2022/10/25

B2.2 mailako 8. eskola, 2022ko urriaren 24 eta 25ekoa

 

8.      eskola: 2022ko urriaren 24 eta 25ekoa 

-      ENTZUNAREN ULERMENA: Udazken koloretan: hostoak orbel bihurtzen diren urtaroa (x0.9). Itemak azaldu ostean, birritan entzun dugu entzungaia eta, ondoren, zuzendu egin dugu, beharrezko azalpenak emanez. Oharrak:

o   Mugagabea + bihurtu = bilakatu:ikuskizun_ bilakatzen da” eta ez “ikuskizun batean bilakatzen da” (“se convierte en un espectáculo”ren kalkoa)

o   Gai izan = gauza izan + -T(z)EKO. Ni gai naiz = ni gauza naiz ingelesez jariotasun handiz hitz egiteko.

o   Urtaro: Urte + aro. Urtaroa = urte-sasoia = urte-garaia. “Aro” hitza duen hitz konposatu gehiago ere badira euskaraz: haurtzaro, Erdi Aro, gaztaro, izotz-aro… 

o   Hostoa / orbela: “Orbela” da zuhaitzetatik eroritako hosto ihartuen multzoa.  

-   Beldurrik gabe hartu behar dugu turismoa. Altzoko alkateari Altzoko Handiaren gainean egindako elkarrizketarekin osatutako cloze-testa zuzendu dugu, beharrezko azalpenak emanez. Ikasleei ohar horiek biltzen dituen orria banatu diet, kopiatzen aritu beharrik ez izateko. Jarduera zuzendu ahala, ohar horiei egin diet erreferentzia, azalpenak emateko.

1.      NORENA + EGIN: paper, rol edo funtzio hori egitea esan nahi du. TontoARENA egin arren, oso mutil azkarra da Mikel. Ikasle horrek txuleta bat daukan arren, irakasleak ez ikusiARENA egin du, bere ikasle kuttuna baita. Pedro Sanchezi dimisioa emateko eskatzen badiote ere, berak ez entzunARENA egiten du. Zure haurra beti ari da pailazoARENA egiten. Eguberrietako antzezlanean, nik San JoseRENA egingo dut; zuk, berriz, JexuxitoRENA.

2. MUGAGABEA + IZENDATU: Aditz berezi hauekin bigarren objektua (zer edo nor) mugagabean deklinatzen da: Bihurtu = bilakatu, aukeratu = hautatu, izendatu, sartu, bidali, joan, kontratatu, hartu... Aditz hauek bi NOR  edo ZER eramaten dituzte eta bigarrena mugagabean agertzen da.

-          Musu eman zionean, igela (1. nor) printze (2. nor edo zer) bihurtu zen (printzea, printzean, printze batean bihurtu zen).

-          Eraikin hori (1. zer) ostatu (2. zer) bihurtzea erabaki du udalak (ostatua, ostatuan, ostatu batean bihurtzea)

-          Mutil hori (1. nor) morroi (2. nor edo zer) joan da Alkizako baserri batera (morroi bezala joan da).

-          Mikel (1. nor) alkate (2. nor edo zer) izendatu dute (alkatea).

-          Neska hau (1. nor) gelako ordezkari (2. nor edo zer) aukeratu dute (ordezkaria).

-          Gure osaba (1. nor) fraile (2. nor edo zer) sartu da Arantzazun (frailea)

-          Zuen etxean neska ekuadortar bat (1. nor) hartu duzue neskame (2. nor edo zer) (neskame bezala hartu duzue).

3. ALDEZ EDO MOLDEZ = NOLA EDO HALA = NOLA HALA: “ modu batera edo bestera” adierazten du. Ikasturte hau gogorra den arren, gainditu behar dut aldez edo moldez.

4. –TZEKO + ASMOA (nominalizazioa).

5. NORI edo ZERI + AURRE EGIN: “kontra egitea, aurka egitea” esan nahi du. Irakasleak leihoa ireki du beroARI AURRE EGITEKO. Arazoak baldin badituzu, arazoEI AURRE EGIN behar diezu, negar egin beharrean. Zailtasun asko topatu zituen bere bidaian, baina AURRE EGIN zien zailtasun guztiEI.  

6. HAINBAT + MUGAGABEA: “asko” edo “ugari”ren sinonimoa da “hainbat”. Mugagabean deklinatzen da edota ondoko izena mugagabean deklinatzera behartzen du: Hainbat_ (lagun_) bildu da asteburu honetan Bartzelonako kaleetan.

7. ZEIN = NAHIZ. Bi osagai edo gehiago elkartzeko balio dute. “nahiz” edo “zein” “eta”ren parekoak izan ohi dira eta perpausa baino osagai txikiagoak (sintagmak...) elkartzeko erabiltzen dira.

Gaur Errenteriako jaiak hasi dira ETA udalak jarduerak ETA = NAHIZ = ZEIN   ospakizunak antolatu ditu.

Goizean Adarra mendiaren gailurrera igo gara ETA han galletak ETA = NAHIZ = ZEIN ogi-tartekoak jan ditugu hamaiketakotan.

Aukerakoa izaten da bakarra erabili ala osagai bakoitzaren aurrean bana ipini, eta bi sintagmak deklina daitezke, edo nahi izanez gero, bigarrena bakarrik, lehenengoa mugagabean utzita: Horrek izugarrizko gabezia eragin zuen (ZEIN) herritarrengan ZEIN bisitariengan = herritar_ ZEIN bisitariengan.

Esaldiok parekoak lirateke:

                                                              i.      Ana ETA Gloria berandu iritsi dira.

                                                            ii.       (NAHIZ) Ana NAHIZ Gloria berandu iritsi dira.

                                                          iii.      (ZEIN) Ana ZEIN Gloria berandu iritsi dira.

                                                          iv.      HALA Ana, NOLA Gloria berandu iritsi dira.

                                                            v.      BAI Ana, BAI Gloria berandu iritsi dira.

                                             vi.      Ana EZ EZIK, Gloria ERE berandu iritsi da (aditza B osagaiarekin komunztatua).

                                                        vii.      EZ BAKARRIK Ana, Gloria ERE berandu iritsi da (aditza B osagaiarekin komunztatua).

8. LEXIKOA: IKA-MIKA (riña, enfado, disputa) = EZTABAIDA (discusión, polémica, debate) = LISKARRA (discusión, disputa) = TIRABIRA (altercado, discusión, disputa) = SESIOA (discusión, disputa) = KALAPITA (alboroto, discusión, disputa)

ADOSTASUNA = AKORDIOA = HITZARMENA

DEIGARRIA = ERAKARGARRIA

ALDENDU = URRUNDU

Kultura ARLOA = ALORRA = ESPARRUA = EREMUA = SAILA

9. DATORRENAK (erlatibozkoa nork kasuan) < datorrEN bisitariAK. Pluralean: datozEN bisitariEK > datozENEK).

10. BA- …ERE: Egitura kontzesiboa da. Asteasuko Muskerraren Bidea gogora ekar BAdezake ERE = gogora ekar dezakeEN ARREN = NAHIZ ETA Asteasuko Muskerraren Bidea gogora ekar dezakeEN… Oso irakasle zorrotza BAda ERE, gustura nago berarekin = oso irakasle zorrotza dEN ARREN, gustura nago berarekin.

- AHOZKO ADIERAZPENA (30´): Turismoa mugatu behar al litzateke? Turismoa, mesederako ala kalterako? .Handia” filma estreinatu zenetik, asko eta asko dira Altzo herria eta Altzoko Handiaren urratsak (=pausoak) ezagutzera bertara hurbildu diren eta hurbiltzen diren kanpotar nahiz turistak. Altzoko alkateak ondare[1] kultural horri etekina edo probetxua atera nahian, turismo plan bat jarri du abian (=martxan). Helburua, Altzo ezagutaraztea eta turismoa erakartzea (turismoa diru-iturri ere bai baita). Film baten arrakastak Zumaian ere sekulako (=izugarrizko) eragina izan zuen: turista saldoa (=oldea, andana, mordoa) erakarri zuten Ocho apellidos vascos eta Game of Thrones fenomenoek. Batzuen gusturako, jende gehiegi. Kontua zera da:

Turismo horrek kolokan (=galtzeko arriskuan) jar ote ditzake gure nortasuna eta geure geureak diren ohiturak? Eta, beraz, turismoa mugatu behar ote litzateke?

-         
Ezagutzen al duzue turismoak aldaketak eragin dizkion herri edo hiriren bat? Zein aldaketa jasan ditu turismoa dela-eta?

-     Zure herri edo hirian ere turismoak gora egin du? Ondorioak onerako (= mesederako) ala txarrerako izan dira / izan litezke?

-          Turismoak zer alderdi on edo onura dakartza? Zer arazo edo alderdi txar?

-    Gure izaera, nortasuna, paisaia, ohiturak edo usadioak…arriskuan edo agian, galtzear (=galtzeko zorian, galtzeko arriskuan)[2] egon litezke turistengatik?

-       Turista kopurua mugatzeko neurriak hartu beharko lirateke? Turista kopurua mugatu beharko litzateke? Neurri horietako bat izan liteke Donostian egin duten bezala, pisu turistikoak arautzea[3]? Gune naturaletan (Urederran, Gaztelugatxen, Dubrovnicen, Alhambran…) turismoa mugatzea, hau da, eguneko bisitari kopuru jakin edo zehatz bat hartzea zer iruditzen zaizue?  

-  Goizeko taldean: Ahozkotasuna antzearen garrantzia. Yolanda Olasagarreri egindako elkarrizketa-testutik hamar esaldi atera nituen, ikasleek berridatz zitzaten, nik emandako lexiko nahiz gramatika egitura erabiliz. Talde honetan, etxerako bidali ez nuenez, klasean bertan jarduten dugu egiten. Egin genuen azkena 8.a izan zen eta bertan, baiezko baldintzak egiteko “komodina” agertu zitzaigun: PARTIZIPIOA + -(e)Z GEROZ. Gaurkoan honen azalpena egin eta   –(e)NEZ (GERO) kausazkoarekiko aldea azaldu diet.

-          PARTIZIPIOA + -(E)Z GERO

-(e)Z GERO  baiezko baldintza egiteko “komodina” da. Hiru baldintzetarako (erreala, alegiazkoa edo hipotetikoa, irreala edo iraganekoa) balio du eta oso erabilerraza da: partizipioari gehitzea nahikoa da, ez darama aditz jokaturik.        EZEAN = EZIK partikulen baiezko bertsioa da.

- Baldintza erreala: Gurera (=gure etxera) etortzen BAzara, elkarrekin bazkalduko dugu, aspaldiko partez. = Gurera etorriZ GERO, elkarrekin bazkalduko dugu, aspaldiko partez.

- Alegiazko baldintza edo hipotetikoa: Datorren igandean gurera etorriko BAzina, elkarrekin bazkalduko genuke, aspaldiko partez.  = Datorren igandean gurera etorriZ GERO, elkarrekin bazkalduko genuke, aspaldiko partez.

- Baldintza irreala edo lehenaldikoa: Joan den igandean gurera etorri (izan) BAzina, elkarrekin bazkalduko genu(ke)en = Joan den igandean gurera etorriZ GERO, elkarrekin bazkalduko genu(ke)en, baina nahiago izan zenuen jatetxe hartara joan.

 

- Euria eginEZ GERO, etxean geratuko gara (= euria egiten badu) (baldintza erreala).

- Euria eginEZ GERO, etxean geratuko ginateke (= euria egingo balu) (alegiazko baldintza edo hipotetikoa).

- Euria eginEZ GERO, etxean geratuko ginen = ginatekeen (=euria egin (izan) balu) (baldintza irreala edo lehenaldikoa), baina ateri zegoenez, paseotxo bat ematera irten gara zakurrarekin.

- Arazoren bat sortuZ GERO, deitudazu lehenbailehen, hitzordua bertan behera uzteko (=arazoren bat sortzen bazaizu) (baldintza erreala).

- Zalantzaren bat edukiZ GERO, galdedazue (=zalantzaren bat baldin badaukazue) (baldintza erreala).

- Jo eta ke  ikasiZ GERO, azterketa gaindituko dut (=jo eta ke ikasten badut…) (baldintza erreala).

 

Resultado de imagen de emoticon atencion Baina KONTUZ!!!!! EZ NAHASTU HONEKIN:

 

(ADITZ JOKATUA + -(e)NEZ GERO): KAUSAZKOA

- Euria gogotik egin duENEZ (GERO), urtegiak gainezka daude (=euria gogotik egin duelako).

- Lan handia izan duzuNEZ (GERO), ezin izan zara etorri festara (=lan handia izan duzulako).

- Negu gorria igarotzen ari garENEZ (GERO), uda heltzeko irrikan nago (=negu gorria igarotzen ari garelako).

- Zalantza asko ditudaNEZ (GERO), hitzordua eskatuko diot Dabidi tutoretza-saio baterako (=zalantza asko ditudalako).

- Jo eta ke ikasi dudaNEZ (GERO), azterketa gainditu dut (=asko ikasi dudalako).

-          ETXERAKO LANAK:

o   Galderak beste Donostia horretara deritzon jarduera, testua, bertatik ateratako 22 hitzekin osatzekoa.

o   Ez dut azkoitiarra ematen izeneko ulermen-jarduera (astebururako gorde dezakete, ez baitugu hurrengo egunean zuzenduko).

o   EKARRI! Erlatibozkoak 2.



[1] Ondare: “patrimonio”

[2] Gogoan izan: galTZEAR = galTZEKOTAN = galTZEKO ZORIAN = galTZEKO ARRISKUAN (gutxi falta da galtzeko)

[3] Arautu: arauak jarri: “regular”

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina