko
ikasiko duguLAKOAN = ikasiko
duguLAKO USTEAN = ikasiko duguLA PENTSATUZ.
B erabilera):
Bihar
eguraldi ona egingo duELAKOAN NAGO = egingo duELA USTE DUT.
Ikasle hauek
oso jatorrak dirELAKOAN NAGO = dirELA USTE DUT.
Datorren
igandeko manifestazioan istiluak sortuko dirELAKOAN NAGO = sortuko dirELA USTE
DUT.
Asier jarduera-baimena duten pisu guztiak legezkoak dirELAKOAN DAGO = dirELA USTE DU Asierrek.
- ZERK + “Behera egin” / “Gora egin”: Bihar tenperaturek (zerk) behera egingo dute / gora egingo dute = Bihar tenperaturak (zer) jaitsiko dira / igoko dira. Langabetuen kopuruak (zerk) behera egiten du uda sasoian (uda garaian), baina udazkenean, berriz gora egiten du = Langabetuen kopurua (zer) jaitsi egiten da…igo egiten da.
- Arratsaldeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA: Turismoa erakarri, kosta ahala kosta? Ikasleek honako balizko egoera hau hautatu dute.
Demagun[1] Hondarribiko hondartzan luxuzko hotel bat eraiki nahi duela Hilton kateak (talasoterapia, bezeroentzako kai propioa, palmondoz eta hainbat espezie exotikoz betetako lorategiak, hondartzan etzaulki nahiz eguzkitakoak…eta guzti).
Ondoren, bi talde
osatu ditugu: Batean, proiektua gauzatzearen aldekoak (enpresa
sustatzaileko zuzendaritza taldea) eta, bestean, proiektua gaitzesten[2] dutenak, IHEIEko
(Ingurumenaren aldeko Herritar Ekologista Iraultzaileen Elkartea) kideak. Ikasleek
euren artean eztabaidatu behar izan dute proiektua gauzatzeak nolako ondorioak
izan litzakeen herrian eta inguruan (zarata, zikinkeria, prezioen igoera,
bertako biztanleen bizi-kalitatearen aldaketa, paisaia eta natura, garraio
zerbitzuak, lanpostuen sorrera eta hauen kalitatea, bezeroen / jabeen
diru-ekarpena herriko ostatu nahiz dendetan…), euren iritziak behar bezala
argudiatuz. Irakasleak alkatearena egin du eta berari dagokio enpresa
sustatzaile-eraikitzaileari jarduera-baimena eman ala ez erabakitzea.
- Goizeko taldean: Lehenengo idazlanak – eskabide gutuna – banatu eta zuzenketa irizpideak azaldu dizkiet. Halaber, gutun formalen egitura gogorarazi diet (blogean dute genially bidez egindako papiro bat) eta egin dituzten akats batzuen berri eman diet.
-
ETXERAKO LANAK:
-
Bi taldeetan: Aposizioan dauden erlatibozko perpausak
lantzeko fitxa (35. zk. duena: Badago
bat,…handia dENA).
- Bi taldeetan: Idazlana:
Pisu turistikoa. Zinegotziarentzako e-posta, jabeari jarduera
baimena uka diezaion.
- Bi taldeetan: Galderak
beste Donostia horretara izeneko ulermen-jarduera. Gaurko azalpenaren
ostean testua ulergarriagoa egingo zaielakoan, ulermen jarduera honetan aukera
zuzena egin behar dute.
- Bi taldeetan: AUKERAKO JARDURA (Idatziaren ulermena): 1. gaian, identifikazio
pertsonalaz ari gara. Euskaldunon alderdi fisikoa ez ezik, izaere ere azter
dezagun. “Hain serioak al gara
euskaldunok?” izeneko ulermen jarduera egin dezakezue. Bertan, testutik
ateratako hainbat esaldi txertatu behar dituzue hutsune egokietan. Ebazpena
(=erantzun orria) blogean izango dute.
-
Goizeko taldean: Hemen dugu Halloween ate-joka
izeneko ulermen jarduera. Izan ere, datorren astelehenean izango dugu azaroaren
1a, Santu Guztien Eguna eta bezpera, Gau Beltza.
-
Goizeko taldean: Tradizioa nagusi izeneko testua
irakur dezatela. Bertan, Euskal Herriko hileta ohituren berri ematen da. Ohitura
eta usadio bitxiak ezagutuko dituzte testu honetan.
-
Egina ez badute, Ez dut
azkoitiarra ematen izeneko ulermen-jarduera.
- Egina ez badute, Perretxikotara
joateko garai berriak izeneko cloze-testa egiteko eta zuzentzeko
aholkatu. Azalpenak ulertzen ez badituzte, zalantzak edonoiz galde
diezazkidakete eta argituko dizkiet.