2022/10/12

B2.2 maila: (H5P) Maite Bilbao argentinarra, euskara irakasle

 

Osatu testua, bertatik ateratako esaldiak arrastaka dagozkien hutsuneetara eramanez

Argentinan jaioa eta euskalduna. Honelaxe deskriba dezakegu gaur egun Gipuzkoan bizi den Maite Bilbao euskara-irakaslea. Euskara-ikasle Argentinan, hainbat denbora eman (=igaro = pasa) zuen euskara ikasten eta orain, urte batzuen bueltan, Euskal Herrira iritsi berriak diren etorkinei ematen dizkie eskolak Hernaniko AEK euskaltegian. Ameriketatik Euskal Herrirako urratsak (=pausoak) nondik nora eman zituen kontatu digu elkarrizketa honetan.

Zure lehenengo harremana euskararekin Necocheako Euskal Etxearen bidez izan zen. Nolatan (=Zergatik = Zer dela-eta) erabaki zenuen bertara joatea?
Ez zen nire erabakia izan,
. Gurasoak joaten ziren: ama bere hiriko, Rosarioko Euskal Etxera joaten zen eta aita, berriz, Necocheako Euskal Etxera, ni joan nintzen berberera. Aitona-amonak ere joaten ziren eta fundaziokoak ziren, gainera (Euskal Etxearen sorreran parte hartu zuten).

Zertara joaten ziren?
Argentinara joan ziren euskaldunak biltzen (=elkartzen) hasi ziren, hasiera batean hiriburuan, Buenos Airesen eta garai hartan etxe batean elkartzen ziren. Baina
, ikusi zuten leku egoki bat behar zutela eta beraz, lokal bat alokatzen hasi ziren. Denbora pasa eta gero, erosi eta Euskal Etxea jarri zuten martxan. Beraz, bilgune (=topagune = topaleku) bat zen, elkarrekin egoteko, hitz egiteko, antzeko arazoak zeuzkatenez, komentatzeko... gero hasi ziren Euskal Herriko kulturari eutsi nahian edo dantza, euskara eta antzeko gaiak jorratzen (=lantzen). Gure aitona-amonak Euskal Etxekoak ziren, gurasoak ere bai, gu, jaio ginenetik, beste hainbeste , eta nire seme-alabak Argentinan jaiotzen badira, Euskal Etxera joango dira.

Noiz hasi zinen euskara-eskolak jasotzen?
Sei urte inguru izango nituen;
, argentinarra, arbasoak ere bertakoak zituena. Baina senarra euskalduna zuen, Etxepare abizenekoa, eta bere senarraren bidez, Euskal Etxera joaten hasi zen. Euskara interesatzen zitzaion eta liburuak erabiliz, bere kasa (=bere kabuz = bere kontura) hasi zen ikasten. Ez zekien hitz egiten,
. Guri irakasten hasi zen. Hirurogeita hamar urtetik gora zituen, pazientzia handikoa eta oso jatorra zen. Txikiak ginenok berarekin hasi ginen euskara ikasten. Oso eskola entretenigarriak ziren: jolasak-eta egiten genituen.

Hamabi urte betetakoan, beste talde batean hasi behar izan genuen, beste irakasle batekin eta orduan serioagoa bihurtu zen kontua.

Orduantxe hasi zen Eusko Jaurlaritzaren EUSKARA MUNDUAN izeneko egitasmoa. Mar del Platako irakasle bat hasi zen hurbiltzen gurera, klaseak ematera. Aurrerago,
, barnetegi bat egitea proposatu zidaten. Orduan, neuk ere, berak egin zuen bezala, barnetegia egin nuen, nire herritik 200 kilometrora. Uda eta neguko oporretan antolatzen ziren barnetegi hauek. Hotel batean elkartzen ginen eta bertan jasotzen genituen eskolak, lo egin, jan eta dena bertatik atera gabe. Zortzi orduko klaseak izaten ziren, baina oso ondo pasatzen genuen. Une oro euskaraz: bazkaltzeko garaian, igerilekuan... etab.

Nola gogoratzen duzu Euskal Herrira etorri zineneko une hura?
Nire betiko ametsa zen Euskal Herria ezagutzea. 1997an etorri nintzen, hemezortzi urte nituela(rik). Hiru barnetegi egin genituen Argentinan eta 4.a Euskal Herrian. Ametsa erabat gaindituta geratu zen.

Zer aurreikusten zenuen?
Nik lan pila bat egin nuen etorri baino lehen, zeren guk geneukan Euskal Herriaren irudia birramonak kontatutakoa zen, dena oso folklorikoa,
. Nik esaten nuen "akaso hara joango naiz eta ez dut inor ikusiko baserritarrez jantzita edo ez dut ardirik ikusiko edo baserriak... baserriak, auskalo! Pixka bat urrun edo..." etorri baino lehen lan mentala egiten aritu nintzen, agian lantegiak topatuko nituela pentsatuz, edo etxebizitza handiak, ez nekien zer topatuko nuen, baina badaezpada ere, maila jaitsi nuen pixka bat. Etorri nintzenean txundituta (=harrituta = aho zabalik) geratu nintzen. Lantegiak egon bazeuden , baina ondoan baserri bat zegoen eta oraindik ere ikusten zen jendea baserritarrez jantzita. Nik Lazkaon egiten nuen lo eta jaikitzen nintzenean ardiak entzuten nituen. Dena amestutakoa baino politagoa zen. Oso polita izan zen, oso. Euskara zela eta, beldur nintzen entzungo ote zen, baina Gipuzkoako Goierrin geundenez,
.

Noiz eman zenuen zuk Euskal Herrira etortzeko urratsa?
Duela bi urte inguru erabaki nuen hona etortzea. Lehenengo bidaia hartatik neukan erabakita Euskal Herrira bizitzera etorriko nintzela, denboraldi baterako, behintzat;
, baina denbora puska baterako bai.

Une honetan Hernaniko AEKn euskara-irakasle ari zara.
Bai, bi talde ditut eta gehienak atzerritarrak dira, baina ez da kasualitatea izan. AEKn lanean ari zen mutil bat ezagutzen nuen eta
. Niri hasieran lotsa ematen zidanez, ezezkoa eman nion (=ezetz esan nion),
. Neu irakasle izatea interesgarria zela esaten zidan, motibagarria izan zitekeela ikasleentzat, eredugarri.
Sobera geratu diren zatiak:
eta
.
bizimodua euskaraz egin ahal izan genuen12 etik 1 garren arrastagarria.
eta horregatik, beldur nintzen12 etik 2 garren arrastagarria.
asistentzia txarra izanagatik (ere)12 etik 3 garren arrastagarria.
berak esaten zidan irakasle aritu behar nuela12 etik 4 garren arrastagarria.
baina tematu egin zen12 etik 5 garren arrastagarria.
jaio nintzen egunetik bertatik bainintzen Euskal Etxeko bazkide12 etik 6 garren arrastagarria.
garai hartan emakume indigena bat zegoen Euskal Etxean12 etik 7 garren arrastagarria.
eta amore eman zuen12 etik 8 garren arrastagarria.
baina bazekien euskara pixka bat, liburuetan ikasia12 etik 9 garren arrastagarria.
sekula ez dut esan betiko izango denik12 etik 10 garren arrastagarria.
nik asistentzia ona izan nuela ikusita12 etik 11 garren arrastagarria.
gero eta familia gehiago elkartzen hasi zirenez12 etik 12 garren arrastagarria.
  • Rights of use

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina