4. eskola: 2022ko urriaren 5 eta 6koa
- Arratsaldeko taldean: Euskara eta honen erabilerari helduta, etxerako bidali nien ulermen jarduera zuzendu dugu, testua irakurri ahala. Bertan, Yolanda Olasagarre EIBZko irakasleari egindako elkarrizketa bat zuten eta galderak eta erantzunak uztartu behar zituzten: Ahozkotasuna lantzearen garrantzia.
- Arratsaldeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Agoteak (x0,8). Identifikazio pertsonalaren gaia dugu aztergai. Altzoko Handia euskaldun bitxia zen, berezia, ez-ohikoa. Baziren, ordea, euskaldunen artean ez-ohikoak ziren beste batzuk ere – ez altueragatik, beste arrazoiren batengatik baizik – , agoteak, hain zuzen ere. Gaurkoan, euskaldunon arteko gizatalde berezi honi buruzko entzungaia izan dugu entzungai, agoteei buruzkoa. Hasterako, itemak azaldu, eta bitan entzun dugu. Ondoren, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak eta okerrak argudiatzeko erantzun orria arbelean jarrita. Zuzendu ahala, hirugarren entzunaldia egin daiteke nahi izanez gero, arbelean erantzun zuzenak nahiz okerrak berresteko informazioa azpimarratuz. Berriro entzun nahi duenak entzun dezala blogean.
Oharra: Bere burua agoteen oinordekoTZAT = ondorengoTZAT dauka Santxotena eskulturgileak (= Agoteen oinordekoa = ondorengoa dela uste du Santxotena eskulturgileak).
- Arratsaldeko taldean: AHOZKO BITARTEKOTZA: “UEMAko herrietan, lau ikasletik hiruk gaztelaniaz ikusi dute azkenekoz telesail bat” eta “Euskararen kaleko erabilera Tolosaldeko herrietan”. Prestatzeko tartetxo bat utzi ostean, binaka bilduta, elkarri hor dituzten infografiak ahoz interpretatu edo azaldu behar izan dizkiote.
- Arratsaldeko taldean: Ariketari ekin aurretik, zenbait aholku edo gomendio eman dizkiet, bitartekotza fitxetan infografiak dituztenean hauek azaltzeko:
1. Honako datu hau (=ehunekoa =
portzentajea) deigarria = nabarmena =
azpimarragarria iruditzen
zait:…
= Datu (=ehuneko = portzentaje) honek atentzioa eman dit: …
2. Ehunekoak, printzipioz mugagabean:
biztanleen % 20, herritarren % 20k, nerabeen %
20ri, gurasoen % 20rentzat, gazteen %20 ren ustez……
UEMAko herrietan, ikasleen % 35,6k ikusten du ETB1 katea.
Salbuespena: konkretuak direnean (adibidez, erlatibozko batekin doanean): Eskola honetan ikasten duten ikasleen % 20a, % 20ak, % 20ari. Youtube plataforman edukiak ikusten dituzten gaztetxoen % 9,4ak bakarrik ikusten ditu euskaraz.
3. Superlatiboa maiz erabiltzen da (askotan erlatibozkoarekin konbinatuta) horrelako infografien irakurketan: Telebista kateen artean GEHIEN ikusten dENA ETB1 katea da. UEMAko herrietako ikasleek Energy katea ikusten dute GUTXIEN. Plataformen artean, Netflix ikusten da GEHIEN. Lehen hezkuntzako haurrek GEHIEN ikusten dutEN katea Clan izaten da; GUTXIEN ikusten dutENA, berriz, Energy.
4. Konparaziozkoak ere barra-barra erabiltzen dira: UEMAko herrietako gaztetxoek GEHIAGO ikusten dute ETB1 Tele5 BAINO. Haurrek Clan katea ETB1 BAINO GEHIAGO ikusten dute. Haurrek EZ dute ikusten ETB3 katea ETB1 ADINA. Haurrek gustukoAGO dute Disney katea Tele 5 BAINO.
- Arratsaldeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA: Heziketa ala…diziplina? (0,30¨). Hezkuntza-irakaskuntza arloan azken urteotan gauzatu diren berrikuntza guztiek irakaskuntza “estatikoa” saihestu nahi izan dute eta irakaskuntza parte-hartzaile bat sustatu (sormena garatzen duena, ikasleek gogoeta egiteko (=hausnartzeko) aukera ematen diena, talde-lana eta elkarlana bultzatzen dituena…), egia bada ere, pandemiak atzerapausoa ekarri duela alde horretatik. Joan den eguneko jardunari jarraiki, gaurkoan mintza-fitxako 2., 3., 4. eta 5. puntuen gainean solastu dira, zehazki, heziketak urteen joan-etorrian izan duen bilakaeraz jakitun, zorroztasuna / malgutasunaren beharra, zigorren eraginkortasuna, balioen edo baloreen irakaspena eta gaztetxoen diziplina eza izan dituzte mintzagai.
-
ETXERAKO LANAK:
o
Ahozkotasuna
lantzearen garrantzia. Testutik ateratako hamar esaldi berridatzi behar
dituzte ikasleek, nik emandako lexiko nahiz gramatika egitura erabiliz.
o
Agotea,
arraza madarikatua deritzon ulermen jarduera. Ikasleek testua osatu
behar dute, bertatik ateratako sei esaldiak hutsune egokietan txertatuz. Hurrengoan
zuzentzekotan geratu gara.
o Lehen eskola eguna izeneko
ariketa, erlatibozkoak lantzekoa. Ikasleek gure HEOeko ikasgela batekoa
litzatekeen irudi bat abiapuntutzat harturik, erlatibozko perpaus libreak egin behar dituzte, nahi adina, ahal
duten irudimentsuen jokatuz. Adib.: Betaurrekoak
daramatzaN ikaslea horman idazten ari dENAREKIN hizketan ari da.
o EGINA IZAN BEHAR DUTE: Beldurrik gabe hartu behar dugu turismoa. Altzoko alkateari Altzoko Handiaren gainean egindako elkarrizketa. Cloze-testa.
- Goizeko taldean: “Pozten naiz zu ezagutzeaz” zuzendu dugu. Gogorarazi diet ezagunak / ezezagunak agurtzeko egitura desberdinak erabiltzen direla.
- Goizeko taldean: Euskal hiztunaren dekalogoa. Hor dituzten hamar irakaspenak osatu behar izan dituzte, esaldiaren lehenengo zatia eta bigarrena elkarrekin uztartuz. Zuzendu egin dugu, beharrezko azalpenak emanez.
- Goizeko taldean: Hizkuntzak ikastea izeneko ulermen jarduera zuzendu
dugu. Paragrafo bakoitzaren hasierako esaldia hautatu behar izan dute ikasleek,
kontuan izanik lehenengo esaldi horrek eta jarraian datorrenak koherentzia edo
ideien arteko lotura gorde behar duela. Zuzendu ahala, hainbat azalpen eman
diet (kopia bana dute):
o Subjuntiboaren erabilera HELBURUZKO perpausak egiteko.
“Gaur egungo mundu globalizatuan gero eta beharrezkoagoa da hizkuntzen ezagutza herrialde desberdinetako herritarrak elkarrekin komunika_ DAITEZEN (=komunikatzeko)”.
o EKIN aditzaren adiera (=hasi) eta erabilera (beti darama NORI edo ZERI kasua).
“…euren ama hizkuntza ez den beste hizkuntzaren bat ikasTEARI ekiten DIOTE (=ikasTEN hasten dira)”.
o -T(z)EAR nominalizazioa (=-T(z)EKOTAN = -T(z)EKO ZORIAN = -T(z)EKO ARRISKUAN).
“Hauek normalean hizkuntza bitxiak, galTZEAR (=galtzekotan = galtzeko zorian) daudenak edo modan ez daudenak aukeratzen dituzte, sanskritoa eta grekera klasikoa, esaterako”.
o X BAINO EZ = X BAIZIK EZ = X BESTERIK EZ = X BAKARRIK.
“Hizkuntza bat ikasteak edota menderatzeak onurak BAINO EZ dakartza “.
o“Arestian (=lehentxeago = gorago) aipatu dudan bezala” TESTU ANTOLATZAILEA.
o PARTIZIPIOA + EZEAN = PARTIZIPIOA + EZIK. Ezezko baldintzak egiteko “komodina”.
“Derrigorrezko ikasketak amaitutakoan, hizkuntza horiek ikasten jarraitu EZEAN = jarraitu EZIK (=jarraitzen ez badute), ikasitakoa herdoiltzen eta ahazten zaie”.
o EGOKITU aditzaren forma TRINKOAren BI ERABILERAK (aditz gisa / testu antolatzaile gisa).
-
Aditz gisara erabil daiteke:
Objektu sing.
(zer): dagokit, dagokik /n, dagokio,
dagokigu, dagokizu, dagokizue, dagokie.
Obj. plurala (zer): dagoZkit, dagoZkik /n, dagoZkio, dagoZkigu,
dagoZkizu, dagoZkizue, dagoZkie).
- Testu antolatzaile gisako erabilera: Sukaldeari dagokionez, komunari dagokionez, kopuruari dagokionez,
arrazoiei dagokienez…) (“con respecto a…”).
Bai erabilera batean, bai bestean, NORI edo ZERI kasua eskatzen du aurrean:
- Goizeko taldean: AHOZKO ADIERAZPENA: Heziketa ala…diziplina? (0,30¨). Batetik, euskara ikasteko euren prozesuaz edo ibilbideaz eta erabiltzen dituzten nahiz erabil daitezkeen baliabideez jardun dute solasean. Bestetik, heziketak urteen joan-etorrian izan duen bilakaeraz. Hezkuntza-irakaskuntza arloan azken urteotan gauzatu diren berrikuntza guztiek irakaskuntza “estatikoa” saihestu nahi izan dute eta irakaskuntza parte-hartzaile bat sustatu (sormena garatzen duena, ikasleek gogoeta egiteko (=hausnartzeko) aukera ematen diena, talde-lana eta elkarlana bultzatzen dituena…), egia bada ere, pandemiak atzerapausoa ekarri duela alde horretatik. Ikasleek eurek jasotako heziketa izan dute mintzagai, horretarako banatu diedan mintza-fitxa baliatuz.
-
Goizeko taldean: ETXERAKO LANAK:
o Ahozkotasuna
lantzearen garrantzia deritzon ulermen-jarduera, galderak eta
erantzunak uztartzean datzana.
o Beldurrik gabe hartu behar dugu turismoa.
Altzoko alkateari Altzoko Handiaren gainean egindako elkarrizketa.
Cloze-testa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina