2022/10/22

B2.2 mailako 7. eskola, 2022ko urriaren 19 eta 20koa

 

7.      eskola: 2022ko urriaren 19 eta 20koa

-      Bi taldeetan:  Erlatibozkoak 1 zuzendu dugu, arbel digitala baliatuz. Zuzenketa hau egokia izan da erlatibozkoaren hainbat puntu nagusi, joan den egunean azaldu nizkienak, ikasleei gogorarazteko, hala nola, ezezkoen ordena eta erlatibozkoaren ondoko izenak hartu beharreko kasu marka (aditz nagusiaren araberakoa, honekin komunztatu behar baitu). Erantzun orria blogean eskura izango dutela adierazi diet.

-  Bi taldeetan:  Erlatibozko perpausen azalpenarekin jarraitu dut (gaurkoan, 41. gaia). Arratsaldekoek aurretiaz teoria osoa etxean irakurria izan behar lukete. Gramatika eta ariketak II, 156. eta 157.  orrialdeetan dator:

§  156. orrialdeko A (ondokoaren isilaraztea) eta B           (-tako = -riko) atalak.

Azalpen hau guztia egiteko erabilitako adibideen kopia bana eman diet. 156. orrialdeko  B atalari dagokionez (-TAKO eta –®IKO erlatibozkoak) zera azaldu diet:

§  Bi hauek partizipioarekin erabiltzen dira eta ez aditz jokatuekin.

§  Gainera, anbiguotasun oro saihesteko edo ekiditeko, testuinguruak argitzen ez duenean, komeni da espreski tartean diren pertsonak eta aldia – subjektua, nori kasua, aldia… – adieraztea pertsona izenordeak  nahiz denbora aditzondoak erabiliz: “Zuk niri erosiTAKO oparia(=”erosi didazuN oparia”).

§  Halaber, argi utzi diet erlatibozko hauek erabiltzeko ekintzak amaitua egon behar duela, burutua, bukatua, alegia. Beraz, oraintxe gertatzen ari dena, sarritan gertatzen dena edo etorkizunean gertatuko dena adierazteko ezingo ditugu bi egitura hauek erabili. Berariaz prestatutako adibideak banatu dizkiet azalpena ulertzeko lagungarri gerta dakizkien.

-       Bi taldeetan: Lehenengo eskola eguna izeneko jardueran (bertan, gure ikasgela irudikatzen zuen irudia deskribatu behar zuten erlatibozko perpausak eginez) ikasleek bere garaian ekoiztutako eta nik arbel digitalean bildutako esaldiak banatu dizkiet, aurrez txukunduta eta zenbait ohar gehituta.

-   Bi taldeetan: Gure lehenengo gai honetan (identitate pertsonala), euskaldunei buruz ari gara. Batetik, ez-ohikoak, bitxiak edo zelebreak ziren euskaldunak ezagutzen ari gara (Altzoko Handia, agoteak, Pernando amezketarra…) eta, bestetik, Euskal Herritik at (= Euskal Herritik kanpo) bizi direnak ere aipagai izango ditugu, Argentinara joandakoak, esaterako. Horren harira, jaiotzez argentinarra den baino Euskal Herrira etorri eta hemen euskara irakasten duen neska bat ezagutuko dugu: Maite Bilbao. Maite Hernaniko euskaltegi batean aritzen da euskara irakasle (bezala). Berari eginiko elkarrizketan oinarritutako ulermen-jarduera  (Maite Bilbao: Gerora konturatzen zara zenbat irabazten duzun euskara jakinda) zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez.  Bertan, hainbat esaldi txertatu behar zituzten testuan (idatziaren ulermena). Oharrak (kopia bana eman diet):

1.      Izenburuari erreparatuta, honako bereizketa hau egin diet:

GERO (etorkizun hurbila eta zehatza) // GERORA (etorkizun urruna, zehaztugabea = “etorkizunean”, “egunen batean”):

Orain klasean gaude; gero, etxera joango gara.

Orain buru-belarri (= jo eta ke =jo eta su) ikasten baduzu, gerora (=etorkizunean = egunen batean) , lanpostu on bat lortu ahal izango duzu. Beraz, eutsi!

2.     Mugagabea (bezala). Irakasle (bezala) aritzen da Irungo HEOean; zuzendari (bezala) dago banketxe horretan; erizain (bezala) egiten du lan Bidasoako ospitalean; neskame (bezala) dihardu (=jarduten du) familia horren etxean.

(“bezala” hori erdarakada da: “trabajo como”ren kalkoa; euskaraz gorde “bezala” konparaziozkoetarako).

3.  Honako aditz hau atera zaigu: TEMATU: obstinarse, empeñarse,.. Hortik dator izenondo hau: TEMATIA (=setatia, burugogorra, egoskorra).

Asko kostatzen zitzaion euskaraz hitz egitea, baina ikasturte osoan tematu zen eta ez zuen amore eman (= ez zuen etsi), gainditu zuen arte.

4.      Aditz esapide hau ere agertu zaigu: AMORE EMAN = ETSI: ceder, desistir, resignarse, rendirse.

Ez zuen etsi, ez zen kikildu: no desistió, no se acobardó.

Etsi-etsirik = etsi-etsita (nola) zegoen: había perdido la esperanza.

Mutil batzuek neskarik gabe ezin dute etsi: algunos chicos no se resignan, no se rinden a estar sin chicas.

5.      Sentipenak nola adierazten diren ere gogora dezagun:

MUGAGABEA + IZAN: Gose_ naiz, egarri_ naiz, logura_ naiz, beldur_ naiz, hotz_ naiz, bero_ naiz…

NOLA + EGON:  GoseAK (nola) nago, egarriAK nago, logurAK nago, beldurrAK nago, hotzAK nago, beroAK nago…

6.      Halaber, -TZEAGATIK (kausazkoa edo helburuzkoa) / -AGATIK (kontzesiboa) arteko aldea gogorarazi nahi dizuet:

  • Klasean jarrera txarra izaTEagatik eskolatik bota ninduten (= jarrera txarra izan nuelako)(kausazkoa).
  • Klasean jarrera txarra  izanagatik (ere), irakasleak ez ninduen inoiz zigortzen  (= jarrera txarra izan ARREN) (kontsesiboa) .
  • Oso ikasle saiatua izaTEagatik, ikasturtea bikain gainditu zuen (oso ikasle saiatua zelako) (kausazkoa).
  • Oso ikasle saiatua izanagatik (ere), ez zuen oposizioak gainditzerik lortu (=  oso ikasle saiatua izan ARREN, NAHIZ eta oso ikasle saiatua izan..) (kontzesiboa).

7.   Txundituta = txunditurik geratu nintzen =Harrituta = harriturik geratu nintzen =Aho zabalik geratu nintzen =Ahoa bete hortz geratu nintzen = Zur eta lur geratu nintzen =Harri eta zur geratu nintzen

-  Arratsaldeko taldean: Identifikazio pertsonalari buruzko gure lehenengo gai honetan, euskaldunak ditugu hizpide, eta horien artean, euskaldun bereziak, bitxiak, ez-ohikoak: Altzoko Handia, agoteak eta, oraingoan, Pernando Amezketarra. Ez dakigu berari egozten (=leporatzen) zaizkion pasadizo  xelebre eta barregarri guztiak egiazkoak diren ala ez, baina ukaezina da gizon xelebrea izan zela. Amezketakoa zen Fernando Amezketarra, hamaika pasadizo, bitxikeria edo xelebrekeria bizi eta egin izandako amezketarra. Fernando Amezketarra: Elkar ezin ikusi izeneko pasadizoa biltzen duen testua zuzendu dugu, astiro, beharrezko azalpenak emanez. Ikasleek testua deklinabide kasu egokiekin osatu behar zuten. Oharrak:

·  “Erosleak bi astoAK erosi zituen” (plurala: “los dos burros”). Kasu honetan, zenbaki batekin agertu arren, hitza pluralean deklinatua dago, bi astoak konkretuak direlako, ezagunak (testuan lehenago agertu direnak). “Bi asto_ erosi zituen” (mugagabea: “dos burros”) esango bagenu, horrek adieraziko luke asto gehiago zeudela salgai eta berak horietako bi aukeratu zituela.

Honek emaniko aitzakia baliatuta, mugagabearen erabilerari buruzko 5. puntua, zenbakiekikoa, azaldu diet:

      ZENBATZAILE ZEHAZTUEKIN edo ZENBAKIEKIN  (bi, hiru, zazpi, hamar, hogeita bi...)  mugagabea erabiltzen da askotan:

-          Bi lagun_ hil dira atzo goizaldeko istripuan.

-          Bost herriTAN izango dira jaiak datorren asteburuan.

-          Hogei ikasleK gainditu dute azterketa eta beste horrenbestek, ez.

OHARRA: honek ez du esan nahi zenbaki bat ikusten dugun bakoitzean mugagabea erabili behar denik; posible da plurala ere erabiltzea, baina esanahi desberdinarekin:

-          Auzoko hiru etxeTAN (mugagabea) gertatu dira lapurretak (“en 3 casas”).

-          Auzoko hiru etxeETAN (plurala) gertatu dira lapurretak (“en las 3 casas”, alegia, honek esan nahi du gure auzoan hiru etxe daudela).

-          Gaur hogei bizilagun_ (mugagabea) bildu dira auzokideen bileran (“20 vecinos”).

-          Gaur hogei bizilagunAK  (plurala) bildu dira  auzokideen bileran (“los 20 vecinos”. Horrek esan nahi du, guztira 20 garela eraikinean).

-          Bi ikasleK (mugagabea) gainditu dute iraileko azterketa (“2 alumnos/as”).

-          (Azterketara aurkeztu diren) Bi ikasleEK (plurala) gainditu dute iraileko azterketa (“los 2 alumnos/as”, alegia, ezagunak, konkretuak dira, aurkeztu diren guztiak).

-          Erriberriko (Olite) kanpinean bi igerileku_ (mugagabea) (“dos piscinas”) daude eta bi igerilekuAK (plurala) (“las dos piscinas”), kanpoaldean daude.

-          Hiru seme_ (mugagabea) (“tres hijos”) dauzka eta hiru semeAK  (plurala) (“los tres hijos”) aitarekin aritzen dira lanean.

-          Istripuan bost lagun_ (mugagabea) (“cinco personas”) zauritu dira eta bost laguAK = bostAK (plurala) (“las cinco personas” edo “las cinco”) erietxera eraman dituzte ziztu bizian.

-          Pernando Amezketarrak bere ukuiluan bi asto_ (mugagabea) (“dos burros”) zeuzkan eta bi astoAK (plurala) (“los dos burros”) azokara eraman zituen saltzeko asmoz.

 

Ikusten duzuenez, ohikoa izaten da lehenengo aurkezpena mugagabean izatea, ezezagunak direlako, baina gero, plurala erabiltzea, jada konkretuak edo ezagunak direlako.

Ondoren, ikasleek euren idazlanetan egindako bizpahiru adibide oker aipatu eta horietan dagoen akatsaz ohartarazi ditut:

                                                              i.      (Etxebizitza turistikoa gaitzat zuen idazlana) Etxean bi ume txikiAK dauzkagu eta goiz oheratzen dira. > Etxean bi ume txiki_ dauzkagu eta (biAK = bi umeAK = bi ume txikiAK) goiz oheratzen dira.

                                                            ii.      (Landetxea zabaltzeko dirulaguntza eskaera) Nire landetxeak zortzi gelAK izango lituzke > Nire landetxeak zortzi gela_ izango lituzketa eta zortziAK (=zortzi gelAK) bikoitzak izango lirateke.

                                                          iii.      Horretarako, baserria barrutik berriztatu eta egokitu behar dut, hau da, zortzi logela, bi jangela eta bi egongela berriAK egin behar ditut > … zortzi logela, bi jangela eta bi egongela berri_ egin behar ditut.

·     “Erosleak pentsatu zuen bi astoak elkarrEKIN GAIZKI KONPONTZEN = GAIZKI MOLDATZEN ZIRela (gaizki eramaten zirela)”. Ni gurasoekin ongi moldatzen naiz = ongi konpontzen naiz (ongi eramaten naiz).

·     ASKO determinatzaile zenbatzailea izan daiteke (diru asko, ume asko, lan asko...) “zenbat?” galderari erantzuten diona. Baina izan daiteke aditzondo (adberbio) baten graduatzailea ere: lasai ASKO = lasai ASKI = OSO lasai. Gelan ederki ASKO gaude = ederki ASKI gaude = OSO ederki gaude.

-   Goizeko taldean: Ahozkotasuna lantzearen garrantzia. Yolanda Olasagarreri egindako elkarrizketa-testutik hamar esaldi atera nituen, ikasleek berridatz zitzaten, nik emandako lexiko nahiz gramatika egitura erabiliz. Talde honetan, etxerako bidali ez nuenez, klasean bertan jardun genuen egiten. Gaurkoan, ariketa hau egiten jarraitu dugu. Horietako bakoitza egiteko tartetxo bat utzi eta, jarraian, zuzendu egin dugu edota zuzenean egin ditugu. Zuzendu edota denon artean egin ahala, beharrezko azalpenak eman dizkiet (azalpenok eurei banatu dizkiet). Gaurkoan, 6., 7. eta 8. berridazketa egin ditugu.

2.      BAKARRIK = BAINO EZ = BAIZIK EZ = BESTERIK EZ (*)

3.    Ezezko baldintzak osatzeko, PARTIZIPIOA + EZEAN = PARTIZIPIOA + EZIK “komodina”.

4.      Baiezko baldintzak osatzeko, PARTIZIPIOA + -(e)Z GERO “komodina”.

-          ETXERAKO LANAK:

§  Bi taldeetan: Erlatibozkoak II

§  Bi taldeetan: Perretxikotara joateko garai berriak deritzon cloze-testa. Honekin batera, ebazpen orriak ere banatu dizkiet, azalpen guztiekin argudiatuta, jarduera eurek zuzen dezaten; dena den, zalantzarik izanez gero, galde diezadatela hurrengo klasean eta argituko diet.

§  Goizeko taldean: Nahi badute, irakur dezatela erlatibozkoen 41. Gaia, zehazki, A eta B atalak, gaur eman diedan azalpena bertan baitaukate; dena den, adibide batzuk gorabehera, ez dute ezer berririk topatuko.

§  Goizeko taldean:  AUKERAKOA baina osso GOMENDAGARRIA (ebazpena blogean): Orain arte ikusitako zenbait egitura errepasatzeko, aukerako indartze-ariketa: Ahozkotasuna lantzearen garrantzia testutik ateratako hamar berridazketen parekoak. Benetan gomendagarria deritzot ariketa hau egiteari. Talde honetan lehenengo zortziak bakarrik zuzendu ditugunez,  lehen zortziak egin ditzatela indartze-ariketa honetan ere. Arratsaldeko taldean: indartze-berridazketa hauek oraindik eginak ez badituzte, egiteko aholkatu diet, zenbait eduki eurengana ditzaten.

§  Bi taldeetan: AUKERAKO JARDUERA (Ikus-entzunaren ulermena): IKUS-ENTZUNAREN ULERMENA: Euskaldunak Argentinanizeneko bideo-pasartea ikusi bitan eta zuzendu. OHARRA: Erreparatu arretaz nik ipinitako oin-oharrei.

·         Ekimena: iniciativa < EKIN aditzetik dator. EKIN = HASI. Baina “ekin” aditzak NORI kasua eskatzen du: Ekin lanari!! = Hasi lanean!! Irungo HEOean euskara ikasTEARI EKIN DIOT = …euskara ikasTEN HASI NAIZ.

·       ATXIKIMENDUA (“devoción”, “adhesión”, “lazo”, “aferramiento”)  (ATXIKI aditzetik dator). Murrizketen aurkako kanpainarekin bat egin nuen = Murrizketaren aurkako kanpainarekiko atxikimendua adierazi nuen.

·         Oraintsu = berriki = orain dela gutxi = duela gutxi

·         (a) EZ EZIK, (b) ERE… = EZ BAKARRIK (a), (b) ERE,…

Gorka EZ EZIK, Eva ERE leiho ondoan eserita dago.

= EZ BAKARRIK Gorka, Eva ERE leiho ondoan eserita dago

= Gorka ETA Eva leiho ondoan eserita daude (pl.).

OHARRA: EZ EZIK…ERE erabiltzen dugunean, aditza  (b) osagaiarekin komunztatzen (concordar) da:

Gorka (a) EZ EZIK, Eva (b) ERE leiho ondoan eserita DAGO;

Gorka (a) EZ EZIK, gu (b) ERE leiho ondoan eserita GAUDE;

Gorka (a) EZ EZIK, Eva eta Manolo (b) ERE leiho ondoan eserita DAUDE.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina