2022/10/25

B2.2 maila: Galderak beste Donostia horretara (lexiko jarduera) (H5P)

Osatu testua, bertatik ateratako 22 hitzak hutsune egokietan txertatuz. Kontuz!! 6 hitz sobera daude!!

Turistak Kontxako pasealekuan. GORKA RUBIO / ARP
2017-08-06 / Samara Velte
Kostaldean bizi den eta udan lan egitea egokitu (=tokatu) zaion batek baino gehiagok hartu ohi du
autoan enpresagunera sartutakoan. Izan ere, kalean ez bezala, lantokian,
, aparka daiteke. Garagardo bat ordaindu, belarrondokoa (=matrailekoa = zaplaztekoa = masailekoa) eman dizutela sentitu gabe. Paseoak eman jendetza
ibili gabe.
Urteetan, inork auzitan jarri (=kuestionatu) ez duen mantra edo leloa izan da turismoak urrea
, kostaldeko herriek urte osoan beste ezer ekoitziko (=ekoiztuko) ez balute bezala. Urtez urte aditzen (=entzuten) genituen uda amaierako datuak, hotel eta kanpinak berriro ere bete zirelako pozik. Barre egiten genien sandalien azpian galtzerdiak janzten zituzten turistei, eta nerabeak lehian (=norgehiagoka) ibiltzen ziren,
bat nork kamelatuko. Bizi ibilitakoek (=”espabilatuek”) ere aprobetxatzen zuten familiako etxea, eta udan kanpotarrei alokatuz ordaintzen zuten gero Jakako apartamentua.
Orain, baina, turismoa gehiegi sartu zaigu bizitzan. Azpiko etxean
bizilagun desberdin daude astero, hurrengo egunean lanik egin behar ez duenaren erritmoan afariak ozen luzatuz; zaila da etxea urte osorako alokatzea; eta kasko historikoetan euskara ere historiko bihurtzen ari da. Donostiako Udalak ere onartu du —bere modura, hitzez behintzat— turismoaren
ezin litekeela mugarik gabea izan, hots, nola edo hala mugatu beharra dagoela turista kopurua. Hiriak eta auzoak bertan bizi diren pertsonek osatzen dituztela, eta ez kanpotik datozkigunek.
Arazoa dator norbere herrian ez dagoenean
lekurik. Donostiako Parte Zaharreko bizilagunek «parke tematiko gastronomiko» batean bizi direla sentitzen dute. Ezinegon (=egonezin) sozial hori badago, eta ez da bidezkoa (=justua) arazo horiek ez dauzkaten hiritarrek «turismofobia»
(=aurpegiratzea = egoztea) masifikazioaren ondorioak zuzenean sumatzen (=nabaritzen) edo jasaten (=sufritzen) dituztenei. Kostaldeko udal gobernuetako kideei nekez (=kostata) eskainiko zieten aspaldian bederatzi hilabeteko alokairurik.
Baina izan gaitezen zintzoak
: ahal dugunean, denoi gustatzen zaigu turista izatea, bai bere fazeta komertzialean —astebete Cancunen hoteletik atera gabe, esate baterako—, bai onberan (=solidarioan) —Nepalen GKE batekin eskolak berreraikiz, adibidez— bai iraultzailean —Kubako errefuxiatuak eta, bide batez, hondartzak bisitatuz—. Luxua da bidaiatzea? Bada, askorentzat, bai. Ekologikoa da,
aldetik eta tokian tokiko (=bertako) kulturaren ikuspegitik? Gehienetan, ez. Baina, plantea liteke turismoa modu errespetuzkoago batean? Planteatu beharko da,
(=derrigorrez = nahi eta nahi ez = nahitaez).
Eztabaidan gutxi laguntzen dute jarrera zuri-beltzek. Turistak (ikus)miran jartzea helburuz nahastea da: Bulebarrean izozkia hiru euroan saltzen duen langile batek orduko lau euro kobratzen baditu, langilea nahiz kontsumitzailea, biak ateratzen dira galtzen, kanpotarrei begira jarritako prezio batzuk ere ez baitira
. Udatiarrak gaitz gisa seinalatu
, hobe litzateke galdera batzuk mahai gainean jarriko bagenitu: nork
ditu neurrigabeko prezio horiek? Zerk edo nork sortzen ditu turismo eta aisialdi zirkuituak? Nork erabaki zuen Gaztelugatxe ikusi beharreko leku bat zela eta San Juan Xahar, berriz, ez?
Irudipena ematen du (=Badirudi) turismo-industriak edozein aisialdi industriaren
berberak dauzkala: gero(z) eta jende gehiago dabilela gero(z) eta gauza gutxiago —edo gauza antzekoagoak— egiten. Eta hori, maiz (=askotan = sarritan), promozionatzen denaren araberakoa izaten da. Gipuzkoari «San Sebastian region» deitzen badiogu, australiar batek segur aski ez du jarriko kanpalekua Oñatin. Edo, alderantziz: gure auzokideak Istanbulgo bazarrean edota Uyuniko gatzagan edota Benidormeko kaleetan topatzeko gure ohitura ez da euskaldunok elkarren arrastoa sumatzen dugulako, baizik eta guztiok leku berberetan ibiltzen garelako alderrai (=noraezean). Zenbat euskal herritarrek ezagutu dute Elizondo Dolores Redondoren liburuen ondorioz?
Promozioan baldin badago turistak erakartzeko
bat, erabil dezagun promozioa errespetu handiagoko turismo eredu bat
(=bultzatzeko). Desiragarriagoa litzateke kanpotik datorrenak leku honi beste modu batean begiratzen ikasiko balu; jakingo balu, adibidez,
hizkuntza bat daukagula hemen; edota txosnen atzean hilabeteetako eta pazientzia handiko lan kolektiboa dagoela.
Alde horretatik, bertakoen etxean lo egitea ahalbidetzen duten (=lo egiteko aukera ematen duten) plataformak –couchsurfing-a eta etxe-trukea, esate baterako– ez dira berez txarrak: bidaiatzerakoan, bertakoekin harremanetan jartzeko aukera bakarrenetakoak dira maiz. Eta
(=arautegi) publikoek eragotzi (=galarazi = debekatu) behar luketena da hortik negozioa egitea. Izan ere, Donostia hartzen ari den martxan, bi hiri ari dira sortzen: turisten Donostia eta bertako donostiarren Donostia. Banatuta (=bereizita) dauden bitartean, beti egongo dira elkarren lehian; eta, arautu
, ekonomikoki errentagarriena dena –turisten Donostia– nagusituko da, eta horrekin batera, ezinegon soziala areagotuko (=handituko) da. Klase
bat sortuko da, inozoenek eta interesatuenek bertakoen eta kanpokoen arteko liskar (=ika-mika = eztabaida = tirabira = kalapita) gisa ulertuko dutena eta diru gutxi dutenei zailago jarriko diena herrian bizitzen geratzea.

Sobera geratu diren hitzak:
,
,
,
,
eta

(OHARRA: zuzentzaileak ez dio sobera dauden hitzen ordenari erreparatzen).
kanpotarrentzako1 de 28 arrastrables.
dakarrela2 de 28 arrastrables.
gatazka3 de 28 arrastrables.
geure buruarekin4 de 28 arrastrables.
udatiar5 de 28 arrastrables.
bidezkoak6 de 28 arrastrables.
ezinbestean7 de 28 arrastrables.
ekiditeko8 de 28 arrastrables.
ezean9 de 28 arrastrables.
gakoetako10 de 28 arrastrables.
behintzat11 de 28 arrastrables.
beharrean12 de 28 arrastrables.
hazkundea13 de 28 arrastrables.
norberarentzako14 de 28 arrastrables.
gurekin15 de 28 arrastrables.
gainbehera16 de 28 arrastrables.
leporatzea17 de 28 arrastrables.
saihesten18 de 28 arrastrables.
joera19 de 28 arrastrables.
bizpahiru20 de 28 arrastrables.
araudi21 de 28 arrastrables.
sustatzeko22 de 28 arrastrables.
ahalbidetzen23 de 28 arrastrables.
lasaitua24 de 28 arrastrables.
ingurumen25 de 28 arrastrables.
berezko26 de 28 arrastrables.
beraz27 de 28 arrastrables.
dirudiela28 de 28 arrastrables.
  • Derechos de uso

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina