5. eskola: 2022ko urriaren 10 eta 11koa (Pilarika aurretikoa)
- Arratsaldeko taldean: Agotea,
arraza madarikatua deritzon ulermen-jarduera zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Jarraian, testu
amaierako esaldia arbeleratu eta azaldu diet, oso aipu polita delakoan.
- Arratsaldeko taldean: Ahozkotasuna
lantzearen garrantzia. Yolanda
Olasagarreri egindako elkarrizketa-testutik ateratako hamar esaldi
berridatzi behar zituzten ikasleek, nik emandako lexiko nahiz gramatika egitura
erabiliz. Horietako bakoitza zuzendu ahala, beharrezko azalpenak eman dizkiet
(azalpenok eurei banatu dizkiet).
1. Helburuzko perpausak egiteko: -T(z)E ALDERA, -T(z)EARREN
eta subjuntiboa.
2. Mugagabea + -TZAT
+ EDUKI / UKAN / HARTU / JO
egitura, ustea adierazten duena.
3. EGOKITU aditz trinkoaren erabilera (+ ZERI edo NORI).
4. Gutxi gorabeherako kopurua adierazten duten partikulak: -EDO, -®EN BAT, INGURU eta GUTXI GORABEHERA.
5. Lehentasuna + UKAN / EDUKI = Lehentasunezkoa
+ IZAN = Lehenetsi.
6. BAKARRIK = BAINO EZ = BAIZIK EZ = BESTERIK EZ (*)
7. Ezezko baldintzak osatzeko, PARTIZIPIOA + EZEAN = PARTIZIPIOA + EZIK “komodina”.
8. Baiezko baldintzak osatzeko, PARTIZIPIOA + -(e)Z GERO “komodina”.
9. Emendiozko lokailuak, bi osagai (edo gehiago uztartzeko edo lotzeko
balio dutenak: BAI a, BAI b… = EZ BAKARRIK a, BAITA b ERE…= a EZ EZIK, b ERE… = NOLA a,
HALA b… = a
NAHIZ b = a ZEIN b…
10. EKIN aditza (+ ZERI).
- Goizeko taldean: Euskara eta honen erabilerari helduta, etxerako bidali nien ulermen jarduera zuzendu dugu, testua irakurri ahala. Bertan, Yolanda Olasagarre EIBZko irakasleari egindako elkarrizketa bat zuten eta galderak eta erantzunak uztartu behar zituzten: Ahozkotasuna lantzearen garrantzia.
- Goizeko taldean: Ahozkotasuna lantzearen garrantzia. Yolanda Olasagarreri egindako
elkarrizketa-testutik hamar esaldi atera nituen, ikasleen berridatz zitzaten,
nik emandako lexiko nahiz gramatika egitura erabiliz. Talde honetan, etxerako
bidali ez nuenez, klasean bertan jardun dugu egiten. Horietako bakoitza egiteko
tartetxo bat utzi eta, jarraian, zuzendu egin dugu. Zuzendu edota denon artean
egin ahala ahala, beharrezko azalpenak eman dizkiet (azalpenok eurei banatu
dizkiet). Erdiak egin ditugu. Beste erdiak hurrengorako utzi ditugu.
1. Helburuzko perpausak egiteko: -T(z)E ALDERA, -T(z)EARREN
eta subjuntiboa.
2. Mugagabea + -TZAT
+ EDUKI / UKAN / HARTU / JO
egitura, ustea adierazten duena.
3. EGOKITU aditz trinkoaren erabilera (+ ZERI edo NORI).
4. Gutxi gorabeherako kopurua adierazten duten partikulak: -EDO, -®EN BAT, INGURU eta GUTXI GORABEHERA.
5. Lehentasuna + UKAN / EDUKI = Lehentasunezkoa + IZAN = Lehenetsi.
- Goizeko taldean: ENTZUNAREN ULERMENA: Agoteak (x0,8). Identifikazio pertsonalaren gaia dugu aztergai. Altzoko Handia euskaldun bitxia zen, berezia, ez-ohikoa. Baziren, ordea, euskaldunen artean ez-ohikoak ziren beste batzuk ere – ez altueragatik, beste arrazoiren batengatik baizik – , agoteak, hain zuzen ere. Gaurkoan, euskaldunon arteko gizatalde berezi honi buruzko entzungaia izan dugu entzungai, agoteei buruzkoa. Hasterako, itemak azaldu, eta bitan entzun dugu. Ondoren, zuzendu egin dugu, erantzun zuzenak eta okerrak argudiatzeko erantzun orria arbelean jarrita. Zuzendu ahala, hirugarren entzunaldia egin daiteke nahi izanez gero, arbelean erantzun zuzenak nahiz okerrak berresteko informazioa azpimarratuz. Berriro entzun nahi duenak entzun dezala blogean.
Oharra: Bere burua agoteen oinordekoTZAT = ondorengoTZAT dauka Santxotena eskulturgileak (= Agoteen oinordekoa = ondorengoa dela uste du Santxotena eskulturgileak).
- Bi taldeetan: AHOZKO ADIERAZPENA: Telebista, hutsaren hurrengoa (35´). Joan den astean, UEMAko udalerrietako gaztetxoen ikus-entzunezkoen kontsumo- -ohiturak aztertu genituen. “Zuri dagokizunez, datorren astean, Pilarika zubia dela-eta, etxean egoteko eta atseden hartzeko aukera izango duzu, aspaldiko partez. Baina jakin badakizu (gaur) egungo telebistan nekez (=kostata) topa daitekeela ezer interesgarririk. Solastu horretaz ikaskideekin”.Banatu diedan mintza-fitxa baliatu dugu mintza saio honetarako. Hor dituzten puntuen gainean aritu dira solasean: telebistan (gaur) egun fundamentuzko saiorik ba ote dagoen, eurek zer ikusten duten, iragarkien eraso bortitza, nolakoa izan beharko lukeen programazio ideal batek, haur nahiz gaztetxoentzako saio hezigarririk badagoen, kate guztiak berdinak diren, bikotekidea bilatzeko saioetako partaideak eredugarriak (eredutzat hartzeko modukoak) diren gure gaztetxo eta nerabeentzat, egungo gizartean itxura lehenesten den, ordainpeko kate nahiz plataformak…
- Aspaldiko partez. “Zuri dagokizunez, datorren astean, Pilarika
zubia dela-eta, etxean egoteko eta atseden hartzeko aukera izango duzu, aspaldiko
partez”. Zer adierazten
du “aspaldiko partez” egiturak? Bada, aspaldian egin ez zenuen zerbait egin
duzula oraingoan. “Aspaldiko partez”:
§
Gaur
eguzkia atera da, aspaldiko partez (aspaldian
ez genuen eguzkirik ikusi, egunero lainotuta baitago zerua).
§
Joan den
asteburuan zinemara joan nintzen aspaldiko
partez.
§
Bart
gauean ongi egin dut lo, aspaldiko
partez.
§
Aspaldian ez nintzen elizara joan eta atzo
joan nintzen > Atzo elizara joan nintzen aspaldiko
partez.
§ Aspaldian ez nituen jan babarrunak eta gaur jan ditut bazkaltzen > Gaur bazkaltzen babarrunak jan ditut, aspaldiko partez.
-
ETXERAKO LANAK:
1. Bi taldeetan: Ahozkotasunaren
eta mintzapraktikaren garrantziaz jakitun, bi testu, mintzarako presta
ditzaten: Mintzalaguna: ia hogeita
hamar urte, euskaraz mintzatzen eta Mintzanet.net,
euskara praktikatzeko beste aukera bat.
2. Bi taldeetan: “Maite
Bilbao: Gerora konturatzen zara zenbat irabazten duzun euskara jakinda”. Lehenengo
gai honetan – identifikazio pertsonala – euskaldunoi buruz ari gara. Euskal Herritik kanpo ere badira
euskaldunak, Argentinan, esaterako. Gure hurrengo protagonista jaiotzez
argentinarra den arren, euskara irakasle (bezala) aritzen da (=irakasle
jarduten du = irakasle lan egiten du) Hernanin. Berari eginiko elkarrizketan,
testutik ateratako hainbat esaldi txerta ditzatela hutsune egokietan,
distraktoreak saihestuz.
3. Bi taldeetan: Identifikazio pertsonalaren gaiarekin jarraituz,
bada Gipuzkoan herri polit askoa: Amezketa. Eta bertakoa zen hainbat pasadizo
bizi izandako gizon xelebre edo bitxi bat: Pernando
Amezketarra. Ikasleei Pernandoren asto itsuen pasadizoa (Elkar ezin ikusi) banatu diet,
hutsuneak deklinabide kasuekin osa ditzaten.
4. Bi taldeetan: IDATZIZKO EKOIZPENA: eskabide e-maila. Euskara
ikasteko diru-laguntza eske Udalera idatzi beharreko e-maila. Horretarako,
gutun nahiz e-mail formalak idazteko jarraibideak banatu dizkiet, lagungarri
izango zaizkielakoan.
5. Goizeko taldean: Agotea, arraza madarikatua deritzon
ulermen jarduera. Ikasleek testua osatu behar dute, bertatik ateratako sei
esaldiak hutsune egokietan txertatuz. Hurrengoan zuzentzekotan geratu gara.
6. Arratsaldeko taldean: ERLATIBOZKO
PERPAUSAK: Hurrengo klasean erlatibozko perpausen teoriako punturik
esanguratsuenak azalduko dizkiedanez,
eurei aurretiaz teoria osoa etxean irakutzeko aholkatu diet. Gramatika eta ariketak II, 152,
153, 156. orrialdeetan dator:
§ 152.
orrialdeko A, B eta C (ezezko erlatibozkoen ordena) eta 153. orrialdeko D (ondoko
osagaiaren kasua).
§ 156-157.
orrialdeetako A (ondokoaren isilaraztea), B (-tako
= -riko) eta C (erlatiboa aposizioan).
7.
Bi taldeetan: EGINAK
izan behar dituzte:
§ Beldurrik gabe hartu behar dugu turismoa.
Altzoko alkateari Altzoko Handiaren gainean egindako elkarrizketa.
Cloze-testa.
§ Lehen eskola eguna izeneko
ariketa, erlatibozkoak lantzekoa. Ikasleek gure HEOeko ikasgela batekoa
litzatekeen irudi bat abiapuntutzat harturik, erlatibozko perpaus libreak egin behar dituzte, nahi adina, ahal
duten irudimentsuen jokatuz. Adib.: Betaurrekoak
daramatzaN ikaslea horman idazten ari dENAREKIN hizketan ari da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina